Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadi 2000Hiru Benetako bateratzea, gizarte kohesioa eta modernizazioa bultzatzeko Ekimena


Euskadi 2000Hiru ekimenaren sorburua Jaurlaritzaren lehendakariak hartutako konpromiso bat da; hain zuzen, Legebiltzarrean 1999ko irailaren 24an politika orokorraz izan zen eztabaidan hartutakoa. Politika orokorrari buruzko lehenengo eztabaida hura zela eta, Juan José Ibarretxe lehendakariak ekimen politiko bat azaldu zuen, Jaurlaritzaren legegintzaldi osoko ekintza guztiak nabarmenduko zituena. Horrela bada, ekimen hori Jaurlaritzak gizarterako eta ekonomiarako duen politikaren lehentasunak zehazteko da, beti ere Jaurlaritzaren programa eta Euskadiko ekonomia era gizartearen egoera kontuan hartuta.

Portada"Ohizko aurrekontuaz kanpo egongo den ahalegin bat izango da, gobernu-programan agertzen den bezala, euskal gizarteak exijitzen dituen modernizazio eta elkartasun erronkei erantzuna emateko helburuz. Azken batean, begiak eta aurpegiak ikusi nahi ditut aurrerakuntzan. Ohizko aurrekontuen bidez Jaurlaritzak burutzen dituen ekintzez gain, beste ekimen berezi bat burutu nahi dugu gizarte modernagoa, zuzengoa, solidarioagoa eta sozialki eta kulturalki kohesionatuagoa eraikitzen aurrera egiteko".

"Desde este punto de vista, el Gobierno se plantea dos tipos de programas: los programas ordinarios y una iniciativa de carácter extraordinario que vamos a denominar "Euskadi 2000Tres". Los objetivos de esta iniciativa son converger en renta y en solidaridad: convergencia real a través del empleo y a través de la renta: cohesión social, territorial, calidad de vida y modernización".

Juan José Ibarretxe Lehendakaria


2002eko TXOSTENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko martxoaren 21ean Euskadi 2000Hiru Ekimena benetako bateratzearen, gizarte kohesioaren eta modernizazioaren aldeko ekimena, hain zuzen onartu zuenetik aurrera, Jaurlaritzaren jardunaren alor zabal bateko lehentasunak zehazteko eta bultzatzeko tresna izan da ekimen hori.

Ekimena eratu zenean tresna ireki et malgu bat eratu nahi izan zen ekimenaren alorreko sei programetan politika publikoak eguneratu eta premia berriei edota aldatuz doan errealitateari egokitu ahal izateko politikook.

Aurreko legegintzaldian eratutako tresna horri zenbait plan erantsi zaizkio bere jardun arlorako (Euskadi Informazioaren Gizartean deritzon plana, esaterako), baina 2002an eta 2003an ere indarrean dagoenez, jarraipena zor zaio Jaurlaritzaren egitasmo, programa eta jardueren barruan.

Hortaz, Euskadi 2000Hiru Ekimenaren balantzea ezagutzeko aukera izan du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak ekimena eratu zenetik hiru urte igaro ondoren; eta oso onuragarritzat hartu ditu lortutako emaitzak; 2002ko TXOSTENEAN adierazitako emaitzak, hain zuzen.

Balorazio hori bukaerako nahiz erdiko helburuei dagokie, baita izendatutako baliabideen burutze mailari ere.

2002ko TXOSTENAREN oinarrizko emaitza horiek honako hiru puntu hauetan laburbil daitezke:

1.- BILAKAERA. Lehenengo hiru urteak igaro ondoren, eta ekimenak izaera irekia eta malgua duenez, 1.109 milioi euroko finantziazioa du guztira, hasieran 721ekoa bazen ere; eta inbertsioak eta guztizko gastuak 3.218 milioi eurotik 4.931 milioi eurora igo dira.

2.- BURUTZEA. Burutzea dela eta, 807 milioi euroko bolumena du betetako finantziazioak, hasieran aurreikusitako 374 milioi euroen gainetik nabarmen eta lau urteetarako programatutako guztiaren %73 burututa.

Baliabide nagusiak Ekonomia eta Gizarte Azpiegituren Planean erabili dira (garraio azpiegituretarako, Etxebizitzarako eta gizarte azpiegituretarako programak biltzen dira hor) guztizko finantziazioaren %50etik gora erabili baitira horretan , baita Industriarako eta Ekonomia Sustatzeko Planean eta Euskadi Informazioaren Gizartean Planean ere.

Azpimarratu behar den beste ezaugarrienetariko bat Baztertutako Lurraldeak Suspertzeko Politikak hartu duen garrantzia da: 288 milioi euroko finantzazioa eta 1.711 milioi euroko inbertsioa burutu da. Horietatik, 186 milioi eta ia 600 milioi, hurrenez hurren, suspertze politika esplizituetan erabili dira, Etxebizitza eta Hiriak Berritzeko programaren barruan gehien bat.

3.-HELBURUAK. Bukaerako helburu nagusiak direla eta, Euskadi 2000Hiru Ekimenak, alde batetik, errentan bateratzen lagundu du 1999an lortu zen errentan bateratzea Eurostat-en arabera ; eta bestetik, enpleguan bateratzen lagundu du. Hirurtekoan ikaragarri hobetu da enplegua: %15eko langabezia tasatik abiatuta, %9ra jaitsi da. Orain dugun langabezia tasa Europako Batasunekoa baino txikiagoa da eta bateratze mailan gaude.

Horrezaz gain, gizartea kohesionatzen eta modernizatzen ere aurrera egin dugu, erdiko zenbait helburuk adierazten duten bezala, hala nola, etxebizitza alorrekoek, lanekoek, ongizatekoek, azpiegiturakoek eta informazioaren gizartekoek.

Laburbiltzeko, Euskadi 2000Hiru Ekimena garatuz gauzatzen ari dira ekimena eratu zenean bultzatu nahi ziren helburu nagusiak: benetako bateratzea, gizartearen kohesioa eta modernizazioa, alegia.