Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/04/14
Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programa
Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Partzuergoak deialdi bat egin du bi lanpostu eskaintzeko

Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Partzuergoak (Jaca. Huesca), jakinarazi duenez, bi lanpostu eskaini ditu Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren Kudeaketa Agintearen Idazkaritza Tekniko Bateratua indartzeko. Azpimarratu behar dugu Euskadik CTP elkartean parte hartzen duela.

Eskainitako lanpostuak:

1.- Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren finantza teknikaria Kudeaketa Agintaritzarako.

2.- Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren kudeaketa  teknikaria Idazkaritza Tekniko Bateratuan jarduteko.

Deialdiaren oinarriakPirinioetako Lan Elkartearen (CTP) web-orrian

Eskabideak aurkezteko epemuga: 2008ko apirilak 30, 23:59ak baino lehen.

Eskabideak aurkezteko lekua: Pirinioetako Lan Elkartearen egoitzan.

Torre del Reloj
C/ Ramon y Cajal s/n
E-22700 Jaca (Huesca)

Hala ere, eskabideak  info@ctp.org helbide elektronikoaren bidez ere aurkez daitezke.

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)