Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Azken eguneratzea: 2012/02/03

"Ez dago inolako zalantzarik" Eusko Jaurlaritzaren kaudimenari buruz

Oposizioko alderdi nagusiaren presidenteak gaur egin dituen adierazpenen harira, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak honako zehaztapen hauek egin nahi ditu:

-Ez da inola ere egia norbaitek Eusko Jaurlaritzatik EAJri etsita deitu dionik kontu publikoen balizko larrialdi egoera batengatik.

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

-Ez dago inolako zalantzarik Eusko Jaurlaritzaren kaudimenari buruz, jarduera ekonomikoaren gelditasuna herri-administrazioei, enpresei eta familiei eragiten ari den zailtasunez haraindi. Euskal Administrazioa da egoerarik saneatuena duena, bere hornitzaileei azkarren ordaintzen diena eta zorrik txikiena duena, herritarrek dakiten bezala.

-Lehendakariak eta bere Gobernuko beste kide batzuek EAJri aspaldidanik eskatzen diotena bere lankidetza eta konpromisoa da, krisi ekonomikoaren ondoriozko erronkei aurre egiten laguntzeko, zergen arloko eta iruzurraren kontrako borrako aldaketei helduz, ezinbestekoak baitira zerbitzu publikoak mantentzeko eta gure ekonomiari laguntzeko.

-Harritzekoa da EAJren presidenteak, lagundu beharrean eta gure Herrialdearekiko dituen erantzukizunez arduratu beharrean, manipulaziora jotzea, alarmismoa sortzea eta, azken finean, Euskadiren irudia arrazoirik gabe zikintzea. Jokabide hori EAJren eta bere presidentearen jarreraren isla da, alderdiaren interesak euskal gizartearen interesen gainetik jartzen dituztela ikusten da.

-Eusko Jaurlaritzaren ustezko “berehalako porrota” kontraesankorra da gaur bertan Foru Aldundiei 310 milioiko ordainketa bat urteko lehenengo ordainketaren kargura atzeratu izanarekin.