Lehendakaritza

Euskadiko Udal Legearen aurreproiektua
 

Eusko Jaurlaritzak Udal Legearen tramitazioari ekin dio. Exekutiboa prestatzen ari den lege aurreproiektuaren zirriborroa hiru foru aldundiei, Eudeli eta beste zenbait erakunderi bidali zaie jadanik. Aurreproiektuaren arabera, euskal udalek hiru ordezkari izango dituzte Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan, eurei zuzenean dagozkien gaietan. Halaber, auzo-erkidegoarentzat komenigarrienak diren erabakiak hartzeko autonomia izango dute udalek.

Gobernuak idatzitako testuak argitasun handiagoa eman nahi du konpetentzien alorrean, gai zehatz batean eskuduntza norena den erabakitzeko eta udalek eduki dezaketen eskuduntza maila zehazteko. Ildo horretatik, udalek bere egin ahal izango dituzte beste edozein administrazio publikori berariaz emanak ez dauden eskuduntza guztiak.

Lege berriaren hirugarren zutabea autoantolakuntzarako ahalmen zabala da;  izan ere, udalaren premiei ondoen egokitzen zaie antolakuntza ezarri ahalko dute udalek, oinarrizko legeen esparruan, gutxieneko esku-hartzea printzipioari jarraituz.

Euskadiko Udal Legearen aurreproiektua (pdf)

Azken eguneratzea: 2010/11/25