Egitekoak
- a) Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu Europar Batasuneko erakunde eta organoetan .
- b) Euskadiren gizarte-, ekonomia-, sektore- eta lanbide-interesak kudeatu, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean.
- c) Europako Gaietarako Zuzendaritzaren egitekoak betetzen lagundu.
- d) Europar Batasuneko lege-ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesua jarraitu eta informazioa eskuratu, lege-ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere.
- e) EAEko agintariak eta gizarte- eta ekonomia-alorreko eragileak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura izan.
- f) Europar Batasunean parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaini laguntzarako zentro logistikoa izanez.
- g) Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza iraunkorraren arteko harreman-organoa izan.
- h) Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte hartu behar badute, Europako erakundeetan zuzenean aritu; baita sailek egindako parte-hartzeen berri izan ere, premiazkoa denean.
- i) Gainerako autonomia-erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritu.
- j) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztu, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.
- k) Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.
|