Oinarri hauen helburua kanpoko Euskal Etxeak dauden tokietara 2010. urtean bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egitea da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den edozein pertsona fisikok nahiz juridikok eska ditzake, beti ere kultura zerbitzuak eskaini nahi baditu.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.– Dotazioa. Diru-laguntza joan etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordaintzeko izango da.
2.– Ordaintzea. Bi alditan ordainduko da esleitutako diru-laguntza: % 50, diru-laguntza onartu ondoren; eta gainontzeko % 50, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian txartelak ordaindu izanaren ziurtagiriak jaso ondoren. Txartel horiek 2010eko abenduaren 31 baino lehenago egindakoak izan beharko dute nahitaez.
TRAMITEAK
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaera
Eskaera:
Bira Kulturalak 2011
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)Deialdia egiten duen Ebazpenaren eraskinean
- Erantsi beharreko agiriak
Eskabide-orria.
Burutu nahi den ekintza azaltzeko txostena, dokumentazio grafikoa erantsiz.
Euskal etxeekin, etxeon federazio edota konfederazioekin adostutako biraren azalpen zehatza eta non burutuko den.
Eskatutako diru-laguntzaren aurrekontua zehatza eurotan.
Proposatutako ekimenak Euskadin izan duen arrakasta eta eragina (sariak, ekitaldi kopurua) justifikatzeko dokumentuak.
Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.
Estatutuen kopia, elkarteak edo enpresak izanez gero.
Bira kulturala egingo den euskal etxe, etxeon federazio edo konfederazioekin adostu dela ziurtatzeko agiri idatzia.
Eskabidea eskatzaileak izenpetuko du, eta diru-laguntza elkarte edo enpresa batek eskatzen duenean legezko ordezkariak izenpetu beharko du.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa Berraztertzea