Lehendakaritza

Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarra, 2007


Akreditazioa

IV Congreso Mundial de Colectividades Vascas 2007
Euskal Gizataldeen IV Biltzarreko partehartzaileek izenemate-orria bidali beharko dute identifikazio datuekin 2007ko maiatzaren 10a baino lehen. Bete-beteko kongresu-kide izango dira: ofizialki errekonozitutako euskal etxeak daudeneko herrialdeetako hiruna ordezkariek, Lehendakariaren gonbidatuek eta hizlariek.

Kongresu-kideak ez dira ezertaz arduratu beharko 2007ko uztailaren 8an Bilboko aireportura iristen direnetik hasi eta uztailaren 14rarte, hau da, Kongresua amaitu arte.

Bilboko Euskalduna Jauregian izango den Biltzarrean zehar lan-ekitaldi guztietan parte hartu beharko dute eta baita ere programan sartzen diren gainontzeko ekitaldietan ere.

Kongresu-kideen laguntzaile legez datozenek ere izenemate-orria bete beharra izango dute. Azken horien kasuan, uztailaren 9an Bilboko Guggenheim Museoan egingo den irekiera ekitaldira eta uztailaren 13an Ajuria Enean egingo den amaiera ekitaldira joateko gonbidatuta daude, baina gainontzeko gastu guztiei aurre egin beharko dizkiete.

 

Sarrera
Egitaraua

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/07/03