
Donostiako Kursaal Kongresu jauregia aukeratu da 2011ko urteko Euskal Gizataldeen V. mundu biltzarra ospatzeko eszenatokitzat.
Aurreko urteetako izandako kongresuetako egituraz gain, kongresu honetan hainbat ekintza paralelo gauzatuko dira, berezko ponentzien osagarritzat balioko dutelarik:
- Kongresuko jaurnaldiak; egitarauko orokorraren barruan “Euskal Herria Mugaz Gaindi” mintegia izango da, hau da, kanpoko hiritartasunari buruzko jaurnaldi monografikoa bat.
- Ikasleei hitzaldiak, beronen helburua euskal curriculumerako euskal emigrazioari buruzko eskola materiala lantzea delarik.
- Ikus-entzunezko aurkezpenak, non euskal emigrazioari buruzko hainbat dokumental berri proiektatuko diren.
- Aurkezpen literarioa, sarituriko liburuen aurkezpenekin, Kanpo diren Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak editatu edota eskuratutakoak.
- Euskal gizataldeen azoka, hainbat kanpoko nahiz euskal erakundek “stand” ak izango dituzte, berauen produktu eta ekintzak ezagutarazko.
Kongresistentzat eta aurretiaz akreditatutako behatzaileentzak soilik diren kongresuko jaurdunaldiez kanpo, gainontzeko ekintza guztiak nahi duen orori irekita izango dira, beronen helburua Euskal Gizarteari euskal emigrazioa ezagutera ematea delarik.
(Kongresuari buruzko Informazio gehiago facebooken)
Argazki erreportaia
