Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Euskal etxeak eta Gizataldeak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Gaztemundu


camiseta gaztemundu

Gaztemundu munduko euskal etxeetako gazteentzako programa bat da, 1996an abian jarri zena. Horren bitartez, gazte talde bat urtero etortzen da Euskal Herrira hamabost eguneko egonaldi batera. Programak helburu bikoitza du: batetik, euskal etxeetako gazteei euren arbasoen herria erakustea, eta bestetik, euskal etxeetan lanean jarraitzeko beharrezko trebakuntza eskaintzea, beti ere erakunde horietan belaunaldi berriei tokia eginez.

Urteroko deialdian parte hartu ahal izango dute honako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek:

  • Deialdia egiten deneko urteko urtarrilaren 1ean 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea
  • Ofizialki onartutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako Euskal Etxe bateko bazkidea izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez
  • Urteko deialdia egiten duen Ebazpenean zehazten den gaiaren inguruko ikerketa bat egitea
  • Gaztemundu programan parte hartu gabekoa izatea

Argibide gehiago nahi izanez gero (deialdia arautzen duen Dekretua eta urteroko oinarri arauak onartzen dituen Ebazpena), prozedura laburtua  begiratu.

PDF  2008 urteko parte hartzaileen zerrenda (pdf, 52kb)

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/04/09