Lehendakaritza

Lege Xedapenak

"Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legea" garatuz onartutako arau sortak araupetzen du Eusko Jaurlaritzaren kanpoko euskal gizataldeekiko jarduera oro.

Hona hemen Legea garatzen duten Dekretuen zerrenda:

  • 318/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkartetik kanpo dauden Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea arautzen duena.
  • 234/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzeko dena.
  • 106/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomi Elkartetik Kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erregistratzeko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzeko dena.
  • 98/2000 DEKRETUA, ekainaren 6koa, Andrés de Irujo Saria arautzeko. Sari hori atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko da.
  • 186/2003 DEKRETUA, uztailaren 29koa, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.
  • 172/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena.
  • 222/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzeko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.
  • 316/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Gaztemundu programa arautzen duena.
  • 238/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa arautzeko dena.
  • 50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena

Programak urtero deitu eta erabakitzen dira, Ebazpen bidez. Web honetan eskuragarri izango dira ebazpen guztiak, "Diru-laguntzak" atalan.

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2011/09/28