Euskal Gizataldeen Harremanetarako Zuzendaritzak diasporarekin zerikusia duten alorrak; gaurkotasuna, historia eta ikerketak, hainbat aldizkari eta liburutan ditu eskuragarri.
Bi hilabetean behin Euskal Etxeak aldizkaria kaleratzen da. Bertan diaspora, Euskadi eta euskal errealitatearen inguruko erreportajeak eta berriak jorratzen dira. Astean zehar Euskal Herrian sortutako berri esanguratsuen bildumarekin Euskal Etxeak Birtuala elkar banatzen da eposta bidez.
Beste aldizkarietako batek, Euskaldunak Munduan/Vascos en el Mundo, diasporaren testigantza eta istorio pertsonalak biltzea du helburu.
Aldizkako argitalpenen atala Andres de Irujo Saria eta Urazandi Proiektua osatzen dute. Urazandi bildumaren sorrerarekin munduan barreiatuta dauden euskaldunei buruzko ikerketa historikoei hedapena ematea bilatzen da. Andres de Irujo sariari dagokionez, urtean behin gaur egun euskal obren presentzia saritzen da.
Euskal Gizataldeen Harremanetarako Zuzendaritzaren argitalpen zerbitzuak ospatu diren Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarretako ekarpenak eta aginteak bildu egiten ditu:
Zubigintzan (2007), Aurrera Goaz (2003), Euskadi Munduan Eraikitzen (1999), Euskaldunak Munduan (1995) eta John Bieter eta Mark Bieterren "Un legado que perdura. La historia de los vascos en Idaho" eta "Euskal jokoa eta jolasa" liburuak. "Transmitiendo una herencia vasca a partir del juego" Clara Urdangarin eta Joseba Etxebestek sinatutako liburu eta CD-ROM-a. Biak ere 2005. urtean argitaratuak izan ziren.
Liburu eta aldizkariak bere osotasunean Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuan daude eskuragarri.
|