Banaketa zerrenda berri bat eratu da, Euskal Etxeak aldizkari birtual berria munduan zehar zabaltzeko asmoarekin.
Euskal Etxeak aldizkari birtuala informazio orokorreko aldizkaria da, Euskal Herri osoan astero astero sortzen diren berri nagusiak jasotzen dituena. Interesgarriak gerta daitezkeen hamaika sailetako berriak izan ditzake, politika, ekonomia, gizartea eta kultura, eta beti izango ditu gastronomiari egiten zaiona bezalako txokoak.
Hasiera batean euskal etxeak eta beste erakunde batzuk izan dira aldizkaria hartzeko interesa izan dezaketen pertsonen helbide elektronikoa eman digutenak. Halere, inor badago aldizkaria jasotzen jarraitzea nahi ez duenik, bere helbide elektronikoa zerrendatik kentzeko aukera izango du, hemen sartu eta e-maila idatzi ondoren "zerrendatik ezabatu" aukeratuta. Helbide horretan bertan dago izena emateko aukera ere.
Helbidea ezabatzen saiatu eta lortzen ez bada, jakinarazi hemen eta geu arduratuko gara ezabatzeaz. Barkatu eragozpenak.
|