Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Euskal etxeak eta Gizataldeak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskal Etxeei zuzendutako urteroko dirulaguntza deialdia

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza


Xedea

Munduko Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, jarduera gastuei eta programa eta bestelako jarduerei aurre egin diezaieten


Nori Zuzendua

Euskal Etxe, Federazio eta Konfederazioak, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2 eta 6 artikuluetan adierazitakoaren arabera


Diru kopurua

IV. kapitulurako: 962.927,25 euro.

VII. kapitulurako: 429.395 euro.


Araudia

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 11koa, Lehendakaritzaren idazkariarena nagusiarena, 2008. urtean euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena (2008ko apirilaren 14ko EHAA, 70 zk.)

50/2008 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena (2008ko apirilaren 11ko EHAA, 69 zk.)


Harremanak norekin

Joseba I. Arregui (ji-arregui@ej-gv.es)

Tel.: (+34) 945 018127
Fax: (+34) 945 018158


Erantsi beharreko agiriak

1.– Euskal etxeek honako agiri hauek erantsi beharko dizkiete eskabideei:

a) Diruz lagundu nahi den programa, ekintza edo jarduera deskribatzen duen txostena, horien arteko lehentasunak finkatuz.

b) Programa, jarduera edo ekintza burutzeko kostuen aurrekontua, aurreikusitako irabazi eta gastuak berariaz adieraziz (azpiegitura edota ekipamendu inbertsioak direnean, profesional aditu batek egindako proiektua eta aurrekontua erantsi beharko dira).

Aurrekontuak tokian tokiko moneta nazionalean aurkeztuko dira, eta Ebaluazio batzordeak egingo du trukea euroarekiko, eta horretarako urteroko deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguneko trukea ezarriko du.

c) Euskal etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu ekitaldian izan dituen diru sarreren eta gastuen balantzea.

d) Euskal etxeak diru-laguntza deialdiaren aurreko urteko aurrekontu ekitaldian burutu dituen jardueren txostena.

e) Diru-laguntza eskatu duen erakundearen zuzendaritza organoetan eta erakunde horrek antolatutako ekintzetan emakumeak duen parte hartzeari buruzko txostena.

2.– Eskabideak euskal etxearen, etxeon federazio edo konfederazioaren legezko ordezkariak egin beharko ditu. Bestelako pertsona fisiko batek ere egin ahalko ditu euskal etxeak, etxeon federazio edo konfederazioak horretarako baimena ematen badio. Horrelakoetan, behar bezala egiaztatu beharko da horretarako ahalmena duela.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/04/15 - 2008/05/16


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza - Presidencia del Gobierno Vasco
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia - Secretaría General de Acción Exterior
Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Deialdi honetako diru-laguntzetara biltzeko eskabideak Ebazpenaren I. eranskinean edo www.euskadi.net/euskaldunak web-orrian jasotako ereduan egingo dira.


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia


Ebazteko epea

Sei hilabete




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Deialdia egiten duen Ebazpenaren eraskinean


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

22/12/2006