Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Euskal Herritarrak eta Gizataldeak
 

Kanpoko euskal gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia

2011(e)ko Abenduak 16

Hona hemen bekadunek non burutuko dituzten beraien eginkizunak: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, bi bekadunek; Argentinako Ordezkaritzan, bekadun batek; eta Estatu Batuetako Ordezkaritzan, bekadun batek.

Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko 4 beka horien deialdia 2011ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bitartez egin da eta 2011ko abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da.

Beken iraupena 24 hilabetekoa izango da eta honako aurrekontu-dotazioa izango dute:
Vitoria-Gasteizen burutzeko beka bakoitzak: 32.000 EUR (2 urte)

Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak: 48.000 EUR (2 urte)

Argibide gehiago hemen:

www.euskaletxeak.net

www.euskadi.net/euskaldunak/ "dirulaguntzak" atalean