Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prentsa eta Komunikazioa
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/05/13
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bilera
Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria izan da mahaiburu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak gaur arratsaldean egindako bileran.
Kontseiluko kideak, bileraren hasieran.JB
Kontseiluko kideak, bileraren hasieran.JB

Gaur jorratutako gaien artean, Lehendakariak Aholku Batzorde Zientifikoa abian jartzeko ekintza-plana aurkeztu du; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren beharrizan eta lehentasunei buruz aholku emateko organo iraunkorra da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua sortzeko Dekretuaren arabera, aditu talde hau hamar profesional baino gutxiagok osatuko dute, nazioartean aitortutako ospea dutenak zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorrean, Lehendakariak izendatuak lau urterako.

Aholku Batzorde Zientifikoaren xedea hau da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluari zientzia, teknologia eta berrikuntzan munduan diren profesional handien ezagutza, eskarmentua, bikaintasuna eta irizpide-askatasuna, hori izan dadin Jaurlaritzaren politikaren orientazio-gunea, baita Kontseiluko parte diren erakundeena ere, horrela ziurtatzeko bere ahalegin guztiak eta zehaztapena ahalik eta onuragarrienak izango direla euskal gizartearentzat.

Pedro Luis Uriarte, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako lehendakariak Innobasque sendotzeko prozesuan egin diren aurrerapenak azaldu dizkio Kontseiluari; joan zen martxoaren 13an onartu zituen 2008-2009 Jarduera Ildoak. Zuzendaritza Batzordeak onarturiko agiriak jarduera-ardatz nagusiak biltzen ditu, eta Innobasquek aldi horretan bultzatuko dituen proiektuak, 100 programa baino gehiagotan garatuak. Halaber, orain Innobasque bere Urteko Batzarra ari da prestatzen: ekainaren 26an izango da Donostiako Kursaal jauregian, eta Innobasquek ordurako izango dituen 600 bazkide baino gehiago bilduko dira bertan.

Azkenik, "2008: Berrikuntza Urtea Euskadin" proiektuaren garapena aztertu du Kontseiluak. Ekimen hau Juan Jose Ibarretxe jaunak abiarazi zuen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Planaren aurkezpenarekin batera joan zen urriaren 22an. Bere helburua euskal gizartearen interesa eta sentiberatasuna areagotzea berrikuntzaren alde, era guztietako jarduerak bultzatuz bere presentzia indartzeko ekonomia, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologiaren eremu guztietan. Hasieran Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua osatzen duten hamabi erakundeen bultzadaz abiatu zen proiektu hau, eta gaur egun 190 eragile daude tartean, beren jarduera ekimen honen jarduera orokorrari erantsita. Gaur gaurkoz 1.219 ekitaldi daude programatuta, eta horrek hasieran helburu gisa ezarritakoa baino %60 gehiago esan nahi du: 2008 berrikuntzaren sustapen-, zabalkunde eta bultzadarako 2008 ekintza, 2008an egingo direnak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua joan zen uztailaren 13an sortu zen eta, EJ-ko lehendakaria buru dela, zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzari buruzko politikan parte hartu, aholku eman eta lidergoa zertzeko organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Ildo beretik, lankidetza, behaketa, koordinazio eta sustapenerako organo gorena da ikerketan, garapenean eta berrikuntzan.