|
| Irabazleek saria jaso dute Lehendakariaren eta Justizia sailburuaren eskutik. JB |
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak azpimarratu duenez, Manuel de Irujo saria "emakume aitzindariei" ematen zaie, beti "bidea eginez, moldeak apurtuz eta gauzak aldatzea ere jarrera bat dela erakutsiz bizitzaren aurrean".
Lehendakaria mintzatu baino lehen, ekitaldiaren hasieran, parte-hartzaileek minitu bateko isilunea egin dute Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren omenez; izan ere, ETAk hil egin zuen Legutioko Guardia Zibilaren kuartelean egindako atentatuan.
Benetakoak eta apartak
Ibarretxek "benetakotzat" eta "apartatzat" hartu ditu sarituak eta, halaber, euren zintzotasuna eskertu die, "ez bakarrik Justiziarekin, baita herri honekin ere". Ildo horretan, Carmena magistratuaren ibilbidea gogorarazi du eta, Euskadiko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bozeramailea izan zen bitartean, Justizia Sailarekin "borrokatu" eta "lagundu" zuela goraipatu du "modernizazio proiektuak eratzeko eta bulego judizialak hobetzeko urteak aurrera joan ahala".
Balmasedaren ekarpenak azpimarratu ditu erakundeetako protokoloan, ezinbesteko bitartekari bihurtu delako emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiteko.
Gaur denok gara irabazle zuen ekarpenengatik, batez ere, biktimas", esan du. Ildo horretan, presoei, atzerritarrei eta indarkeria zein diskriminazioa pairatzen duten emakumeei "ahotsa" eman dietela gogorarazi du eta, emakumezkoei boterea emateaz poztu da.
|