Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prentsa eta Komunikazioa
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/05/16
Lanbide Heziketarekin konpromisoaren HETEL I. Sariak eman ditu Ibarretxek
Lehendakariak aliantza estrategikoa publiko-pribatuaren alde egin du "gaitasun kritikoa" duten pertsonak prestatzeko
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak "aliantza estrategikoa" publiko-pribatua sortzea defendatu du, "gaitasun kritikoa" duten pertsonak "hezitzeko" eta "zaintzeko".
Lehendakariak HETEL I. Sarien banaketan parte hartu du. JB
Lehendakariak HETEL I. Sarien banaketan parte hartu du. JB

Ibarretxe Lanbide Heziketarekin Konpromisoaren HETEL I. Sarien banaketan egon da, Gasteizko Artium Museoan egin duten ekitaldian, Euskadiko. Izan ere, HETEL Euskadiko Lanbide Heziketarako zentroen elkartea da.

Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du etorkizuna giza-garapen iraunkor batean oinarrituta nahi badugu, "eta ez bakarrik hazkunde ekonomikoan, ondo prestaturiko pertsonak zaindutakoak" behar dira arrakasta ziurtatzeko.

Ildo horretan, erakunde publikoen eta sektore pribatuaren arteko "aliantza estrategiko handia" eratzearen alde agertu da pertsonak "zaintzeko" eta "prestatzeko". "Gaitasun kritikoa duten perrtsonak gaiak bereizteko eta kritikatzeko, ikusteko, entzuteko eta erabakitzeko", adierazi du; bere ustez, "hori dagoelako garapenerako proiektuen atzetik".

HETEL sarien lehen edizioan, Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lhren sailburuordea; Imanol Murua, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia; eta Carrera y Cia enpresa izan dira sarituak. Gainera, ekitaldian Paco Martinez de Contrasta Diocesanasen zuzendari ohiari eta hildakoari omenaldia egin diote. Lehendakariak horiei guztiei lanbide heziketarekin eskertu die euren "konpromisoa".