Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Prentsa eta Komunikazioa
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2009/07/03
LEHENENGO BILERA INSTITUZIONALA PRESIDENTE AUTONOMIKO BATEKIN
Lehendakariak eta Miguel Sanzek lankidetza instituzionalerako hitzarmen bat izenpetu dute Euskadi eta Nafarroaren arteko harremanak hobetzeko asmoz
Gobernu bakoitzak bere erkidegoan dituen eskumenak elkarri onartzea eta horiek errespetatzea izan dira akordioaren abiapuntuak
Patxi Lopez lehendakaria eta Miguel Sanz Nafarroako presidentea elkarlanean arituko dira Abiadura Handiko Trenaren loturan, euskara sustatzen eta dirulaguntzak banatzen eta ETB Nafarroako lurraldean LTDren bitartez hedatzen
Lehendakaria, Sanzekin batera, izenpetze unean
Lehendakaria, Sanzekin batera, izenpetze unean.(JB)

Patxi Lopez lehendakariak eta Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Euskadi eta Nafarroaren arteko harremanak hobetzea ekarriko duen lankidetza instituzionalerako hitzarmen bat izenpetu zuten. Akordioa Nafarroako Foru Gobernuaren egoitzan izenpetu zen, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren eta Blanca Urgell Kultura sailburuaren aurrean. Hitzarmen honen bitartez, Patxi Lopezen gobernuak amaiera eman dio bi gobernuen arteko desadostasunez betetako hamarkada bati eta "leialtasun instituzionalean" oinarritutako "bizikidetzaren" alde egin du. Horrek iragan hurbileko "zentzurik gabeko erresuminak" amaituko dituela esan du Lehendakariak.

Maiatzaren 7an karguaz jabetu zenetik, Lehendakariak presidente autonomiko batekin izan duen lehenengo bilera da hau; ekainaren 20an bertan behera geratu zen bilera, ETAk Eduardo Puelles Garcia Polizia Nazionaleko inspektorea hil zuen atentatua burutu baitzuen. Lopezek adierazi zuen lehengo bilera Sanzekin egitea erabaki zuela "lokarri bereziek lotzen gaituztelako". "Euskadi eta Nafarroa auzokoak dira, baina auzoko bereziak. Gauza askok batzen gaituzte", ziurtatu zuen.

AzpiegituraK, euskara eta ETB

Lopezek esan du hori "auzokoen arteko harreman onerako keinu bat" dela eta "bakoitzaren eskumenak errespetatzetik abiatuta, LTDren plataforma berriaren bitartez legezko banaketa bermatzen duela".
Lopezek eta Sanzek egindako lehenengo bileran aztertu zuten azken gaia euskara izan zen. "Alor horretan, askatasunetik abiatuta, ahaleginak batu ditzakegu", adierazi zuen Lehendakariak  Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dituen ikastola nafarrekiko harremana aurrerantzean nolakoa izango den azaltzerakoan. "Euskarak ez du ez jaberik ez ideologiarik, erabili nahi duten herritarrena da, ez beste inorena. Inongo komunitate autonomoa edo administrazioa ez da euskararen jabea. Administrazio publiko desberdinetako indarrak batzeko eta koordinatzeko gogoa adierazi dugu erabilera bermatzeko eta laguntzak optimizatzeko", azpimarratu zuen Lopezek.

El último asunto que trataron López y Sanz en su primera reunión fue el euskera. "Es un campo donde podemos, desde la libertad, unir esfuerzos", declaró el Lehendakari al explicar como va a funcionar a partir de ahora la relación que mantenga el Gobierno Vasco con las ikastolas navarras que reciben ayudas del Ejecutivo de Vitoria. "El euskera no tiene dueño ni ideología, sólo pertenece a los ciudadanos que lo quieran utilizar. Ninguna comunidad autónoma o administración es su propietaria. Hemos manifestado el deseo de unir y coordinar esfuerzos de las diferentes administraciones públicas para garantizar el fomento y optimizar las ayudas", remarcó López. 

Euskadi eta Nafarroa elkar hartuta

Lopez Sanz agurtzen Foru Jauregira iristean
Lehendakaria Sanz agurtzen Foru Jauregian.(JB)

Patxi Lopez eta Miguel Sanzen arteko bilera Lehendakariak hurrengo hilabeteetan izango dituen bileretako lehenengoa izan da, Euskadiren mugakide diren erkidegoetako presidenteekin bildu nahi baitu Lopezek. Errioxarekin, Kantabriarekin, Gaztela eta Leonekin eta, gaurkoa lehenengoa, Nafarroarekin. Lehendakariak bilera laburbiltzeko esan du "konfiantza gabeko politikarekin bukatzeko eta instituzioen arteko leialtasunerako bide berri bati ekiteko" ahalegin bat dela. "Nafarrek auzotar on eta leialak izango gaituzte beti". "Gaur Euskadik eta Nafarroak elkar hartu dute lankidetzan aritzeko eta elkarri laguntzeko", esan zuen bukatzeko.