|
| Lehendakaria + Euskadi 09´ aurkeztu duen prentsaurrekoan. (JB) |
Patxi López lehendakariak + Euskadi 09 programa aurkeztu du; 367 miloi euro esleitu zaizkion programa horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia suspertu eta 10.000 lanpostu sortu nahi ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak plan hori onartu duen bilera bukatu ondoko prentsaurrekoan Lehendakariak esan duenez, neurri sorta horren helburua "enplegua sustatzea, enpresei laguntzea eta lana sortzea" eta "azpiegitura eta ikerketa eta berrikuntza garatzen laguntzea" da.
Lopezek nahi du "erakunde guztiek" - horien artetik aldundiak nabarmendu zituen- bat egitea ahalegin honekin krisi ekonomikoaren eraginei aurre egiteko. Izan ere, gaur aurkeztu diren neurri asko beste erakunde batzuekin batera burutuko dira, udalekin esaterako. Udalek 50 milioi euroko partida berezia jasoko dute krisiak zerga bilketan eragin dien murrizketa arintzeko.
|