Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2011/11/03

Toribio Echevarria idazle eibartarraren fondoak, euskal liburutegi digitalean sartzen den lehenengo bilduma lokala

Plataforma honekin bat egingo duen bigarren bildumak Irunekoa izango da. 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri gehiago gehituko dira.

Horiek eskura ditzakezu ondoko orriaren bidez: Liburuklik (Euskadi.net)

Toribio Echevarria idazle eibartarraren fondoak digitalizatuta eta liburukliken –www.liburuklik.net- iraultzeko prest daude. Plataforma honen bidez, euskal bibliografia ondarea zaintzeaz gain, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukera izango dute. Eibarrekoak euskal liburutegi digitalearekin bat egin duen lehenengo bilduma da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakin badaki bibliografia ondarea oso garrantzitsua dela eta, gainera, modu berezian sustatu nahi du ondare hori zaintzeko ardura duten euskal erakunde guztien koordinazioari eta lankidetza, mundu eta lokal mailako dokumentuei edukiera emanez; horregatik guztiagatik sortu du proiektu hau.

Helburu hau lortzeko arlo profesionalaren parte-hartzea beharrezkoa da. Eibarreko kasuan Eva Alberdi bibliotekariak bultzatu du eta Antonio Rivera, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak, bere ardura zuzenean eskertu egin dio gaur Eibarreko Liburutegian egin duen bisitan. Halaber, Eusko Legebiltzarrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, Antso Jakitunaren Fundazioarekin, etab.ekin akordio batzuk sinatu dira bolumenari zein ondare funtsaren aberastasunari dagokionez Euskadin garrantzi handiena duten liburutegietako bibliografia funtsak zaintzeko eta liburuklik-en zabaltzeko.

Proiektuko filosofia udal liburutegien bildumen bitzartez euskal udalerrien funtsa lokalak hurrenez hurren sartzea da. Liburutegi hauetako gehienek udalerriarekin harreman handiak dauzkaten interes handiko dokumentuen kustodia dute. Dokumentazio honeko digitalizazioak eta liburukliken dagokion iraulketak euskal liburutegi digitala aberastea baimentzen dute lan hauen ekarpenekin, Euskadin argitaragabeak eta paregabeak askotan. Aldi berean, udal liburutegiei –lekukoaren kontserbaziorako erakunde garrantzitsuak-ikuspena eta sustapena ere emango dute.

Liburuklik-ek baditu, dagoeneko, hainbat obra digitalizatuta, eta kopuruak gora egingo du etengabe. Gaur egun 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiago ditu. Gainera, urtea bukatu baino lehen igoko dituzten 300.000 orri gehiago prest daude. Eduki hau osoa Europeana-n ere zabalduko da. Bibliografia funtsa zabala denez, agiri bakar asko daudenez eta euskara euskal kultura igortzeko hizkuntza erabili denez, gero eta gehiago agertuko da eta ikusgarriago izango da mundu luze-zabalera irekita dagoen Europako bibliografia bilduma garrantzitsu horretan.

Egile, titulu, etab.en araberako hitz-bilaketak, hasierako pantailatik bertatik egin daitezke (beste bilatzaile batzuen, Google, Yahoo, etab.en, antzeko sistema du). Baina, informatika aplikazio aberats honen aukera guztiak erabili ahal izateko, beharrezkoa da alta eman eta erabiltzaile profil bat sortzea. Tramite erraz horren bidez, liburuklik-eko edukian ingurune atseginaren bidez sartzeaz gain, posta elektroniko edo RSS bidez alertak jaso ditzakezu eta euskal liburutegi digitalean sartzen diren berritasunen berri emango dizute zuk zein gai nahiago dituzun kontuan izanda.