|
________________________________
LEHENDAKARIA
PATXI LÓPEZ ÁLVAREZ
Portugalete (Bizkaia, 1959)
Ezkondua
Eduardo López Albizu, "Lalo", Bizkaiko PSE-EE (PSOE)ko presidente izandako euskal sozialista historikoaren semea da.
1975ean Gazte Sozialistetan sartu zen eta 1985ean Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten. Kargu horretan izan zen 1988ra arte.
Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen 1977an, eta 1988an alderdiaren Batzorde Betearazleko kide izendatu zuten.
Euskadiko Batzorde Betearazlearen Antolakuntzako idazkari kargua hartu zuen 1991n. Kargu horretan dimititu egin zuen Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionalaren ardura hartzeko, eta ardura hori 1995etik 1997ra arte izan zuen.
Urte horretan bertan, urrian, Bizkaiko PSE-EE (PSOE)ko idazkari nagusi aukeratu zuten, eta 2000. urtean berriro aukeratu zuten kargu horretarako.
PSOEko Batzar Federaleko kidea da.
2002ko martxoaren 23an Euskal Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten Donostian egindako ezohiko biltzarrean. Kargu hori betetzen gaur egun, 2005eko urriaren 29an Bilbon egin zen PSE-EE (PSOE)ren ohiko biltzarrean berriz aukeratu zutenetik.
Diputatuen Kongresurako diputatu izan zen Bizkaitik, 1988 eta 1990 bitartean, eta, izan ere, legealdi horretako hautetsirik gazteenetakoa izan zen.
Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide da 1991tik. Gaur egun, 2002ko maiatzetik hona, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" Legebiltzar-taldeko presidente da.
Lehendakarigai izan da Eusko Legebiltzarrerako 2005eko eta 2009ko hauteskundeetan.
|