Lehendakaritza

Euskal Herria, euskaldunon lurra



Gizakiak, bere bidea zabaldu nahian, bera kokatzeko eta bizitzeko leku bat bilatu zuen. Leku hori Pirinioetako mendikatearen mendebaldean aurkitu zuen, hain zuzen ere, Penintsula Iberikoa eta Europako gainerako herrialdeak lotzen dituen muga naturalean.

Lurraren zati honetan egon eta bizi izan dira euskaldunak antzin-antzinatik, eta, horrela, orrialde bat bete dute Gizakiaren Historian. Irmoki eutsi diete, gainera, beren kulturako ohitura joriei, bai eta bestalde, historiak emandako nortasunaren lekukotasunari ere, euskarari alegia. Horretaz guztiaz gain, esan behar da euskara, seguruenik, Europako hizkuntzarik zaharrena dela

Gure lurrak 20.664 km² okupatzen ditu, Pirinioetako mendebaldeko erpinean Bizkaiko golkoan. Euskal Herriak zazpi "herrialde" ditu, Europako bi estatutako antolamendu politiko eta administratiboen arabera banatuta: Espainiakoan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa ; Frantziakoan, berriz, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea .

Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetatik hiru dira, batasun politikoa eratuta, egungo Euskal Autonomia Erkidegoa, EUSKADI, osatzen dutenak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa . Penintsula Iberikoko iparraldean kokaturik, 7.234 km²-ko hedadura betetzen dute.

 

EUSKADI ZENBAKITAN – (PPT.)

 

Azken eguneratzea: 2005/06/23