Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lehendakaritzaren idazkaritza
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia

 

Titularra: Jesús Peña Martinez
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945017976 Ext. 17976


Egitekoak

  • Lehenengo artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun arloak koordinatu, bultzatu eta gainbegiratu eta Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzendu.       
  • Jaurlaritzaren sailekiko eta Lehendakaritzarekin zerikusirik duten erakundeekiko komunikazioa sortzeko organo lez jardun; eta hori, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremanari eta dekretu honek Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiari eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari egozten dizkien harremanei kalterik eragin gabe.
  • Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena eskatu, Lehendakaritzako gaiek irizpen hori behar dutenean.
  • Bere zereginetarako lehendakariak behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaini. Horrek ez du sailburuen egitekoak gutxitzea ekarriko.
  • Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko laguntza eman lehendakariari. Horretaz gain aholkularitza ere eskainiko dio eskatzen dionean.
  • Irizpide nagusiak ezarri, lehendakariak gizarte eragileekin, herritarren eta erakundeekin dituen harremanen Plana egiteko.
  • Sektoreetako ekintza planei eta ekimenei buruzko informazio prozedura egokiak ezarri eta mantendu, lehendakariari gobernu lana koordinatzen laguntzeko.
  • Erakundeetan parte hartu behar duenean lehendakariari lagungarri izan dakiokeena eskatu Jaurlaritzako sailei.
  • Xedapen orokorrei eta akordioei buruzko proiektuak gertatu eta horien proposamenak egin lehendakariari. Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun arloen esparruan sartzen diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak eman. Hala ere, izaera orokorreko arau baten bitartez zeregin hau beste organo bati eman dakioke. Lehendakaritzako dirulaguntzen deialdia ere egin beharko du.
  • Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubideak sailen kontratazio organoari emandako ahalmenez baliatu, kontratazio alorrean Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrari dagozkion ahalmenei kalterik eragin gabe.
  • Lehendakaritzaren eskumenekoak diren espedienteak tramitatzeko gastuetarako baimenak eman –zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion gastu baimenei kalterik eragin gabe– eta aurrekontu gaietan sailburuenak diren ahalmenak erabili luze-zabalean; baita aurrekontu aldaketak egin ere.
  • Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari egozten dizkion eskumenak erabili eta Lehendakaritzako aldi bateko langileak izendatu.
  • Indarrean dagoen antolamendu juridikoak Lehendakaritzari egozten dizkion gainerako egiteko guztiak, baldin eta beste organo bati egotzitakoak ez badira.