
● Barakaldon (Bizkaian) jaio zen. Seme bat dauka.
● Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna eta doktorea da.
● Bizkaiko Osasun Zuzendaritzako Sailkako Eskolako Osasun diplomaduna da.
● Deustuko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko INSIDEko Ospitale Gerentziako graduatua da.
● Enpresen Zuzendaritzako graduatua eta PCPko eta Kudeaketa Kontroleko espezializatua da. Deustuko Unibertsitateko INSIDE.
● IESEko Gerentziako Kudeaketarako ikastaroa. Nafarroako Unibertsitatea.
● Gurutzetako Ospitaleko BAME prestakuntza egin ondoren, Barne Medikuntzako espezialista da. Izan ere, 10 urtean zehar espezialitate horretan jardun du Gurutzetako, San Eloy eta Galdakaoko ospitale publikoetan.
● 1986tik 1988ra, Galdakaoko Ospitaleko gerentea izan zen.
● 1991tik 1997ra, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari medikoa izan zen.
● 1997an, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria izan zen.
● 1999an, Plangintza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zen.
● Euskadiko, Espainiako eta Europako Barne Medikuntzako sozietateetako, Espainiako eta Europako Arterosklerosis sozietateetako eta Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako kidea da.
● 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako idazkari nagusia izan zen.
● 1994tik 1996ra, Espainiako Arterosklerosis Sozietateko batzordekidea izan zen.
● 1999ko apiriletik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da.