
● Eibarren (Gipuzkoan) jaio zen 1969ko irailaren 27an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
● Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da.
● Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
● 1998tik 2001era, VI. legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoatik.
● 2003ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan da.
● Lan-ibilbidea: ikerketa, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan; Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Saila; Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuburua; ikerketa, Vicomtech Elkartean.
|