2010/11/23 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRIZAINGO SAILA
Babes zibilaren alorrean Herrizaingo Saila gainerako autonomia erkidegoekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko duen hitzarmena onartu dute
Herrizaingo Sailaren egitura berria onartu dute
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Nekazaritza Ekologikoko Teknikaria
1,37 milioi eskola-garraiorako
Turismo Gidaritza, Informazioa eta Laguntzako Goi Teknikaria
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Jaurlaritza, Sustapen Ministerioa eta Nafarroako Gobernuaren arteko Hitzarmena Euskal Y-a Abiadura Handiko Trenbidearen "Iruñea ¿ Euskal Y-a" lotzeko zatiaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko.
EAEko Errepideen Bigarren Plan Orokorraren berrikuspena onartu da, 2005-2016 eperako
Lankidetza-hitzarmena, Eusko Jaurlaritzaren Pasaiako Portu Agintaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren artekoa, Pasaiako portuko azpiegituren Plan Zuzentzailea onartzeko bultzada-ekintzak burutzeko
19,9 milioi euro etxebizitzak birgaitzeko eta efizientzia energetikorako
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
Familien Euskal Behatokia sortuko da
HERRIZAINGO SAILA

BABES ZIBILAREN ALORREAN HERRIZAINGO SAILA GAINERAKO AUTONOMIA ERKIDEGOEKIN ELKARLANEAN ARITZEA AHALBIDETUKO DUEN HITZARMENA ONARTU DUTE

Erabakia, Autonomia Erkidegoen artean lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, Babes Zibila eta Larrialdien Kudeaketaren arloan.

Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat onartu du gaur, Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak larrialdien kudeaketan eta babes zibilaren alorrean beste Autonomia Erkidego batzuetako antzeko erakundeekin batera lankidetzan lan egin dezan.

Autonomia Estatuen garapenerako Autonomia Erkidegoen VII. Bileraren ondorioz etorri da ekimena, Euskadik bilera horretan parte hartu zuen eta.

Bileran, lankidetza hitzarmen bat bideratzea adostu zuten. Hitzarmenari esker, babes zibilarekin lotutako gaietan prebentzioari eta autobabesari zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio programak egin ahal izango dituzte Autonomia Erkidegoek, lankidetzan.

Halaber, hitzarmenak ahalbidetuko du Erkidegoek elkarri laguntzea arrisku larriei edota hondamendiei aurre egiteko; hala, kasu bakoitzerako beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak utzi ahal izango dizkiote elkarri.

Ekimena onartuta, babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko araudia garatuko da. Arautegi horrek lankidetzarako eta koordinaziorako mekanismoak indartzera behartzen ditu administrazio publikoak, elkarren arteko laguntza, erkidegoen arteko elkartasuna eta, behar izatekotan, baterako lana bultzatzeko.

Kasu honetan, Herrizaingo Saila izango da, EAEko babes zibileko politikaren arduradun gisa, administrazio zentralarekin eta Autonomia Erkidegoekin lankidetzan aritzeko moduak zehaztuko dituena.

 

HERRIZAINGO SAILAREN EGITURA BERRIA ONARTU DUTE

Dekretua, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

Funtzionaltasuna austeritatearekin eta baliabideak arrazionalizatzearekin uztartzeko

Gobernu Kontseiluak Herrizaingo Sailaren egitura moldatzeko proposamena onartu du gaurko bileran. Saileko hainbat zuzendaritzari eragingo dio berrikuntzak, eta Lehendakariaren legealdi hasierako aginduan oinarrituta, sailak kudeatzerakoan funtzionaltasuna handitzearekin batera austeritatea bultzatzea eta egiturak arrazionalizatzea du helburu.

Lehendakariak agindutakoari jarraituz, Herrizaingo Sailak horren egitura organiko berria jasotzen zuen Dekretua onartu zuen 2009ko abuztuan. Antolakuntza berria trebatu ondoren, Jaurlaritzak egitura hori moldatzea onartu du gaurko bileran, alor guztiak arrazionalizatzea sakontzeko, bakoitzaren eskumenak efizientzia handiagoarekin kudeatze aldera.

Hori dela eta, administrazio laguntza ematen duten alorren eraginkortasuna hobetzeko, gaur onartu den egiturak ezabatu egingo du Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritza, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren eta Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetearen Zuzendaritzaren artean banatuko ditu bere eginkizunak; Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azpiegituren Zuzendaritza eta Kabinetearen eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza izango dira aurrerantzean.

Horren harian, alor batzuen egitura aztertuta, bi zuzendaritzatan bereizita dauden zerbitzuak batzeko diseinu efizienteagoa behar da. Horrela, Hauteskunde Zuzendaritza ezabatuko da, eta horren eginkizunak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak hartuko ditu, eta Hauteskunde, Joko eta Ikuskizun Administrazioaren Zuzendaritza deituko da.

Bestalde, herritarrentzat arriskutsuak diren meteorologia egoeren aurrean izandako esperientzia ikusita, horiei aurre egiteko metereologia-zerbitzuaren aurreikuspenak funtsezkoak direla esan daiteke. Ondorioz, bi alor horien eskumenak hobeto kudeatzeko, Meteorologia Zuzendaritza Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzan sartzea erabaki dute. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritza izango da aurrerantzean.
Herrizaingo Sailburuordetzaren alorreko birmoldaketa horren eginkizunen artean sartu da Trafiko Zuzendaritza. Trafikoaren informazio zerbitzuen eta larrialdi eta meteorologia zerbitzuen arteko koordinazio operatiboa hobetu nahi da horrela, larrialdietarako baliabideen erantzun globala hobetuta.

Bukatzeko, arintasun eta efikazia operatibo handiagoa lortzeko, Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritzari emango diote legez kontrako pintadak eta kartelak kentzeko diru-laguntzak eta eginkizunak kudeatzeko ardura, eta segurtasun pribatua kudeatzeko eginkizunak, orain arte Ertzaintzaren Zuzendaritzak egiten zituenak. Udaltzaingoak eta Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Zuzendaritza deituko da.

Aldaketa horiek guztiak eginda, Herrizaingo Sailaren oinarrizko egitura honela geratuko da:

Sailburua

Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza
Harreman Sozialak Komunikabideekin Bideratzeko Zuzendaritza
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza
Giza Baliabideen Zuzendaritza

Herrizaingo Sailburuordetza

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritza
Hauteskunde, Joko eta Ikuskizun Administrazioaren Zuzendaritza
Trafiko Zuzendaritza

Segurtasun Sailburuordetza

Kabinete eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza
Ertzaintzaren Zuzendaritza
Udaltzaingoak eta Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Zuzendaritza
 

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO TEKNIKARIA

Dekretua, Nekazaritza eta Ekologia Produkzioko Teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Nekazaritza Ekologikoko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Nekazaritza Ekologikoko Teknikariaren tituluari, Nekazaritzaren lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

1,37 MILIOI ESKOLA-GARRAIORAKO

Agindua, Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. eta 2. zikloak) egiten ari diren ikasleak garraiatzeko banan banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. 2010-2011 ikasturtea.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko (1. eta 2. zikloak) ikasketak egiten ari diren ikasleei 2010/11 ikasturtean eskola-garraiorako bana-banako diru-laguntzak emateko deialdia egingo da.

Diru-laguntza 1,37 milioi eurotakoa izango da, guztira, eta laguntza jaso nahi duen ikasleak baldintza hauek bete beharko ditu: batetik, 2010/11 ikasturtean ikastetxe publikoren batean izena emanda egon beharko du; bestetik, ikaslea bizi den herrian berak egin nahi dituen ikasketak edo irakasteredua eskaintzen dituen ikastetxe publikorik ez egoteagatik beste herri batera joan beharko du ikastera; eta, azkenik, ezingo du doako edo erakunde publiko nahiz pribatuek erabat diruz lagundutako eskola-garraiorik erabili.

 

TURISMO GIDARITZA, INFORMAZIOA ETA LAGUNTZAKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoko Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Turismo Gidaritza, Informazioa eta Laguntzako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Turismo Gidaritza, Informazioa eta Laguntzako goi teknikariaren tituluari, Ostalaritza eta Turismoaren lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

JAURLARITZA, SUSTAPEN MINISTERIOA ETA NAFARROAKO GOBERNUAREN ARTEKO HITZARMENA EUSKAL Y-A ABIADURA HANDIKO TRENBIDEAREN "IRUÑEA ¿ EUSKAL Y-A" LOTZEKO ZATIAREN INFORMAZIO-AZTERLANA ELKARREKIN ZUZENTZEKO.

Erabakia, Sustapen Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-protokoloa, Kantauri aldearen eta Mediterranoearen arteko prestazio handiko trenbide-korridorearen "Iruñea¿Euskal y-arekiko konexioa¿"tarteko proiektuaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko.

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko prestazio handiko trenbide-korridorearen “Iruñea – Euskal y-arekiko konexioa” tarteko proiektuaren informazio-azterlana elkarrekin zuzentzeko.

Informazio-azterlana elkarrekin zuzendu ahal izateko hiru erakundeen arteko harremanak arautuko dituen esparru orokorra, urratsak eta metodologia ezartzen ditu protokoloak.

Helburu nagusia da hiru erakundeen arteko lankidetza bideratzea, lurraldean behar bezala integratu eta Administrazio bakoitzaren eskumenekoa den baldintzatzaileekin bateragarria izango den konponbide bat lortzeko.

Sustapen Ministerioak idatziko du informazio-azterlana, eta administrazio kontratatzailearen ardura izango da azterlana egiteko behar diren zerbitzuak kontratatzea.

Informazio-azterlana Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko teknikari batek zuzenduko du, formalki, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak koordinatzaile bana izango dute. Informazio-azterlanaren ikusmolde orokorrarekin zerikusia duten erabakiak hiru erakundeen artean adostu beharko dira.

Sustapen Ministerioak jardungo du sustatzaile eta organo erabakitzaile gisa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio prozeduran; prozedura hori informazio-azterlan idatzi ahala egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek azterlanerako interesgarri gera litekeen informazioa bildu, eta lurralde-eskumenak dituzten beste erakunde eta administrazio batzuen aurrean bitartekari gisa jardungo dute.

Protokoloaren helburuak lortzeko batzorde bat sortuko da; honakoek osatuko dute:

- Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren zuzendari orokorrak.

- Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeak

- Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiak.


Informazio-azterlana idazteko kontratua Sustapen Ministerioak ordainduko du oso-osorik.

 

EAEKO ERREPIDEEN BIGARREN PLAN OROKORRAREN BERRIKUSPENA ONARTU DA, 2005-2016 EPERAKO

Dekretua, EAEko Errepideen 2005-2016 eperako Plan Orokorraren Bigarren berrikuspena onartzen duena.

Gobernu Kontseiluak EAEko Errepideen Bigarren Plan Orokorraren Berrikuspena onartzen duen dekretua onartu du, 2005-2016 eperako.

Aurreko dekretuak ezartzen zuen Errepideen Plan Orokorrak 12 urteko iraupena izango zuela, 1999tik 2010era, eta EAEko errepideen plan orokorra arautzen duen Legean jaso bezala, tarteko berrekuspen batekin beste sei urterako luzatzeko aukerarekin.

Epe hori bete denez, Errepideen Bigarren Plan Orokorraren berrikuspena onartu beharra dago.

Helburu eta programen kapituluek behartze-indarra izango dute lurralde historikoetako foru organoentzat.

Araudiari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-inpaktuaren behin betiko txostena egin du, eta hori kontuan izanik Jaurlaritzaren Kontseiluak Errepideen Bigarren Plan Ororrararen berrikuspena onartu du.

 

LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKO JAURLARITZAREN PASAIAKO PORTU AGINTARITZAREN, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ETA GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOKO GANBERAREN ARTEKOA, PASAIAKO PORTUKO AZPIEGITUREN PLAN ZUZENTZAILEA ONARTZEKO BULTZADA-EKINTZAK BURUTZEKO

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematen duena, Pasaiako portuan azpiegituren plan zuzentzailea onartzeko bultzada-ekintzak burutzeko

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Jaurlaritzak, Pasaiako Portu Agintaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak, Pasaiako portuko azpiegituren plan zuzentzailea onartu ahal izateko bultzada-ekintzak burutzeko sinatu nahi duten hitzarmenari.

Horretarako, Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzak 66.600 euroko ekarpena egingo dute.

Jaurlaritzak uste du Pasaiako portuko kanpo aldeko dartsena eraikitzea ezinbestekoa dela egun Pasaiako badian portuko lanek okupatzen dituzten eremuak libratu eta hiria biziberritzeko, leku hori etxebizitza, ekipamendu, jarduera ekonomiko eta espazio libreetarako erabiltzeko aukera emango baitu.

Hitzarmenaren xedea da erakundeen arteko lankidetzarako esparru bat ezartzea, Ingurumen Ebaluazioaren Zuzendaritza-orde Nagusiak 2009ko urriaren 21ean egindako Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailean planteatutako hainbat arazori erantzun egoki bat eman ahal izateko behar diren lan eta azterlanak egiteko, eta horietaz aparte, kanpo aldeko dartsenaren eraikuntza sustatzeko behar diren lan osagarriak burutzeko.

Lan eta azterlan bakoitzak zein erakundek egin edo enkargatu behar duen erabakitzeko lehenengo analisi eta koordinazio-lan bat egin behar da, eta hori ere hitzarmen honetan zehaztu da.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzak portuen plangintzaren arloan profesional gisa kaudimen osoa duen kontsultore baten zerbitzuen kontratazioa ordainduko dute. Kontsultore horren lana izango da egin beharreko lanak identifikatzea, lan horien zenbaterainokoa zehaztea, kontrataziorako baldintzen plegua idazten laguntzea eta obrak gainbegiratzea, bai eta Portu Agintaritzako, Merkataritza Ganberako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariei laguntzea, ondorioak lortzen eta erakunde bakoitzak bere eskumenen esparruan hartu beharreko erabakiei buruzko aholkuak emanez.

Merkataritza Ganberaren ardura izango da kontsultore-koordinatzailea kontratatzea.

 

19,9 MILIOI EURO ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO ETA EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, etxebizitzak birgatzeko eta energia-eraginkortasuneko etxebizitzak birgatzeko 2010ko laguntzerako aurrekontua osatzeko.

Gobernu Kontseiluak baimendu egin du etxebizitzak birgaitzeko eta efizientzia energetikorako diru-laguntzen gastua gehitzea. Lau milioi euro gehiago izango dira horretara bideratuko direnak, eta guztira, beraz, 19,9 milioi 2010eko ekitaldian.

 

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

FAMILIEN EUSKAL BEHATOKIA SORTUKO DA

Dekretua, Familien Euskal Behatokia sortu eta arautzekoa

A propuesta de la consejera de Empleo y Asuntos Sociales, Gemma Zabaleta, el Consejo de gobierno ha aprobado en su reunión de hoy el decreto de creación y regulación del Observatorio Vasco de las Familias.

Se trata de un servicio de estudio, evaluación, colaboración y asesoramiento técnico que se adscribirá al Departamento de Empleo y Asuntos Sociales y que analizará de forma permanente la realidad, la situación y la problemática de la familia en la CAPV, así como el impacto de las políticas desarrolladas en aplicación de la ley de Apoyo a las Familias. Su creación, prevista para enero, ya se recogía en el II Plan Interinstitucional y en la Ley 13/2008 de Apoyo a las Familias.

La transformación del ancestral prototipo de familia y su sustitución por otro en el que predomina la diversidad de modelos (familias nucleares, monoparentales, unipersonales, interraciales, reconstituidas, formadas por personas del mismo sexo, etc), motiva que las instituciones públicas se vean en la necesidad de ampliar y profundizar su intervención en ese ámbito adoptando políticas de apoyo económico y creación de servicios. Con esas medidas se pretende lograr un mayor bienestar en las familias, un respeto a la pluralidad de modelos existentes y el rejuvenecimiento de la población, para que las familias sigan siendo un elemento clave en la transmisión de valores éticos y democráticos en nuestra sociedad.

Esta nueva herramienta va a resultar determinante en la elaboración del futuro III Plan de ayudas a las familias, en cuya elaboración se encuentra actualmente el Departamento de Empleo y Asuntos Sociales.

Entre sus principales líneas de trabajo destaca la promoción y fomento de la investigación sobre los nuevos roles familiares; por ejemplo, el mantenimiento y cuidado de los hijos y las hijas menores de edad, la atención a las personas en situación de dependencia o con especial vulnerabilidad; el conocimiento de la realidad y la evolución de las situaciones de violencia doméstica, con el fin de promover mejoras en la oferta de servicios y prestaciones. Así mismo, el Observatorio realizará un seguimiento de la aplicación efectiva y del impacto social de las diferentes medidas contempladas en la Ley de Apoyo a las Familias y en el correspondiente plan interinstitucional de apoyo a las familias; y asesorará a las administraciones públicas en relación con la protección, atención y el apoyo a las familias.

Los trabajos del Observatorio Vasco de las Familias, al frente del cual estará la actual directora de Política familiar, Loli García, se realizarán a través del personal propio del Departamento de Empleo y Asuntos Sociales o mediante entidades colaboradoras. El Observatorio cuenta con un presupuesto de 65.000 euros, a los que habrá que añadir el coste de los estudios que se externalicen.

Nuevas tipologías familiares

En 2008, en Euskadi se contabilizaban un total de 794.387 hogares. El análisis de su tipología indica que ha ido incrementando el peso relativo de algunas formas familiares menos frecuentes en épocas anteriores. Por ejemplo, el 15% eran hogares postparentales, es decir, los formados por una pareja de adultos cuyos hijos e hijas ya se han emancipado y salido del hogar. Así mismo, también han aumentado los hogares unipersonales (el 18%), constituidos, en muchos casos, por mujeres viudas o separadas mayores de 70 años.

También se observa un incremento de los hogares pluripersonales sin vínculos familiares, es decir, los integrados por dos o más personas sin relaciones de parentesco entre sí (en 2008 representan el 1,4% del total de hogares), propiciado en buena medida por el incremento de la inmigración. El 39% de las personas que viven en hogares integrados por personas sin relaciones de parentesco entre sí son extranjeras, porcentaje similar al de personas extranjeras que residen en hogares donde residen dos o más núcleos familiares (32%).