2011/03/22 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
Milioi bat euro giza eskubideen aldeko proiektuetarako eta indarkeria deslegitimatzeko proiektuetarako.
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Eusko Jaurlaritzako 25,7 milioi euroko diru-laguntzaonartu du 2011 urterako nekazaritzako eta abeltzaintzarako datozen ordainketa bakarreko zuzenerako
LEHENDAKARITZA
Irekita dago Gaztemundu programan parte hartzeko deialdia
Onartu da Lehendakaritzako egitura berria
Beste Euskal Etxe bat Valentzian
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA

MILIOI BAT EURO GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO PROIEKTUETARAKO ETA INDARKERIA DESLEGITIMATZEKO PROIEKTUETARAKO.

Gobernu Kontseiluak Justizia eta Herri-administrazioko Sailak emandako bi agindu onartu ditu, alde batetik, gizartearen aldeko elkarteetarako eta mugimenduetarako eta, beste alde batetik, udalerri eta tokiko erakundeetarako dirulaguntzak emateko, Euskadin giza eskubideen eta elkarbizitza demokratikoaren alde jarduteko eta indarkeria deslegitimatzeko proiektuen alde.

Agindu hauek milioi bat euroko zuzkidura daukate 2011. urteko ekitaldirako: 660.000 milioi euro gizartearen aldeko elkarte eta mugimenduei emateko (2010. urtean bezainbat) eta 340.000 euro udalerri eta tokiko erakundeei emateko (40.000 euro gehiago 2010ean baino).

Halaber, 2011n memoria historikoa (1936-1977) errekuperatzeko jarduera eta ekintzak burutzeko dirulaguntzen deialdia egiteko agindua ere ontzat eman du Gobernu Kontseiluak, eta 125.000 euro jarriko ditu laguntzetan.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

EUSKO JAURLARITZAKO 25,7 MILIOI EUROKO DIRU-LAGUNTZAONARTU DU 2011 URTERAKO NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZARAKO DATOZEN ORDAINKETA BAKARREKO ZUZENERAKO

Erabakia, nekazaritzari eta arrantzari EBren "ordainketa bakarreko" laguntzen erregimenak eta laguntza zuzenen beste erregimen batzuk finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran erkidegotik datorren dirulaguntzetarako deia egitea onartu du 2011. urterako. Batzuk ordainketa bakarrekoak dira eta beste batzuk nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko beste laguntza sistema batzuetakoak, guztira 25.700.000 euro. Aurtengo epeko eskakizunetarako (2010eko urriaren 16tik 2011ko urriaren 15 arte) laguntzak guztira, 53,3 milioi eurokoak izango dira

Horrela, Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Nekazaritza Politika Erkideko laguntza horietarako emandako aginduari bide ematen zaio. Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsetik (NBBEFtik) finantzatuko dira oso-osorik.

Funts horiek, EAEko aurrekontu orokorretan datoz jasota, hain zuzen ere, ngurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzan.

Lurraldez Lurralde, Foru Aldundiek izango dute diru-laguntza horiek kudeatzeko ardura, baina, ordaindu baino lehenago, onuradunek Europako Erkidegoko arauak betetzen dituztela ikusi beharko da. Ordainketen zatiketa honako hau izango da:

- Ordainketa bakarra: 11,5 milioi
- Ordainketa egokitua: 9,54 milioi
- Ordainketa osagarria: 2,6 milioi
- Berariazko laguntza: 2 milioi

 

LEHENDAKARITZA

IREKITA DAGO GAZTEMUNDU PROGRAMAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egiten duena.

Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia egitea onartu du gaur. Gaztemendu programa euskal etxeetako gazteentzat da Euskadin egonaldi bat egiteko aukera izan dezaten.

Programa horrek aurten 97.000 euroko guztizkoa du, atzerriko euskal etxeetako hogeita hamar bat gaztek —18tik 30 urte bitartekoak, hain zuzen— urriaren 23tik azaroaren 6ra bitartean Euskadira etorri eta Euskadi hobeto ezagutu dezaten.

Egonaldian zehar zenbait lan eta jarduera burutu beharko dituzte euskal jatorria duten gazteok eta jarduera horien bitartez aukera izango dute erakundeekin, enpresekin eta Euskadin lan egin eta bizi diren pertsonekin hartu-emana izateko, baita Euskadi barruko zein kanpoko gazteen arteko harreman plataformak sortzeko ere.

Aurtengo programan parte hartu nahi dutenek Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

 

ONARTU DA LEHENDAKARITZAKO EGITURA BERRIA

Dekretua: Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du Lehendakaritzako egitura organikoa eta egiteko berriak ezartzen dituen dekretua, Gobernuak urtarrilean onartu zuen sailen arteko eskumenen berrantolaketaren eraginez eta legealdi honetako Gobernu programako konpromisoak ahalik eta eraginkortasun handienez burutu ahal izateko.

Eskumenen esleitze berriak Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila, Osasun eta Kontsumo Saila eta Kultura Saileko egitura berrantolatzea ekarri du, eta sail horien egitura berria ezartzeko dekretuak ere gaur onartu dira.

Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagokionean, garapenaren lankidetzaren alorraren eskumena bere gain hartzeak eragin du egituraren aldaketa, eta horren ondorioz, Lehendakaritzari atxikiko zaio Lankidetzarako Euskal Agentzia berria. Gobernuak arlo honetan dituen plan eta ekimen kudeaketa, koordinazio eta ebaluazioz arduratuko da.

Era berean, dekretu berriak Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza sortzea jasotzen du, Ordezkaritza Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiari atxikitutako zuzendaritza bat izango da eta Madrilen Eusko Jaurlaritzaren interesak ordezkatzeaz arduratuko da.

Berrantolaketa berriak eragina du Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian ere, lehen Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritza zena orain Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza izango baita. Zuzendaritza horri lehen zegozkion funtzio batzuk hemendik aurrera Euskadiren Bruselako Ordezkaritzara eta Mugaz bestaldeko Lankidetzarako Ordezkaritzara pasatuko dira.

Bestealde, berrantolaketa honen ondorioz, Droga Gaietako Zuzendaritza, lehen Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailean zegoena orain Osasun eta Kontsumo Sailera pasatuko da, zenbait eskumen eta kudeaketa esparruetan arrazionaltasuna eta eraginkortasuna bilatzeko eta Osasun Publikoaren esparruan antolamendu erronkak hobetzeko asmoz.

Halaber, Jaurlaritzaren Kontseiluak Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Dekretua onartu du, zeina egokitu egiten baitzaio Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuari (6/2011 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena).
6/2011 Dekretu horretan, ordurarte Kultura Saileko Gazteria Zuzendaritzaren mendean zegoen “komunitate garapena” izeneko jardun-arloa Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera pasatu zen, zeren eta lotura estuagoa baitzeukan sail horretako funtzio eta jardun-arloekin.

 

BESTE EUSKAL ETXE BAT VALENTZIAN

Erabakia, Quart de Pobleteko (Valentzia) Euskaltzaleok Elkartea Euskal Etxea aintzatesteari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen ondorioetarako

Bestalde, Jaurlaritzaren Kontseiluak beste euskal etxe bat onartzeari oniritzia eman dio.

Asociación Euskaltzaleok da euskal etxe berria, Valentziako Quart de Poblet ekoa.