2011/07/05 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
250.000 euro Ikastetxe Pribatuetako Irakasleen Prestakuntzarako
2.376.997 eurotako diru-laguntza heziketa-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako
Arkitektura-oztopoak kentzea
Ikerketa eta Berriztapen Teknologikoa
Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa, Lankidetza eta Giza eta Gizarte Zientzia Proiektuetarako dirulaguntzak
Unibertsitate Informazioko Sistema Bateratua
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
Adineko pertsonei zuzendutako prestakuntza jarduerak garatzeko hitzarmena
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
200.000 euroko laguntza minda zerbitzuaren koordinazioa eta kudeaketa teknikoa finantzatzeko
LEHENDAKARITZA
Lehenengo Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020 onartu du Eusko Jaurlaritzak
Kontsumitzaileen Estatutuan hizkuntza arloan aurreikusitako zehapenak kentzearen aldekoa da Eusko Jaurlaritza
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

250.000 EURO IKASTETXE PRIBATUETAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZARAKO

Agindua, zeinen bidez deialdia egiten baita unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei diru-laguntzak emateko, 2011-2012 ikasturtean ikastetxe horietako langileek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Gobernu Bilerak, gaur, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Unibertsitateaz kanpoko Hezkuntzako Zentro Pribatuekin estatutu- edo arauzko harremanak dituzten Federazio eta Elkarteei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia egiteari buruzko Agindua onartu du. Diru-laguntzak hauek, 2011-2012 ikasturtean zehar, aipatutako zentro hauen Irakasleen Prestakuntza burutzearren emango dira.

Deialdia 250.000 eurokoa da eta beraren helburua dira, batetik, Eskola 2.0 programa sustatzeko eta horretan parte hartzeko jarduerak, eta, bestetik, batez ere oinarrizko gaitasunak garatzeko eduki didaktiko edo curricularrak.

 

2.376.997 EUROTAKO DIRU-LAGUNTZA HEZIKETA-BEHARRIZAN BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN ESKOLA-GARRAIORAKO

Agindua, ikas¬tetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garrai¬atzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzat.

Diru-esleipen hauek 2.376.997 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.

 

ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEA

Agindua. Ho¬nen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzetarako dei egiten zaie, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko (IRIAGARRI-2011).

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduan Ibilerraztasuna Sustatzeko dirulaguntzetarako deia egien da, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak Itunpeko Ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko (IRISGARRI-2011).

2011/2012 denboraldirako 500.000 euroko diru kopurua duten laguntza hauen helburua itunpeko ikastetxeetan arkitektura oztopoak kentzeko inbertsio gastuak finantzatzen laguntzea da, ibilerraztasun arazoak sortzen baitituzte eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen parte hartzea zailtzen baitute.

 

IKERKETA ETA BERRIZTAPEN TEKNOLOGIKOA

Agindua, 2012-2013 Uni¬bertsitatea-Enpresa egintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknolo¬gikorako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bat onartu du gaurko bileran. Agindu horren bidez deitzen dira ikerketa eta berriztapen teknologikorako dirulaguntzak, 2012-2013 ikasturtean unibertsitatearen eta enpresen arteko jardueretarako aurreikusitako fondoen kontura.

Deialdi honek 229.472 euroko aurrekontu globala du 2012-2013ko ekitaldirako eta ekoizpen-enpresentzat erabilgarri izango diren Ikerketa Aplikatu eta Teknologikoko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak deitzea du helburu. Unibertsitate-ikertzaileek, Zientzia, Teknologia eta Ikerketaren Euskal Sareko eragile batzuek eta enpresa eta erakundeetako Ikerketa eta Garapeneko unitateek hartuko dute proiektu horietan parte, aplikazio sozial, industrial edo teknologikoko gaiak garatzeko gizarte- edota industria-jarduerak eginez.

 

OINARRIZKO EDO/ETA APLIKATUTAKO IKERKETA, LANKIDETZA ETA GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIA PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK

Agindua, 2012-2014 epealdirako oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak, elkarlanekoak eta giza-eta gizarte-zientzietakoak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa Proiektuak, Lankidetza Proiektuak eta Giza eta Gizarte Zientzia Proiektuak 2012-2014 epealdian diruz laguntzeko dei egiten duen Agindua onartu du.

Deialdi honek honako hiru modalitate hauek bereizten ditu: lehenengoak Oinarrizko edota Aplikatutako Proiektuak gauzatzea sustatu nahi du; bigarrenak proiektu berean erakunde desberdinak parte hartzea sustatu nahi du; hirugarrenak Giza eta Gizarte-Zientzien arloetan ikerketa sustatu nahi du.

Deialdi honek 860.000 euroko diru-kopurua du. Honela banatuta: 380.000 euro lehenengo urterako, 240.000 euro 2013 urterako eta 240.000 euro 2014 urterako. Bestalde, deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako hauek Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioan kokatuta egon eta legezko nortasun berezia duten erakunde publikoak, EHU salbu; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Ordezkariak; eta azkenik, Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta egon, legezko nortasun berezia izan, eta dirua irabazteko helbururik ez duten goi-irakaskuntza eta ikerkuntzako erakunde pribatuak.

 

UNIBERTSITATE INFORMAZIOKO SISTEMA BATERATUA

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari diru-laguntza zuzena emateko dena, Unibertsitate Informazioaren Sistema Integratua ezartzeko prozesua kudeatzeko gastuei aurre egiteko eta kontabilitate analitikoa martxan jartzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du Euskal Herriko Unibertsitateari 45.575 euroko diru-laguntza zuzena ematea, batetik, Unibertsitate Informazioko Sistema Bateratua ezartzeak dakartzan kudeaketa-gastuei aurre egiteko, eta, bestetik, kontabilitate analitikoa abian jartzeko.

 

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

ADINEKO PERTSONEI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK GARATZEKO HITZARMENA

Erabakia, Fundación Instituto Gerontológico Matia (INGEMA) eta Matia Innova SLU erakundeei zuzeneko diru-laguntza ematekoa, pertsona nagusiei buruzko prestakuntza-jarduera eta ikerketaren garapena sustatzeko.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Fundación Instituto Gerontológico Matia (Ingema) fundazioarekiko lankidetza hitzarmena onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran, adinekoei buruzko prestakuntza- eta ikerketa-jardueren garapena sustatzeko.

Kalteberatasun-, bazterkeria-, marjinazio- eta pobrezia-egoeren kronifikazioari loturiko arreta-premia eta -eskariei aurre egiten ari zaizkie gizarte-zerbitzuak, eta kolektibo kalteberenak hartzen dituzte bereziki eraginpean, adineko pertsonak, besteak beste.

Hitzarmen horrek hiru milioi euroko aurrekontua izango du, eta horren bidez laguntza-eredua aldatzeko prozesuari ekin nahi zaio, bezeroen nahi eta lehentasunei erantzuteko. Ingemak I+G arloko ekimenak gauzatzeko konpromisoa hartu du, Ikerketa kuantitatibo eta kualitatibo zabal batez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen eguneroko bizitza garatzen den etxebizitzaren eta inguruneen baldintzei buruzko ezagutza zehatza eta zorrotza baliatzen duena.

Horrez gain, Etxebizitzari lotutako ongizate, gogobetetasun eta kalitateari lotutako pertzepzioei buruzko alderdi subjektiboak aztertuko ditu Ingemak, eta Arreta gerontologikorako eredu berri bat eraiki eta diseinatzeko oinarriak sortuko ditu.

Gainera, eredu gerontologiko berria hedatzeari lotutako prestakuntza ekintza orokorrak barne hartzen dituzten irakaskuntza-proiektuak eta adinekoen eskubideen eta tratu onaren aldeko sentikortze-kanpainak garatuko ditu.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

200.000 EUROKO LAGUNTZA MINDA ZERBITZUAREN KOORDINAZIOA ETA KUDEAKETA TEKNIKOA FINANTZATZEKO

Erabakia, Lorra kooperatiba-sozietateari diru-laguntza emateko dena, mindak banatzeko zerbitzua koordinatzeak, zerbitzuaren kudeaketa teknikoa egiteak eta zerbitzua emateak sortutako gastuak finantza ditzan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran 200.000 euroko dirulaguntza onartu du LORRA Sozietate Kooperatiboarentzat, 2011n Karrantzan (Bizkaia) minda zerbitzuaren koordinazioa eta kudeaketa teknikoa finantzatzeko.

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eskariz, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako laguntzari esker, iazko amaieran Bizkaiko alde horretan simaur eta mindek sortutako ingurumen arazoei aurre egiteko abian jarritako mindak batzeko eta kudeatzeko sistema luzatzen da.

LORRA Sozietate Kooperatiboari emandako laguntzek 2011n honelako lanak egiteko balioko dute, alegia: aldean abeltzaintzako ustiategiek sortutako mindak baserriko lurretan eta ingurumarietan ibilgailu espezializatuen (ihinztatze ponpak dituzten zisterna kamioiak) bidez banatzeko lanak.

 

LEHENDAKARITZA

LEHENENGO EUSKADIKO GARAPEN JASANGARRIKO ESTRATEGIA 2020 ONARTU DU EUSKO JAURLARITZAK

Erabakia, "Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia 2020" onartzeko dena.

 Lehendakariak berak esanda: “EkoEuskadi 2020 estrategiak nora jo erakusten digu, eta helburu zehatzak eta jarduteko ildoak markatzen ditu. Garapen jasangarriagoa iristeko bidea da”. 4.000 gizarte eragile, enpresa-jende, erakunde eta herritar baino gehiago jardun dira estrategia prestatzen.


EcoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategia onartu du gaur bere bileran Eusko Jaurlaritzak, hau da, Jaurlaritzaren eta gainerako administrazioen sektore-politiken integrazio-plataforma bat herritarrekin batera herrialde-proiektu jakin bat diseinatzeko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duen herrialde-proiektu bat, hain zuzen ere.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk azaldu duenez, EcoEuskadi2020k ekintza publikoa artikulatu nahi du ekonomikoki lehiakorra, berritzailea eta ekoefizientea den herrialde-proiektu baterantz, betiere sozialki kohesionatua eta erantzukidea izango dena, eta bere natura-ondarearen zati diren ondasun eta baliabideen kalitatearekin konprometituta.

2015ean ebaluatuko den Ecoeuskadi estrategiak 2020rako ikuspegian txertaturiko helburu jakin batzuk biltzen ditu, honela laburbil daitezkeenak:

 20-64 urteko herritarren enplegu-mailak % 75eraino egin behar du gora (gaur egun % 68 da)
 BPGarekiko % 3ra iritsiko den ikerketa, garapen eta berrikuntzako inbertsio bat lortu behar da. (gaur egun % 2 da)
 Berotegi-efektuko gas-emisioak % 20 gutxitu behar dira 2005. urtearekin alderatuta; energia-iturri berriztagarrien ehunekoa % 17raino gehitu behar da eta energia-eraginkortasuna, aldiz, % 20;
 Eskola uztea % 10etik beherako balioetara jaitsi behar da (gaur egun % 12,6 da) eta goi-mailako irakaskuntza amaitzen duen 30-34 urteko herritarren ehuneko % 40tik gora atxiki behar da;
 Pobrezia-atalaseen azpitik bizi diren pertsonen kopurua % 15etik behera jaitsi behar da (gaur egun % 19 da).


Hainbat helburu estrategiko ere biltzen ditu dokumentuak, hala nola: Euskadiren ekonomia berritzailea, lehiakorra, ekoefizientea eta irekia izan dadila; gizarte-babeseko sistemak indartzea; natura-baliabideak eta bioaniztasuna zaintzea; jatorri fosileko energiekiko mendetasuna minimizatzea, kalitatezko hezkuntza- eta balio-sistema taxutzea, Administrazio Publiko berritzaile, efiziente, irisgarri eta herritarrekiko gardena zabaltzea edo milurtekoaren helburuak lortzeko laguntzea.

EcoEuskadi 2020k datozen urteetan lehenetsi beharreko 4 arretagune ezartzen ditu:

1. Berrikuntza eta jakintza irazkortasunerako. Ikaskuntzarako irekia eta berrikuntza, sorkuntza, ekintzailetza eta lankidetzako balioak indartuko dituen euskal gizarte baterantz aurrera egitea da helburua. Arretagune honetako lan-ildotako bat “Ikerketatik berrikuntza gehiago ateratzea” da, hau da, zientziaren eta enpresaren munduen arteko lankidetza gehitzea, pertsona ekintzaileei beren ideiak merkatura eramatea saihesten dieten oztopoak ezabatuta.

2. Gazteak mugimenduan. Euskal gazteek erabateko garapen autonomoa izan dezatela lortzea du helburutzat, gazte horien gaikuntza, integrazioa eta onespena bultzatuta, Euskadin bertan zein kanpoan. Lan-ildoetako bat gazteen lan-merkaturako sarbidea hobetzea da, orientazio, aholkularitza eta praktikak uztartuko dituen ekintza integratu baten bidez.

3. Enplegua ekonomia global batean. Enplegagarritasun-maila gehitzea (aldaketetarako egokitzapena) eta gure gizarte-ereduaren jarraitutasuna bermatzea du helburutzat. ETEen nazioartekotzea bultzatzea da lan-ildoetako bat.

4. Bizi-kalitateko baldintzak. Oparotasunaren kontzeptuarekin loturiko alderdietan aurrera egitea da helburua, betiere "oparotasuna" honela definituta: pertsonek garatzeko, gizarte-kohesio handiagoa lortzeko, ongizate-maila handiagoetara iristeko eta ingurumenarekiko inpaktu materiala murrizteko duten posibilitatea. Hiri iraunkorragoak lortzeko bidean aurrera egitea da lan-ildoetako bat.

ESTRATEGIA PARTE-HARTZAILEA

EcoEuskadi 2020ren elaborazioan, Patxi López lehendakaria buru dela, Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailek, hiru lurralde historikoetako foru-diputatuek edo Eudel euskal udalerrien elkarteak parte hartu dute. Hori guztia ikuspuntu eta sektore-ikuspegi desberdinen ekarpena egiteko, garapen iraunkorreko estrategia batean bildu beharrekoak baitira.

Dokumentu horren – www.ecoeuskadi2020.net webgunean kontsultatu daitekeenaren– bertute handietako bat eragin duen online parte-hartze sozial eta presentzial handia izan da, 4.000 lagunek baino gehiagok (agente sozialak, instituzionalak eta enpresarialak barne, eta gazteen presentzia nabarmenarekin betiere) parte hartu baitute proposamena lantzeko baliatu diren lan parte-hartzaileko 9.300 ordu baino gehiagoetan.

Gazteekin, herritarrekin oro har, agente sozioekonomikoekin, eta ordezkari instituzionalekin izandako prozesu parte-hartzaileetan egiaztatu denez, gizarte-adostasuna dago gaur egungo krisialdiaren isla den eredua aldatzeko premia eta urgentziari buruz, funtsezkoa da pertsonek, jakintzak eta berrikuntzak partekatu eta gauzatutako lidertza, eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko soluziobide teknologikoak eta gizarte-erantzukidetasuna eskatzen ditu.

Era berean, dokumentuari eginiko ekarpenak agerian uzten dute pertsonek, eta batez ere gazteek, izan behar dutela EcoEuskadi 2020ren ardatz nagusia, garrantzia berezia emanez hezkuntza-, osasun-, gizarte- edo enplegu-arloko politikei; gure balio-sistema indartu egin behar dela gizarte gisa; administrazio garden, koordinatu eta eraginkor baten alde lan egin behar dela; eta herritarrekin batera gobernatzeko modu berri baterantz eboluzionatu behar dela.

ESTRATEGIAREN JATORRIA ETA ETORKIZUNA

2009ko ekainaren 5eko “Urdaibaiko Adierazpenean” du jatorria Estrategiak, bertan adierazi baitzuen Patxi Lopez lehendakariak Euskadirentzako garapen-eredu berri bat sustatzeko bere helburua irmoa.

Onartutako azken dokumentuak etorkizuneko Euskadiren ikuspegia biltzen du, hots, garapen iraunkorraren abangoardian dagoen herrialde bati dagokion proiektua egitea.

2015. urtean berrikusiko da Estrategia, eta dagokion ebaluazioa jarraipeneko urteko txosten baten bidez eta "Garapen Iraunkorreko Foroari" dagokion jardunaldi baten bidez egingo da, agente sozial, ekonomiko eta instituzionalen informazioko, kontrasteko eta partaidetzako gune izango baita foro hori.

 

KONTSUMITZAILEEN ESTATUTUAN HIZKUNTZA ARLOAN AURREIKUSITAKO ZEHAPENAK KENTZEAREN ALDEKOA DA EUSKO JAURLARITZA

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen artean lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena, emakume eta gizonen berdintasunaren gaineko master-titulua lortzera bideratutako ikasketen prestakuntza-programa burutzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du gaur euskal sozialistak taldeak egindako lege proposamena kontuan hartzea. Lege proposamen hori Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen hizkuntza alorreko zehapen araubidea aldatzeko da.

Eusko Jaurlaritzak pentsatzen du zehapenak kaltegarriak direla gure hizkuntza normalizatzeko prozesuan. Herritarrak eta entitateak euskararen erabilera sustatzen duten neurri positiboen bidez erakarri behar ditugu, ez isunen edo indarrezko neurrien bidez, zama bat izan daitezke eta.