2011/08/30 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
LHko Irakasleentzako prestakuntza-jarduerak
Hasierako lanbide prestakuntzako programen prestakuntzarako dirulaguntzak
2,32 milioi euro atzerriko hizkuntzak eta berriztapen-jarduerak indartzeko
53 milioi unibertsitateaz kanpoko beketarako
LHko Irakasleen Hizkuntza eskakizunak
3,66 milioi euro obra eta ekipamenduetarako
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Lehiaketa egingo da gipuzkoan abiadura handiko trenaren hiru zati berri esleitzeko
KULTURA SAILA
230.000 euro Euskal Etxeetan euskarazko ikastaroak emateko
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

LHKO IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA-JARDUERAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du banakako dirulaguntza mota desberdinak deitzen dituen agindu bat, EAEn Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta Lanbide Heziketaren eremuan Hezkuntza Sailari laguntzeko erakundeetara atxikita dagoen pertsonalak prestakuntza-jardueretan parte hartzea sustatzeko.

35.000 euroko banakako dirulaguntza hauek irakasleek eta aipatutako pertsonalak 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era bitartean bukatu duten edo bukatuko duten prestakuntza-jardueretan errazago parte hartzea dute helburu.
 

HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO PROGRAMEN PRESTAKUNTZARAKO DIRULAGUNTZAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egin izanagatiko laguntzak emateko deitzen dituen agindua, 2010-11ko aldian.

Dirulaguntza hauen zenbateko globala 490.000 eurokoa izango da eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen barruko Lantokian Trebatzeko Moluluan parte hartzen duten ikasleek, enpresek edo lantegiek jaso ahal izango dituzte.
 

2,32 MILIOI EURO ATZERRIKO HIZKUNTZAK ETA BERRIZTAPEN-JARDUERAK INDARTZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat, ikastetxe pribatuetan eta 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko eta berriztapen-jarduerak egiteko ikastaroak egiteko dirulaguntzak deitzen dituena, onartu du gaurko bileran.

Atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak, 600.000 emango dira horretarako, eta ikastetxearen sare informatikoaren Administrazioaren eremuetan aurrera eramango diren berriztapen-jarduerak sustatzea du deialdi honek, 2.322.138 euroko zenbateko globala duenak, helburu. Informazio- eta komunikazio-teknologia berriak ikastetxeetan erabiltzeko prozesua dinamizatzea; berriztapen-jarduerak irakatsi eta ikasteko prozesuan; kultura ekintzailea sustatzea; berriztapen teknologikoa eta kudeaketa-sistemen ziurtatzea. Jarduera horietarako 1.722.138 euroko erabiliko dira.

Ikastetxe pribatuek edo udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2010-2011 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunduta badituzte, eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
 

53 MILIOI UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak 2011-2012 ikasturterako eskolatzeko ikasketa laguntzen deialdia egiten da.

Dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 53 milioi eurokoa da (aurreko ikasturarekin konparatuz 3 milio gehiago), eta hezkuntza sistemako maila eta gradu hauetako ikasleei zuzenduta dago: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, H. Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra; Batxilergo-mota ezberdinetako lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloak. Era berean, herri administrazioen titulartasuneko eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada.

Laguntza horiek osagai hauek estali ahal izango dituzte: Irakaskuntza, Joan-etorria edo Egoitza, Material Didaktikoa, Jantokia edo Konpentsatorioa edo mantentzeko.
 

LHKO IRAKASLEEN HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

Dekretu Lanbide Heziketako irakaskuntza-lanpostuetako hizkuntz eskakizunak eta horien derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketako irakaskuntza-lanpostuetako hizkuntz eskakizunak eta horien derrigortasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituen dekretua.

3,66 MILIOI EURO OBRA ETA EKIPAMENDUETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat, ikastetxe pribatuetan eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko ikastetxe publikoetan obra eta ekipamenduetarako 2011ko ekitaldirako dirulaguntzak deitzen dituena, onartu du gaurko bileran.

Ikastetxeen instalazioak 2010-2011 ikasturtean ezarri diren LOEko heziketa-ziklo berrietara egokitzeko behar diren obrak egitea, 350.000 euroko erabiliko dira horretarako, eta LOGSEko eta LOEko heziketa-zikloak emateko behar den ekipamendua erostea, 3,308.000 euroko erabiliko dira horretarako, ditu deialdi honek, 3.658.000 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Ikastetxe pribatuek edo udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2010-2011 ikasturtean Lanbide Heziketako zikloak itunduta badituzte, eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

LEHIAKETA EGINGO DA GIPUZKOAN ABIADURA HANDIKO TRENAREN HIRU ZATI BERRI ESLEITZEKO

Erabakia, EAEko trenbide-sare berriaren plataformaren eraikuntza. Zatiak: Ezkio Itsaso-Ezkio Itsaso;Zizurkil-Andoain; Hernani-Astigarraga, eraikitzeko obrak egin ahal izateko 5.000.000 euro baino gehiagoko kontratua egiteko baimena emateko

Jaurlaritzaren Kontseiluak Abiadura Handiko Trenaren Gipuzkoako adarraren hiru zatiko obrak lizitatzea erabaki du. Honako hauek dira:

-Hernani-Astigarraga zatia: 2,46 km ditu eta 76.495.366 euroko aurrekontua (BEZ barne).

-Zizurkil-Andoain zatia: 4,97 km ditu eta 193.575.606 euroko aurrekontua (BEZ barne).

-Ezkio Itxaso-Ezkio Itxaso zatia: 2,84 km ditu eta 58.597.283 euroko aurrekontua (BEZ barne).

Abenduaren 23ko 5/2010 Lege bidez onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2011ko aurrekontu orokorren kontura egingo dira hiru zatiak.

Hiru zati berri horiekin 16 dira abiarazita daudenak eta horietatik 13 obretan dagoneko. Gipuzkoako adarrak dituen 76 km-etatik 43 eraikitzen ari dira eta 10 km gehiago lizitazio prozesuan daude.
 

KULTURA SAILA

230.000 EURO EUSKAL ETXEETAN EUSKARAZKO IKASTAROAK EMATEKO

Gobernu Kontseiluak HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen bat onartu du, eta horren bidez, Euskal Etxeei 2011ko urritik 2012ko irailera arte izango diren euskarazko ikastaroetarako emango zaizkien laguntza ekonomikoak arautu dira. Laguntzok 230.000 eurokoak izango dira.

HABEk helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko euskarazko ikastaroetarako ematen dituen laguntzen barruan, ebazpenaren helburua Euskal Etxeei emango zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea da, hain zuzen ere 2011ko urritik 2012ko irailera bitartean emango diren euskarazko ikastaroei buruzkoak.

Deialdi honetarako emango diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa 230.000 eurokoa izango da; HABEren aurrekontuetan horretarako zehaztutako kredituetatik jasoko dira, eta honela banatuko dira, urteka:

a) 60.000 euro, ordainketa-kreditu gisa, 2011ko urritik abendura bitartean emango diren ikastaroetarako.

b) 170.000 euro, konpromiso-kreditu gisa, 2012ko urtarriletik irailera bitartean emango diren ikastaroetarako.