2012/02/07 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Arotzeria eta Altzarigintzako teknikaria
Lorezaintza eta loredendako teknikaria
Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi teknikaria
Hozteko eta Girotzeko Instalazioko teknikaria
Bero Sortzeko Instalazioko teknikaria
Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Planean lankidetzan jardun nahi duten erakundeentzako diru-laguntzak
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
Justizia Sailean kontratazio informatikoan antzemandako irregulartasunen berri eman dio jaurlaritzak fiskalari
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
Eusko Jaurlaritzak bat egin du ¿Kooperatiben Nazioarteko Urtearen¿ aldarrikapenarekin
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

AROTZERIA ETA ALTZARIGINTZAKO TEKNIKARIA

Dekretua, Zurgintza eta Altzarietako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Arotzeria eta Altzaringintzako teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Arotzeria eta Altzaringintzako teknikariaren tituluari, Zurgintza, Altzaringintza eta Kortxoa lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

LOREZAINTZA ETA LOREDENDAKO TEKNIKARIA

Dekretua, Lorategi eta Lorezaintzako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lorezaintza eta Loredendako teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Lorezaintza eta Loredendako teknikariaren tituluari, Nekazaritza lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

JATETXE ARLOKO ZERBITZUEN ZUZENDARITZAKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Sukaldaritza Zerbitzuen Zuzendaritzako Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritzako goi teknikariaren tituluari, Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

HOZTEKO ETA GIROTZEKO INSTALAZIOKO TEKNIKARIA

Dekretua, Hozteko eta Airea Egokitzeko Instalazioetako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Hozteko eta Girotzeko Instalazioko teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Hozteko eta Girotzeko Instalazioko teknikariaren tituluari, Instalazioa eta Mantenimendua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

BERO SORTZEKO INSTALAZIOKO TEKNIKARIA

Dekretua, Beroa Sortzeko Instalazioetako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Bero Sortzeko Instalazioko teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Bero Sortzeko Instalazioko teknikariaren tituluari, Instalazioa eta Mantenimendua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

IRAKASLEEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO PLANEAN LANKIDETZAN JARDUN NAHI DUTEN ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Agindua: honen bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaur agindu bat onartu du, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten erakunde publiko eta pribatuei Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko dei egiten dien agindua.

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzen diharduten edo jardun nahi duten legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetza-proiektuak aurkez ditzaten, Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko, eta, batez ere, 2012/2013 ikasturterako 1,475 milioi euroko gehienezko kopuruarekin aurreikusita dauden lehentasunezko programak garatzeko.
 

 

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA

JUSTIZIA SAILEAN KONTRATAZIO INFORMATIKOAN ANTZEMANDAKO IRREGULARTASUNEN BERRI EMAN DIO JAURLARITZAK FISKALARI

Justizia Sailean 2000 eta 2009. urteen artean egin ziren zenbait kontratu informatikotan irregulartasunak daudela antzeman dute, eta Fiskaltzari horien berri jakinaraztea erabaki du Jaurlaritzaren Kontseiluak.

Barne-ikerketa bat egin ondoren, Justizia Sailak baietsi du irregulartasun larriak daudela, gutxienez, informatika arloko 15 kontratazio-espedientetan; kontratazio horietan esleitutako diru-kopurua 23 milioi eurotik gorakoa izan zen guztira.

Justizia Sailak egiaztatu ahal izan duenez, aztertutako espediente horietarik bat ere ez dago guztiz bukatuta eta egin beharrekoak egin gabe daude, nahiz eta denak dagoeneko epean ordainduta dauden erabat; kontua ez da kontratuaren bukaera-eperako lanak amaitu gabe egotea, baizik eta gaur egun oraindik ere amaitu gabe jarraitzen dutela, eta lanetako batzuk hasi ere ez direla egin oraindik. Hau da, azkenean egin gabe geratu diren lanak ordaindu dira diru publikoa erabiliz, sistematikoki.

Era berean, egiaztatuta geratu da informatika-aplikazio asko behin baino gehiagotan kontratatu eta ordaindu direla, bai kontratu bat baino gehiago eginda, bai fakturak jaulkita, nahiz eta kontzeptu berberak jasota zeuden aurreko beste espediente batzuetan ere.

Beste datu bat, deigarria benetan, epeei buruzkoa da; oso epe laburrak dituzte kontratatutako zereginak bukatzeko (16 egun, hilabete), eta horrek agerian uzten du, kasu batzuetan, enpresak bazekiela aldez aurretik berari esleituko ziotela lana, eta, beraz, lehenagotik prest zeukan lana eginda; beste kasu batzuetan, aldeetako ez batek ez besteak ez zeukaten kontratuan ezarritakoa betetzeko asmorik, eta kontratazioa ez zen dirua jasotzeko justifikazio formal hutsa besterik.

Irregulartasunak egon zitezkeela-eta, aurreko Justizia sailburuordeak, José Manuel Fínez jauna zenak (2010eko urrian hil baitzen), bi auditoria tekniko egiteko agindua eman zien; bata, Justizia Sailekoei, eta bestea kanpoko enpresa bati. Geroago, zenbait bilera izan zituen informatika-enpresa hornitzaileekin, Justizia Administrazioko sistema informatikoak aurrera egingo zuela eta arazorik izango ez zuela bermatzeko. Bilera horietan, enpresa esleipendunek, kobratuta egonda ere kontratatutako zeregin asko bukatu gabe zeudela aitortzeaz gainera, hitz eman zuten kontratatutako lan horiek amaituko zituztela.

Irregulartasun horiek eragina izan dute Justizia Administrazioarentzat garrantzitsuak diren arlo batzuetan, zenbait proiektu ukituta, hala nola zeregin jurisdikzionalak bete behar dituzten organoetan kudeaketa prozesalari buruzko sistema ezartzeko proiektua (JustiziaBat), espediente judizial elektronikoa garatzekoa, eta Euskadin Bulego Judizial Berria jartzeko proiektua.

Hori dena aintzakotzat hartuta, Jaurlaritzak espediente horiek Fiskaltzaren esku jartzea erabaki du, delitu-portaeraren bat ikusiko balu ere, eta, halakorik ikusiz gero, erantzukizuna nork duen finka dezan.

Bukatzeko, esan behar da Jaurlaritzak aurrera jarraituko duela Euskadin Justiziaren administrazioa modernizatzeko bidean, tinko eta kementsu egin du-eta apustu horren alde.

Azken hiru ekitaldietan (2009-2011) 47 M euro baino gehiago inbertitu ditugu bulego judizial berria martxan jartzeko aplikazio informatikoetan, horiei esker, Justizia Administrazioko organoen jarduna zertan den jakiteko modua izan dezagun unean-unean.

Prozesu horretan laguntzeko asmoa dugu, eta bide horretatik jarraitzea da gure borondatea herri-administrazioek, profesionalen kidegoek eta, oro har, herritar guztiek sarbide elektronikoa izan dezaten eta guztien arteko lankidetza indartu dadin (herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Lege Organikoa), azken batean, kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzea baita gure betebeharra.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

EUSKO JAURLARITZAK BAT EGIN DU ¿KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO URTEAREN¿ ALDARRIKAPENAREKIN

Erabakia, 2012. urtea Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatzeko Nazio Batuek egindako adierazpenarekin Eusko Jaurlaritzari bere adostasuna azaltzeko baimena emateko dena

Nazio Batuek 2012. urtea “Kooperatiben Nazioarteko Urte” izendatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikapen horrekin bat egitea erabaki du. Horrela, adierazpen hori egiten duen lehenengo autonomia-erkidegoa izango da. Gobernuak hartutako erabakiak sostengua ematen die, kooperatiben mugimenduari ez ezik, Euskadiko gizarte-ekonomiaren sektorea osatzen duten enpresa guztiei ere.

“Kooperatiba enpresek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute” leloaren pean, Nazio Batuek kanpaina bat bultzatu dute mundu osoan, kooperatibek pobrezia murriztuz, lanpostuak sortuz eta gizartea sustatuz egiten duten ekarpena nabarmentzeko.

Nazio Batuen ebazpenak gobernuei bultzada eman nahi die kooperatiben hazkundea eta iraunkortasuna sustatu dezaten, eboluzio azkarra ziaten ari den egungo testuinguruan; izan ere, agerian geratu da lagungarriak direla herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialaren bidean. Nazioarteko erakundeak kooperatiben gaitasunak baliatu daitezen nahi du; izan ere, kalitatezko ekoizpen-lanpostuak sortzen dituzte, eta gizarteratze handiagoa eragiten dute.

XX. mendearen hastapenetik, Euskadiko kooperatibismoa asko errotu da gure herrialdean, lan elkartuaren formula aukeratuz, gehien bat, eta industriaren sektorean bereziki garatuz. Horren emaitza izan da "Mondragón Esperientzia” deiturikoa, zeina entzute handia baitauka mundu osoan.

Euskadin kooperatibak izaten ari diren esperientzia, gizarte-ekonomiako “kideekin” batera, enpresa-heldutasunera iritsi da, eta horren emaitza da Euskadiko ekonomian duten zuzeneko eragina: BPGaren % 4,3 (industrian % 10 inguru) eta enpleguaren % 7,7.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011. urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zeuden.

Kokatzen diren lurraldearen garapenean kooperatibek duten inplikazioak eta sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoan duten eraginak gizarte solidarioagoa eta orekatuagoa sustatzen dute, eta bizi-kalitatearen estandarrak hobetzen dituzte.