2012/02/28 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRIZAINGO SAILA
Jokoen araudiaren eguneratzea
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Ingurugumen-Hezkuntza eta Kontrolako goi teknikaria
Estetika eta Edergintzako teknikaria
Paisajismoa eta Landa-Inguruneko goi teknikaria
Obra Zibileko Proiektuko goi teknikaria
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Sustapen Ministerioarekiko hitzarmena, lurzoruaren eta hirigintzaren gaineko informazio-sistema bat bultzatzeko
KULTURA SAILA
BIKAIN kanpo-ebaluazioaren zerbitzuaren 2012ko deialdia onartu da
FMko34 lizentzia emateko oinarriak onartu dira
HERRIZAINGO SAILA

JOKOEN ARAUDIAREN EGUNERATZEA

Dekretua, honako hauek aldatzeko dena: Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua, Joko-areto eta Jolas-aretoen Erregelamendua (bigarren aldiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoan bingo-jokoaren Erregelamendua (laugarren aldiz)

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren

Gobernu kontseiluak lege-dekretu bat onartu du gaur, jolas, joko eta bingo aretoen araudiak eguneratzeko. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak prestatutako aldaketa hauen helburua da dagoen araudia enpresen eta erabiltzaileen beharretara egokitzea.

Jokoen araudia eguneratzeari dagokionez, gaur onartutako dekretuak ustiapen baimenaren epea arautzen du. Epea handitu da, orain arte, bi hilabeteko epean ez zutelako astirik jarraitu behar ziren pausuak betetzeko.

Jolas eta joko aretoen inguruan, hainbat artikulu aldatu dituzte, besteak beste, aretoen artean dagoen distantzia arautzen duen artikulua. Orain arte zegoena moldatu dute, aretoen distantzia handiagoa izan behar dela ezarriz. Bestalde, aretoek izan behar dituzten egoera teknikoak zehaztu dituzte, batez ere, ostalaritzaren alorrean.

Bingoari dagokionez, aldaketa txiki bat egin dute langileriaren banaketaren inguruan, garrantzia jarduerei emanez, gutxieneko langile kopuruari eman beharrean. Hala ere, gainontzeko langileria edozein karguan ari daiteke.

Halaber, areto guztiei dagokienez, araudiaren arabera, kanal elektroniko, informatiko edota telematikoen bidezko jokoak eskaini behar dituzte.
 

 

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

INGURUGUMEN-HEZKUNTZA ETA KONTROLAKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Ingurumen-heziketa eta Kontroleko Goi mailako Teknikari tituluari curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ingurugumen-Hezkuntza eta Kontrolako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ingurugumen-Hezkuntza eta Kontrolako goi teknikariaren tituluari, Sekuritate eta ingurumena lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

ESTETIKA ETA EDERGINTZAKO TEKNIKARIA

Dekretua, Estetika eta edertasuneko teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Estetika eta Edergintzako teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Estetika eta Edergintzako teknikariaren tituluari, Irudi Pertsonala lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

PAISAJISMOA ETA LANDA-INGURUNEKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Paisajismo eta landa inguruneko goi mailako teknikari curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Paisajismoa eta Landa-Inguruneko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Paisajismoa eta Landa-Inguruneko goi teknikariaren tituluari, Nekazaritza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

OBRA ZIBILEKO PROIEKTUKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Obra Zibileko Proiektuetako Goi mailako Teknikari tituluari curriculuma ezarriko duena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Obra Zibileko Proiektuko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Obra Zibileko Proiektuko goi teknikariaren tituluari, Eraikuntza eta Obra Zibila lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

SUSTAPEN MINISTERIOAREKIKO HITZARMENA, LURZORUAREN ETA HIRIGINTZAREN GAINEKO INFORMAZIO-SISTEMA BAT BULTZATZEKO

Erabakia, Sustapen Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat (hiri-informazioaren sistema garatzea helburutzat duena) sinatzea baimentzeko dena

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sustapen Ministerioarekiko lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea baimendu du, gaurko bilkuran, autonomia-erkidegoetan lurzoruaren eta hirigintzaren informazioa argitaratu eta zabaldu ahal izateko hiriaren gaineko informazio-sistema bat garatzeko.

Horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak lankidetza-hitzarmen hori izenpetzeari argi berdea eman dio Jaurlaritzaren Kontseiluak. Hitzarmenarekin, lurzoruaren eta hirigintzaren gaian eskumena duten administrazioen arteko lankidetza-sistema horretarako datuak eta informazioa emango dituzte.

Izenpetu den hitzarmenaren helburuak hauek dira: lurzoruaren eta hirigintzaren gaian gardentasuna sartzea, kudeaketa publiko eta pribaturako tresna gisa eta herritarrei informazioa emateko bide gisa; indarrean dagoen plangintza ezagutzea; lurzoruaren erabilgarritasuna eta lurzoru-okupazioaren bilakaera ezagutzea; etxebizitzen eskaintzaren eta eskaeraren eta beste erabilera batzuen informazioa sartzea; eta informazioaren arloan nazioko eta Europako beste sistema batzuekin bateragarritasunerantz jotzea.

Lankidetza-hitzarmen horrek ez dauka batere kosturik ekonomian; izan ere, behar duen informazio guztia, dagoeneko, biltzen du Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailak, ‘Udalplan’ lantzeko. Urtero egiten den agiri bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru osoaren gaineko lurralde-datuen bankua da.
 

 

KULTURA SAILA

BIKAIN KANPO-EBALUAZIOAREN ZERBITZUAREN 2012KO DEIALDIA ONARTU DA

Agindua, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2012ean kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten diena

Jaurlaritzaren Kontseiluak ontzat eman du Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kanpo-ebaluazioa arautzen duten oinarriak ezartzen dituen eta 2012ko ebaluazio-zerbitzua eskatzeko epea irekitzen duen Kulturako sailburuaren Agindua.

Aginduaren xedea BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautzea da eta BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2012an eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egitea izena eman dezaten. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzu hau eskatu ahal izango dute erakunde publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitate handietako lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute. Deialdi honetatik at geratzen dira Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2010ean eta 2011an eskuratua duten erakundeak.

Aurtengo ekitaldian 30 izango dira, gehienez ere, BIKAIN kanpo-ebaluazioaren zerbitzuaz baliatu ahal izango diren erakundeak. Zerbitzua doan eskainiko die Eusko Jaurlaritzak deialdian aukeratzen diren entitateei.
 

 

FMKO34 LIZENTZIA EMATEKO OINARRIAK ONARTU DIRA

Erabakia, frekuentzia-modulazioduneko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikaziorako zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan emateko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak onartzeko dena

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28an egindako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak onartu ditu. Guztira 34 lizentzia emango dira, eta horietatik 11 euskara hutsezko programazioa eskainiko duten emisorentzat izango dira.

Onartu diren oinarriek Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskainiko duten 34 lizentziak emateko lehiaketa publikoaren araubide juridikoa ezarriko dute. Deialdiko maiztasunak Euskal Autonomia Erkidegoan erabilgarri daudenak dira, hau da, 964/2006 Errege Dekretuak onarturiko Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren plan tekniko nazionalak emandako planifikazioak ezartzen dituenak. Honako hauek, alegia: 10 Gasteizen, 6 Bilbon, 5 Donostian, 4 Getxon, 3 Beasainen, 2 Legazpin, 2 Durangaldean, 1 Azkoitian eta beste 1 Gernikan. Hots, hamar Araban, hamahiru Bizkaian, eta hamaika Gipuzkoan.

Bestalde, 231/2011 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, 11 lizentzia gorde dira euskara hutsez emititzen dutenentzat (2 Bilbon, 1 Durangon, 1 Getxon, 1 Beasainen, 2 Donostian, 1 Legazpin, eta 3 Gasteizen. Ekimen horren bidez, euskarazko espazio berri bat sortu nahi da ikus-entzunezkoen munduan, euskara dakiten herritar gero eta gehiagori zerbitzu bat emateko eta hizkuntza bietako hedabide pribatuen presentzia bermatzeko Euskadiko eskualde guztietan.

Erreserba honi atxiki ahal izateko, ezinbestekoa izango da emisio-hizkuntza bakarra euskara izatea. Musikan espezializatutako emisoren kasuan, erreserba horri atxiki ahal izateko, bermatu beharko dute abestutako musikaren programazioan gutxienez %25 euskaraz interpretatutakoa dela. Ehuneko hori honako ordutegi honetan errespetatu beharko da beti: 07:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izango dute beren eskaintzak aurkezteko, deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.