2012/07/03 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRIZAINGO SAILA
Euskal Udalek Eusko Jaurlaritzaren sare informatikoaren bidez jakinarazi ahal izango dituzte euren trafiko-zehapenak
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Instalazioko eta Altzari-hornikuntzako teknikaria
Arkitektura-oztopoak kentzea
26,6 milioi euro unibertsitate-beketarako
Energia Berriztagarriko goi teknikaria
Metal eta Polimeroen Moldaketako Produkzioaren Programazioko goi teknikaria
Basoa eta Natura-ingurunea kudeatzeko goi teknikaria
Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako goi teknikaria
Irakaskuntza-kooperatibei dirulaguntzak emateko deialdia
Udalei dirulaguntzak, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko (UDALAGUNTZA-2012)
742.500 euskarazko ikasmaterialetarako
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Estandar urbanistikoen dekretua onartu da
Jaurlaritzak "Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. ¿ Centro de Transportes de Bizkaia, S.A. (Aparkabisa)¿ sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartuko du
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
Akordio-proposamena,baimena emateko lankidetza hitzarmen bat sinatzeko iparraldeko autonomia erkidegoekin, mugako eremu geografikoetan biktima asko eragiten dituzten gertakarietan erkidego horiekin lankidetzan eta kooperazioan jardutea sustatzeko
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Eusko Jaurlaritzak 1.111.457 euro bideratu ditu arrantza, nekazaritza eta elikagaien sektoreko elkarteentzako laguntzetara
Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpena arautzen duen Dekretua onartu da
Azpeitiako ¿Ingurugiro Etxea¿ Ingurumen Museoaren kudeaketarako lankidetza hitzarmena onartu da
Nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako izendatutako azalerak 2012an teledetektatzeko hitzarmena onartu da
HERRIZAINGO SAILA

EUSKAL UDALEK EUSKO JAURLARITZAREN SARE INFORMATIKOAREN BIDEZ JAKINARAZI AHAL IZANGO DITUZTE EUREN TRAFIKO-ZEHAPENAK

Erabakia, udalekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzeko, trafikoko zehapen-prozedurari lotutako egintzen jakinarazpenak baliabide elektronikoen bitartez egin daitezen.

Trafiko Zuzendaritzaren eta EAEko tokiko erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena

Gaurtik aurrera, nahi duten euskal udalek Eusko Jaurlaritzaren sare informatikoaren bitartez jakinarazi ahal izango dituzten trafikoko arau-hausteak. Horretarako, tokiko administrazioek gaur Gobernu Kontseiluak onetsi duen lankidetza-hitzarmena sinatu beharko dute. Horri esker, udalek azkartasunean, segurtasunean eta ekonomian irabaziko dute herritarrei jakinarazteko prozesuetan.

Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legeak hau ezartzen du: unean bertan gidariei jakinarazten ez zaizkien trafikoko arau-hausteak geroago jakinaraz dakizkieke, Bideko Helbide Elektroniko baten bitartez. Helbide hori izatea borondatezkoa da partikularrentzat, baina nahitaezkoa da ibilgailuen titularrak diren enpresentzat. Halaber, legeak ezartzen du aurtengo maiatzetik aurrera tokiko administrazioek jakinarazpen elektronikoko sistema hau erabiltzen hasi beharko dutela, trafikoko zehapenengatiko euren espedienteetarako.

EAEn, trafiko eta bide-segurtasun arloko eskumenen arduraduna de Trafiko Zuzendaritzak “Platea” izeneko aplikazioa erabiltzen du bere jakinarazpen elektronikoak egiteko. Aplikazio hori Eusko Jaurlaritzako informatika-zerbitzuen mendekoa den “Euskadi.net” sarean sartuta dago.

Gaur Gobernu Kontseiluak udalekin lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmena onetsi ostean, “Platea” EAEko tokiko administrazio guztien eskura jarri da, horren bitartez euren jakinarazpen elektronikoak egin ahal izateko. Horri esker, udalek Trafiko Legeak exijitutako betekizunak bete ahal izango dituzte, eta, gainera, azkartasunean, segurtasunean eta ekonomian irabaziko dute, euren jakinarazpenak kudeatzeko orduan.

EAEn, nahi duten udal guztiek sinatu ahal izango dute hitzarmena. Sare telematikora sartu eta gero, tokiko erakundeek, Trafiko Zuzendaritzaren bitartekotzarekin, euren espedienteak tramitatu ahal izango dituzte, horien egoerari buruzko informazioa lortu ahal izango dute, eta jakinarazpen elektronikoen onarpen- eta hartu-agiriak kontsultatu ahal izango dituzte.
 

 

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

INSTALAZIOKO ETA ALTZARI-HORNIKUNTZAKO TEKNIKARIA

Dekretua, Instalazioko eta altzari-hornikuntzako teknikaria, kurrikuluma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Instalazioko eta Altzari-hornikuntzako teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Instalazioko eta Altzari-hornikuntzako teknikariaren tituluari, Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEA

Agindua: honen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzetarako dei egiten zaie, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko (IRISGARRI-2012).

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduan Ibilerraztasuna Sustatzeko dirulaguntzetarako deia egien da, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak Itunpeko Ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko (IRISGARRI-2012).

2012/2013 denboraldirako 250.000 euroko diru kopurua duten laguntza hauen helburua itunpeko ikastetxeetan arkitektura oztopoak kentzeko inbertsio gastuak finantzatzen laguntzea da, ibilerraztasun arazoak sortzen baitituzte eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen parte hartzea zailtzen baitute.
 

 

26,6 MILIOI EURO UNIBERTSITATE-BEKETARAKO

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, beka eta diru-laguntza jakin batzuen deialdia finantzatu ahal izateko; bekak, Euskal Autonomia Erkidegoan 2012-2013 ikasturte akademikoan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko dira, eta, diru-laguntzak, ikasturte horretan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten ari diren ikasle ezgaituen garraioak eragindako gastuak ordaintzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2012-2013 ikasturtean unibertsitate eta goi-mailako ikasketak egiteko beketarako deia egiten duena, izaera orokorreko beketarako, eguneroko garraio-gastuak ordaintzeko eta minusbailotasunen bat duten ikasleak garraiatzeko diru-laguntzarako, hain zuzen.

Beken deialdi hau, 26,6 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2012/2013 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.
 

 

ENERGIA BERRIZTAGARRIKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, energia berritzaileen kurrikuluma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Energia Berriztagarriako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Energia Berriztagarriako goi teknikariaren tituluari, Energia eta Ura lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

METAL ETA POLIMEROEN MOLDAKETAKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Bidezko Produkzioa Programatzeko Goi Mailako Teknikaria kurrikuluma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Metal eta Polimeroen Moldaketako Produkzioaren Programazioko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Metal eta Polimeroen Moldaketako Produkzioaren Programazioko goi teknikariaren tituluari, Fabrikazio Mekaniko lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

BASOA ETA NATURA-INGURUNEA KUDEATZEKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Basoen eta natura-ingurunearen kudeaketako goi-mailako teknikaria kurrikuluma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Basoa eta natura-ingurunea kudeatzeko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Basoa eta natura-ingurunea kudeatzeko goi teknikariaren tituluari, Nekazaritza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

TELEKOMUNIKAZIO- ETA INFORMATIKA-SISTEMETAKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako Goi Mailako Teknikaria kurrikuluma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako goi teknikariaren tituluari, Elektrezitate-Elektronika lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

IRAKASKUNTZA-KOOPERATIBEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA

Agindua, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeak jabetzan dituzten Irakaskuntza Kooperatibentzako laguntzen deia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu du unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titularrak diren kooperatibentzat dirulaguntzak deitzen dituen agindu bat.

Irakaskuntza-kooperatibentzat dirulaguntzak deitzea, 47.700 euroko zenbateko globalean, du agindu honek helburu, ikastetxe desberdinetako ikasleentzako jarduerak egiteagatik dituzten gastuetan laguntzeko eta ikasleen gurasoen prestakuntzarako.
 

 

UDALEI DIRULAGUNTZAK, IKASTETXEETAN HOBEKUNTZAK EGITEKO (UDALAGUNTZA-2012)

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeak hartzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrek eragindako gastuen finantzaketa (Udalaguntza 2012).

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuen finantziazioa arautzen duen agindua, (UDALAGUNTZA-2012) .

Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrek 2012ko urtarrilaren 2 eta 2013ko martxoaren 31 bitartean hasi behar dira eta 2013ko abenduaren 31 baino lehenago bukatuak egon behar dute.

Dirulaguntza horiek, 10.000.000 euroko zenbateko globalean, horrela banatuko dira: 1.500.000 euro 2012 urtekori eta 8.500.000 euro 2013 urtekori.
 

 

742.500 EUSKARAZKO IKASMATERIALETARAKO

Agindua, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA I).

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Agindu bat onartu du, eta agindu horren bidez dirulaguntzak deitzen dira unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmateriala erosteko (EIMA I).

Guztira 742.500 euroko zenbatekoa duten dirulaguntza horiek euskarazko irakaskuntzak ikasleei gastu gehiago ez sortzea dute helburu, erabilitako ikasmaterialaren arabera.
 

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

ESTANDAR URBANISTIKOEN DEKRETUA ONARTU DA

Dekretua, hirigintzako estandarrei buruzkoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea garatzen duen estandar urbanistikoen dekretua onartu du.

Dekretuak egungo benetako beharrei egoki erantzuteko behar diren doiketak eta mekanismoak jasotzen ditu.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, testu osoan zehar eta, bereziki, 77. artikulutik 83.era bitartekoetan, planeamenduak (eta hori gauzatzeko garatzen diren jarduketa urbanistikoek) jaso eta bete beharreko estandar urbanistikoak ezartzen ditu.

Eta lege hori garatzeko ekainaren 3an onartu zen 105/2008 Dekretuak parekatu egin zituen lurzoru urbanizagarrien eta finkatu gabeko hiri-lurzoruen estandarrak, baina hainbesteko zurruntasunarekin, non ikaragarri zailtzen zuen estandarrak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoaren gisako lurralde txiki batean.

Horiek horrela, operadore urbanistiko askok (batez ere udalek) eskatu dute estandar horiek aldatzea, batez ere hiri-lurzoru gisa eta urbanizagarri gisa sailkatutako lurzoruen estatus juridiko desberdinei dagokionean, eta, horien barruan, erabilera nagusiak bereiztea, bizitokitarako erabilerari eta jarduera ekonomikorako direnei eman behar zaien tratamendua desberdinari arreta berezia eskainiz.

Jaurlaritzaren iritziz, finkatu gabeko hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria bi errealitate fisiko, juridiko eta urbanistiko guztiz desberdinak dira, eta kontu horrek garrantzi berezia dauka hiriak berroneratzeko eta birgaitzeko jarduketei dagokionean, ikaragarri baldintzatzen baititu eragiketa horiek.

Dekretu honen xedea da, beraz, malgutasun handiagoa lortzea eta hobeto egokitzea udalerrien errealitate anitzera eta hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria osatzen duten errealitate desberdinetara.

Dekretuaren egituran zazpi atal nagusi bereizten dira:

1.- Kontzeptuak.
2.- Eraikigarritasunaren mugak.
3.- Sistema orokorren eta tokiko sistemen sareen zuzkidura-estandarrak.
4.- Babes publikoko etxebizitzen estandarrak.
5.- Zuzkidura-bizitokien estandarra.
6.- Estandar urbanistikoen araubidea, hirigintza-antolamendua aldatzen denean.
7.- Lurzorua gordetzea, eskolarako ekipamendu publikorako. 
 

 

JAURLARITZAK "APARKABISA BIZKAIKO GARRAIO GUNEA, A.B. ¿ CENTRO DE TRANSPORTES DE BIZKAIA, S.A. (APARKABISA)¿ SOZIETATEAREN KAPITAL-GEHIKUNTZAN PARTE HARTUKO DU

Dekretua, Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de Transportes de Bizkaia, A.B. sozietatearen kapital-gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak parte hartzeko baimenari buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak onetsi duen dekretuaren bidez, baimena ematen zaio Jaurlaritzari Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B- Centro de Transportes de Bizkaia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Europako Erkidegoko herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotu egin dira, eta garraio-sektorearen garrantzi ekonomikoa gero eta handiagoa da. Hori dela eta, Europan mota horretako zentroak sortu dira. Zentro horien bidez, garraio-eskaintzaren eta -eskariaren arteko harremana errazten da, eta, aldi berean, koordinazio intermodala ahalbidetzen da, enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetuz.

Sozietatearen xede soziala honakoa da: Salgaien Zentral Integralak eta ibilgailu astunentzako aparkalekua sustatu, prestatu eta ustiatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Gehikuntzaren aurreko kapital soziala 49,3 milioi eurokoa zen, eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea, berriz, 9,8 milioikoa (% 19,9ko portzentajea). Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako garraio-zentro integratuak bultzatzeko politikarekin jarraituta, Sozietatearen erabakia babestea ebatzi du Jaurlaritzak. Izan ere, Sozietateak bere kapital soziala 1,4 milioi euro handitzea erabaki du. Horretarako, Jaurlaritzak 299 mila euroko ekarpena egingo du, eta, horrela, partaidetza-portzentaje berdinari eutsiko dio.
 

 

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA

AKORDIO-PROPOSAMENA,BAIMENA EMATEKO LANKIDETZA HITZARMEN BAT SINATZEKO IPARRALDEKO AUTONOMIA ERKIDEGOEKIN, MUGAKO EREMU GEOGRAFIKOETAN BIKTIMA ASKO ERAGITEN DITUZTEN GERTAKARIETAN ERKIDEGO HORIEKIN LANKIDETZAN ETA KOOPERAZIOAN JARDUTEA SUSTATZEKO

Erabakia: mugetako zonetan biktima askoko intzidentziei dagokienez, iparraldeko komunitate autonomoekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena.

Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmena sinatzea iparraldeko autonomia erkidegoekin, biktima asko eragiten dituzten gertakarietan jarduteko.

Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Nafarroa eta Euskadi autonomia-erkidegoek hitzarmen bat sinatuko dute biktima asko eragiten dituzten gertakarien kudeaketan lankidetzan jarduteko, osasun-jarduerak batera burutu behar direnean, gertakaria edozein autonomia-erkidegotan gertatzen dela ere.

Biktima asko eragiten dituzten gertakarietan asko igotzen da zaurituen kopuruaren eta arreta ona emateko beharrezko osasun-baliabideen arteko proportzioa.

Hitzarmen horren xedea da egoera horiei erantzun ahalik eta eraginkorrena ematea, eta, ondorioz, bai eta biktimei ere, inplikatutako erkidegoen partaidetzaren ondoriozko gastu-erreklamaziorik gabe.
 

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

EUSKO JAURLARITZAK 1.111.457 EURO BIDERATU DITU ARRANTZA, NEKAZARITZA ETA ELIKAGAIEN SEKTOREKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZETARA

Agindua, azaroan 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzen deialdia, 2012eko ekitaldikoa, argitara ematen duena («ELKARTEAK» Programa).

‘Elkarteak’ programara 2012ean guztira 1.111.457 euro bideratzea onartu du gaurko bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak; Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapeneko eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzen programa da.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari; agindu horrekin, nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreko taldeen funtzionamendua sustatzeko ‘Elkarteak’ programako laguntzen deialdia egiten da.

‘Elkarteak’ programako laguntzen kopuru osotik, nekazaritzako sektoreko elkarteetara 666.769 euro bideratuko dira eta elikagaien sektorekoetara guztira 252.525 euro, eta arrantzaren sektorekoek 192.163 euro jasoko dituzte.
 

 

EUSKADIKO ELIKAGAIEN ARTISAU-EKOIZPENA ARAUTZEN DUEN DEKRETUA ONARTU DA

Dekretua, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzkoa.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran, babestutako ekoizpenen definizioa, higiene eta osasun-baldintza gutxienekoak, kalitatezko ezaugarriak, sistema kudeaketak eta Artisau ekoizleen Erregistroaren kudeaketarako antolaketa neurriak arautzen dituen Dekretua onartu du.

Pilar Unzaluk aurkeztu duen Dekretu horretan, Elikagaietako eta Nekazaritzako Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeak jasotzen dituen oinarrizko identifikazioa, elikagaietako segurtasuna eta trazabilitatea bateratzen ditu baita artisautza ekoizpen sektorean aplikatu beharreko araudi orokorreko ezaugarriak ere.

Dekretu horren helburuak, Euskadiko elikagai kultura defendatzen eta babesten laguntzen duten bertako artisau produktuen elaborazioa eta ekoizpen txikiak babestea eta bultzatzea da; baita ere, ingurumena babesten, landa eremuaren hazkunde orekatua lortzen eta nekazal eta abeltzaintza ustiategiak bere horretan mantentzen lagunduko duten neurriak hartzea.

Era berean, artisauen ekoizpen sistema egoki eta tradizionalak bultzatzea defendatzen du dekretuak, baita ere, kalitatearen araberako produktu motak garatzea, eta txikizkako merkataritza eta zuzeneko salmentaren bitartez gertuko zirkuitu salmenta egitea, batez ere, landa, itsas eta hiri eremuetako biztanle eta kontsumitzaileen arteko harremana eta elkartrukatzea bultzatzeko.

Onartutako dokumentuak, gainera, “Artisau Elikagaigintza-Artesanía Alimentaria” kalitate ziurtagiria eta “Baserriko Artisau Produktuak-Productos Artesanos de Caserío” deitura erabiltzeko eskubidea izango duten artisauen erregistroa egitea aurreikusten du. Horiek, gainera, Euskadin dauden beste kalitate ziurtagiriekin bateragarriak izango dira.

Dekretuak, ekoizpen, manipulazio, lantze, transformazio edo ontzikiratze jarduerak nekazaritzako ustiategietan egin dadin zaintza lana egingo du, besteak beste, produktu horiek egiteko, manipulatzeko edota eraldaketarako erabiliko diren lehengaiak, batez ere, ustiategi horretakoak izan daitezen ziurtatzeko; eta ustiategiko jabeak araudiak finkatzen duen edukien araberako ardura-aitorpena edo aurretiko komunikazioa egin beharko duelako dagokion osasun-agintaritzaren aurrean.

Dekretu horrek arautzen dituen artisau elikagaietako jarduerak hauek dira: Esnekien eta haragi eratorrien ekoizpena; ardo, ozpin, edari destilatu, patxaran eta sagardoaren ekoizpena; landare, fruta, barazki, perretxiko, onddo, zuku eta mermelada kontserben ekoizpena; ezti eta erleetatik eratorritako produktuen manipulazioa eta ekoizpena; olibako olioaren ekoizpena; eta eguneko arrautzen sailkapena, markatzea eta datatzea.

Artisautza eredua jarraituz egiten diren eta Dekretu horretatik kanpo gelditzen diren produktuak dokumentu horren osagarri izango diren dokumentu arautzaileen bitartez lagundu eta arautuko dira.
 

 

AZPEITIAKO ¿INGURUGIRO ETXEA¿ INGURUMEN MUSEOAREN KUDEAKETARAKO LANKIDETZA HITZARMENA ONARTU DA

Erabakia, Ingurugiro Etxea Museoa kudeatzeko, Azpeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena. Aipatu museoa, ingurumenari buruzkoa, Azpeitian dago, Egibar baserrian (Gipuzkoa).

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran, Azpeitiako Egibar baserrian kokatzen den “Ingururgiro etxea” Ingurumen Museoaren kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiako udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura onartu du.

Gobernu Batzordeak, horrela, hitzarmen horri bide eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak 360.000 euro bideratuko ditzan “Ingurugiro Etxearen” kudeaketarako hurrengo 3 urtetan.

Lankidetza Hitzarmenak “Ingurugiro Etxea” Ingurumen Museoaren kudeaketan beharrezkoa den administrazio arteko lankidetza du helburu nagusi, zehatzago, EcoEuskadi Planean finkatu diren Garapen Jasangarrirako hezkuntza programako helburuen garapena; bailara mailan Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21-en koordinazioa; eskola zentroetako ziklo ezberdinetako ingurumen kurrikuluetarako ingurumen hezkuntza zerbitzuak eskaintzea eta ingurumen eta garapen jasangarri gaietan beharrezkoa den informazioa eta jakintza beharra asetzea.

Lankidetza Hitzarmena, beraz, 2000-2011. urtean izan zuen dirulaguntza izendun figura baztertuz, hasiera batean zuen Administrazio arteko lankidetza hitzarmen fomulara itzuli da.
 

 

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ERABILERETARAKO IZENDATUTAKO AZALERAK 2012AN TELEDETEKTATZEKO HITZARMENA ONARTU DA

Erabakia, Nekazaritza Bermeko Espainiar Fondoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: eskabide bakarrean sartutako laguntza-erregimeneko azalerak teledetekzio bidez kontrolatzeko 2012ko lanak egitea.

NBEF Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu du gaurko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012. urteko eskabide bakarrean jasotako erkidegoko laguntza-araubideetako azaleren teledetekzio bidezko kontrol-lanak egiteko.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman du, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak hitzarmen hori izenpetzeko. Horren bidez, SIGPAC satelite bidezko irudiak interpretatzeko sistemaren bitartez kontrolatuko da nekazariek edo abeltzainek aitortutako lursailak bat datozen laguntza-eskabideetan agertzen denarekin.

Hitzarmen hori urtero berritzen da NBEFarekin; kontrol horiek kontratatu eta koordinatzeko agintea funts horrek dauka. Funtsak gehienez ere 131.218 eurorekin finantzatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lanen zati bat, eta autonomia-erkidego honek lanak gauzatzeko behar diren agiriak aurkezten ditu, eta 76.450 eurorekin finantzatzen du teledetekzioa 2012ean.