2012/09/11 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
225.000 euro euskarazko ikasmaterial digitaletarako
Ikasteetako teknologia-heldutasunaren eredua (IKT heldutasuna)
255.000 eurok euskarazko curriculum-materialak prestatzeko
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Eusko Jaurlaritzak ¿Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren¿ 2011ko kudeaketa txostena onartu du
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

225.000 EURO EUSKARAZKO IKASMATERIAL DIGITALETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Agindu honen xedea zera da: euskarazko ikasmaterial digitalak, oinarrizkoak zein osagarriak, prestatu edo egokitzeko eta hezkuntza-komunitatearen eskura jartzeko diru-laguntzak, 225.000 euro, arautzea eta horietarako dei egitea.

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartzen ditu deialdi honek kontuan. Helburu nagusia arlo horretan irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzea da eta ikasle-irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea.

 

IKASTEETAKO TEKNOLOGIA-HELDUTASUNAREN EREDUA (IKT HELDUTASUNA)

Dekretua, ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua (IKT heldutasuna) onartu eta ikastetxeen heldutasun maila ezberdinak egiaztatzeko ziurtagiriak nahiz zigiluak ezarriko dituena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ikasteetako teknologia-heldutasunaren eredua (IKT heldutasuna) noartu eta ikasteteen heldutasun maila ezberdinak egiaztatzeko ziurtagiriak nahiz zigiluak ezarriko dituen dekretua.

 

255.000 EUROK EUSKARAZKO CURRICULUM-MATERIALAK PRESTATZEKO

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du euskarazko curricululm-materialak prestatzeko laguntzetara dei egiten duen agindua (EIMA IV).

Agindua honen jasotako 255.000 euroko laguntzaren bidez, euskarazko curriculum-materialak prestakuntza sustatu nahi da, gero EAEko irakasleek erabil dezaten materiala.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

EUSKO JAURLARITZAK ¿SASOIKO LANGILEEN ARRETA OSORAKO 2008-2012KO II. PLANAREN¿ 2011KO KUDEAKETA TXOSTENA ONARTU DU

Erabakia: Sasoiko Lanaren Arretarako 2008-2012 aldirako II. Plan Integralaren 2011. urteari dagokion Urteko Kudeaketa eta Jarduera Txostena onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren 2011ko ebaluazio-txostena onartu du, zeini esker, Euskal Autonomi Erkidegoan lan egin duten milaka sasoiko langile jatorrian kontratatuak izan diren eta beraiek eta euren familiek arreta sozio-sanitarioa eta haurren eskolaratze zerbitzuak erabili ahal izan dituzten.

Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planean parte hartzen ari diren administrazioak, nekazaritza sindikatuekin batera, programa hori martxan jartzea erabaki zuten; beti ere, kontuan hartuz, Euskadin ditugun sasoiko langileak, Araban batez ere, patata eta mahats bilketarako milaka eta milaka direla Hori horrela, kontratazio baldintza hobeagoak lortzen dira, behin-behineko bizitokiak egokiagoak dira, sasoiko langileekin etortzen diren haurren eskolaratzea bultzatzen da eta kanpotik datozenen integrazioa eta sentsibilizazioa hobesten da.

UAGA elkartearen jatorrian kontratatzearen programara gero eta nekazari gehiago gehitu dira, gero eta sinesgarritasun handiagoa du, nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan eta mahatsaren prezioaren jaitsi den eta nekazariek eskulan kontratazioa estutu behar izan duten

Zehatz-mehatz 2011. urtean 2.071 kontratu sinatu ziren jatorrian (2042 2010. urtean) 9.187 lanalditarako (10.066 2010.urtean) eta 293 esplotaziotarako (282 2010.en urtean). Guztira jatorrian 670 lagun kontratatu ziren joan den urteko 739ren aurrean.

Azpimarratzekoa da, kontratatu direnen artetik, gehienak gizonezkoak eta horietatik % 95,37 marokoarrak direla. Jatorriko kontratazioaren programan parte hartu duten patata esplotazioak mantendu egin dira baina mahatsarenak hazkunde nabarmena jasan dute, 2010. urtekoa baino % 10 gehiago, guztira 149

Programa horren helburu nagusietako bat azpi-kontratazioaren eta jarrera mafiatsuen kontra borrokatzea eta ekiditeko da, besteak beste, lan baldintza duinak eta langileen eskubideak errespetatzen ez dituztelako eta euren oinarrizko eskubideak ere urratzen direlako. Lan horretan, ezinbestekoa da gizartearen, sektorearen, politikarien eta Lan Ikuskaritzaren eginbeharra.

Arabako Foru Aldundiak abian jarri dituen programa sozio-sanitarioak direla eta, langileekin batera bidaiatu dutenak, guztira, 1756 lagun izan dira (2010. urtean baino 656 lagun gehiago), horietatik 179 adin txikikoak eta % 46,05 bakarrik eskolaratu dira Arabar Errioxako 6 eskoletan. Bertaratu diren guztien % 53,42 portugaldar jatorrikoak dira.