2012/12/04 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Ekonomiaren Olinpiada
Unibertsitateei emateko dirulaguntza zuzenak
Ikertzaileentzako mugikortasun programetarako deialdia
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
Administrazioekin, haien emakidadunekin eta garraio publikoaren operadoreekin egindako hitzarmena, Moveuskadi Garraio Publikoko zerbitzuen gaineko informazio sistema global integratura konektatzeko
Jaurlaritzak hamasei etxebizitza sozialetarako lurrazal-eskubidea erosi eta alokairu babestutara bideratuko ditu
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babestearren, toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei 2013ko ekitaldirako diru laguntzak emateko ebazpena
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
Eusko Jaurlaritzak euskal produktuak sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu du Gasteizko Udalarekin
Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistikak burutzeko hitzarmenaren luzapena onetsi da
Lurraldetasun eta paisaiaren inguruan graduondokoak bultzatzeko 24.000 euroko dirulaguntza onartu da
KULTURA SAILA
Kultura Sailak Donostiako Zinemaldian euskara sustatzeko, Euskadiko Filmategirako eta ASTRA sormen fabrikarako ez-ohiko diru-laguntzak ematea onetsi du
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

EKONOMIAREN OLINPIADA

Erabakia, Ekonomiaren Olinpiada antolatzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomi Zientzien fakultateari dirulaguntza zuzen bat ematen diona.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du EHUko EKONOMI ZIENTZIEN FAKULTATEARI dirulaguntza zuzen bat, 2012an 6.000 euroko zenbatekoan, ematea baimentzeko erabakia, EKONOMIAREN OLINPIADA antolatzen laguntzeko.

 

  

UNIBERTSITATEEI EMATEKO DIRULAGUNTZA ZUZENAK

Erabakia, egoitza Donostian duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolari dirulaguntza zuzen bat, ematea baimentzen duena, beharreko tasak eta administrazio-eskubideak finantzatzeko.

Erabakia, Mondragon Unibertsitateari dirulaguntza zuzen bat, ematea baimentzen duena, beharreko tasak eta administrazio-eskubideak finantzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du jarraian aipatzen diren dirulaguntza zuzenak ematea baimentzeko erabakia:

71.025,87 euroko, Mondragon Unibertsitateari (MU), familia ugarietako eta guraso bakarreko famietako ikasleei, terrorimoaren biktimei, pertsona elabrrituei eta genero-indarkeriaren biktimei ordanindu beharreko tasak eta administrazio-eskubideak finantztzeko.

13.702,65 euroko, egoítza Donostian duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolari, familia ugarietako eta guraso bakarreko famietako ikasleei, terrorimoaren biktimei, pertsona elabrrituei eta genero-indarkeriaren biktimei ordanindu beharreko tasak eta administrazio-eskubideak finantztzeko.

 

 

IKERTZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMETARAKO DEIALDIA

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egiteko.

150.000 euroko diru-kopuru osoa duten laguntza hauen helburua komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin, estatukoekin nahiz atzerrikoekin, harremanetan jartzen laguntzea da, eta baita irakasleen ezagupenak eguneratzea ere, programa moten araberako egonaldien bitartez.
 

 

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

ADMINISTRAZIOEKIN, HAIEN EMAKIDADUNEKIN ETA GARRAIO PUBLIKOAREN OPERADOREEKIN EGINDAKO HITZARMENA, MOVEUSKADI GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUEN GAINEKO INFORMAZIO SISTEMA GLOBAL INTEGRATURA KONEKTATZEKO

Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Erabakia, Bilboko Udalarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Erabakia, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Erabakia, Renfe-Operadora erakundearekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Erabakia, Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha erakundearekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Moveuskadi" Euskadiko garraio publikoko zerbitzuei buruzko informazio sistema global eta integratura konektatzeko.

Gobernu Kontseiluak hitzeman du lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituela Moveuskadira atxikitako garraio gaietan eskumenak dituzten administrazioekin, haien enpresa emakidadunekin eta garraio publikoaren operadoreekin. Hau da, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Garraio Agintaritza, Bilboko Udala, FEVE eta RENFE dira Moveuskadi Euskadiko garraio publikoaren informazio sistema global integratura atxikitako erakunde eta enpresak.

Lankidetza Hitzarmenon xedea datuen konexioa garatzeko, instalatzeko eta mantentzeko baldintzak ezartzea da. Konexio horien bidez erakunde sinatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari Euskadiko Autonomia Erkidegoan eskaintzen dituzten garraio-zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko diote, MOVEUSKADI sistemara gehitzeko.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila MOVEUSKADI proiektua garatzen ari da. Proiektuaren oinarria Internet bidez Euskadiko garraio publikoko zerbitzuari buruzko datuak eskainiko dituen balio erantsiko zerbitzuak integratzea eta ustiatzea da, Euskadiko garraio publikoaren erabiltzaileei Euskadi barruko garraio publiko bidezko joan-etorriak egiteko moduen berri emateko.

Hitzarmenaren bidez garraio publikoko zerbitzuen gaineko informazioa MOVEUSKADI sistemara gehituko da eta, ondorioz, integrazioa bera ahalbidetuko duen datuen konexioa garatuko eta abian jarriko da.

Sinatzaileek garraio publikoko zerbitzuaren datuak eskainiko dituzte; alegia, ordutegiak, lineak, ibilbideak (zerbitzuak) eta geltokiak, hala nola garraio zerbitzuen erabiltzaileei interesgarri gerta dakiekeen zeinahi informazio.

Sinatzaileen datuak ez badaude euskarri digitalean edota ez badute behar besteko kalitaterik bermatzen, Eusko Jaurlaritzak horien eskura jarriko ditu datuok digitalizatzeko eta behar besteko kalitatez aurkeztu ahal izateko bitarteko teknikoak, bai eta giza baliabideak ere. Bestalde, sinatzaileek Jaurlaritzak eskatutako laguntza guztia emango dute datuak digitalizatu eta optimizatzeko. Gainera, etorkizunean ere datuok egokiak izan daitezen adostu ahal diren jarraibideak beteko dituzte.

Garraio Sailak konexioaren bitartez lortutako datuak erabili ahalko ditu MOVEUSKADI sistema elikatzeko, herritarrei, administrazio publikoei eta proiektuan parte hartzen duten garraio publikoko operadoreei sistemak eskaintzen dituen zerbitzuak eskaintzearren. Era berean, zerbitzu horiei dagozkien datuak eskura dauden onenak direla bermatuko du. Besteak beste, honako zerbitzuak eskainiko ditu sistemak: Google Transiten oinarritutako planifikatzaile multimodala, ordutegien planifikatzailea, noiz dator nire garraiobidea? eta nola iritsi?

Gainera, eman zaizkion garraio publikoko zerbitzuaren datuak erabili ahalko ditu Sailak barne erabilerarako ikerlanak, estatistikak eta azterlanak egin eta MOVEUSKADI sistemak administrazio publikoei, garraio operadore partaideei eta plataformaren erabiltzaileei eskainitako abantailak areagotzeko xedez. Halaber, Sailak datuok erabili ahalko ditu herritarren artean garraio publikoaren erabilera bultzatzeko. Horretarako, hainbat plataforma edo euskarri baliatuko ditu.

Era berean, sinatzaileek MOVEUSKADI sisteman sartutako zerbitzuei buruzko informazioa lortu ahalko dute beren barne-tresna eta -aplikazioak elikatzeko eta horiek guztiak garraio publikoko zerbitzuen hornitzaileek zehaztutako helburuetarako bakarrik erabiltzeko.

Parte-hartzaile guztiak MOVEUSKADI sistema behar bezala garatu eta abian jartzeko behar beste ahaleginduko dira, bai eta etorkizunean sistemaren funtzionaltasunak garatu, abian jarri eta hobetzeko ere.
 

 

JAURLARITZAK HAMASEI ETXEBIZITZA SOZIALETARAKO LURRAZAL-ESKUBIDEA EROSI ETA ALOKAIRU BABESTUTARA BIDERATUKO DITU

Erabakia, Horren bidez, Legutioko Ibarra eremuko BS-2 Lurzatian dauden zortzi etxebizitza sozial eta bere eranskinen azalera eskubidea erosiko da, zuzeneko kontratazio bidez, ondoren alokairurako erabiliak izateko.

Erabakia, Horren bidez, Legutioko Ibarra eremuko BS-1 Lurzatian dauden zortzi etxebizitza sozial eta bere eranskinen azalera eskubidea erosiko da, zuzeneko kontratazio bidez, ondoren alokairurako erabiliak izateko.

Gobernu Kontseiluak hamasei etxebizitza sozialetarako eta eranskinetarako lurrazal-eskubidea erosi du Legutioko Ibarra bizitegi-sektorean. Horretarako zuzeneko kontratazio prozedura baliatu du 1.612.128 €-ren truke (BEZa barne).

Etxebizitzok alokairu babestukoak izango dira, eta 2013ko azken hiruhilekoan amaituko dituzte.
 

 

 

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA

KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK ETA INTERESAK SUSTATU ETA BABESTEARREN, TOKI ERAKUNDEEI ETA HAIEK SUSTATUTAKO ERAKUNDEEI 2013KO EKITALDIRAKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO EBAZPENA

Ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa, Kontsumoko zuzendariarena, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko 2013ko deialdia jakinarazten duena.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta defendatzeko toki erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko programa garatzen duen agindua onartu du.

Diru-laguntza hauen bitartez 958.570 euroko zenbatekoa banatuko dute, eta helburua Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoei zuendutako zentroetako eta zerbitzuetako instalazio gastuak, birgaitze-lanak, ekipamenduak edo leku-aldatzeak ordaintzea da.


Hala, Kontsumobidek Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak babesteko politikarekin jarraituko du.
 

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

EUSKO JAURLARITZAK EUSKAL PRODUKTUAK SUSTATZEKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DU GASTEIZKO UDALAREKIN

Erabakia, 2012ko uztailaren 23an Vitoria-Gasteizko Udalarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena balioztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako edo prestatutako tokiko produktuak indartzeko.

Gobernu Batzordeak, gaur egin duen bileran onartu du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren eta Vitoria-Gasteizko udalaren artean sinatu zuten hitzarmena. Horren bitartez, Euskadin landu eta ekoiztutako produktuak garatzeko eta merkaturatzeko aukera eta baldintzak hobetzeko konpromisoa hartu zuen Vitoria-Gasteizko udalak.

Hori horrela, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzaluren departamentuak eta Vitoria-Gasteizko udalak 2012ko uztailan sinatu zuten hitzarmena berretsi du, zeinen bitartez, azken horrek, Green Capital izendapena jaso eta gero eta Europa mailan izango duten oihartzunaz baliatuz, euskal produktuak sustatzeko eta bultzatzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko konpromisoa hartzen zuen.

Helburu horiek lortzeko, Vitoria-Gasteizko udalak hainbat ekimen antolatu ditu eta, horien artean, azpimarragarrienak, Ardoaraba 2012 eta Ardozuriak 2012 jardunaldiak.

Ekimen horietarako Vitoria-Gasteizko udalak 110.000 euro jasoko ditu 2012. urtean Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailetik.
 

 

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURAREN ESTATISTIKAK BURUTZEKO HITZARMENAREN LUZAPENA ONETSI DA

Erabakia, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin estatistikaren arloan izenpetutako lankidetzako esparru-hitzarmena luzatzea baimentzeko dena.

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioarekin (MAGRAMA) nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistikak burutzeko 2009ko apirilaren 17an sinatu zen hitzarmenaren luzapena sinatzea erabaki du gaurko bileran.

Hitzarmen horren helburua, estatu eta autonomia mailako erakundeen artean loturak finkatzea eta bi erakundeek adostutako ingurumen, nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza gaietan estatistika ekimenei eta ikerketei ahalik eta etekin gehien aterako dien teknikak sortzea dira. Hitzarmen horren testuinguruan, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren estatistika gaietan beste Hitzarmen Osagarri batzuk ere egin izan dira.

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran ere, MAGRAMArekin lankidetzan, hitzarmen espezifiko bat sinatzea erabaki du, zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak hainbat gaietarako espezifikoak diren informazio bilketa eta tratamendua egingo duen: desberdindutako lurraldeko inkestak; animalia-buruen kontaketa; abereen komertzializazio mugimenduak; prezio eta soldaten inguruko hileko zein urteko estatistikak; inkubazio-geletako hileko zein urteko estatistikak; akuikultura zentroen Inkesta; edota itsas arrantzaren inkesta ekonomikoa.

Hitzarmen hau bi erakundeek landutako estatistikak bateratu eta alderatzeko sinatzen da, eta halaber, informazioa biltzeko iturri bakarra ezartzea gomendagarria dela uste osoa izanda. Hain zuzen ere, informatzailearentzat bikoiztasunak, desadostasunak eta eragozpenak saihestu daitezen eta, era berean, estatistika-programa gauzatzeko gastua murriztu dadin.
 

 

LURRALDETASUN ETA PAISAIAREN INGURUAN GRADUONDOKOAK BULTZATZEKO 24.000 EUROKO DIRULAGUNTZA ONARTU DA

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza bat emateko euskarazko gradu ondoko ikastaro bat diseinatu eta abian jartzeko, Euskal Herriko lurralde eta paisaian, plangintzan, kudeaketan eta antolamenduan espezializatzeko.

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko diru-laguntza bat emateko "Lurralde Antolakuntza eta Kudeaketako Unibertsitate Espezialista" izeneko ikastaroa finantzatzeko.

Gobernu Batzordeak onartu du bere gaurko bileran Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU) 24.000 euroko dirulaguntza ematea lurraldearen antolamenduarekin eta paisaiarekin zerikusia duten graduondokoak bultzatzeko.

Batetik, UPV/EHUri 12.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du Gobernu Batzordeak euskarazko “Euskal Herriko Paisaiaren eta Lurraldearen Espezializazioa: Plangintza, kudeaketa eta Antolamendua” izeneko graduondokoa diseinatzeko eta martxan jartzeko.

2009. urteko abenduan, Eusko Jaurlaritzaren, UPV/EHUren eta Unesco Etxearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, zeinen bitartez, Arabako Lurraldetasun eta Paisaia izeneko nazioarteko masterra abian jartzeko konpromisoa hartu zuten.

Egun, UPV/EHUk 2012-2013 ikasturtean egingo den euskarazko graduondoko edo ikastaroa diseinatzea eta martxan jartzea aurreikusten du eta, horretarako, onartu da dirulaguntza zuzen hori.

Bestetik, 12.000 euroko beste dirulaguntza bat onartu da, zeinen bitartez, “Lurraldearen Kudeaketa eta Antolamenduaren Unibertsitateko aditua” online graduondokoa edo ikastaroa finantzatuko den.

Ikuspegi bateratu eta anitzetik lurraldetasuna eta hirien garapen jasangarria egin ahal izateko eta kudeatzeko baliabideak eta jakinduria garatzeko helburuarekin, 2008-2009 ikasturtetik “Lurraldearen Kudeaketa eta Antolamenduaren Unibertsitate Aditua” izeneko online graduondokoa abian da eta onartutako dirulaguntza, horrekin aurrera egiteko da.

Graduondoko hori Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren babesaz egiten da.
 

 

KULTURA SAILA

KULTURA SAILAK DONOSTIAKO ZINEMALDIAN EUSKARA SUSTATZEKO, EUSKADIKO FILMATEGIRAKO ETA ASTRA SORMEN FABRIKARAKO EZ-OHIKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA ONETSI DU

Akordio-proposamena, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia sozietateari diru-laguntza zuzen bat emateko, euskal zinema eta euskarazko zinema susta ditzan eta hizkuntza-normalizazioa bultza dezan Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan.

Akordio-proposamena, Euskadiko Filmategia Fundazioari diru-laguntza zuzen bat emateko, ikus-entzunezko eta bibliografiako funtsen zaintza eta digitalizazioa finantzatzeko.

Akordio-proposamena, Gernika-Lumoko Udalari diru-laguntza zuzen bat emateko, Liam Gillick artistaren Faceted Revision Structure obra iraunkorra finantzatzeko eta ASTRA arma-lantegi zaharraren fatxadan ipintzeko, sormen-fabrika gisa erabil dadin.

Gobernu Kontseiluak gaur Kultura sailburuaren zenbait agindu onetsi ditu; agindu horiek, zenbait kultur jarduerari ez-ohiko diru-laguntza emateko dira, hauei, adibidez: Donostiako Zinemaldian euskara sustatzekoa, euskal zinema-ondarea berreskuratu eta babesteko helburuarekin Euskadiko Filmategian inbertsioak egitekoa eta Gernikako ASTRA sormen fabrikan obra bitxia egitekoa.

Zinemaldian euskera sustatzea
Horrela bada, Kultura Sailak ez-ohiko diru-laguntza eman du Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Sozietateari euskal zinema, euskarazko zinema eta hizkuntza normalizazioa sustatzen laguntzeko Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan. Diru-laguntza hori 60.000 eurokoa da.

Laguntza honek, urteko programa finantzatzeko jasotzen duen diru-laguntza izenduna osatuko du, eta ondoko jarduera hauek ordaintzea du helburu, besteak beste:
   - Filma batzuetan euskaraz azpitituluak jartzea, filma batzuk itzultzea, eta zinemara egokitzea hizkuntza irisgarritasuna sustatzeko.
   - Donostiako Jaialdiari buruzko publizitate eta komunikazio guztiak (katalogoak, txostenak, prentsa buletinak, etab.) euskaraz ematea.
   - Aurretik gazteleraz eta ingelesez egindako ikuskizun batzuk euskaraz jasotzeko aukera ematea berehalako itzulpenari esker.
   - Euskal zinemaren industriarentzako esparru bat sortzea, networking-erako eremu bat; gainera, euskal zinemak Zinemira Saria Michel Gaztambideri eman izana ospatu du.

Euskadiko Filmategian inbertsioak egitea
Euskadiko Filmategiak ere ez-ohiko diru-laguntza jasoko du, 60.000 eurokoa, euskal zinema-ondarea berreskuratu eta zaintzeko helburuarekin beharrezko zenbait inbertsio egin ditzan, gaur egun finantzaziorik ez duenez ezin baititu horiek burutu.
   - Ikus-entzunezko funtsak digitalizatzeko Videoma sistemaren gaitasuna handitzea, edukiak sartzeko lanarekin horren biltzeko gaitasun osoa agortu baitute eta ezin baitu balio bereziko beste funts historiko batzuk digitalizatzen jarraitzea.
   - Informatika-softwarea berritzea, zaharkitua baita.
   - Filmatze-materialerako bi artxibo gelak berritu eta handitzea.
   - Zinemaren jatorriari buruzko bildumaren materiala berritzea eta identifikatzea, gaur egun oso modu urrian zaindu baita.
   - Betacam zintak, dvd-ak eta liburuak, etab. erostea.

Gernikako ASTRA sormen fabrikarako obra bitxia
Gernika-Lumoko Udalari emandako ez-ohiko diru-laguntza (42.786,80 eurokoa) Liam Gillick Ingalaterrako artistaren ‘Faceted Revision Structure’ obra iraunkorra finantzatzeko eta Astra lehengo armen fabrikaren eraikinaren aurrealdean jartzeko. Eraikin hori zaharberritu egin dute sormen fabrika moduan erabiltzeko.

Gernika-Lumoko Udala, ASTRA UNCETA Y CÍA armen fabrika historikoaren eraikinean beharrezkoak diren zaharberritze eta eraikuntza lanak burutzen ari da, aipatutako fabrika hori sormen fabrika moduan egokitzeko. Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin bat etorriz, aurrealdean Liam Cillick artista ospetsuaren obra bat jartzeko aukera proposatu zuten, ekitaldi horien osagarri bikain eta berezi moduan. Artista horren lanak mundu luze-zabaleko erakusketa areto garrantzitsuenetan daude.

‘Faceted Revision Structure’ obraren bidez, ASTRA fabrikaren eraikinaren hiru aurrealdeak metalezko panel batzuekin estaliko dira. Panel horiek kolore eredu abstraktu bat osatuko dute, eta sormen fabrikarako bereziki egin dira. Azken emaitza, 800 metro karratuko kolore anitzetako prisma bat, artista honen obra esanguratsuenetako bat da.