2013/01/15 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak Euskadiko Udalei buruz egindako lege-proposamena kontuan hartzeari buruz Jaurlaritzak irizpena adieraztekoa.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Dekretua, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen duena, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, eta gehienez 220.723.334 euroko zenbatekoan.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
SEGURTASUN SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
OSASUN SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
LEHENDAKARITZA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

IZENDAPENAK:

Asier Vallejo Itsaso, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria

Luis María Petricorena Arbelaiz, Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria
 

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, EUSKAL SOZIALISTAK LEGEBILTZAR-TALDEAK EUSKADIKO UDALEI BURUZ EGINDAKO LEGE-PROPOSAMENA KONTUAN HARTZEARI BURUZ JAURLARITZAK IRIZPENA ADIERAZTEKOA.

LABURPENA

JAURLARITZAK TALDE SOZIALISTAK AURKEZTUTAKO UDALEN LEGE PROPOSAMENA KONTUAN HARTZEAREN KONTRAKO JARRERA ADIERAZI DU

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan erabaki du, Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistak aurkeztutako Udalen Lege Proposamena kontuan hartzearen kontrako txostena onartzea.

Jaurlaritzaren iritziz gai honek politikaren, gizartearen eta erakundeen eragileen arteko adostasun politikoa behar du aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko sare politiko-instituzionala hobetzea, eta horregatik hartu-emanak eta negoziazioak sustatzeko konpromisoa hartzen du Gobernuak, administrazioaren hiru mailekin adostutako erreforma bat aurkeztu ahal izateko, hiru maila horiek egoki koordinatu eta harmonizatzeko.

  

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

Jesús María García Arejula, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria

Mª Rosa Gómez Alvarez, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria

Mª Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre, Giza Eskubideen zuzendaria

Javier Gil Fernández, Lan Harremanen zuzendaria

José Raimundo Cuesta Graña, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria

María Encarnación Echazarra Huguet, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria

IZENDAPENAK:

Jon Arturo Uriarte Unzalu, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria

Xabier Unanue Ortega, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria

Elixabete Etxanobe Landajuela, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria

Maria Teresa Iruretagoyena Ibarguren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

IZENDAPENAK:

Joseba Imanol Aburto Erdoiza, Nazioartekotzeko zuzendaria

Jon Andoni Zárate Zarraga, Merkataritzako zuzendaria

Eduardo Aguinaco López de Suso, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

José Felipe Yarritu Díaz, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria

IZENDAPENAK:

María Ubarrechena Cid, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, EUSKADIKO ZOR PUBLIKOAREN JAULKIPEN BAT EDO HAINBAT EGITEKO EDO ZORPETZE-ERAGIKETAK HITZARTZEKO BAIMENA EMATEN DUENA, HORIEK PRESTATZEKO MODUA EDOZEIN DELA ERE, ETA GEHIENEZ 220.723.334 EUROKO ZENBATEKOAN.

LABURPENA

ZOR PUBLIKOAREN JAULKIPEN BERRIAK ONARTU DA

Gobernu Kontseiluak Zor Publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egiteko baimena ematen duen dekretua onetsi du gaur. Gehienezko zenbatekoa 220.723.334 eurokoa izango da.

Aurrekontuen Lege berririk ez dagoen bitartean, luzatu egin da Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari 2012ko Aurrekontuen Legearen bitartez baimendu zion zorpetze-ahalmena.

Gobernu Zentralarekin adostutako zorpetze-baimena eta 2012an egindako zorpetze-eragiketak kontuan hartuta, eta 2012ko urriaren 26ko azken baimenak bertan babestutako eragiketak 2013ko martxoaren 31ra arte formalizatzeko aukera ematen duenez, 220.723.334 eurokoa da, momentuz, zorpetzeen gehienezko zenbatekoa.

1.- Gehienezko zenbatekoa, guztira: 220.723.334 euro

2.- Interes-tasa: Finkoa edo aldakorra

3.- Epea: Gehienez 30 urte.


Dekretu honek baimendutako zorpetze-eragiketak Zor Publikoaren jaulkipenen bidez edo mailegu- edo kreditu-eragiketaren baten bidez gauzatuko dira. Bada, eragiketa horietatik eratorritako baliabideak EAEren 2013ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak finantzatzeko erabiliko dira.

    

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

José Luis España Guzmán, Zerga Administrazioko zuzendaria

IZENDAPENAK:

Miren Itziar Agirre Berriotxoa, Zerga Administrazioko zuzendaria
   

 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

Juan Manuel Aramendi Arteaga, Langileriaren Kudeaketako zuzendaria

Igor Marín Ochoa, Kabinetearen eta Hedabideen zuzendaria

IZENDAPENAK:

Konrado Mugertza Urkidi, Langileriaren Kudeaketako zuzendaria

Josu Aguirre Goitia, Zerbitzu zuzendaria
 

 

SEGURTASUN SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

José Mª Echegaray Fernández, Giza Baliabideen zuzendaria

José Luis Ramos García, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria

IZENDAPENAK:

Eugenio Artetxe Palomar, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

Mª Mercedes Estébanez Carrillo, Osasun Publikoko zuzendaria

José Asua Batarrita, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria

Mª Celina Pereda Riguera, Droga Gaietako zuzendaria

Ana María Collía Posada, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria

IZENDAPENAK:

María Dorronsoro Iraeta, Osasun Publikoko zuzendaria

María Luisa Arteagagoitia González, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria

Belén Greaves Badillo, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

IZENDAPENAK:

Jose Ignacio Bañuelos Ibáñez, Zerbitzu zuzendaria