2013/02/19 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako Kargudun Publikoaren jokaera kodea eta haren bateraezintazunen Erregimena arautzeko lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak duen iritzia jakinarazteko.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
OSASUN SAILA X. LEG.
Izendapenak eta Kargu-kentzeak
Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoak egiturazko lanpostuetan lanbide-talde bakoitzeko eduki dezakeen pertsonalaren gehienezko kopurua aldatzen dena.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, EUSKAL SOZIALISTAK LEGEBILTZAR-TALDEAK AURKEZTUTAKO KARGUDUN PUBLIKOAREN JOKAERA KODEA ETA HAREN BATERAEZINTAZUNEN ERREGIMENA ARAUTZEKO LEGE-PROPOSAMENA AINTZAT HARTZEARI BURUZ JAURLARITZAK DUEN IRITZIA JAKINARAZTEKO.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZA KARGU PUBLIKOAREN JOKABIDE KODEAREN ETA HAREN BATERAEZINTASUN ARAUBIDEAREN LEGEA PROPOSATZEAREN ALDE DAGO

Lege berri hori ekarriko duen Legebiltzarreko lana amaitu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Etika eta Gobernu Onaren Kode berria aurkeztuko du gehienez ere hilabeteko batean. Goi-kargudun eta konfiantzako langile guztiek sinatuko dute.

Gobernu Kontseilua “kargu publikoaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea zehazten duen lege-proposamena” aintzat hartzearen alde agertu da gaur.

Eusko Jaurlaritzaren aburuz, “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan kargu publikoak betetzen dituzten pertsonen jardun- eta jokabide-printzipioei nahiz haien eginkizunarekin bateragarriak diren jarduerei buruzko lege-proiektua”ren edukia VIII. legegintzaldian aurkeztutakoaren oso antzekoa da. Lege-proiektu hori VIII. legegintzaldian aurkeztu zen, baina ez zuten izapidetzen amaitu, hauteskunde-deialdia zela-eta.

“Kargu publikoaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea zehazten duen lege” berri hori ekarriko duen Legebiltzarreko lana amaitu bitartean, Eusko Jaurlaritzak “Etika eta Gobernu Onaren Kode” berria aurkeztuko du, gehienez ere hilabeteko batean. Kode hori orain indarrean dagoena baino zorrotzagoa izango da eta goi-kargudun eta konfiantzako langile guztiek sinatuko dute.
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

IZENDAPENAK:

José M.ª Barrutia Legarreta, Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria
 

 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

IZENDAPENAK ETA KARGU-KENTZEAK

KARGU KENTZEAK:

Alberto García de Alcaraz Pareja, Osasun eta Kontsumo Saileko Arabako lurralde-zuzendaria

José Mª Begiristain Aranzasti, Osasun eta Kontsumo Saileko Gipuzkoako lurralde-zuzendaria

Adela Olascoaga Arrate, Osasun eta Kontsumo Saileko Bizkaiko lurralde-zuzendaria


 

ERABAKIA, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ENTE PUBLIKOAK EGITURAZKO LANPOSTUETAN LANBIDE-TALDE BAKOITZEKO EDUKI DEZAKEEN PERTSONALAREN GEHIENEZKO KOPURUA ALDATZEN DENA.

LABURPENA

OSAKIDETZAK, EUSKAL OSASUN ZERBITZUAK, IZAN DITZAKEEN EGITURAZKO LANGILEEN GEHIENEZKO MUGAK ALDATZEN DITUEN ERABAKIAREN PROPOSAMENA, TALDE PROFESIONALEN ARABERA ANTOLATUTA

Osakidetzak, Euskal Osasun Zerbitzuak, izan ditzakeen egiturazko plantillaren gehienezko mugak talde profesionalen arabera antolatuta eguneratzea onetsi du Gobernu Kontseiluak. Iazko maiatzean onetsitako kopurua egonkor atxiki du.

Eguneraketa honen ondoren egiturazko plantilla bera izaten jarraitzen du Osakidetzak, 25.816 langile, hain zuzen; hala ere, talde profesionalen banaketan aldaketak izan dira.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak dio Osakidetzako langileen plantilla Gobernu Kontseiluak talde profesionalen arabera onesten duen gehienezko kopuruari egokituko zaiola. 2012ko maiatzean onetsi zuen azkenekoz mugak ezartzeko erabaki bat, eta orain hura eguneratu behar da.

Oraingo erabakiaren motiboa da erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluak 2012ko azaroan postuak amortizatzeko eta sortzeko espedientea onetsi izana, dauden baliabideak gaur egungo beharrizanetara egokitzeko zerbitzuen antolamenduak berrantolatu beharraren ondorioz.