2013/09/10 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Eusko jaurlaritzak 397.059 euro bideratu ditu landa-eremuetan mikroenpresak sortzera eta garatzera
Eusko Jaurlaritzak 156.000 euro bideratu ditu landa-eremuetan enplegua sortzera
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Eusko jaurlaritzak babestutako 684 etxebizitza zozketatuko ditu irailean Etxebideko erabiltzaileen artean
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
350.000 euro liburutegi publikoetan teknologia berriak ezarri eta garatzeko
670.000 euro liburutegi publikoetan funtsak handitu edo berritzeko
208.000 euro irakurketa eta liburutegien erabilera sustetzeko jardueretarako
OSASUN SAILA X. LEG.
Osasun Sailak 1,3 milioi euro bideratuko ditu aurten osasun arloko ikerkuntza proiektuetarako eta profesionalak trebatzeko
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
DekretuA, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita dagoen Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena.
Dekretua, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan parte hartuko duen Estatuko Administrazio Orokorrako kide bat kendu eta beste bat izendatzen duena.
Eusko Jaurlaritzak premiazkotzat jo du Arabako Foru Aldundiak okupatzea, nahitaezko desjabetzea egin dadin, "Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko Proiektuan"
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK 397.059 EURO BIDERATU DITU LANDA-EREMUETAN MIKROENPRESAK SORTZERA ETA GARATZERA

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak aurreikusitako 2013ko laguntzak deitu ditu. Mikroenpresak sortu eta garatzera bideratuko 2007-2013 EAEko Landa Garapen Jasangarriko Programarekin bat egiten du deialdiak.

Landaren eta Itsasertzaren Garapenerkao eta Europako Politiketarako Zuzendaritzak kudeatutako programak zehazten duenez, laguntzok jaso ditzaketen mikroenpresek honako baldintzak bete behar dituzte maiatzaren 6ko 2003/361/CE Batzordearen Gomendioak definitu bezala: ezin dira nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotuta egon, hamar langile baino gutxiago izan behar dituzte eta euren urteko negozio bolumena edo balantze orokorra ezin da 2 milioi euro baino handiagoa izan.

Eskaerak Arkautin aurkez daitezke Mendinet elkartearen bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Juridikoaren Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabilita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hilabeteko epea izango da eskaera aurkezteko.
 

EUSKO JAURLARITZAK 156.000 EURO BIDERATU DITU LANDA-EREMUETAN ENPLEGUA SORTZERA

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak landa-eremuetan lanpostuak sortzeko 2013ko laguntzak deitu ditu. Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntza lerroak Erein programaren baitan, eta enplegua sortzea dute xede.

Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketarako Zuzendaritzak kudeatutako programak zehazten duenez, laguntzok pertsona fisikoek, irabazi asmorik gabeko zein irabazi asmodun pertsona juridiko-pribatuek, erakunde lokalek, tokiko erakunde publikoek, eskubide publikoko korporazioek eta indarreko legedian jasotako beste edozein forma juridikotako erakundeek jaso ahal izango dituzte, betiere laguntza bakoitzari dagozkion baldintzak betetzen baldin badituzte.

Eskaerak Arkautin aurkez daitezke Mendinet elkartearen bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Juridikoaren Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabilita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hilabeteko epea izango da eskaera aurkezteko.
 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK BABESTUTAKO 684 ETXEBIZITZA ZOZKETATUKO DITU IRAILEAN ETXEBIDEKO ERABILTZAILEEN ARTEAN

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok irailean aurreikusitako zozketen egutegia aurkeztu du Gobernu Kontseiluan; babestutako 684 etxebizitza esleituko dira Bizkaian eta Gipuzkoan bizikidetzako 3.015 unitateren artean. Zozketak notario aurrean egingo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen. Zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da webgune hauetan: www.visesa.com eta www.irekia.euskadi.net.

Zozketak datorren ostegunean, irailak 12, 12:00etan hasiko dira, Visesak sustatutako babes ofizialeko 62 etxebizitza zozketatuko baitira Eibarren. Irailaren 3an hasi zen Egazelai sektorea urbanizatzeko lanen lehenengo fasea. Lurzati haietan babestutako 62 etxebizitza eta alokairuko zuzkidurako 47 bizitoki egingo dira, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak sustatuta, baita 42 etxebizitza libre ere. Lehen fase hori egokitzeko lanek 8 hilabete irautea dute aurreikusita.

Hurrengo zozketetan etxebizitza hauek esleituko dira: 204 BOE Leioan (irailak 17, 12:00), 48 BOE Irunen (irailak 19, 12:00), 72 BOE Barakaldon (irailak 24, 12:00) eta, azkenik, prezio tasatuko 190 etxebizitza eta babes ofizialeko 109 etxebizitza Bolueta-Bilbon (irailak 26, 12:00). Haien bidez, 700 familia ingururen etxebizitza-beharrari erantzungo zaio.

Aurreko sustapenetarako izena emandako hiru mila bizikidetza-unitatetik gora haiei (gehienak Barakaldo eta Bilbokoak), mila etxebizitza-eskatzaile gehiago gaineratu dira, Eibar, Leioa eta Irungo eremu funtzionaletarako behin-behineko izena eman dutenak. Zozketaren lehen fasean esleitu gabe gelditzen diren etxebizitzak eskuratzeko aukera izango du azken talde horrek.
 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

350.000 EURO LIBURUTEGI PUBLIKOETAN TEKNOLOGIA BERRIAK EZARRI ETA GARATZEKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, liburutegi publikoetan teknologia berriak ezarri edo/eta garatzeko diru-laguntza deialdia arautzen duen Agindua onartu du.

Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du, eta Euskadiko udal edo toki erakundeak aurkeztu ahal izango dira bertara, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegien gaineko eskumenik baldin badute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.
 

670.000 EURO LIBURUTEGI PUBLIKOETAN FUNTSAK HANDITU EDO BERRITZEKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko liburutegi publikoetako funtsak handitu edo eta berritzeko diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek 670.000 euroko diru-kopurua du, eta Euskadiko udalak eta toki erakundeak aurkeztu ahal izango dira bertara, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegien gaineko eskumenik baldin badute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.
 

208.000 EURO IRAKURKETA ETA LIBURUTEGIEN ERABILERA SUSTETZEKO JARDUERETARAKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko jarduerak eta liburutegi publikoetako zerbitzuen erabilera bultzatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek 208.000 euroko diru kopurua du, eta Euskadiko udalak eta toki erakundeak aurkeztu ahal izango dira bertara, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegien gaineko eskumenik baldin badute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.
 

OSASUN SAILA X. LEG.

OSASUN SAILAK 1,3 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU AURTEN OSASUN ARLOKO IKERKUNTZA PROIEKTUETARAKO ETA PROFESIONALAK TREBATZEKO

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 1.018.161 euro bideratuko ditu aurten hasten diren osasun-arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzera, eta 111.460 euro, berriz, osasun-arloko profesionalak trebatzeko aurten gauzatzen diren beka eta laguntzetara.

Gaurko Gobernu Kontseiluan onartu dira bi deialdiak. Euskadiko osasun-sistema etengabe garatzearren eta hobetzearren osasun-arloko ikerkuntza oinarrizko elementu gisa sustatzeko eta bere profesionalak etengabe prestatzen eta trebatzeko Osasun Sailak egin duen apustuaren isla dira bi deialdiak. Horren ildotik datoz ondorio hauek ere: osasun-zerbitzuek kalitate hobea izatea, osasun-arreta hobea izatea eta, beraz, pertsonen osasunak eta ongizateak ere hobera egitea.

 

Honelakoak izan ahal izango dira, zehazki, Euskadiko osasun-zentro pribatu zein publikoetako ikertzaileei zuzenduta dauden laguntza hauen helburu duten ikerketa-proiektuak: Ikerkuntza biomedikoa, Osasun-arloko teknologia eta zerbitzuak ebaluatzeko ikerkuntza edo Ekintza bidezko ikerkuntza.

Ikerkuntza biomedikotzat hartuko da osasun publikoaren eta osasun-zerbitzuen arloan egiten den oinarrizko ikerkuntza (gaixotasunak ardatz hartuta), klinikoa (pazienteak ardatz hartuta) eta epidemiologikoa; halaber osasuna nahiz ikerkuntza biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzera bideratutako garapen teknologikoa.

Bestalde, Teknologiak eta Zerbitzu Sanitarioak Ebaluatzeko Ikerkuntzaren bidez ebaluatu egin nahi da teknologia sanitarioak erabiltzearen ondorioz, epe labur nahiz luzean izaten diren ondorio kliniko, sozial, ekonomiko, legal eta etikoak; alde horretatik, teknologia sanitariotzat hartuko dira pertsona osasuntsu zein gaixoen beharrizanak asetzea helburu dutenak, hala nola, sendagaiak, ekipamenduak, dispositibo eta prozedura medikoak, antolamendu-eredu eta laguntza-sistemak (telemedikuntza, e-osasuna, informazio-sistemak...). Ikerkuntza-arlo horretan, halaber, beste alderdi hauek landuko dira: osasun-zerbitzuak, osasun-estrategiak, pazientearen segurtasunerako estrategiak, Osakidetzaren laguntza-jardueraren hobekuntza, sektore estrategikoen arloko ikerkuntzaren sustapena, eta berdintasunaren sustapena.

Ekintza Bidezko Ikerkuntza lankidetza eta parte-hartzea oinarri dituen ikerkuntza-metodo bat da. Ikerkuntza eta ekintza barne hartzen ditu, eta osasun-sisteman aplikatzekoak diren hobekuntzak lortzea du xede.

Trebakuntzari dagokionez, beka- eta laguntza-deialdi honen hartzaileak izango dira osasun-arloko langileak, oro har, eta bi trebakuntza-lerro aurreikusi dira: alde batetik, osasuna kudeatzeko trebetasunak bereganatzeko ikastaro eta prestakuntza-ekintzak, eta, bestetik, osasun-arloko ikerkuntzan hasteko prestakuntza-planak, gerora ikasleak Euskadiko osasun-sistemako ikerketa-taldera biltzeko.

Laguntza hauek nola emango diren arautzen duten bi Aginduak EHAAn argitaratuko dute aurki, eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratze-egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILARI ATXIKITA DAGOEN EUSKO TRENBIDEAK-FERROCARRILES VASCOS, S.A. SOZIETATE PUBLIKOKO ZUZENDARITZA-KARGUEN ZERRENDA ONARTZEKO DENA.

Eusko Jaurlaritzak Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA elkarte publikoaren zuzendaritzako egitura sinplifikatu du

LABURPENA

Gaur goizean dekretu bat onartu du Eusko Jaurlaritzak Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoaren zuzendaritzako koadroa sinplifikatzeko, plantilla-egokitzapena eta dezelerazio ekonomikoa aintzat hartuta. Aurrerantzean, zuzendari nagusia izango da ETko zuzendaritzako kargu bakarra.

Orain arte zuzendari nagusia eta kontseilari ordezkaria ageri ziren sozietatearen zuzendaritzako karguen artean.

Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko eta Elkarte Publikoetako Langileen Estatutua arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 dekretuaren 3.1 artikuluak honela dio: «Gobernu Kontseiluak, zuzenbide pribatuko erakunde publiko edo elkarte publikoak atxikita dauden sailen titularrek proposatuta, haien zuzendarien zerrenda onartuko du dekretu bidez».
 

DEKRETUA, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN PARTE HARTUKO DUEN ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAKO KIDE BAT KENDU ETA BESTE BAT IZENDATZEN DUENA.

Eusko Jaurlaritzak Iñaki Errazkin izendatu du Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Iñaki Errazkin izendatu du Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluko Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren Foru Erabakiak, 2013ko ekainaren 25ekoak, Juan Carlos Alduntzin kendu zuen Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari-kargutik, eta Iñaki Errazkin izendatu zuen.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko testu bateratua onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak arautzen ditu portu-agintaritzen administrazio-kontseiluak izendatzeko prozedura eta haien osaera.
 

EUSKO JAURLARITZAK PREMIAZKOTZAT JO DU ARABAKO FORU ALDUNDIAK OKUPATZEA, NAHITAEZKO DESJABETZEA EGIN DADIN, "LAPUEBLA LABARCAKO A-3216 ERREPIDEKO PLATAFORMA HANDITZEKO ETA TRAZATUA HOBETZEKO PROIEKTUAN"

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak premiazkotzat jo du Arabako Foru Aldundiak «Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko, 64,96 kilometro-puntutik (elkargunea A-24 errepidearekin) 71,04 kilometro-puntura arteko (Lapuebla Labarcako herrigunearen jatorria), plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko proiektu»rako behar diren ondasun eta eskubide zehaztu eta bereiziak okupatzea, nahitaezko desjabetzea egin dadin.

"Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko, 64,96 kilometro-puntutik (elkargunea A-24 errepidearekin) 71,04 kilometro-puntura arteko (Lapuebla de Labarcako herrigunearen jatorria), plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko proiektu"rako espedientea egin eta formalki onartu ondoren, proiektu egiteko lur guztiak eduki behar zituela adierazi zuen Arabako Foru Aldundiak.

Proiektuak Lapuebla Labarcan A-3216 errepidearen trazatua hobetzea eta plataforma handitzea du helburu. Espedientearen izapideak egiteko hirigintzako oztoporik ez dagoela ikusi dute Zerbitzu Teknikoek.