2013/10/01 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Jaurlaritzak 919.000 euro bideratuko ditu Memoria Historikoa, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko proiektuak finantzatzeko.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Erabakia, Echebastar Fleet, Atunsa, Pevasa, Inpesca eta Albacorari zuzeneko diru-laguntza bat ematekoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna bermatzen laguntzea.
Erabakia, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena baimentzen duena, "Oleum" proiektua garatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Erabakia, Elkargi, S.G.R. eta Oinarri, S.G.R. sozietateekin birfidantza-hitzarmen oinarrizkoak eta osagarriak sinatzeko baimena ematekoa.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Agindua, 2013-2014 ikasturtean Eskolatze Osagarriko Programak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.
Agindua, 2013-2014 ikasturtean dirulaguntzak emateko deialdia egiten da eta zero eta hiru urte arteko haureskolen titular diren tokikorporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta toki-korporazio horien arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko.
Agindua, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Dekretua, Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoak daukan kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Eusko Jaurlaritzak Arabako Caicedo Yusoko lakua ingurumenaren aldetik leheneratzea sustatuko du.
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegokoak Euskadiko Bioaniztasunaren Gutuna berresteko daukan borondatea adierazten dena.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

JAURLARITZAK 919.000 EURO BIDERATUKO DITU MEMORIA HISTORIKOA, BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO PROIEKTUAK FINANTZATZEKO.

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin.

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerriek eta gainerako Toki Erakundeek Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen alorrean garatutako programak eta ekimenak diruz laguntzeko laguntzak lortzeko deia egiten duena.

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskadin Bakearen, Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten da.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Memoria Historikoa, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko proiektuak finantzatzeko urte honetarako aurreikusitako diru-laguntzak onartu ditu gaur: 919.000 euro, guztira. Diru-laguntza horiek Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak izapidetuko ditu eta hiru ebazpenetan daude jasota. Aurreko astean Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako esparru dekretuak hiru laguntza ildo ezarri zituen eta esparru dekretu hori garatzen dute hiru ebazpenok.

Hain zuzen ere, aurten 105.000 mila euro bideratuko dira zenbait proiektu diruz laguntzera, proiektu horien bitartez memoria historikoa eta balio demokratikoak berreskuratu, zabaldu eta ezagutarazteko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan 1936-1977 arteko aldian demokraziaren eta askatasunaren alde egin zutenak ohoratzeko. Pertsona juridiko pribatu eta irabazi asmorik gabekoak izan daitezke onuradunak, betiere lortu nahi dituzten helburuak memoria historikoa berreskuratzearen ingurukoak badira.

Bestalde, 260.000 euroko diru-laguntza emango die bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzeko EAEko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek burututako proiektu eta ekimenei, eta 554.400 euro jasoko dituzte alor bera jorratzeko gizarte erakunde eta mugimenduek gauzatutako proiektuek.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean hasiko da eta egun horretatik hilabete igaro ondoren amaituko da.
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA, ECHEBASTAR FLEET, ATUNSA, PEVASA, INPESCA ETA ALBACORARI ZUZENEKO DIRU-LAGUNTZA BAT EMATEKOA. HELBURUA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN PORTU BASEA DUTEN ATUNKETARI IZOZKAILUEN SEGURTASUNA BERMATZEN LAGUNTZEA.

LABURPENA

JAURLARITZAK 1.396.148 € BIDERATUKO DITU EUSKAL ATUNONTZIAK INDIKOAKO OZEANOKO PIRATETATIK BABESTEKO

Eusko Jaurlaritzak onartutakoaren arabera, 1.396.148,15 euroko diru-laguntza emango die Euskal Autonomia Erkidegoetan egoitza-portua duten atunontzi izoztaileen armadoreei.

Eusko Jaurlaritzak lehentasunezkotzat jotzen du euskal ontzien segurtasuna bermatzea, harik eta Indiako Ozeanoko pirata-talde antolatuen eraso ugariek, Playa de Bakio eta Alakrana ontzien bahiketak kasu, eragindako arrisku-egoera amaitu arte.

Ontzidia babesteko, atunontzietan segurtasun pribatua ezartzea erabaki zen. Espainiako Gobernuak laguntzak kendu dituen arren, Eusko Jaurlaritzak babesa ematen jarraitzen du, beharrezkoa dela iritzi baitio Euskadin egoitza-portua duten atunontzi izoztaileen segurtasuna bermatzea, Echebastar Fleet, Atunsa, Pevasa, Inpesca eta Albacora ontziena, hain zuzen.

Diru-laguntzaren ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketa aurretiazkoa izango da, eta hitzarmena onartzen den datan aurreikusitako guztizko kantitatearen % 25 osatuko du. Gainerakoa gastua erabat justifikatu ondoren emango da. Bigarren ordainketarako beharrezkoa den justifikazioa gastua egin eta hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen egin beharko da.
 

 

ERABAKIA, ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA BAIMENTZEN DUENA, "OLEUM" PROIEKTUA GARATZEKO.

LABURPENA

ARABAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKO JAURLARITZAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE "OLEUM PROIEKTUA" SUSTATZEKO

Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailarekin eta Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, OLEUM proiektua indartu eta Arabako Errioxan olibondo-laborantza sustatzeko.

Hitzarmena Eusko Legebiltzarrera eramango dute, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko dute.

 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, ELKARGI, S.G.R. ETA OINARRI, S.G.R. SOZIETATEEKIN BIRFIDANTZA-HITZARMEN OINARRIZKOAK ETA OSAGARRIAK SINATZEKO BAIMENA EMATEKOA.

LABURPENA

EAEKO ADMINISTRAZIOAREN, ELKARGIREN ETA OINARRIREN ARTEKO BIRFINKATZE HITZARMENAK FORMALIZATZEA.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du berfinkatze-hitzarmenak formalizatzeko. Eusko Jaurlaritzak ELKARGI eta OINARRIri - elkarren bermerako sozietateei- eman behar dizkie, 2013an enpresa txiki eta ertainen alde eta autonomoen alde gauzatu diren finantza-abalen eragiketak direla-eta.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

AGINDUA, 2013-2014 IKASTURTEAN ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

1,2 MILIOI ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK GARATZEKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2013-14 ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek diruz lagunduko dituen eskolatze osagarriko programak, egoera sozial eta kultural kaltegarrian egon eta eskolara egokitzeko zailtasun handiak dituzten 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduak izango dira.

Deialdi honek 1.202.450 euroko diru kopurua du, eta beronen onuradun izan daitezke: udalak, mankomunitateak edo beraiek sortutako entitateak, irabazi asmorik gabeko entitateak eta itunpeko ikastetxeak. Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.
 

 

AGINDUA, 2013-2014 IKASTURTEAN DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA EGITEN DA ETA ZERO ETA HIRU URTE ARTEKO HAURESKOLEN TITULAR DIREN TOKIKORPORAZIOEI DEIALDIA EGITEN ZAIE HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREN ETA TOKI-KORPORAZIO HORIEN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAK GAUZATZEKO.

LABURPENA

4.690.000 EURO UDAL HAUR ESKOLENTZAT

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2013-14 ikasturtean diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen eta 0 eta 3 urte arteko haur eskolen titular diren toki korporazioei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailarekin hitzarmenak sinatzeko deia egiten dien Agindua onartu du. Diru-laguntzak haur eskola horiek mantentzeko kostuak finantzatzeko izango dira.

Diru-laguntza hauen onuradun izango dira haur eskolen titular diren Euskadiko udalak, beti ere haur eskola horiek 297/2002 Dekretua, abenduaren 17koa, indarrean sartu baino lehenagokoak badira (0-3 urte arteko haur eskolak arautzen dituen Dekretua).

Deialdi honek 4.690.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.
 

 

AGINDUA, 2013. URTEAN EGITEN DIREN EDO HASTEN DIREN KATEGORIA ABSOLUTUKO NAZIOARTEKO KIROL-LEHIAKETA OFIZIALETAN PARTE HARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ARAUAK EZARTZEKO DENA.

LABURPENA

329.800 EURO NAZIOARTEKO KIROL LEHIAKETA OFIZIALETAN PARTE HARTZEKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2013 urtean hasten edo egiten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du.

Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialtzat ondorengo hauek ulertzen dira: Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo Nazioarteko Liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden lehiaketak. Gainera, lehiaketa horiek goi mailako kirola bultzatzera egon beharko dute bideratuta. Diru-laguntza hauek ez dira izango parte hartzea sustatzen duten kirol programentzat, ez eta euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol lehiaketentzat ere.

Deialdi honek 329.800 euroko diru kopurua du, eta beronen onuradun izango dira kirol elkarteak, kirol taldeak, eta kirola helburu duten nortasun juridikodun entitateak, beti ere egoitza soziala Euskadin badute. Kirol Federazioek ez dute diru-laguntza hauek eskuratzeko aukerarik. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK DAUKAN KIDE BAT KARGUTIK KENDU ETA BESTE BAT IZENDATZEKO DENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK IÑAKI GARCINUÑO IZENDATU DU EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ORDEZKARI BILBOKO PORTU AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN

 Eusko Jaurlaritzak Iñaki Garcinuño Zabala izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari Bilboko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan, José Mª Vazquez Eguskizaren ordez.

Autonomia Erkidegoko organo eskudunak izendatzen eta bereizten ditu Kontseiluko kideak, horiek ordezkatzen dituzten erakunde, organismo eta entitateek proposatuta. Araudi hori kontuan izanda eta Bizkaiko Enpresa Konfederazioarekin bat, Iñaki Garcicuño Zabala izendatu dute.
 

 

EUSKO JAURLARITZAK ARABAKO CAICEDO YUSOKO LAKUA INGURUMENAREN ALDETIK LEHENERATZEA SUSTATUKO DU.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Caicedo Yusoko laku inguruaren ingurunea berreskuratzeko proiektua, Europar batasunaren intereseko leku (ES2110007) eta Nazioarteko Garrantzizko Ramsar Hezegune (1258 tokia) izendatua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Arabako Foru Aldundiak «ES2110007 Garrantzi Komunitarioko Leku eta Nazioarteko Garrantziko Ramsar Hezegune izendatutako Caicedo Yusoko lakuaren ingurunea (1258. lekua) ingurumenaren aldetik leheneratzeko proiektuak» kaltetutako ondasunak eta eskubideak okupatzea adierazi du Eusko Jaurlaritzak premiaz, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Arabako Foru Aldundiak «ES2110007 Garrantzi Komunitarioko Leku eta Nazioarteko Garrantziko Ramsar Hezegune izendatutako Caicedo Yusoko lakuaren ingurunea (1258. lekua) ingurumenaren aldetik leheneratzeko proiektua» onartu zuen, bai eta nahitaezko desjabetzeko espedientea hasi ere. Esandako espedientean, izapide horretarako premiazko adierazpena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluarekin bat.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik zehaztu duenez, «jardueraren helburua Caicedo Yusoko lakuaren inguruneko ekosistemaren narriadura saihestea da, eta, horretarako, hezeguneak ingurumenaren aldetik leheneratzea. Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko hirigintza-oztoporik; hortaz, Gobernu Kontseiluak Dekretua onartuko du».
 

 

ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK EUSKADIKO BIOANIZTASUNAREN GUTUNA BERRESTEKO DAUKAN BORONDATEA ADIERAZTEN DENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK «EUSKADIKO BIODIBERTSITATEAREN KARTA» BERRETSIKO DU BIHAR TXINGUDIN

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan, «Euskadiko Biodibertsitatean Karta» berresteko borondatea adierazten du eta horretarako eskuduntza ematen dio Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzan esandako deklarazioa izenpetu dezan. Bihar, asteazkena, izango da atxikimendu ekitaldi hori, Txingudin.

Eusko Jaurlaritzak, Europako beste goberntu eta erakunde batzuekin batera, eskualdearteko lankidetza-proiektu batean (INTERREG IVC) hartu du parte, Europan biodibertsitatearen balioa aitortzeko xedez (Reverse).

Proiektu honen helburua eskualde-politiken eraginkortasuna hobetzea da, biodibertsitateari dagokionez, hiru ardatz edo sektore nagusiren inguruan (Nekazaritza, Turismoa eta Lurralde Plangintza). Horretarako, esandako hiru alor horietan eskualdeetan gauzatzen diren jardunbide egokiak elkar trukatzetik sortutako ikasbide praktikotik abiatuko da, batez ere. Hiru sektore horiek, hain zuzen, biodibertsitatean eragin handia izateaz gainera, haren garrantzi ekonomikoaren adierazleak dira, eta, era berean, eskualdeko eta tokiko erakundeek zeresan handia dute aipatutako sektoreetan.