2014/04/01 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna sailak 5,5 milioi euroko Global Lehian nazioartekotze Programaren deialdia onartu du.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Agindua, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2014an kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten diena.
Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautuko dituena.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

EKONOMIA GARAPENA ETA LEHIAKORTASUNA SAILAK 5,5 MILIOI EUROKO GLOBAL LEHIAN NAZIOARTEKOTZE PROGRAMAREN DEIALDIA ONARTU DU.

LABURPENA

• Enpresen nazioartekotzea babesteko programa duela gutxi onartu zuen Gobernu Kontseiluak
• 5,5 milioi euroko aurrekontu saila hartuko duen deialdia, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna sailaren proposamenari esker, Global Lehian diru-laguntzen programa deitu du, 2014an ETEak beren aldetik edo lankidetzan nazioartekotzeko.

Helburu horretara, 5.520.000 euro bideratuko dira, programaren artikuluetan aurreikusitako zenbait etapatan banatuta:
   • Hasierako etapa: 828.000 euro
   • Indartze etapa: 3.312.000 euro
   • Ezarpen etapa: 1.380.000 euro

Eskabideak non eta nola aurkeztu

Eskabidea telematikoki bete beharko da, eta hurrengo helbide elektronikoetara bidali beharko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/es/

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/

Txostena eta izapideak, hurrengo helbide honetan ikusi ahalko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones/

Global Lehian Ekimenaren ezaugarri nagusiak gogora

Global Lehian programaren laguntzek, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez bideratutakoek, Euskadiko enpresen sustapen- eta funtzionamendu-jarduerari eusteko helburua dute, merkatuetan sar daitezen errazteko.

Agindu berriak PROINTER programa ordezkatu eta arautze-esparru berria ezarri du, zeina diseinatu den ETEei laguntza emateko, horien nazioartekotze-mailaren arabera. Horretarako, Aginduak lau laguntza-etapa bereizten ditu: hastapen-jarduerak, sendotze-jarduerak, ezarpena, haren hiru modalitateetako edozeinetan: merkataritza, ekoizpena edo zerbitzu-enpresak eta enpresek nazioartekotze-espezialistak aurkitzea eta beren erakundeak merkatu globalaren eskakizunetara egokitzea.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

AGINDUA, BIKAIN-EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGIRIAREN EBALUAZIO-PROZESUA ARAUTU, ETA 2014AN KANPO-EBALUAZIOAREN ZERBITZUA JASO NAHI DUTEN ERAKUNDEEI IZENA EMATEKO DEI EGITEN DIENA.

LABURPENA

BIKAIN-EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGARIA ESKURATZEKO DEIALDIA

Gobernu kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2014an eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egiten dien Agindua onartu du. Era berean, Aginduak ziurtagiri hauen ebaluazio-prozesua ere arautzen du. Zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio unitateek eta entitate handien lan zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
 

 

DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUAK ARAUTUKO DITUENA.

LABURPENA

EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETUA

Gobernu kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituen dekretua onartu du.

Dekretuak, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuen figura arautzen du. Ikastetxe Integratuak, pertsonen (izan ikasle, langile nahiz langabetu) prestakuntza-behar aldakorrei erantzuteko gai diren instituzio moduan ulertzen dira. Gainera, formazioarekin, informazioarekin, orientazioarekin, ebaluazioarekin eta lan esperientziaren bidez edo prestakuntza ez arautuan eskuratutako gaitasun-profesionalen egiaztapenarekin zerikusia duten zerbitzu eta ekintzak eskaintzeko ere badira gai. Eta oro har, herritarren enpleagarritasuna, ekintza-gaitasuna eta berrikuntza-gaitasuna hobetzeko.

Era berean, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuek euren inguruko ekoizpen eta irakaskuntza-sektoreen orientazioan erreferente izan nahi dute, lanbide heziketako eskaintzak erraztuz, eta eskura dituzten giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuz.

Helburu hauek lotzeko asmoz, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuek autonomia eta malgutasuna behar dituzte euren antolaketan, aldakortasuna prestakuntza-programen eskaintzan, eta lan-munduaren prestakuntza-behar aldakorrei erantzuna emateko gaitasuna. Horregatik, zerbitzu-eskaintza eraginkorra, autonomoa eta malgua bermatuko duen arautzea behar dute ikastetxeok. Era berean, euren helburuak era egokian bete daitezen, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuek Euskadiko gizarte eragile nagusienen parte hartzea ziurtatu behar dute.

Dekretuak, honako alderdi hauek jasotzen ditu, besteak beste: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuen definizioa, tipologia, helburuak, funtzioak, betebeharrak, sorrera, autonomia, planifikazioa, antolamendu eredua, eta irakasleriaren inguruko aspektuak.