2014/04/15 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Ebazpena, Euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia egiteko dena. Dirulaguntza hauek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. (2014.urtea).
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko, Euskal Talde Popularra, legebiltzarkide-taldeak aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzearen inguruan Jaurlaritzak duen irizpidea adierazteko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Dekretua, Gizarteratze arloko goi mailako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Agindua, Euskadiko kirol-federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.
Agindua, 2014ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Dekretua: Urgentziako deklaratzen da Bilb.Bizkia Ur Patzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Boluetan Nerbioi ibairen ur ponpaketa berritzeko eta energia elektrikoa ekoizteko baliatutako Arratia ibaiko 4.500 litro segundoko emaria aprobetxatzeko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Eusko Jaurlaritzak informazio grafikoa hobetu eta udal mapak egiteko diru-laguntzak emango ditu.
Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Dekretua, Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea, A.B. - Centro de Transportes de Bizkaia, A.B. sozietatearen kapital-gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak parte hartzeko baimenari buruzkoa.
Dekretua, Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera-Ofizialak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa izeneko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

EBAZPENA, EUSKAL ETXEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA EGITEKO DENA. DIRULAGUNTZA HAUEK ATZERRIAN DAUDEN EUSKAL GIZATALDEETAKO PARTAIDEAK DIREN ETA EGOERA LARRIAN ETA ASISTENTZIA FALTAN DAUDEN PERTSONEI LAGUNTZEKO DIRA. (2014.URTEA).

LABURPENA

EUSKAL GIZATALDEETAKO PERTSONEN PREMIA LARRIKO EGOEREI ERANTZUTEKO LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeetarako 202.000 euroko laguntza-saila onartu du gaur. Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko bideratuko da diru hori.

Gaur onartutako laguntzei esker arreta jasoko dute gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezien egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

   a) Euskal gizataldeko kidea direla egiaztatzea.

   b) Atzerrian bizitzea.

   c) Laguntzako beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez edukitzea.

   d) Etxe partikularretan bizitzea, eta araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeetako kide ez izatea.

Laguntzak emateko orduan familiako egoera ekonomikoa hartuko da kontuan herrialdeko batez besteko errentarekin lotuta, bai eta osasun-gertakizunaren edo premia handiko egoeraren larritasuna eta eskaera beharretara egokitzea ere.

Eskatutakoaren ehuneko 100era iritsi ahal izango dira laguntzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen oinarrizko errentaren zenbatekoa izango da muga; nolanahi ere, osasun-gertakizunei aurre egiteko laguntzek ez dute muga hori izango.

2003an abiarazi zenetik, Eusko Jaurlaritzak urtero deitu du laguntza-programa hau, eta horren bidez laguntza jaso dute 70-100 familiak; gehienbat Argentina, Txile, Uruguai, Venezuela eta Mexikokoak izan dira onuradunak.
 

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, JAURLARITZAREN LEGEARI BURUZKO EKAINAREN 30EKO 7/1981 LEGEA ALDATZEKO, EUSKAL TALDE POPULARRA, LEGEBILTZARKIDE-TALDEAK AURKEZTUTAKO LEGE-PROPOSAMENA AINTZAT HARTZEAREN INGURUAN JAURLARITZAK DUEN IRIZPIDEA ADIERAZTEKO.

LABURPENA

JAURLARITZA LEGE AURREPROIEKTUAK EDO ARAUDIAK EUSKO LEGEBILTZARRERA IGORTZEAREN ALDE AGERTU DA

• Legebiltzarreko lana hobetzen laguntzen duten eta gardentasunarekiko konpromisoan aurrera egiteko baliagarriak diren neurri guztiak babestuko ditu Jaurlaritzak.

• Nolanahi ere, ekimen hori azkar zaharkituta gelditzeko arriskuaz ohartarazi du, Euskadiko Herri Administrazioari buruzko Legearen Aurreproiektuan nabarmen gaindituta baitago jada.

Euskal Talde Popularrak egindako Lege Proposamena, «Gobernuari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen aldaketa»ri dagokiona, aintzat hartzearen alde agertu da gaur Gobernu Kontseilua. Proposamen honen bidez Lege Aurreproiektuen edo Araudien testuak legebiltzarrera igor daitezen nahi dute. Gainera, Aholku Batzorde Juridikora igorri beharreko agiri guztiak aldi berean Euskadiko Ganberara igortzeko ere proposatzen dute, talde guztiek horien berri izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzak, bestalde, begirunea agertu dio legebiltzarraren lanari, eta horregatik, legebiltzarreko lana hobetzen lagun dezaketen neurri guztiak babestuko ditu.

Jaurlaritza, halaber, gardentasunaren printzipioarekin konprometituta dago; hortaz, helburu horretarantz aurrera egiteko baliagarriak diren neurri guztiak babestuko ditu.

Horregatik, aurkeztutako proposamenaren alde agertu da Jaurlaritza; nolanahi ere, ekimen horren nahia azkar zaharkituta gelditzeko arriskua dagoela ohartarazi du, proposamenaren espiritua bilduta baitago, eta neurri handinahiagoekin, hala abenduaren 9ko 19/2013 Legean, gardentasunari, informazio publikoaren eskuragarritasunari eta gobernu onari buruzkoan, nola etorkizuneko Euskadiko Herri Administraziori buruzko Legearen aurreproiektuan.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANGILEEN 2015. URTEKO JAIEGUNEN EGUTEGIA ONARTZEKO DENA.

LABURPENA

EAE-KO LAN EGUTEGIA 2015ERAKO

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta interesa duten gainerako kontsulta-organoei adierazi ostean.

Lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira, ordainduak eta berreskuraezinak, urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilak 1, Urteberri Eguna.
Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.
Martxoak 19, San Jose.
Apirilak 2, Ostiral Santu Eguna.
Apirilak 3, Ostiral Santu Eguna.
Apirilak 6, Pazkoa Astelehena.
Maiatzak 1, Langilearen Eguna.
Uztailak 25, Santiago Apostolua.
Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.
Urriak 12, Jai Nazionala.
Abenduak 8, Sortzez Garbia.
Abenduak 25, Eguberri Eguna.

Era berean, 2015ean baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek lurralde historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, GIZARTERATZE ARLOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

GIZARTERATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Gizarte- eta kultura-zerbitzuak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz
 

 

AGINDUA, EUSKADIKO KIROL-FEDERAZIOEN 2014KO KIROL-PROGRAMAK FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTZEN DUENA.

LABURPENA

2.350.000 EURO EUSKADIKO KIROL FEDERAZIOENTZAT

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko kirol federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Agindua onartu du.

Diru-laguntza hauek eskuratu nahi dituzten entitateek, besteak beste, 2014ko kirol programen azalpenezko memoria aurkeztu beharko dute, honako puntu hauek zehaztuz: federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak; kirol-prestakuntzarako jarduerak; kirol parte-hartzailera bideratutako jarduerak eta desberdintasunak ezabatzeko eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak.

Deialdi honek 2.350.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
 

 

AGINDUA, 2014KO URTEAN EUSKADI LITERATURA-SARIAK ARAUTU ETA HORRETARAKO DEI EGITEN DUENA.

LABURPENA

2014ko EUSKADI LITERATURA SARIETARAKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2014ko urtean Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako dei egiten duen Agindua onartu du.

Aurten, Euskadi Literatura Sariak zazpi modalitatetan banatuko dira: Euskarazko literatura; Gaztelaniazko literatura; Euskarazko haur eta gazte literatura; Euskarazko literatura itzulpena; Literatura lanaren ilustrazioa; Euskarazko saiakera, eta Gaztelaniazko saiakera.

Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua ere jasoko dute. Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2013. urtean argitaratuak izan beharko dute. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2014ko ekainaren 30ean amaituko
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

DEKRETUA: URGENTZIAKO DEKLARATZEN DA BILB.BIZKIA UR PATZUERGOAK, NAHITAEZ DESJABETZEKO, HONAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNAK OKUPATZEA: BOLUETAN NERBIOI IBAIREN UR PONPAKETA BERRITZEKO ETA ENERGIA ELEKTRIKOA EKOIZTEKO BALIATUTAKO ARRATIA IBAIKO 4.500 LITRO SEGUNDOKO EMARIA APROBETXATZEKO PROIEKTUA BURUTZEKO BEHARREZKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK URGENTZIAKOTZAT JO DU ENERGIA ELEKTRIKOA EKOIZTEKO BOLUETAN NERBIOI IBAIKO URA PONPATZEKO ETA SEGUNDOKO ARRATIA IBAIKO 4.500 LITRO BALIATZEKO BEHARREZKO ONDASUNAK OKUPATZEA

Eusko Jaurlaritzak urgentziakotzat jo du gaur Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak energia elektrikoa ekoizteko Boluetan Nerbioi ibaiko ura ponpatzeko eta segundoko Arratia ibaiko 4.500 litro baliatzeko beharrezko ondasunak okupatzea, horretarako helburu horrekin egindako proiektuaren espedientean zehaztasunez eta banan-banan zerrendatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea ahalbidetuz.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, energia elektrikoa ekoizteko Boluetan Nerbioi ibaiko ura ponpatzeko eta segundoko Arratia ibaiko 4.500 litro baliatzeko proiektuaren espedientea landu eta formalki onartu ostean, egitasmoa gauzatzeko lursail guztiak bere esku izateko beharra jarri zuen mahai gainean.

Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.
 

 

EUSKO JAURLARITZAK INFORMAZIO GRAFIKOA HOBETU ETA UDAL MAPAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK EMANGO DITU.

LABURPENA

• Honako mapa-bisorearen laguntza eskaintzen da: www.geo.euskadi.net

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntzak eskainiko dizkie egungo informazio geografikoa hobetuz udal mapak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei. Helburua interes orokorreko datuen bilketa eta digitalizazioa sustatu eta hedatzea da, betiere mapak paperean inprimatzeko aukera baztertu gabe.

Ana Oregi sailburuak azaldu duenez, «Eusko Jaurlaritzak udal mapa digitalak egiteak eragindako gastuak ordaintzea helburu duen agindu bat onartu du. Horrez gain, udalerriaren mapa paperean argitaratzeko aukera gehigarria ere aurreikusten du aginduak. Mapa topografiko batean tradizionalki irudikatutako elementu guztiak bildu, berrikusi eta lokalizatu beharko dira, jaso beharreko gutxieneko elementuak toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzu, instalazio eta hiri elementuak izango direlarik».

Udal webgune bakoitzak bildutako informazioa bere mapa-bisore korporatiboa erabiliz argitaratuko du, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzaren Herri Lan eta Ingurumen Plangintzako Zuzendaritzaren www.geo.euskadi.net mapa-bisorea baliatuz. Azken bisore hori udal bakoitzaren webgunean sartzeko gaituta dago.

2014ko ekitaldirako deialdiak 210.000 euroko aurrekontua du eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak udal mapa digitalak egiteak eragindako ordainsariak dira, betiere mapok paperean argitaratzeko aukera kontuan izanik. Aurrez esan bezala, mapa topografiko batean tradizionalki irudikatutako elementu guztiak bildu, berrikusi eta lokalizatu beharko dira, mapok jaso beharreko gutxieneko elementuak toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzu, instalazio eta hiri elementuak izango direlarik. Diru-laguntza ez da inolaz ere 12.000 euro baino gehiagokoa izango.
 

 

LEGEGINTZAKO DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NATURA KONTSERBATZEKO LEGEAREN TESTU BATEGINA ONARTZEN DUENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK NATURA BABESTEKO LEGEAREN TESTU BATEGINA AURKEZTU DU

• Aldaketa nabarmenena euskarazko bertsioan eman da, euskara tekniko eta juridikoan aurrerapauso garrantzitsuak izan baitira

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Natura Babesteko Legearen testu bategina aurkeztu du, 1994ko legea eta 2010eko bere aldaketa testu bakarrean jasotzen dituena artikulu, kapitulu eta xedapenak birzenbatuz eta euskarazko bertsioan aldaketa esanguratsuak eginez euskara tekniko eta juridikoan emandako aurrerapauso garrantzitsuak txertatuz.

Urriaren 10eko 2/2013 Legeak, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzen duena, honakoa ezarri zuen bere azken xedapenetako lehenean: «Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege hau indarrean sartu eta sei hilabeteko gehienezko epean testu bakar bat birsortzeko, honako hauek batzeko: Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea, lege hori aldatzen duen martxoaren 11ko 1/2010 Legea, eta lege hau; testu bategina onestea Naturzaintza-Euskal Herriko Natura Zaintzeko Aholku Batzordearen ardura izango da. Testu bategina aipatu legeak testu bakarrean bateratzera eta beharrezko artikuluak, kapituluak eta xedapenak berrizendatzera mugatuko da, hala nola numerazio berrira egokitzera legeen barne-bidalketak».

Legegintzako dekretu hau egitea aipatutako legebiltzarraren aginduaren ondorio da eta artikulu batzuk birzenbatu beharra ekarri du, baita Nekazaritza eta Arrantza Sailari egindako aipamen guztiak ordezkatzea honakoa jarriz: «Euskal Herriko Administrazio Orokorrean baliabide naturalen antolamenduan eta naturaren babestean eskumena duen saila». Gainera, testu guztia berraztertu egin da hizkuntza ez sexista erabiltzea bermatzeko, aurreikusitako zigorren zenbatekoak pezetetatik eurotara eguneratzeko eta atzemandako hainbat akats zuzentzeko.

Aldaketa nabarmenena, hori bai, euskarazko bertsioan eman da. Izan ere, 1994ko legea onartu zenetik, aurrerapauso handiak eman dira arlo honetako euskara tekniko eta juridikoan. Hori dela eta, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen laguntzarekin idatzi da testu bateratua, gaztelerazko azken testua itzuli beharrean euskarazko testu propio bat sortu delarik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako testuak eta egun indarrean daudenak oinarri hartuta.
 

 

DEKRETUA, APARKABISA BIZKAIKO GARRAIO GUNEA, A.B. - CENTRO DE TRANSPORTES DE BIZKAIA, A.B. SOZIETATEAREN KAPITAL-GEHIKUNTZAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK PARTE HARTZEKO BAIMENARI BURUZKOA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK APARKABISAREN KAPITAL-ZABALKUNTZAN PARTE HARTUKO DU SOZIETATEAREN TITULARTASUNAREN % 20 MANTENDUZ

Eusko Jaurlaritzak Aparkabisa sozietate publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartuko du Euskal Autonomia Erkidegoko garraio zentro integratuak indartzeko helburuaren baitan.

Aparkabisa sozietatea abenduaren 20ko 242/1982 Dekretuaren bitartez eratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren menpeko sozietate publiko gisa, izaera hori galdu bazuen ere abenduaren 3ko 375/1985 Dekretuaren ondorioz. Aparkabisaren helburu soziala Bizkaiko lurralde historikoan merkantzien zentral integratuak eta errepide bidezko garraiorako ibilgailuentzako aparkalekuak sustatu, prestatu eta ustiatzea da.

Autonomia erkidegoan dauden garraioko zentro integratuak indartzeko EAEko administrazioak abian jarritako politikak jarraituz, Eusko Jaurlaritzak Aparkabisa sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzea erabaki du 299.544,63 euroko ekarpena eginez. Zabalkuntzaren ostean, EAEko administrazioak sozietatean izango duen partaidetzak % 20 ingurukoa izaten jarraituko du.
 

 

DEKRETUA, GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA-OFIZIALAK PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN DUEN KIDE BAT KENDU ETA BESTE BAT IZENDATZEKO DENA.

LABURPENA

BEÑAT ODRIOZOLA IZANGO DA AURRERANTZEAN GIPUZKOAKO MERKATARITZA GANBERAREN ORDEZKARIA PASAIAKO PORTU AGINTARITZAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN

Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbara Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari jakinari dionez, erakundearen osoko batzarrak honakoa adostu zuen 2014ko martxoaren 19an: Beñat Odriozola Pasaiako Portu Agintaritzaren aurrean bere batzordekide ordezkari gisa proposatzea, aurretik egindako Jose Ramon Saldaña Gascue jaunaren izendapena bertan behera utziz.
 

 

DEKRETUA, ZEINAREN BIDEZ URGENTZIAKO DEKLARATZEN BAITA EUSKO JAURLARITZAKO ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAK, NAHITAEZ DESJABETZEKO, HONAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNAK OKUPATZEA: BILBOKO TXURDINAGAKO 316.01 JARDUKETA INTEGRATUKO URBANIZATZEKO JARDUKETA-PROGRAMA IZENEKO PROIEKTUA BURUTZEKO BEHARREZKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK URGENTZIAKOTZAT JO DU TXURDINAGAKO HIRIGINTZA ESKU-HARTZEA AURRERA ERAMATEKO BEHARREZKO ONDASUNEN OKUPAZIOA

Eusko Jaurlaritzak urgentziakotzat jo du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Bilboko Txurdinaga auzoko 316.01 hirigintza esku-hartze integratuko proiektuan zehaztu eta banan-banan zerrendatutako ondasun eta eskubideak okupatzea, horretarako horien nahitaezko desjabetzea ahalbidetuz.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Bilboko Txurdinaga auzoko 316.01 hirigintza esku-hartze integratuko proiektuaren espedientea landu eta formalki onartu ostean, egitasmoa gauzatzeko lursail guztiak bere esku izateko beharra jarri zuen mahai gainean.

Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.