2014/06/03 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Erabakia, Askabide entitateari zuzeneko diru-laguntza ematekoa, sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktima diren emakumeei arreta osoa kudeatzeko.
Ebazpena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-linearentzako laguntzak ¿garapenerako lankidetzaren kargurakoak¿ ebazten dituena. 2014.urtea.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, legegintzako herri-ekimenaren bidez aurkeztu den lege-proposamen bat aintzakotzat hartu ala ez erabakitzean Jaurlaritzak erabili duen irizpidea jakinarazteko dena. Lege-proposamen hori zenbait klausula sozial kontratazio publikoan sartzekoa da.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Dekretua, Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko dena.
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileak emateko Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena.
Dekretua, Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoko goi mailako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua, Natur Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Agindua, ikastetxeetako Ulibarri programak 2014-2015 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz.
Agindua: Honen bidez, dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten.
Agindua, 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko laguntzetarako dei egiteko dena.
OSASUN SAILA X. LEG.
Agindua, zeinen bidez deialdia egiten baita laguntzak emateko GIB/hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko bideratutako jarduerak EAEn egiten dituzten irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Urkiolako Parke Naturaleko Natura Baliabideen Antolamendurako Plana aldatzen duen Dekretua.
Agindua, ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak deitu eta arautzen dituena.
Agindua, zeinen bidez egiten baita ondare naturala aktiboki kontserbatzeko jarduerak ¿zaintzailetza- akordioetan barne hartutakoak¿ finantzatzeko laguntzen 2014rako deialdia, EAEren lurralde-eremuan.
Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde antolamenduaren paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

ERABAKIA, ASKABIDE ENTITATEARI ZUZENEKO DIRU-LAGUNTZA EMATEKOA, SEXU-ESPLOTAZIORAKO GIZAKI-SALEROSKETAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEI ARRETA OSOA KUDEATZEKO.

LABURPENA

ASKABIDERI 60.000 EUROKO LAGUNTZA EMATEA ONARTU DU

Eusko Jaurlaritzak Askabideri 60.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea adostu du gaur, sexu-esplotaziorako giza salerosketaren biktima diren emakumeei arreta integrala eskaintzeko.

Askabide da Euskadin prostituzioaren eta/edo bazterketa sozialeko egoeran dauden emakumeen arloetan lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde bakarra. Bi jarduera-ildo nagusi ditu: emakumeei arreta, ostatua eta prestakuntza ematea eta gizartean kontzientziazioa sustatzea eta egoera horiek salatzea.
 

 

EBAZPENA, GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARIARENA, EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOEN FINANTZAKETA-LINEARENTZAKO LAGUNTZAK ¿GARAPENERAKO LANKIDETZAREN KARGURAKOAK¿ EBAZTEN DITUENA. 2014.URTEA.

LABURPENA

GOBERNUAK 2 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU GIZA EKINTZAKO ESPARRU ESTRATEGIETARA

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euroko diru-laguntzak ematea onartu du, giza ekintzako esparru-estrategietara bideratzeko.

Gaur onartutakoak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen dituen laguntza-lerroen barne daude. Noizean behingoak baino sakonera nahiz irismen handiagoko esku-hartzeak laguntzeko helburua dute eta krisialdi humanitarioei aurre egin behar dieten herrialdeetara bideratuta daude. Gainera, herrialdeok garatzeko prozesuetara lotuta daude, krisialdiak eragindako zaurgarritasunei aurka egiteko.

Hain zuzen, aurtengo diru-laguntzak Kolonbia/Venezuelan, Kongon eta Palestinan proiektuak abian dituzten hiru euskal erakunderentzat izango dira. Hauek dira:

Alboan Fundazioa, ekintza humanitarioko lana sendotzeko, Kolonbian eta Venezuelan bortxak eta indarkeriak eragindako desplazatuei dagokienez.

ACNUR-Euskal Batzordea, Kongoko emakumeek jasaten duten bazterkeria sozio-ekonomikoa eta sexu-indarkeria.

UNRWA (Euskadi)-Ekialde Hurbileko errefuxiatu palestinarren aldeko Nazio Batuen Erakundea, Gazako emakumeen zaurgarritasuna murrizteko, ahalduntze estrategien bidez.
 

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, LEGEGINTZAKO HERRI-EKIMENAREN BIDEZ AURKEZTU DEN LEGE-PROPOSAMEN BAT AINTZAKOTZAT HARTU ALA EZ ERABAKITZEAN JAURLARITZAK ERABILI DUEN IRIZPIDEA JAKINARAZTEKO DENA. LEGE-PROPOSAMEN HORI ZENBAIT KLAUSULA SOZIAL KONTRATAZIO PUBLIKOAN SARTZEKOA DA.

LABURPENA

JAURLARITZAREN IRITZIZ HOBE DA AUZITEGIEK ZER ESATEN DUTEN ITXAROTEA KONTRATAZIO PUBLIKOAN HAINBAT KLAUSULA SOZIAL TXERTATZEKO EKIMENA IZAPIDETU AURRETIK

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian herri ekimen legegile horren aurkako helegitea jarrita dagoenez, Jaurlaritzaren ustez, zuhurtziagatik eta segurtasun juridikoagatik, ez da egokia legebiltzarreko izapideetan aurrera egitea, harik eta auzitegiak ebazpena eman arte.

Kontratazio publikoan hainbat klausula sozial txertatu nahi dituen herri-ekimen legegilea aintzat hartzearen aurkako irizpena eman du Gobernu Kontseiluak.

Segurtasun juridikoagatik erabaki du, ekimenaren zatirik handienaren aurkako helegitea jarrita baitago EAEko Auzitegi Nagusian, nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aplikatu duen. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo batzuek zalantzan jarri dute planteatutako hainbat klausulen legezkotasuna. Horrenbestez, Jaurlaritzaren ustez, zuhurragoa da herri-ekimen legegile horren izapideetan aurrera ez egitea Auzitegiak ebazpena adierazi arte.

Herri ekimen legegileak nahitaez bete beharreko zenbait baldintza ezarri nahi ditu obren, obra publikoen eta zerbitzuen eta zerbitzu publikoen kontratuetan. Besteak beste, eskatzen du sektoreko beheko arloetan probintziako hitzarmenaren baldintzak errespetatzea eta langileak ordezkatzea, enpresa aldatzen bada edo enpresa kontratistak jarduera hirugarrenei azpikontratatzen badie. Gainera, baldintza horiek ez betetzea oso falta larritzat jotzea nahi dute, eta, horregatik, kontratua amaitzeko aukera egotea.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak adierazi du herri ekimen legegileari buruzko iritzirik ez ematea erabaki izanak ez duela esan nahi EAEko sektore publikoa osatzen duten kontratazio-organoek ez dituztela hartuko gizarte- eta lan-legedia eta hitzarmen kolektiboak betetzeko neurri egokiak, Europar Batasuneko Zuzenbidea bete behar baitute.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

DEKRETUA, ARABAKO ERRIOXAKO (ARABA) ARDOAREN ETA MAHASTIEN PAISAIA KULTURALA KULTUR ONDASUN, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN, KALIFIKATZEKO DENA.

LABURPENA

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN ETA MAHASTIEN PAISAIA KULTURALA KULTUR ONDASUN IZENDATUA, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Kultur Ondasun (Monumentu-Multzo kategoriarekin) kalifikatzen duen Dekretua onartu du.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Toloñoko mendilerroa du iparrean muga, eta Ebro ibaia hegoaldean. Paisaia homogeneo horretan, honako udalerri hauek biltzen dira osotasunean: Bastida, Bilar, Kripan, Ekora, Eltziego, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda, Navaridas, Oion, Samaniego eta Villabuena.

Paisaia honetan askotariko elementu motak ikusten dira, eta halaxe gertatzen da hauen izaera legalarekin ere. Horrela, kalifikatutako eta inbentariaturiko elementu arkitektonikoak aurki daitezke, banakako babes espedientea dutenak. Baina inolako babesik ez zuten elementuak ere badira. Hori horrela izanda, Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Kultur Ondasun izendatzearen helburua da, aurretiaz zeuden babes erregimenak bateratzea eta elementu berrien babesarekin osatzea, eta kultura-unitate berekoak izan arren, babes hori gabe zeuden esparruak bermatzea.

Kultur Ondasunaren kalifikazioak garrantzia berezikotzat jotzen dituenen eta aurretiaz babes erregimena dutenen artean, honako hauek daude: Kalifikatutako Kultur Ondasunen Erregistroan dauden Kultur Ondasunak; Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian izendatuta dauden Ondasunak eta Arabako Errioxako Eremu Ustez Arkeologikoak. Elementu hauek guztiek euren deklarazioek jasotzen dituzten babes maila izango dute.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala kalifikazioa onartu arte babesik ez zuten elementuen artean, garrantzia berezikotzat jotzen dira honako hauek:
• Txabolak, etxetxoak edo mahastiak zaintzeko eraikintxoak
• Haitzean egindako dolareak
• Terrazak eta laborantza-alorrak
• Ondare materiagabea, hala nola, Judasen erreketa, Los Marchos festa, El Cachimorro pertsonaia eta Bastidako artzainak.

Gizakiak arrastoa utzi du Kultur Ondasun izendatutako paisaian, askotariko kulturak eta giza adierazpenak ezagutu baitira lur horietan. Horien artean daude antzinako dolmenak edota orain gutxi mahastietako lanari laguntzeko egin diren eraikinak. Elementu horiek guztiek bat egin dute paisaiarekin eta ez dago paisaia ulertzerik haiek gabe. Hori horrela, erraz ezagutzeko moduko kultura-paisaia eratu da eremu edo zona horretan.
 

 

ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXEEI ELKARRIZKETA-LAGUNTZAILEAK EMATEKO HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROLA MINISTERIOAREKIN LANKIDETZA-HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEN DUENA.

LABURPENA

EAEko IKASTETXEENTZAKO ELKARRIZKETA-LAGUNTZAILEAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, hartu du Hezkuntza, Kultura eta Kirola, Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politiika eta Kultura Sailaren artean lankidetza-hitzarmen bat baimentzeko erabakia, EAEko ikastetxe publikoei elkarrizketa-laguntzaileak emateko.

Hitzarmen honek EAEko ikastetxeetan destinoa duten elkarrizketa-laguntzaileen kopurua finkatzea du helburu, 2014/2015 ikasturtean. Guztira, 99 elkarrizketa-laguntzailekoa izango da ingelesez, 10ekoa frantsesez eta 6koa alemanez ikasturte honetarako.
 

 

DEKRETUA, EHUNGINTZAKO ETA LARRUGINTZAKO DISEINU TEKNIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

EHUGINTZAKO ETA LARRUNGINTZAKO DISINU TEKNIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ehugintzako eta Larrugintzako Diseinu Teknikoko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ehugintzako eta Larrugintzako Diseinu Teknikoko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Ehugintza, Jantzigintza eta Larrugintza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA, NATUR INGURUNEA USTIATZEKO ETA KONTSERBATZEKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

NATURA INGURUNEA USTIATZEKO ETA KONTSERBATZEKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Natura Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Natura Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko Teknikariaren tituluari, Nekazaritza lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

AGINDUA, IKASTETXEETAKO ULIBARRI PROGRAMAK 2014-2015 IKASTURTEAN IZANGO DITUEN GEHIENEZKO DIRU-BALIABIDEAK, PROGRAMAN SARTZEKO ETA JARRAITZEKO BALDINTZAK ETA IKASTETXE BAKOITZAK PROGRAMARAKO IZANGO DITUEN DEDIKAZIO-ORDUAK ZEHAZTUZ.

LABURPENA

MILIOI BAT ULIBARRI HIZKUNTZ NORMALKUNTZARAKO PROGRAMARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du 2014-2015eko ikasturterako gehienezko dirulaguntzak zehazten dituen Agindua, hizkuntz normalkuntzarako Ulibarri Programan parte hartzen duten edo hartu nahi duten ikastetxeei zuzendutakoak. Halaber, Programan sartzeko edo jarraitzeko baldintzak zehaztu eta dedikazio-orduak finkatzen dira.

Agindu honek ondorengo dirulaguntzak onartzen ditu: 50.000 euro ikastetxe gehiago sartzeko eta 950.000 euro parte hartzen duten ikastetxeek jarraitzeko.

Hezkuntza-Administrazioak, ikastetxeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko edo itunpekoetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuen garapenean parte hartzen duen beste edozein erakundek batera egindako jardueraren bidez osatuko dute Ulibarri Programa.

Ulibarri Programako ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuek euskararen erabilpena sustatzea dute helburu nagusia.
 

 

AGINDUA: HONEN BIDEZ, DEI EGITEN ZAIE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ITUNPEKO IKASTETXE PRIBATUEI 2014-2015 IKASTURTEAN LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA-ZIKLOAK ESKAINTZA PARTZIALEAN IRAKASTEKO BAIMENA ESKA DEZATEN.

LABURPENA

LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA-ZIKLOAK ESKAINTZA PARTZIALA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2014-15 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten eta horian finantzaketa arautzen duena.

Deialdi honen kargura eman daitezkeen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa 747.740 eurokoa da.
 

 

AGINDUA, 2014-2015 IKASTURTEAN LANBIDE HEZIKETARAKO SARBIDE-PROBAK PRESTATZEKO IKASTAROAK EMATEKO LAGUNTZETARAKO DEI EGITEKO DENA.

LABURPENA

LANBIDE HEZIKETARAKO SARBIDE-PROBAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du, 2014-2015 ikasturtean Lanbide heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak irakasteko laguntzerako dei egiten duen agindua.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastexe pribatuentzako dirulaguntza, 237.340 euroko zenbatekoa, deialdia egitea Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetarako sarbide probak prestatzeko ikastaroak antolatu eta irakatsi ditzaten 2014-15 ikasturtean. Ikastaroak 18 urtetik gorako herritarrei zuzendurik egongo dira, hain zuzen ere, lanbide hezikatako zikloak Ikasi nahi baina horretarako titulaziorik ez dutenentzat.
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

AGINDUA, ZEINEN BIDEZ DEIALDIA EGITEN BAITA LAGUNTZAK EMATEKO GIB/HIESA PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO BIDERATUTAKO JARDUERAK EAEN EGITEN DITUZTEN IRABAZI-ASMORIK EZ DUTEN EKIMEN SOZIALEKO ENTITATEEI.

LABURPENA

HIESA PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO LAN EGITEN DUTEN IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEEI ZUZENDUTAKO OSASUN SAILAREN DIRU LAGUNTZEN DEIALDIAREN AGINDUA ONARTU DUTE

Gobernu Kontseiluak Jon Darpón Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu du gaur, EAEn GIB/hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako diru laguntzak deitzeko.

Diru-laguntza horien bidez, Osasun Sailak infekzioaren transmisioa saihesteko eta birusa duten pertsonen egoera hobetzeko erakunde horiek egiten duten lana sustatu nahi du, ezinbestekoa baita, herri administrazioek egiten dutenarekin batera. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 aldirako Osasun Planaren helburuetako bat sexu-transmisioko infekzio kopurua txikitzea GIBren diagnosi berantiarra saihestea da, prebentzioa bultzatuz.

Hurrengo hauek izan ahalko dira 2014ko diru-laguntzen onuradunak: gizonezkoekin sexua duten gizonezkoei zuzendutako proiektuak –talde horretan GIB kasuen kopurua nabarmena baita-; eta GIB izateko arriskuan dauden beste talde batzuei zuzendutakoak, adibidez, etorkinei, drogak injektatuz hartzen dituztenei eta prostituzioan aritzen direnei; GIB infekzioaren diagnostiko azkarra egitera zuzendutako proiektuak, eta deialdiaren helburua betetzen duten beste batzuk.

Diru-laguntzen zenbatekoa 300.000 eurokoa izango da, eta eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, EHAAn agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. EHAAn, halaber, eskaera egiteko aukerak zehaztuko dira, adibidez, bertara joanda hala modu telematikoan.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

URKIOLAKO PARKE NATURALEKO NATURA BALIABIDEEN ANTOLAMENDURAKO PLANA ALDATZEN DUEN DEKRETUA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK URKIOLA NATURA-PARKEKO BALIABIDE NATURALAK ANTOLATZEKO PLANA ALDATU DU

Atxa-Txiki, Atxarte eta Zallobenta harrobiak berreskuratuko dira

Eusko Jaurlaritzak, gaur Busturian bilduta, Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideak Antolatzeko Plana aldatzea onartu du, eta Aramaio, Abadiño, Atxondo, Dima, Durango, Igorre, Izurtza, Lemoa, Mañaria eta Zornotza udalerriak eragingo dieten lurralde-antolamenduko tresnetara egokitu beharko dira.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren arabera, «Urkiolako Parke Naturalean, industria-jarduera bakarrak kareharria ustiatzearekin lotuta daudenak dira. Bost dira jarduera motaren bat duten harrobiak, parkearen edo bere babes-eremu periferikoaren barneko berreskuratze-lanak ere aintzat hartuta: Markomin Goikoa, Mutxate eta Zallobenta, Parke Naturaletik kanpo, baina parkearen babes-eremu periferikoaren barnean daudenak. Beste biak Atxa Txiki eta Atxarte dira, parke naturalaren izendapena egin zen unean jardunean zeudenak, baina egun abandonatuta daudenak».

Aldaketa egin eta gero, «debekatuta dago meategiak eta gainerako baliabide geologikoak ustiatzea sekzio guztietan. Gainera, ezingo da meategi eta baliabide horiek ustiatzeko edo ikertzeko baimenik edo emakidarik eman. Markomin Goikoa eta Mutxate harrobiei dagokienez, jarduneko ustiapen-proiektuen barneko baliabideak agortu ondoren, ez dute baimen berririk jasoko, ez Parke Naturalaren barnean, ezta bere babes-eremu periferikoan ere. Ustiatzeko baimenik ez duten harrobiei dagokienez, hain zuzen, Atxa Txiki, Atxarte eta Zallobenta, berreskuratu egin beharko dira, eta horretarako proiektuen helburu bakarra eremua kontserbatzea baino ez da izango».

Ekimenaren helburua Urkiolako parke naturalaren balio naturalak babestea da, eta horiekin baliokideak diren zenbait jarduera ekonomikori eustea. Gainera, EAEko Natura Babesteko Legeak parke naturalen gainean ezartzen dituen xedeekin eta printzipioekin bat dator. Aurreko legea aldatzen duen legea indarrean jartzean, babestutako naturguneak planifikatzeko eta/edo kudeatzeko tresnak eman dira, bakoitzaren mugen eta eragin eremuen barruan. Halaber, erauzketa-jarduerak ingurumen-baloreekin eta babes-irizpideekin bateraezinak direla zehaztu da, eta horren arrazoiak azaldu dira. Hala, Urkiolako parke naturalaren baliabide naturalak antolatzeko planaren aldaketak baldintza hori beteko du.

Urkiolak parke naturalaren izendapena jaso zuen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren eta dekretu hori aldatu zuen apirilaren 25eko 252/1995 Dekretuaren bidez, natura-, kultura- eta paisaia-balio handiagatik eta Euskadiko ekosistema berezienetako bat delako. Urkiolako Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana ekainaren 18ko 147/2002 Dekretuaren bidez onartu zen, eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana, aldiz, maiatzaren 30eko 111/2006 Dekretuaren bidez.

Urkiolan, nabarmentzekoak dira kareharrizko haitzak; paisaia malkartsua eratzen dute, eta eremu asko eta asko ia iritsi-ezinekoak dira. Parkearen alderdirik azpimarragarrienetako bat da paisaia; kareharrizko hormatzarrak, haranen erdian zut. Egiaz da ikusgarria ingurunea. Hain justu, paisaiaren ederra zabartzen dute harrobiek, eta, maiz, ez dira bateragarri gertatzen parkearen barneko edo inguruetako kareharria ustiatzeko lanak eta eremua bera nahiz eraginpeko guneak kontserbatzea.
 

 

AGINDUA, INGURUMEN-BOLUNTARIOTZAKO PROIEKTUAK EGITEN DITUZTEN IRABAZTE-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK DEITU ETA ARAUTZEN DITUENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK INGURUMEN-BOLUNTARIOTZAKO PROIEKTUAK LAGUNDUKO DITU DIRUZ

Eusko Jaurlaritzako irabazi asmorik gabeko erakundeen ingurumen-boluntariotzako proiektuak lagunduko ditu diruz. Proiektu horiek ingurune fisikoaren gaineko ekintza zuzenak barne hartu beharko dituzte eta boluntarioek egin beharko dituzte, beren borondatez eta irabazi asmorik gabe, inguruak hobetzea eta babestea beste helbururik gabe.

Ana Oregi sailburuak zehaztu duenez, «2002 urtean onartutako 2002-2020 aldirako Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategiaren arabera, jasangarritasunean aurrera egiteko, ezinbesteko baldintzetako bat da herritarrek eta eragile sozialek ingurumen politiketan lankidetza aktiboa izatea».

«Gobernuz kanpoko erakundeen, elkarte ekologisten, kontsumitzaileen eta beste erakunde batzuen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da sentsibilizatzeko, kezka eta interes kolektiboak transmititzeko eta pertsona guztiak motibatu eta inplikatzeko», gehitu du Oregik.

Deialdira 112 mila euro bideratuko dira eta aurrekoak ez bezalakoa izango da, modu elektronikoan baizik ez baita izapidetuko.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek honako xedeak izan beharko dituzte: ekosistemak babestea; paisaiaren mantentzea eta leheneratzea; flora- eta fauna-espezieak ikertzeko lanetan laguntzea; eta natura-ingurunea publikoki erabiltzea. Diru-laguntza jasotzeko eskaera egin ahalko dute, halaber, honako hauek: natur-gune babestuak, hiri-ingurumena; bertako landare-espezieen eta -barietateen kontserbazioa, hazi-bankuen edo hazitegien bidez.
 

 

AGINDUA, ZEINEN BIDEZ EGITEN BAITA ONDARE NATURALA AKTIBOKI KONTSERBATZEKO JARDUERAK ¿ZAINTZAILETZA- AKORDIOETAN BARNE HARTUTAKOAK¿ FINANTZATZEKO LAGUNTZEN 2014RAKO DEIALDIA, EAEREN LURRALDE-EREMUAN.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK LURRALDEAREN GAINEKO ZAINTZA-AKORDIOEN BARNEKO NATURA-ONDAREA KONTSERBATZEKO JARDUERAK LAGUNDUKO DITU

Natura-ondarea berreskuratzea babesteko eta sendotzeko eta jasangarritasuna bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak laguntza-lerro berri bat ezarri du. Horren helburua euskal herritarrak zaintza-akordioen bidez inplikatzea da; alegia, zaintza-erakundeen, jabeen eta erabiltzaileen artean gauzatu beharreko jarduerak.

Laguntza-aurrekontua 160 mila eurokoa da eta natura-ondarearen eta garapen jasangarriaren alde EAEn lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeek, eragile sozialek, fundazioek, partzuergoek edota pertsona juridikoek jaso ahalko dituzte.

Jarduera-ildo nagusiak, labur azalduta, honako hauek dira: natura-ondarea kontserbatzeko, berreskuratzeko edo hobetzeko jarduerak, Natura 2000 sareko babes bereziko eremuen kontserbaziorako neurrien gaineko agirietan barne hartutako neurriak, (eskualde edo erkidego mailan) mehatxatutako basa-flora eta -faunaren kontserbazio jarduerak eta bertako espezieez osatutako basoak edo zuhaiztiak ezartzeko, handitzeko, berreskuratzeko edo hobetzeko jarduerak.

Basoen nahiz larreen mugetan ekotonoak sortzeko jarduerak ere barne hartzen dira: orla-zuhaitzak edo -zuhaixkak landatzea, urbazterreko basoen azalera handitzea, babes edo kontserbazio helburuekin, oraingo zuhaiztiak euren artean konektatu ahal izateko eta landaredia babesleak eta/edo ibaiertzeko landaredia landatzea. Baso-orbanei eta landazabaleko zonei loturiko putzuak eta hezeguneak instalatzea. Gune hezeak suspertzea edo berreskuratzea, hezeguneei loturiko eremuetan edo hezegune bihurtzeko aukera duten eremuetan; esate baterako, eremu endorreikoetan, troketan, depresioetan, etab.

Gainera, honako hauek ere zehazten dira: ekosistema autoktonoen osotasunerako mehatxu direla egiaztatutako espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzea. Baso-bideak kentzea, bertako espezien urraketa eta landaketaren bidez. Leize eta kobazuloetan harlankaitz hormez mugaketa itxiturak ezartzea. Hesi biziak sortzea dagokionean bertako espeziek erabiliz, kasuan kasu, atlantiko edota mediterraneoko giroetakoak. Lehorreko laboreen artean berriz hazitako ildarteak egitea, giro mediterraneoetan. Ureztatze-putzuak fauna basatiaren kontserbazioarekin bateragarri egitea. Itxitura iragazgaitzak eta txarrantxa-itxiturak itxitura bigunekin ordezkatzea. Espezieak putzu eta kanpora arteko bide askea izatea errazten duten elementuak ezartzea.
 

 

DEKRETUA; EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LURRALDE ANTOLAMENDUAREN PAISAIA BABESTU, KUDEATU ETA ANTOLATZEKO.

LABURPENA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LURRALDE-ANTOLAMENDUAN PAISAIA BABESTEKO, KUDEATZEKO ETA ANTOLATZEKO DEKRETUA ONARTU DU EUSKO JAURLARITZAK

Paisaiaren katalogoak, paisaiaren gidalerroak, paisaiaren inguruko ekintza-planak eta paisaia integratzeko azterlanak.

Eusko Jaurlaritzak paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko tresnak zehazten dituen dekretu onartu du, lurralde-antolamenduaren arloan. Horien artean daude paisaiaren katalogoak, paisaiaren gidalerroak, paisaiaren ekintza-planak eta paisaia integratzeko azterlanak.

2009ko uztailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Europako Kontseiluak 2000ko urriaren 29an onartutako Paisaiaren Europako Hitzarmenari atxikitzea adostu zuen. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoak Paisaiaren Europako Hitzarmenaren edukiak bere egiteko konpromisoa hartu zuen, bere ardurapeko arloetan aplikatzeko.

Ana Oregi sailburuaren esanetan, «aipatutako Hitzarmenera atxiki izanaren ondoriozko konpromisoetako bat da paisaia lurralde-antolamenduko politiketan eta, printzipio horrekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan txertatzea».

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek paisaia-tratamendu berezia izan behar duten ikusizko eremuak katalogatzeko betekizuna dakarte, baita paisaiaren egungo itxura urra dezakeen ekintza edo jarduera orok dagokion paisaia-azterlana edukitzekoa ere. Artezpideetan zehazten denez, gai horiek guztiak Lurralde-planetan garatu beharko dira.

«Dekretu berrian ezarri dira zeintzuk diren aurreikuspen horiek guztiak betetzeko beharrezko mekanismo normalizatuak. Horien bidez lortuko da paisaia lurralde-antolamenduan txertatzeko helburua betetzea», adierazi du Oregik. Izan ere, «Eusko Jaurlaritzak paisaiaren alorreko sentsibilizazioa, prestakuntza, hezkuntza, parte-hartzea eta babes-jarduerak sustatzeko konpromisoen isla da».