2014/07/22 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Erabakia, Eusko Legebiltzarrarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena emateko dena, gardentasuna eta herritarren informazioa sustatzeari begira multimedia euskarriak eta informazioa trukatzeko.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Agindua. Honen bitartez, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa arautzen da. (Hirigune)
Erabakia, Euskalit-Kalitatearen Sustapenerako Euskal Erakundeari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena, merkataritza-banaketaren sektorean kudeaketa aurreratuko sistemak ezar ditzan.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Jaurlaritzak hiru erakunde «interes sozialeko» izendatu ditu, gizarte zerbitzuen garapenari egindako ekarpenagatik.
Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen errendamendua eta zaharberritzea sustatzeko.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
26,82 milioi euro unibertsitate-beketarako.
Ikastetxeetako giroa eukalduntzeko diru-languntzak.
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako aurrekontua duen kontratu bat baimentzeko, hain zuzen ere 2014/15 ikasturteko eta 2015eko irailatik abendua bitarteko aldirako ikastetxe publikoetan garbiketa mantentzeko kontratua.
Erabakia, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan hitzartutako unitateak gutxitzeak ukitutako ikastetxeei diru-laguntza zuzenak emateari buruzkoa, Administrazioa, Euskadiko Irakaskuntza Pribatuko Enpresarien Elkarte eta Erakunde Sindikalen arteko 1997ko ekainaren 5eko Akordioa betetzeko.
Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeei dei egiteko dena, 2014-2015 ikasturtean eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko.
Agindua, kultura sorkuntza bultzatzeko 2014. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. (2014.urtea)
Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzen duena.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Agindua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan ezarritako diru-laguntzetara biltzeko 2014ko deia egiten duena.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

ERABAKIA, EUSKO LEGEBILTZARRAREKIN LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATZEKO BAIMENA EMATEKO DENA, GARDENTASUNA ETA HERRITARREN INFORMAZIOA SUSTATZEARI BEGIRA MULTIMEDIA EUSKARRIAK ETA INFORMAZIOA TRUKATZEKO.

LABURPENA

JAURLARITZAK ETA LEGEBILTZARRAK ITUNA SINATU DUTE MULTIMEDIA EUSKARRIAK ETA INFORMAZIOA ELKARTRUKATZEKO

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio herritarren interes orokorrekoak izan daitezkeen edo erakundeon kudeaketa gardentzea eragin dezaketen ikus-entzunezko eta irudizko baliabideak eta euskarriak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren artean elkartrukatzeko lankidetza-hitzarmenari.

Hala, eta hitzarmenarekin bat etorriz, Eusko Legebiltzarrak konpromisoa hartu du gobernuaren atariari (irekia.euskadi.net) osoko bilkuren eta batzordeen ikus-entzunezko seinalea eskaintzeko, denbora errealean emititu ditzan, baita gerora argitaratu eta biltegiratu ditzan ere. Gainera, gobernuko goi-kargudunen agerraldien fitxategi grafikoak eskainiko ditu, hala nola legebiltzarreko jardunari loturiko gobernuaren erantzunen gaineko dokumentu-fitxategiak.

Lehendakaritzak, bestalde, Irekiaren bidez, berak ekoitzitako ikus-entzunezko materialak, Legebiltzarreko presidenteak, mahai-kideek eta legebiltzarkideek parte hartzen duten ekitaldiei buruzkoak, eskainiko dizkio Eusko Legebiltzarrari.
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

AGINDUA. HONEN BITARTEZ, HIRI MERKATARITZAREN LANKIDETZA, DINAMIZAZIO ETA LEHIAKORTASUNEKO ZONAKO ESTRATEGIAK SUSTATZERA BIDERATUTAKO LAGUNTZEN PROGRAMA ARAUTZEN DA. (HIRIGUNE)

LABURPENA

HIRIGUNE LAGUNTZA PROGRAMA % 100 BAINO GEHIAGO HAZI DA ETA 2.745.000 € BIDERATUKO DITU UDALERRIETAN MERKATARITZA SUSTATZERA

Eusko Jaurlaritzak Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko estrategia zonalak sustatzeko Hirigune laguntza-programa onartu du. Aurten, 2.745.000 euro bideratuko ditu xede horretara. Laguntzak % 112 handituko dira aurten eta ondoko helburua daukate: udalen eta merkatari-elkarteen artean lankidetza publiko-pribatuko egituren sorrera bultzatzea, herri-inguruei hiri-merkataritzako gune ekonomiko gisa balioa emango dieten estrategia zonalak garatzeko. Udalerrien estrategiarekiko koherenteak diren esku-hartze integratuko gune gisa jokatzea bilatzen da, eta merkataritza-sarea ingurune horietan barne hartzea.

Hirigune jarduera-proiektuak ezartzeko eta garatzeko laguntza ez-itzulgarrien programa bat da, eta kolektibo hauei zuzenduta dago:

- EAEko 15.000 biztanletik gorako udalerriak.

- EAEko 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, alde zaharra eta merkataritza suspertzeko potentzialtasuna baldin badituzte.

- Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko 5.000 biztanletik beherako biztanle-ingurunea duten gainerako udalerriak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko merkatari-elkarteak, elkarte mistoak eta merkataritza-elkarteen federazioak edota konfederazioak, Merkatarien Erroldan izena emanda daudenak.

Eskatzaileek abuztuaren 1etik irailaren 30era arte izango dute eskariak aurkezteko aukera. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:

Udalek:
a) Laguntza eskatzeko erabakiaren ziurtagiria, organo eskudunak egina, aurkeztutako jarduera bakoitzaren kostua eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa zehaztuta.

b) Diru-laguntzaren bidez finantzatu nahi diren jardueren inguruko azalpen-txostena, merkataritza-ikuspegitik egina, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziaren (MSPB) azterketan duten kokapena adieraziz, edo horren ordezkoan edo osagarrian dutena, halakorik baldin badago.
Txosten horretan, gutxienez, ondorengo informazioa jaso beharko da:

Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:
• Lortu nahi diren helburuak.
• Egin beharreko jarduerak.
• Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
• Aurrekontu zehatzak, baita partidaz partida ere, kasuan kasu.
• Gauzatze-egutegia.
• Dokumentazio grafikoa, jardueren kokaleku izango diren eremuen aurretiko egoeraren argazkiak barne.

c) Udalak elkarteekin udalerriko merkataritza garatzeko sinatutako esparru-akordioaren kopia, Aginduko 5. artikuluan finkatutakoaren arabera.

d) Erakundeak diru-laguntzen bidez finantzatu nahi diren jarduera horiek eta/edo inbertsioak egiteko bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria, organo eskudunak egina.

e) Erakunde eskatzailearen zin-egite adierazpena edo erantzukizunpekoa, diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik –ez zigor arlokorik ez administrazio bidekorik– edo legezko debekurik ez duela jasotzen duena (ildo horretan, kontuan izan behar dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, sexuaren ziozko bereizkeria zehatzeko ezarritako zigor eta debekuak).

Elkarteek:
a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa. Kasuan kasu, eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko izen-ematearen kopia aurkeztu beharko ditu.
Hainbat elkarte ordezkatzen dituzten enpresa-erakundeen kasuan, aipatutako ordezkaritza jasotzen duen hitzarmenaren kopia.

b) Eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren kopia, baita ahalordetze-agiriarena ere.

c) Eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

d) Diru-laguntzen bidez finantzatu nahi den jarduera bakoitzari buruzko azalpen-txostena, merkataritza-ikuspegitik egina, MSPB azterketan duen kokapena adieraziz, edo horren ordezkoan edo osagarrian duena, gutxienez ondoko edukia jasota: lortu nahi diren helburuak, zehaztutako helburuak lortzeko egin beharreko jarduerak eta egindako jardueren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.

e) Aurkeztutako jarduera bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

f) Gauzatze-egutegia.

g) Dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko ziurtagiri eguneratua, Merkatari Elkarteen Erroldan agertzen diren eskatzailearen datuen ingurukoa.

h) Elkarteko edo taldeko idazkariaren ziurtagiria. Merkataritza-enpresa elkartuen izenen zerrenda jaso behar du, eskaera-epea hasi aurreko hilabetean eguneratua, baita azken ekitaldian bildutako kuotak ere.

i) Kasuan kasu, Aginduko 5. artikuluan finkatutako esparru-akordioaren kopia, baita ondoren egindako edozein aldaketaren kopia ere.

j) Erakunde eskatzailearen zin-egite adierazpena edo erantzukizunpekoa, diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik –ez zigor arlokorik ez administrazio bidekorik– edo legezko debekurik ez duela jasotzen duena (ildo horretan, kontuan izan behar dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, sexuaren ziozko bereizkeria zehatzeko ezarritako zigor eta debekuak).

k) Merkatari-elkarte bat baino gehiago dauden udalerrien kasuan, horien ordezkari funtzioa betetzen duen erakundeak, gainera, elkarte bakoitzak proiektuaren gauzatzeari dagokionez duen partaidetza maila eta konpromisoa eta dagokion zenbatekoa zehazten dituen dokumentu bat aurkeztu beharko du, diru-laguntza zenbatekoa izango den erabakitzeko. Horrez gain, laguntzaren onuradun gisa dagozkion eginbeharrak betetzeko ahalmena izango duen elkarteko ordezkari baten izendapena ere jaso beharko du.

l) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan aurkez daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen, azaroaren 26koaren, 38.4. artikuluan zehaztutako tokietan.
 

 

ERABAKIA, EUSKALIT-KALITATEAREN SUSTAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEARI ZUZENEKO DIRU-LAGUNTZA BAT EMATEKO DENA, MERKATARITZA-BANAKETAREN SEKTOREAN KUDEAKETA AURRERATUKO SISTEMAK EZAR DITZAN.

LABURPENA

AURTEN, EAE-KO MERKATARITZA SAREAN, KUDEAKETA AURRERATUA LEHIAKORTASUNEKO ELEMENTU GILTZARRI GISA EZARTZEARI BURUZKO HITZARMENA

Eusko Jaurlaritzak Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea erabaki du, eta 222.315 €-ko ekarpena egitea, merkataritzako banaketa-sektorean kudeaketa aurreratua sustatzea eta ezartzea finantzatzeko. Azken helburua zera da: Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza arloko enpresei garatzen, hazten eta lehiakorrak izaten laguntzea.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

JAURLARITZAK HIRU ERAKUNDE «INTERES SOZIALEKO» IZENDATU DITU, GIZARTE ZERBITZUEN GARAPENARI EGINDAKO EKARPENAGATIK.

Dekretua, ASASAM-Buru-gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako Elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Kartzela Pastoraltzako Bidesari Elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Hiesaren aurkako eta eragindakoen autolaguntzarako herritarren T-4 Elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Mari Aburtok proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, «interes sozialeko» izendatu ditu hiru elkarte:

• BIDESARI, KARTZELA PASTORALTZA ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta 1994an sortu zen. Bere helburu nagusia gizartean aldaketa sustatzea da, gizartean moldatu ezinezko eta marjinazio egoerei aurre eginez; zerbitzuak aske ez dauden pertsonei eta toxikomania arazoak dituztenei zuzentzen dizkiete batez ere. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan, Bizkaiko Lurralde Historikoan bereziki.

• ASASAM, BURU GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONA ETA SINDEEN AIARALDEKO ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta 1989an sortu zen. Bere helburu nagusia buru gaixotasuna duten pertsonen eta euren familien beharrak zaintzea da, euren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako zerbitzuak emanez, gizartea buru gaixotasunaren inguruan kontzientziatzeaz eta sentsibilizatzeaz gainera. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan, Arabako Lurralde Historikoko Aiaraldean bereziki.

• HIESAREN AURKAKO ETA GAIXOEN ALDEKO HIRITAR BATZORDEA T-4 irabazi asmorik gabeko erakundea da eta 1992an sortu zen. Bere helburu nagusia elkarren arteko laguntza-taldeak sortzea eta eskaintzea da, hiesa edo gaixotasun horrekin lotura duten patologiak dituzten pertsonei zuzendutakoak. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan, Bizkaiko Lurralde Historikoan bereziki.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzea Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak emandako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak arautzen du. Interes sozialeko izendatuta, erakunde horiek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan izandako ibilbidea eta egindako lana aintzatetsi da. Hala, lehentasuna izango dute euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Gizarte-zerbitzuak eskaintzeko eta irabazi asmorik gabekoak izateko betekizunez gain, araudiak zehaztutakoaren arabera, interes sozialeko izendatzeko, langileen % 40k kontratu mugagabea izan behar dute.
 

 

JAURLARITZAK 34 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU ETXEBIZITZEN ERRENDAMENDUA ETA ZAHARBERRITZEA SUSTATZEKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2014. urtean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jardunetarako formalizatutako maileguen interes-tasen sorospenerako.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2014. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, alokairuaren sustapena 2014ko laguntzeko aurrekontua osatzeko.
 

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Gobernu Kontseiluak 34 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, esparruan hainbat jarduketa egiteko.

Jaurlaritzak gaur onartutako neurriak etxebizitzen errehabilitazioari, errentamenduaren sustapenari eta formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiazioari buruzkoak dira zehazki.

Aurtengo aurrekontu-ekitaldian, Jaurlaritzak 15.333.984 euro bideratuko ditu 15.000 etxebizitza inguru zaharberritzeko, guztiak ere Etxebizitzak Birgaitzeko RENOVE Planean bilduak. Laguntza hauei esker, 13.409 etxebizitza birgaitu ziren 2013an.

Halaber, Jaurlaritzak 11.270.000 milioi euro bideratuko ditu errentamendua sustatzeko. Lerro hori alokairurako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeagatik sustatzaile publikoei eta pribatuei eman beharreko diru-laguntzetarako izango da. Baimendutako zenbateko horren bidez alokairuko 300 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru diruz laguntzea aurreikusten da (errotazio-alokatzeak).

Azkenik, 2014an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jarduketengatik formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiaziorako laguntzak ere onartu ditu Gobernu Kontseiluak; 7.274.322 euroko partida bat bideratu da hartarako. Diru-laguntzen lerro horrek alokairua sustatzeko maileguengatiko interes-tasen subsidioengatiko kostuak estaltzen ditu.

Mailegutan 40 milioi euro ematea du helburutzat, Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko hitzarmen finantzarioaren babesean. Subsidioengatiko zenbatekoak subsidioek berekin dakartzan mailegu-kostuak estaltzen ditu (alokairua eta lurzorua bakarrik; erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

26,82 MILIOI EURO UNIBERTSITATE-BEKETARAKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, beka eta diru-laguntza jakin batzuen deialdia finantzatu ahal izateko, alegia: 2014-2015 ikasturtean Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak; ikasturte horretan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten ari diren ikasle ezgaituen garraioak eragindako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, eta ikasleak saritzeko eta aintzatesteko bikaintasun akademikorako bekak.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2014-2015 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako, hain zuzen.

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

1.- 2014-2015 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak

Beken deialdi hau, 26,6 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2014/2015 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.

2.- Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, 100.000 euroko zenbateko globalean, baldin eta 2014-2015 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.

3.- Bikaintasun akademikoko bekak, 150.000 euroko zenbateko globalean, etekin handiko unibertsitate-ikasleak 2014-2015 urtean aintzatesteko eta saritzeko.
 

 

IKASTETXEETAKO GIROA EUKALDUNTZEKO DIRU-LANGUNTZAK.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2014-2015 ikasturtean zehar itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza zabaltzen duen agindua.

Ahozko adierazmena lantzeko eta indartzeko ikastetxeek egin ditzaten saioak bultzatzea eta babestea du helburu 150.000 euroko diru-laguntza honek. Eskola-umeek arlo hauek jorratzea eta emanaldiak eskaintzea lagundu nahia da.
 

 

ERABAKIA, 5.000.000 EUROTIK GORAKO AURREKONTUA DUEN KONTRATU BAT BAIMENTZEKO, HAIN ZUZEN ERE 2014/15 IKASTURTEKO ETA 2015EKO IRAILATIK ABENDUA BITARTEKO ALDIRAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN GARBIKETA MANTENTZEKO KONTRATUA.

LABURPENA

26,766 MILIOI EURO IKASTETXEAK GARBITZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 26,766 milioi euro gastatzeko baimena eman du 2014/2015ko ikasturterako eta 2015 iraila-abenduarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxe publikoak garbitzeko kontratua luzatzeari dagozkionak.
 

 

ERABAKIA, 2012-2013 ETA 2013-2014 IKASTURTEETAN HITZARTUTAKO UNITATEAK GUTXITZEAK UKITUTAKO IKASTETXEEI DIRU-LAGUNTZA ZUZENAK EMATEARI BURUZKOA, ADMINISTRAZIOA, EUSKADIKO IRAKASKUNTZA PRIBATUKO ENPRESARIEN ELKARTE ETA ERAKUNDE SINDIKALEN ARTEKO 1997KO EKAINAREN 5EKO AKORDIOA BETETZEKO.

LABURPENA

280.695 EUROKO DIRULAGUNTZA IKASTETXEENTZAT HITZARTUTAKO UNITATEAK MURRIZTEAK ERAGINDAKO KALTEAK ARINTZEKO

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, EAEko Administrazioaren eta Irakaskuntza Pribatuko erakunde patronalen eta sindikatuen artean 1997ko ekainaren 5ean hartutako Akordioa aplikatuz - 2012/2013 eta 2013/2014 ikasturteetan hitzartutako unitateak murrizteak eragindako ikastetxeei buruzkoa, alegia- Gobernu Batzordeak ikastetxeei 280.695 euroko dirulaguntza ematea erabaki du gaur.
 

 

AGINDUA, HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAREKIN LANKIDETZAN JARDUN NAHI DUTEN IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEI DEI EGITEKO DENA, 2014-2015 IKASTURTEAN ESKOLA-ESPARRUAN IKASLE IJITOENTZAKO HEZKUNTZA-JARDUERAK GARATZEKO.

LABURPENA

435.890 EURO IKASLE IJITOEI ZUZENDUTAKO HEZKUNTZA-JARDUERETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran agindu bat onartu du eta agindu horren bidez irabazi asmorik gabeko zenbait erankunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere, eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean aritu nahi dutenei 2014-2015 kurtsoan.

Agindu honek, 435.890 euroko aurrekontu bat duenak, ondorengo helburuak, batez ere, lortzeko 2014-2015 kurtsoan. egingo diren jarduerak diruz laguntzea du helburu: ikasle ijitoen eskola-arrakasta areagotzea eta kulturen arteko elkarbizitza hobetzea.
 

 

AGINDUA, KULTURA SORKUNTZA BULTZATZEKO 2014. URTEAN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ARAUAK EZARRI ETA DEIALDIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

240.000 EURO KULTUR SORKUNTZARAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 2014 urtean kultur sorkuntzarako diru laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua onartu du. Zehatzago, deialdia antzerki testuak, zinemarako gidoiak eta musika konposizioak sortzeko bideratua dago.

Deialdi honek 240.000 euroko diru kopurua du, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 10era arte dago zabalik.
 

 

AGINDUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKI-ERAKUNDEEI BEREN ARTXIBO SISTEMA JARRI EDOTA SENDOTU AHAL IZAN DEZATEN DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO MODUA ARAUTZEN DUENA. (2014.URTEA)

LABURPENA

320.000 EURO AGIRITEGI PUBLIKOETARAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agiritegi sistema propioa martxan jarri edo sendotzeko diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du. Diru-laguntzok, Euskadiko toki erakundeentzat dira.

Aginduak, diru-laguntzatan 320.000 euro emateko araubidea ezartzen du, 2014 urtean agiritegi sistema propioa ezartzeko edo sendotzeko programak gauzatzeko, edo agiritegi sistema propioa ezartzeko proiektuak garatzeko. Programa edo proiektu horiek toki erakundeek garatu beharko dituzte – udalerriak nahiz udalerriz azpiko toki erakundeek - edo udalerriz gaindiko toki erakundeek.
 

 

AGINDUA, PUBLIKOAK EZ DIREN ARTXIBOAK ANTOLATZEKO, HEDATZEKO ETA DIGITALIZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK BANATZEKO MODUA ARAUTZEN DUENA.

LABURPENA

170.000 EURO AGIRITEGI EZ PUBLIKOENTZAT

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Agiritegi ez publikoen antolaketa, zabalkunde eta digitalizaziorako diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du.

Aginduak, diru-laguntzatan 170.000 euro emateko araubidea ezartzen du, ondorengo programak garatzeko: artxibo-agiri, artxibo-funts nahiz agiri-bilduma ez publikoen programak, beti ere Euskal Herriaren Agiri Ondarea osatzen badute. Programak, gainera, helburutzat izan beharko du artxibo-funtsak antolatzea eta agiritegien tratamendua hobetzea, aurrez datu base batean jasotako artxibo-funtsak digitalizatzea, informazioa zabaltzea eta BADATOR informazio sisteman integratzea.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

AGINDUA, ENPRESEI INGURUMENA BABESTEKO INBERTSIOAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN URRIAREN 19KO 260/2010 DEKRETUAN EZARRITAKO DIRU-LAGUNTZETARA BILTZEKO 2014KO DEIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILAK ENPRESENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA EGIN DU, INGURUMENA BABESTEN DUTEN PROIEKTUETARAKO

Gaurko Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio enpresentzako 2014rako diru-laguntzak deitzen dituen aginduari. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena da enpresentzako agindu hori, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko baliatuko da, eta 500.000 euro bideratuko dituzte.

Laguntzon hartzaileak pertsona fisiko zein juridiko pribatuak izango dira, irabazi asmoz jarduera industrialak, merkataritzakoak edota zerbitzuak ematen dituztenak. Aurtengo ekitaldian, honako lerroetara bideratuko dituzte laguntzok:

1. Indarrean diren ingurumena babesteko arauak gainditzera bideratutako inbertsioak baino lehen egin beharreko ingurumen-bideragarritasun txosten teknikoak egitera. Lerro honen barruan, besteak beste, honakoak jasoko dira: biogasa ekoizteko azterlanak eta hondakinak tratatzeko instalazioetan eta zabortegietan hondakinak deseginda sortzen den metanoaren oxidazio-potentziala zehaztea eta aprobetxatzeko zein berrebiltzeko aztertzea; eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazioetatik datozen agregakin birziklatuekin lotutako aplikazio posibleak aztertzeko lanak eta plastiko- zein kautxu-hondakinei erabilera aurreratua sustatzera bideratutako azterlanak (ontzigintzaren sektorea, hiri-altzariak, amortiguazioa, piezen estrusioa produktu berriak sortzeko...), zabortegietarako zein balio ekonomiko apaleko erabileretarako.

2. Inbertsio horien bidez, enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babeseko maila lortuko dute, edo ingurumen-babesa hobetuko dute aplikagarri zaien araurik izan ezean. Zehazki, deialdi honetan animalienak ez diren errausketa-labeetan sortzen diren atmosfera-isuriak murrizteko edota tratatzeko ekipoen inbertsioak bakarrik lagunduko dira diruz.

3. ETEen kasuan, ingurumen arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan, EMAS erregistroan izena emandako azpilerroak baino ez dira lagunduko diruz, hain zuzen, karbono-aztarnaren edota ekodiseinu-araua ezartzeko eta potentzialki kutsagarriak diren jarduerak izan dituzten orubeetako lurzoru-kalitatea aitortzeko direnak (azken horien kasuan, nahiz eta ikerketa sustatzen duena horretara behartuta egon ez).