2014/07/29 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Dekretua, Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzen duena
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du bere jakinarazpen administratiboak elektronikoki izapidetzeko bidean
Erabakia, "euskadi.net" atari komuna "euskadi.eus", Interneteko presentziaren eredu, bihurtzeko
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Dekretua, Publikoari saltzeko instalazioetan ibilgailuei erregaiak hornitzeko dauden instalazioetan segurtasun-neurri osagarriak ezartzeko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
19 milioi euro etengabeko prestakuntza sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak pizgarri ekonomikoak eskainiko dizkie gazte tituludunak kontratatzen dituzten enpresei
Eusko Jaurlaritzak 3,27 milioi euro bideratu ditu gizarte ekonomia sustatzera
Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratuko ditu hiriguneetako irisgarritasun planetarako laguntzetan
1,5 milioi euro ekintzailetza sustatzeko
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
100.000 eurok euskarazko curriculum-materialak prestatzeko
200.000 eurok euskarazko ikasmaterial digitaletarako
514.627 eurok euskarazko ikasmaterialetarako
Dekretu-proiektua, Ezkio-Itsason Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat sortzen duena.
Dekretua, Argitalpen Inprimatuen eta Multimedien Diseinu eta Edizioko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena
Dekretua, Produkzio Grafikoaren Kudeaketa eta Diseinuko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua, Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena
Dekretua, Ontzi eta Itsasontzien Makineriaren Zainketa Antolatzeko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena
Dekretua, Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena
Dekretua, Urpeko Lanetako eta Lan Hiperbarikoetako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Erabakia, Bilboko Hiri Trenbidearen (1. eta 2. Lineak) 2014ko proiektu eta obren inguruko zenbait jarduera Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena.
Eusko Jaurlaritzak presazkotzat hartu du Erandioko Udalak Lutxana-Enekuri bidea babesteko eta ondoko mendi-hegala sustraitzeko proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa
Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Aholku Batzordearen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena
Eusko Jaurlaritzak paisaiaren ekintza planak osatzeko udalentzako diru-laguntzak eskatzeko epea luzatu du
Eusko Jaurlaritzak Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakundeari gomendioa aldatzeko baimena ematen dio 2011-2016 aldian Euskal Herriko trenbide sare berriaren eraikuntzari lotutako zenbait jarduketa egiteko
LEHENDAKARITZA X. LEG.

DEKRETUA, BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANAREN AHOLKU BATZORDEA ARAUTZEN DUENA

LABURPENA

ARAUTU DA BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANAREN AHOLKU BATZORDEA

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea arautzeko dekretua onartu du gaur. Dekretu horren bidez, bada, aipatu planaren printzipio arautzaileetako bat edukiz hornituko da, hain zuzen ere, gizarte-partaidetza. Kontseiluaren burua izen handiko pertsona independente bat izango da, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzearen arloan eskarmentua duena, eta Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzak izendatuko du.

Organo berriak parte-hartze bide bat ezarriko du arlo honetan diharduten gizarte-erakundeentzat, eta hainbat erakunderen arteko koordinazio-bide izango da.

Horretarako, Aholku Batzordeak Bake eta Bizikidetza Planean aurreikusitako ildo estrategikoen eta ekimenen garapen arruntari buruzko iritzia eman ahal izango du, bai eta planaren edozer aldaketari buruz ere, eta, gainera, proposatzen diren ekintza-proposamen osagarriak bideratu eta beren egokitasuna baloratu.

Presidentetzaz gain, honako hauek osatuko dute batzorde berria:
• Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako pertsona bat
• Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ordezkari bat
• Eusko Jaurlaritzako Gazteria Arloaren arduradun bat
• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Arloaren arduradun bat
• Emakunderen zuzendaria
• Foru-aldundien hiru ordezkari
• EAEko udalerrien hiru ordezkari
• Terrorismoaren Biktimen Pastaidetzarako Euskal Kontesiluaren presidentea
• Bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzea xede duten elkarte eta erakundeen lau ordezkari
• Euskadiko Eskola Kontseiluaren bi ordezkari
• EHUren ordezkari bat
• Arartekoaren ordezkari bat
• EITBren ordezkari bat
Batzordea Lehendakaritzaren Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzari atxikita egongo da, egitura organikoan txertatuta egon gabe.

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK AURRERA EGIN DU BERE JAKINARAZPEN ADMINISTRATIBOAK ELEKTRONIKOKI IZAPIDETZEKO BIDEAN

Erabakia Administrazio barruko zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo jakin batzuekiko hiru komunikazio-mota elektronikoki izapidetzeko modua antolatuko duena.

LABURPENA

• Hiru kontsulta eta barne-izapide mota gehiago egin ahal izango dira elektronikoki, hemendik aurrera.

• EAEko Herri Administrazioaren ohiko jarduna hobetu eta sinpletu egingo da.

Administrazio Orokorreko organo administratiboen artean nahiz Administrazio instituzionalaren eta sektore publikoko gainerako erakundeen artean egin beharreko kontsultak eta txosten-, irizpen- eta dokumentu-eskaerak elektronikoki izapidetzeko agindua ematea erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.

Hiru komunikazio mota horiek ohikoak dira administrazioan, eta Eusko Jaurlaritzaren izapidetze elektronikorako Tramitagune aplikazioaren bitartez bideratuko dira hemendik aurrera. Hala, modu homogeneo bat antolatu da horrelako kontsultak egiteko.

Erabakiaren aplikazio-eremuak EAEko Administrazio Orokorreko sailak, haren Administrazio Instituzionaleko erakundeak (erakunde autonomoak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoak) eta sektore publikoko gainerako erakundeak hartzen ditu bere baitan.

Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin du EAEko Herri Administrazioaren ohiko jarduna hobetzeko eta sinpletzeko helburua erdiesteko bidean.

Erabaki hau prozedurazkoa denez, ez du aurrekontu ekonomikorik.

 

ERABAKIA, "EUSKADI.NET" ATARI KOMUNA "EUSKADI.EUS", INTERNETEKO PRESENTZIAREN EREDU, BIHURTZEKO

LABURPENA

2015EKO URTARRILETIK AURRERA, «EUSKADI.NET» BEHARREAN «EUSKADI.EUS» IZATEA ONARTU DU GOBERNU KONTSEILUAK

• Aldaketak ez du kanpoko inbertsiorik eskatuko, Administrazioko langileek egingo baitute, Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoak lagunduta.

• Gobernuaren iritzian, domeinua aldatzean, Internet eta teknologia berriak gehiago gizarteratuko dira, Euskadiren kanpo-irudia bultzatuko da, eta euskara gehiago zabalduko eta modernizatuko da.

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialaren domeinua aldatzea erabaki du gaur; hortaz, 2015eko urtarriletik aurrera, «euskadi.net» beharrean, «euskadi.eus» izango da helbidea. Ordurako, gainera, Eusko Jaurlaritzak beste 200 domeinu izango ditu.

Berehala martxan jarriko diren lehenengo sei domeinuei «aitzindariak» izena jarri zaie, eta hauek izango dira: basquecountry.eus, eitb.eus, etxepare.eus, hazi.eus, spri.eus eta ejie.eus.

Hasiera batean, «euskadi.net» «euskadi.eus» bihurtzeko aldaketak ez du kanpo-inbertsiorik eskatuko, Gobernuaren baliabide propioak erabilita egingo baita. Konkretuki, hamaika pertsona ari dira transformazio-proiektu horretan lan egiten; Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako langileak dira, eta Gobernuaren informatikarako EJIE sozietate publikoarekin ari dira elkarlanean.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Interneten duen irudi korporatiboak diseinu berria izango du. Hori ere, Gobernuaren web zerbitzuan lan egiten duten funtzionarioek egingo dute.

Gobernu Kontseiluak gaur hartutako akordioaren arabera, domeinua aldatzeak hiru helburu betetzeko aukera emango dio Euskadiri:

• Internet eta teknologia berriak gizarteratzea.
• Euskadiren kanpo-irudia bultzatzea.
• Euskara zabaltzea eta modernizatzea.

"PUNTUEUS" PROIEKTUA

"PuntuEus" proiektua 2007an sortu zen, hizkuntza-normalkuntzarako eta euskara mundu-mailan bultzatzeko tresna eraginkorra izateko helburuaz. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren eta beste hirurogei erakunderen konpromiso politiko, instituzional eta ekonomikoa du.

Domeinu berrirako bilakaera-programak hiru fase ditu:

Aitzindarien programa: Lehenengo fase horretan, jadanik zehaztuta dauden 90 euskal elkarte, enpresa eta instituzio publikoen webguneek domeinu berrirako aldaketa egingo dute.
Irteera fasea: Bigarren fasean, euskararen hizkuntza-normalkuntzarekin eta bultzadarekin harreman zuzena duten elkarte, enpresa eta instituzioak gehituko dira.
Fase irekia: Azkenik, «.eus» domeinua publiko osoaren esku jarriko da.

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

DEKRETUA, PUBLIKOARI SALTZEKO INSTALAZIOETAN IBILGAILUEI ERREGAIAK HORNITZEKO DAUDEN INSTALAZIOETAN SEGURTASUN-NEURRI OSAGARRIAK EZARTZEKO.

LABURPENA

EUSKADI GASOLINDEGIEN SEGURTASUNEAN LIDER IZANGO DA, % 50EN BAINO GEHIAGOREN EGOERA HOBETUKO DUEN DEKRETUARI ESKER

Eusko Jaurlaritzak ibilgailuak erregaiz hornitzeko instalazioak, hau da, publikoari zuzenean saltzen dieten gasolindegiak, erregulatzeko dekretu bat onartu du, haien segurtasuna hobetzeko.

Araudia berriak Euskadiko 308 gasolindegietako % 50i baino gehiagori eragingo die; horietako 118 Bizkaian daude, 131 Gipuzkoan eta 59 Araban. Guztiek lurpeko tangetan isuriak hautemateko sistema eta pareta babesgarri bikoitza jarri beharko dituzte derrigorrez, segurtasun-berme handieneko modeloa baita. Pareta bikoitzak isuriak goiz hautematen laguntzen du, eta isuriak lurzorura iristea eta kutsatzea saihesten.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, beharrezkoa da sistema hori ez duten hidrokarburoak saltzeko eta banatzeko gasolindegiek teknologiarik eraginkorrarena ezartzea instalazioetan. Zehazki, pareta bakarreko tangak ordezkatu edo egokitu behar dituzte pareta bikoitza izan dezaten. Sistema berriak, isuriak hautemateko gailua izan beharko du bi pareten artean, instalazioak segurtasun handiena edukitzeko irtenbide teknikoa baita.

Dekretu horri esker, Euskadi autonomia-erkidego zorrotzena izango da, gasolindegien segurtasunari eta indarrean dagoen Estatuko araudiari dagokienez.

Gaur egun, Euskadiko gasolindegien erdiak baino gehiagok pareta bakarreko tanga dute oraindik. Aldian behin estankotasun-probak, berrikuspenak eta azterketak egiten zaizkien arren, oraindik ezin dira isuriak hauteman eta ez dituzte saihesten. Dekretu berriak hori aldatuko du. Izan ere, ondoko neurriak planteatuko ditu:

Lurpean pareta bakarreko tangak dituzten gasolindegi guztiek ordeztu edo egokitu egin beharko dituzte, bikoitza izan dezaten. Gainera, bi pareten artean, isuriak hautemateko sistemak eduki beharko dituzte. Hona hemen epeak, abuztuaren 9tik aurrera:

a) Urtean 3.000.000 litrotatik gorako salmenta-bolumena dutenak edo hiri-lurzoruan kokatutakoak:
- 50 urteko edo horitik gorako instalazioak: bi urte
- 40 urteko edo horitik gorako instalazioak: hiru urte
- 30 urteko edo horitik gorako instalazioak: lau urte
- 20 eta 30 urte arteko instalazioak: bost urte
- 20 urtetiko beherako instalazioak: sei urte

b) Urtean 3.000.000 litrotatik beherako salmenta-bolumena dutenak edo hiri-lurzoruan kokatuta ez daudenak: zortzi urte.

Halaber, dekretuak egokitzapen-obrak egin ditzaketen enpresen ezaugarriak, eraikuntza-prozedurak eta jarduera berrabiarazteko beharrezko egiaztagiriak zehaztuko ditu.

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

19 MILIOI EURO ETENGABEKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO

LABURPENA

Gaurko bileran, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Jaurlaritzak langile enplegudunei (etengabeko prestakuntza) eta enpresetan prestakuntza emateko programetarako 19.080.000 euroko diru-hornidura egitea onartu du. Hobetuz Fundazioak kudeatzen ditu bi programa horiek.

Partida horretatik 3.870.000 milioi euro 35 langile baino gehiagoko enpresen edo 50 baino gehiagoko enpresa-taldeen prestakuntza-jarduera estrategikoetara bideratuko dira, langileen gaitasunak eta kualifikazioa hobetzeko. Laguntza horiek bateragarriak dira Espainiako egungo prestakuntza-sisteman aurreikusitako hobariekin.

Prestakuntza-ekintzok EAEko lan-zentroetan gauzatuko dira, eta gutxienez 6 ordukoak eta gehienez 270ekoak izan beharko dira. Halaber, 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira.

Langile enplegudunei begirako prestakuntza-planak sustatzeko laguntza-programak 15.210.000 euroko ekarpena jasoko du.

Lanbide-gaitasunak eta -kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-jarduerak eskaintzen dituzten EAEko erakunde guztiek jaso ahal izango dituzte laguntzok. Erakundeon artean daude prestakuntza erakundeak, unibertsitateak, 1995ean EAEko lanbide heziketako lanbide arteko akordioa sinatu zuten enpresarien elkarte eta sindikatuak, sektorearen adierazgarri direnak, eta kooperatiba zein lan sozietateen konfederazio eta federazioak, baita beren konturako langileenak ere.

Programak diruz lagundutako jarduerotan EAEko langileek zein mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalek parte hartu ahal izango dute.

Era berean, Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, izena emanda duten langabeek ere parte hartu ahal izango dute, betiere gehienez parte hartzaileen % 40 izan behar dutela kontuan izanda. Gainera, parte-hartzaile horien izen-ematea zuzenean Lanbideko orientazio-zerbitzuek egitea gomendatzen da.

Ekimenak 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko dira, eta 2015eko ekainaren 30ean gehienez ere bukatu.

Hobetuz Fundazioaren bitartez, 2013ko deialdian, bi laguntza-programoi dagokienez, 8.100 etengabeko prestakuntzako ikastaro eskaini ziren (4.600 enpresetan eta 3.500 langile enplegudunentzat). Horietan guztietan, guztira, 44.000 lagunek hartu zuten parte (16.900ek enpresetan eta, bestela, 27.100 langile enplegudunek).

 

EUSKO JAURLARITZAK PIZGARRI EKONOMIKOAK ESKAINIKO DIZKIE GAZTE TITULUDUNAK KONTRATATZEN DITUZTEN ENPRESEI

LABURPENA

Unibertsitateko edo lanbide heziketako ikasketak amaitu berri dituzten eta Lanbiden izena emana duten gazteei zuzendutako Lehen Aukera programara bost milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak.

Krisiak gogor jotako gazteek hezkuntza mundutik lan merkatura igarotzeko aukera izan dezaten, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu-sail bat onartu du gaur Lanbidek Lehen Aukera programako laguntzak dei ditzan. Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 Enplegu Planaren baitan hartutako erabakiaren xedea gazte tituludunek euren lehen lan esperientzia izatea da. Lizentziaturak, diplomaturak, graduko ikasketak edo erdi zein goi mailako lanbide heziketako zikloak egin dituzten gazteek dute parte hartzeko aukera.

Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak berak azaldu ditu Lanbidek bere erakunde kolaboratzaileen sarearen bitartez kudeatuko duen anbizio handiko plan honen xehetasunak. Eusko Jaurlaritzaren helburua, 2014an gutxien-gutxienez 16 eta 24 urteko 1.800 gazteren lan aukerak hobetzea da.

Jakina den bezala, sarri gazteek gurpil zoro batean murgilduta ikusten dute euren burua lan merkatura gerturatzen direnean. Izan ere, enpresek esperientzia duten gazteak kontratatu nahi dituzte, eta, gazteei, berriz, ezinezkoa zaie lana aurkitzea aldez aurreko esperientzia eskatzen zaielako. Jaurlaritzaren helburua, horrenbestez, gurpil zoro horrekin apurtzea da, eta, horretarako, ez du beka programa baten alde egin, laneko praktikak bultzatuko dituen programa baten alde baizik.

Gaur onartutako laguntza deialdiak iaz abian jarritako plan pilotuak hobetu eta egonkortzen ditu. Iazkoan, unibertsitate eta heziketa profesionalaren mundutik bultzatutako planek 1.200 gazte ingururi eman zieten lan egiteko aukera.

Bost milioi euro

Euskal gazteei lehen lan aukera izatea errazteko, ekimenarekin bat egiten duten enpresa pribatu, ondasun erkidego, sozietate zibil, elkarte eta fundazioei bost milioi euro bideratuko dizkie guztira Eusko Jaurlaritzak. Diru horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lan zentroetan jarduteko kontratuak finantzatuko dira, gutxienez sei hilabetekoak.

Kontratuok 2014ko azaroaren 21a baino lehen jarri beharko dira abian, eta enpresak jasoko duen hobaria kontratatutako gazteak jasoko duen soldata gordinaren araberakoa izango da (2.450 euroko hobaria soldata baxuenentzat, hau da, 872 eta 1.050 euro arteko soldatentzat).

Diru laguntzak jasotzeko aukera izango duten kontratuak lanaldi osokoak zein lanaldi partzialekoak izan daitezke, eta, betiere, kontratutako pertsonaren heziketa mailarekin bat egin beharko dute kontratuok. Kontratazioek enplegu sorrera garbia eragin beharko dute, betiere langile berria lanean hasi aurreko sei hilabeteetan enpresak batez beste zuen langile kopurua erreferentziatzat hartuta.

Kontratatua izateko baldintzak

• Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
• Langabezian egotea eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
• Ondoko taldeotan sartutako titulazioetako bat edukitzea:
1. taldea:
- Lizentziatua edo unibertsitateko gradua, ingeniaria, arkitektoa.
- Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.

2. taldea:
- Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi edo erdi mailako teknikaria, honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak direlarik: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).

- Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk.

- Profesionaltasun ziurtagiria.

• Praktiketako kontratua hasi aurreko 30 egun naturaletan lanik egin ez izana egiaztatu beharko da lan bizitzako ziurtagiriaren bidez.

Diru-laguntzaren zenbatekoa
• Diruz lagundutako zenbatekoa kontratu bakoitzaren soldata gordinaren arabera zehaztuko da, honako taularen arabera:

 

  HILEKO SOLDATA SEI HILABETEKO SOLDATA DIRU-LAGUNTZA
1. tartea 872 eta 1.050 euro artean 6.104 eta 7.350 euro artean 2.450,00 euro
2. tartea 1.051 euro eta lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza bitartean 7.357 eta 9.034,20 euro artean 2.950,00 euro
3. tartea Lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino gehiago 9.034,20 euro baino gehiago 3.620,00 euro

 

• Emandako diru-laguntza lanaldiaren iraupenarekiko proportzionala izango da.
• Laguntzaren zenbatekoak % 10 handituko dira gutxienez hamabi hilabete irauten duten kontratuetan.

 

EUSKO JAURLARITZAK 3,27 MILIOI EURO BIDERATU DITU GIZARTE EKONOMIA SUSTATZERA

LABURPENA

Gaur, Gobernu Kontseiluak gizarte-ekonomia sustatzeko zazpi diru-laguntza lerro onartu ditu. Guztira 3,27 milioi euro emango ditu horretarako. Aurreko urteekin alderatuta, bi programa berri gehitu dira gizarte-ekonomiaren esparruan lerro berriak irekitzeko: enpresen gizarte-erantzukizuna eta elkar-lankidetza.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak gizarte-ekonomiari lotutako ekintzailetza indartzeko eta lurraldean sektore horretako enpresak modu planifikatuan sustatzeko lehenengo diru-laguntzen lerroa onartu du. Bi helburu horiek erdiesteko, gobernuak 1.537.600 euro bideratuko ditu. Lehenengo lerro horrek ondokoetarako diru-laguntzak hartzen ditu baitan:

1. Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, bai eta jada sortutako enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzea.
2. Gizarte-ekonomiako enpresa baten eraketarekin zuzenean lotuta dauden sustapen-ekintzak egitea.
3. Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa zehazteko ikerketak egitea.

Atal horren barruan, halaber, gizarte-ekonomiako enpresak lurraldean modu planifikatu batez sustatzeko ekintza-plan bat eta aberastasuna modu ekitatiboan sortzea eta banatzea ere diruz lagunduko dira, baita eskualdean enplegua sortzea ere.

Bigarren lerroak beste xede bat izango du, EAEn garatzen diren gizarte-ekonomiaren alderdi jakinei buruzko prestakuntza- eta hedapen-ekintzak finantzatzea, alegia. Unibertsitatearen eta/edo elkarteen esparruan kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko jakintza hasteko, hobetzeko edo, oro har, kualifikatzeko laguntzak. Horretarako 402.000 euro bideratuko ditu gobernuak.

Gainera, 250.000 euro ere jarriko ditu enpresetan kudeaketa-tresnak ezar ditzaten, laguntza tekniko moduan, etengabe hobekuntzari begira eta kooperatiba eta lan-sozietate hasiberrietan kalitate handiko planifikatzeko eta kudeatzeko tresnak ezar ditzaten.

Horren barruan sartzen da, halaber, kidetutako entitateei bermeak eman ahal izateko gizarte-ekonomiaren entitate gorenek aurrez gauzatu behar duten ikerketa ekonomiko finantzarioa egitea.

Laugarren lerroaren zenbatekoa 610.000 euro izango dira, eta EAEko gizarte-ekonomiako enpresa eta erakundeen elkartze-egiturak sendotzea izango du helburu.

1995an martxan jarri zirenetik, laguntzok oso garrantzitsuak izan dira gizarte-ekonomiako entitate eta horien bitartekari diren erakundeentzat. Izan ere, euren kanpoko harremanetan eragiteko ahalmena bermatzen eta beren sektorea erakunde mailan eraginkortasunez ordezkatzen lagundu diete, eta, orokorrean, kidetuen eskubide legitimoak hobeto babesteko ekintzak sustatzeko laguntza eman diete.

Jaurlaritzak gizarte-ekonomiako enpresa-kideak hartzeko laguntza-programa mantentzea onartu, eta 200.000 euro zuzenduko ditu.

Azken 5 urteetan 600 lagunek baino gehiagok jaso dute Eusko Jaurlaritzaren laguntza gizarte-ekonomiako enpresetako bazkide bihurtzeko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak –haren esku dago era honetako laguntzen kudeaketa– bi lerro berri gehitu ditu aurten Gizarte Ekonomiaren esparruan jarduera-ildo berriak irekitzeko:

Batetik, 100.000 euroko programa bat enpresen gizarte-erantzukizuna hedatzeko EAEko erakundeen artean. Funts horren bidez jardunaldiak eta mintegiak diruz lagunduko dira erakundeetan EGE ezartzearen garrantzia nabarmentzeko.

Bestetik, 171.750 euroko programa bat enpresen elkar-lankidetzarako ekintzak egitea laguntzeko gizarte-ekonomiako enpresen elkarteek kidetutako enpresentzat egiten dituzten proiektuen bitartez.

 

JAURLARITZAK 2,5 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU HIRIGUNEETAKO IRISGARRITASUN PLANETARAKO LAGUNTZETAN

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Juan Maria Aburtok, Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio hiriguneetako eta eraikinetarako irisgarritasun-planak egiteko laguntza-deialdia argitaratuko dutela 2014ko irailaren 8an EHAAn.

Jaurlaritzak 2,5 milioi euro bideratu ditu laguntzotara, Etxebizitzetako Renove plana barne. Udalak eta toki-erakunde txikiak balia ditzakete laguntzok, baita erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuek ere, baldin eta irisgarritasun-planak eta haien eguneratzeak aurkezten badituzte, hiriguneak, espazio publikoak, eraikinak, garraioak eta lehendik diren informazio-sistemak Irisgarritasuna Sustatzeko Legeak ezarritakora egokitzeko.

Diru-laguntzek, halaber, udaletako eta toki-erakunde txikietako irisgarritasun-planetan Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruko hiriguneetako eta eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzea ere biltzen dute, eta erabilgarritasun publikoko erakunde pribatuen kasuan, berriz, hobetzeko lanak egitea ere bai.

2013an, laguntzen lehen deialdian, 113 laguntza banatu ziren. 24 Arabako udalerri eta erakunde pribatuetara bideratu ziren, 48 Bizkaira eta 41 Gipuzkoara. Guztira 1.8 milioi euro banatu ziren.
 

1,5 MILIOI EURO EKINTZAILETZA SUSTATZEKO

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena azaldu dio Jaurlaritzari. Hain zuzen, ekintzaileak sustatzeko hiru laguntza-lerrori buruzkoa. Laguntzak 1,5 milioi eurokoak izango dira.

Aurkeztutako proiektuak balioesteko, irizpide hauek hartuko dira aintzat: berrikuntza, jasangarritasuna eta autonomia, langabeak lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetzea, ingurua sozioekonomikoki suspertzea, proiektuaren bideragarritasuna eta enpleguaren sorreran aurreikusitako inpaktua.

Jaurlaritzak potentzialki ekintzaile diren pertsonentzako laguntza-deialdia onartu du. Bereizitako hiru laguntza-lerrotan banatzen da:

ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK

Deialdiak jasotzen du potentzialki ekintzaile diren pertsonentzako laguntza-lerroa, modu esklusiboan dedikatu daitezen enpresa-ideia bat sortzera, aztertzera eta egituratzera, betiere ondoren bideragarritasun-plan batean zehazten bada. Jarduerek hiru hilabete iraungo dute eta 2014ko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dute.


ENPRESA BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK

Bigarren laguntza-lerroa, halaber, ekintzailetzako toki-proiektuen barruan enpresa-jarduera berriak abiaraztea sustatzeko bideratua dago.

Laguntza hauek enpresa-jarduera berriak sortzen dituztenek jaso ahal izango dituzte. Laguntza mota hauek jasotzeko, Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egoteaz gain, enpresa edota negozioa irekitzeko bideragarritasun-plan bat eduki beharko da. Plan hori erakunde kolaboratzaileak baliozkotu beharko du laguntza-fasean. Jarduerek hiru hilabete iraungo dute eta 2014ko azaroaren 30a baino lehen hasi beharko dute.

Enpresa-proiektu berriak ezartzeko sustatzaileen tutorizazioa eta laguntza udalerriek, udalerrien elkarteek, mankomunitateek, koadrilek edota haiei lotutako zein haien mendeko erakundeek egin beharko dute.

 

 

ENPRESA JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZAK

Azkenik, deialdiak hirugarren laguntza-lerro bat jasotzen du, hain justu, enpresaren eguneroko jardunean ekintzaileei aholkularitza- eta laguntza-gastuekin laguntzeko. Era berean, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian kotizatzeko gastuekin laguntzeko ere balioko du lerro honek.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

100.000 EUROK EUSKARAZKO CURRICULUM-MATERIALAK PRESTATZEKO

LABURPENA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du euskarazko curricululm-materialak prestatzeko laguntzetara dei egiten duen agindua (EIMA IV).

Agindua honen jasotako 100.000 euroko laguntzaren bidez, euskarazko curriculum-materialak prestakuntza sustatu nahi da, gero EAEko irakasleek erabil dezaten materiala.

 

200.000 EUROK EUSKARAZKO IKASMATERIAL DIGITALETARAKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Agindu honen xedea zera da: euskarazko ikasmaterial digitalak, oinarrizkoak zein osagarriak, prestatu edo egokitzeko eta hezkuntza-komunitatearen eskura jartzeko diru-laguntzak, 200.000 euro, arautzea eta horietarako dei egitea.

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartzen ditu deialdi honek kontuan. Helburu nagusia arlo horretan irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzea da eta ikasle-irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea.
 

 

514.627 EUROK EUSKARAZKO IKASMATERIALETARAKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Agindu bat onartu du, eta agindu horren bidez dirulaguntzak deitzen dira unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainontzeko ikasmateriala erosteko (EIMA I).

Guztira 514.627 euroko zenbatekoa duten dirulaguntza horiek euskarazko irakaskuntzak ikasleei gastu gehiago ez sortzea dute helburu, erabilitako ikasmaterialaren arabera.

 

DEKRETU-PROIEKTUA, EZKIO-ITSASON HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKO BAT SORTZEN DUENA.

LABURPENA

CEIP EZKIO-ITSASO HERRI ESKOLA HLHI

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuztza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batzuk sortu, bat egin eta desagertzea erabakitzen duen dekretuak.

Ondorioz, Ezkio–Itsaso udalerrian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen CEIP Ezkio-Itsaso Herri Eskola HLHI ikastetxea sortutzen da, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak emango dituena.

 

DEKRETUA, ARGITALPEN INPRIMATUEN ETA MULTIMEDIEN DISEINU ETA EDIZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA

LABURPENA

INPRIMATUTAKO ARGITALPENEN ETA MULTIMEDIAKOEN DISEINUKO ETA EDIZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Arte Grafikoak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

DEKRETUA, PRODUKZIO GRAFIKOAREN KUDEAKETA ETA DISEINUKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

PRODUKZIO GRAFIKOAREN DISEINUKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Produkzio Grafikoaren Diseinuko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Arte Grafikoak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

DEKRETUA, ABELTZAINTZAKO ETA ABERE OSASUNARI LAGUNTZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA

LABURPENA

ABELTZAINTZAKO ETA ABERE-OSASUNARI LAGUNTZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Abeltzaintzako eta Abere-Osasunari Laguntzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Abeltzaintzako eta Abere-Osasunari Laguntzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Nekazaritza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

DEKRETUA, ONTZI ETA ITSASONTZIEN MAKINERIAREN ZAINKETA ANTOLATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA

LABURPENA

ONTZI ETA ITSASONTZIEN ZAINKETA ANTOLATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ontzi eta Itsasontzien Zainketa Antolatzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ontzi eta Itsasontzien Zainketa Antolatzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

DEKRETUA, ONTZI ETA ITSASONTZIEN MAKINERIA ZAINTZEKO ETA KONTROLATZEKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA

LABURPENA

ONTZI ETA ITSASONTZIEN MAKINERIA ZAINTZEKO ETA KONTROLATZEKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko Teknikariaren tituluari, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz

 

DEKRETUA, URPEKO LANETAKO ETA LAN HIPERBARIKOETAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA

LABURPENA

URPEKO ERAGIKETETAKO ETA ERAGIKETA HIPERBARIKOETAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Urpeko Eragiketetako eta Eragiketa Hiperbarikoetako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Urpeko Eragiketetako eta Eragiketa Hiperbarikoetako Teknikariaren tituluari, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, BILBOKO HIRI TRENBIDEAREN (1. ETA 2. LINEAK) 2014KO PROIEKTU ETA OBREN INGURUKO ZENBAIT JARDUERA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI GOMENDIOTAN EMATEKO DENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK METRO BILBAO-KO ZENBAIT PROIEKTU (1. ETA 2. LINEAK) AGINDU DIZKIO RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA ERAKUNDE PUBLIKOARI 2014AN

Gaur, Eusko Jaurlaritzak ETS erakunde publikoari agindu dio Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko metroaren 1. eta 2. lineetako 2014rako zenbait jarduketa garatzea, besteak beste: 2. lineako Santurtzi-Kabiezes tartearen obrak amaitzea, 1. lineako Ibarbengoako geltoki berriaren aldirietan aparkaleku bat eraikitzea, 1. lineako Urdulizko geltoki berria eta trenbidearen maila bereko pasagunea lurperatzeko proiektua garatzea eta, gero, obrak lizitatzea, baita Ingurune eta Lurralde Politika Sailak ETS erakunde publikoari agintzen dizkion metroaren 1. eta 2. lineetako proiektu eta ikerketa gehigarriak egitea ere.

Agindutako lanek guztira 484.000 EUR balio dute (BEZa barne) eta hilez hil ordainduko dira, une bakoitzean egindako lanak justifikatuta. Ordainketak Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.

 

EUSKO JAURLARITZAK PRESAZKOTZAT HARTU DU ERANDIOKO UDALAK LUTXANA-ENEKURI BIDEA BABESTEKO ETA ONDOKO MENDI-HEGALA SUSTRAITZEKO PROIEKTUAK ERAGINDAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN OKUPAZIOA

Dekretu-proiektua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Erandioko udalak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Mendi hegala egonkortzea eta Lutxana-Enekuri bideari eustea proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak atzeraezintzat jotzen du Lutxana-Enekuri bidea seguruago egiteko bidea babestearen eta ondoko mendi-hegala sustraitzearen proiektua, beraz, presazkotzat hartu du proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa. Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.

Erandioko Udalak Lutxana-Enekuri bidea babesteko eta mendi-hegala sustraitzeko proiektuaren espedientea osatu eta onartu ostean, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabilgarri izatea beharrezkoa zuela adierazi zuen. Nahitaezko desjabetze-espedientea abiatu ondoren, 2014ko maiatzaren 29an egindako bileran, Erandioko Udalak adostu zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen okupazioa premiazkotzat har zezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraiki.

 

DEKRETUA, EUSKO JAURLARITZAKO LURRALDE POLITIKAKO AHOLKU BATZORDEAREN DEKRETUA BIGARREN ALDIZ ALDATZEN DUENA

LABURPENA

LURRALDE POLITIKAREN AHOLKU KONTSEILUAK KONTSULTA- ETA INFORMAZIO-FUNTZIOAK ZABALDU DITU

Eusko Jaurlaritzak Lurralde Politikaren Aholku Kontseiluaren Dekretuaren aldaketa bat onartu du Jaurlaritzaren erakunde aholkulari honen efizientzia hobetzeko. Horretarako, Kontseiluaren kontsulta- eta informazio-funtzioak lurralde politikarekin zerikusia duen edozein interes-gaira zabaldu ditu eta txostenen jaulkipen-epeak ezabatu ditu (Kontseiluak bileretan adierazpenak egiten dituenean txosten horiek jaulkitzen baititu), barneko funtzionamendua bizkorrago eta eraginkorrago egiteko.

Halaber, Administrazio Orokorraz kanpoko pertsonen ordezkaritza (sektore jakin batzuetara mugatzen zena) unean-unean egokien den edozein sektore edo esparrura zabaldu du.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako Aholku Batzordea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera atxikitako partaidetza-organo bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politika gizartearen Autonomia Erkidegoko lurralde-antolaketaren arloko inplikazioa koordinatzeko beharrezko zeregina betetzen du.

 

EUSKO JAURLARITZAK PAISAIAREN EKINTZA PLANAK OSATZEKO UDALENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA LUZATU DU

LABURPENA

• Abuztuaren 25era arte

Iragan den 2014ko ekainaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2014ko ekainaren 24ko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren Agindua argitaratu zen. Horren bidez arautzen zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalei Paisaiaren Ekintza Planak egiteko diru-laguntzak ematea. Aipatutako aginduaren 4. artikuluko 1. atalak xedatzen zuen eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa zela, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epean sartuta, ikusi da epe hori laburregia dela Paisaiaren Ekintza Planen proposamenak egin eta aurkezteko, gai berria delako eta uda delako. Horregatik guztiagatik, epea 2014ko abuztuaren 25era arte luzatzea erabaki du Jaurlaritzak proiektuen lehia hobe eta handiagoa ahalbidetu asmoz.

 

EUSKO JAURLARITZAK RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA ERAKUNDEARI GOMENDIOA ALDATZEKO BAIMENA EMATEN DIO 2011-2016 ALDIAN EUSKAL HERRIKO TRENBIDE SARE BERRIAREN ERAIKUNTZARI LOTUTAKO ZENBAIT JARDUKETA EGITEKO

Erabaki-proposamena, Jaurlaritzaren Kontseiluarena, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dokoionez, zenbail jarduera Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematearena hirugarrenez aldatzea baimentzeko erabakitzen dena.

LABURPENA

2011-2016 aldian Euskal Herriko Trenbide Berria eraikitzeko obra-tarteen exekuzioak urteko ordainketa batzuk ezarri zituen. Horiek bitan aldatu izan dira eta obren uneko exekuzio-erritmoak beste aldaketa bat eskatzen du, nahiz eta amaiera-datak 2016an ezarrita eta prezioak 141.810.000 eurotan (BEZa barne) jarraitzen duten.

2006ko apirilaren 24an, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Trenbide Azpiegituren Kudeatzailearen arteko elkarlan-hitzarmena sinatu zen Euskal Herriko trenbide-sare berria (Euskal Ya) abian jartzeko beharrezko jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraiki. Egun horretan bertan, sinatzaile horiek beroiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari trenbide-sare berria eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk agintzeko elkarlan-hitzarmena sinatu zuten.
2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, erabaki zuen zenbait jarduera Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari ematea gomendiotan; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea.

Ostean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bileran, 2011-2016 aldian Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko zenbait jarduera eman zizkion gomendiotan Euskal Trenbide Sareari, 141.810.000 €-ko zenbatekoarekin.