2014/09/30 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Elkarrekin Bonoen bi deialdi onartu dira, guztira 331.000 euro.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Erabakia, Euskadiko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberei diru-laguntza zuzena emateriari buruzkoa, enpresa-transmisioko programa bat garatzeko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
35 urte baino gehiagoko pertsonak atzerriko lantokietan aritzeko kontratatzen dituzten enpresek Jaurlaritzaren laguntza jasoko dute.
Erabakia, Gizarte Ekonomiari buruzko Komunikazioa jakitera emateko.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Erabakia, Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidearen lurperatze azpiegituraren eraikuntza Red Ferroviaria Vasca-Eukal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena.
Dekretua; zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: La Magdalena urbanizazioko saneamenduaren loturaren proiektu eguneratua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Plentziako (Ganbe-Gorliz) hornikuntzarako lehen mailako sareko hodia berritzea proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: A-4016 errepidean Lukuko zeharbidea egokitzeko eta urbanizatzeko eraikitze proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

ELKARREKIN BONOEN BI DEIALDI ONARTU DIRA, GUZTIRA 331.000 EURO.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Elkarrekin Bonoen programan jasotako diru laguntzen hiru lerrotako bi deitzeari aurten. Programa hori 2013-2016 Bakea eta Bizikidetza Planaren hezkuntza alorreko Oinarri eta Proiektuen dokumentuan jasota dago.

Zehazki, Elkarrekin Bonoen deialdia honako bi alor hauetarako onartu da: toki bizikidetzarako (271.000 euro) eta herritarren parte hartzerako (60.000 euro). Kasu bietan, diru-laguntzak bake eta bizikidetzaren alorrean lanean ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko irabazte asmorik gabeko erakundeei zuzendu zaizkie. Diru laguntzen hirugarren lerroa —hezkuntza alorreko proiektuak finantzatzeko dena, hain zuzen — ekainaren bukaeran onartu zen 250.000 euroko guztizkoarekin.

Elkarrekin Bonoen programa ekainean jarri zen abian, bakea, giza eskubideak, indarkeria eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko ahalegin gehigarri gisa. Horrela irabazi asmorik gabeko erakunde baten eta ikastetxe baten, udaletxe baten edo herritarren parte-hartzearen esparruko erakunde baten artean sustatutako proiektuak diruz lagunduko dira, baldin eta Jaurlaritzak sustatu, eta euskal hezkuntza komunitateak izenpetutako Gizalegez gizartearen eta hezkuntzaren arloko konpromisoan oinarritzen badira.

Proiektu horiek ordaintzeko, Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bono sistema bat aurreikusi du horien kudeatze arduraduna baita; alegia, ekarpen ekonomiko bat egingo da, besteak beste, bakearen kulturan, giza eskubideetan, adiskidetzean edo gatazken konponbidean emandako prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuen justifikatutako ordu bakoitzeko.
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA, EUSKADIKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA NABIGAZIOKO GANBEREI DIRU-LAGUNTZA ZUZENA EMATERIARI BURUZKOA, ENPRESA-TRANSMISIOKO PROGRAMA BAT GARATZEKO.

LABURPENA

MERKATARITZA ETA TURISMO-ENPRESEN ESKUALDATZE PROZESU OSOA EUSKO GANBEREKIN BATERA LAGUNTZEKO PROGRAMA

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen arautzailea onartu du; 284.300 euro erabiliko dira Eusko Ganberekin batera BERRIZ-Enpresa enpresen eskualdatze programa garatzeko.

Merkataritza eta Turismo sektorerako enpresa-transmisio planak jartzen ditu abian lehen aldiz programa horrek. Laguntza ematera mugatu ordez, prozesuaren tutoretza osoa ahalbidetzen dute, era horretan negozioaren jarraitutasuna eta enpleguei eustea bermatzeko.

BERRIZ-Enpresa abiarazi da erretiro-adinera hurbiltzen ari diren enpresaburuei zein enpresaburu berriei arreta emateko, baita jarduera aldatu nahi dutenei ere. Helburu zehatzak izango ditu:

Sentsibilizazioa. Planifikazioa berandu hastea da transmisioari lotutako arazoen eragileetako bat. Aurrerapen handiz prestatu beharraren gainean sentsibilizatzea ezinbestekoa da trantsizioa arrakastatsua izan dadin.

Enpresa-aholkularitzako zerbitzuak sortzea. Enpresen transmisioak arazo konplexuak sortzen ditu –hala nola oinordetzari buruzko legedia, fiskalitatea, enpresa saltzeko prestatu beharra, prezioaren balorazioa...–, eta horregatik, espezialisten aholkularitza jartzen da interesdunen eskura.

Merkatu gardenak antolatzea enpresak eskualdatzeko. Gero eta enpresa gehiago hirugarrenei eskualdatzen zaizkie. Horregatik, erosleen eta saltzaileen arteko bitartekari inpartzial modura jokatzen duten egiturak abiarazi behar dira, enpresen transmisiorako merkatu gardenak antolatu ahal izan daitezen.

Enpresa-transmisioen finantzaketa. Eskuratzen diren enpresak handiagoak izaten dira eskuratzeko momentuan enpresa berriak sortzeko momentuan baino. Hori dela-eta, lehendik dagoen enpresa bat erosteak, sarritan, kapital handiagoa eskatzen du berri bat sortzeak baino. Lagundutako maileguek (interes-tasa lehenetsiak dituzte), bermeak emateak eta kapital sozialaren era ezberdinek, aldi mugatuan, enpresa bat eskuratzea errazten diete askori.

Eusko Jaurlaritza eta Eusko Ganberak elkarrekin lan egiten ari dira programa honekin emaitzak erdiesteko. Euskadiko enpresa-transmisioko proiektu horretan eragile hauek esku hartzen dute: udalek, aldundiek, enpresa-erakundeek, unibertsitateek, enpresek, ekintzaile berriek, Garapen Agentziek, Lanbidek eta banku-erakundeek.

Informazio gehiago: www.berrizenpresa.com
 

 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

35 URTE BAINO GEHIAGOKO PERTSONAK ATZERRIKO LANTOKIETAN ARITZEKO KONTRATATZEN DITUZTEN ENPRESEK JAURLARITZAREN LAGUNTZA JASOKO DUTE.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Mari Aburtok hala proposatuta, laguntza-programa bat onetsi du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 35 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko atzerrian lantokian dituzten enpresetan.

Diru-laguntzen programa berri hau Lanbidek kudeatuko du 2013-2016 aldirako plan estrategikoaren barruan. Guztira 1,52 milioi euro bideratuko dituzte, eta helburua izango da mota honetako enpresak estimulatzea adin-tarte horretako pertsonak kontrata ditzaten, baldin eta eskainitako lanpostuarekin lotutako lan-esperientzia baldin badaukate edota eskatutako kualifikazioa baldin badute, betiere Lanbiden langabe bezala erregistratuta egonik.

Enplegua sortzeaz gainera, laguntza-programa honek euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea ere hobetu nahi ditu, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako Enplegu Planak ezartzen duen moduan.

Deialdia gaur onartu du Jaurlaritzak, eta aldez aurretik Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartuta zeukan. Hala, aurki EHAAn argitaratuko dituzten laguntzen oinarriak ezartzen ditu. Haien arabera, kontratuak orotara irauten duena irauten duela, diruz lagundutako denbora tartea ez da izango 12 hilabete baino luzeagoa, eta 2015eko urriaren 31n amaituko da.

Kontratuok lanaldi osokoak izango dira, eta gutxieneko sei hilabeteko egonaldia bermatu beharko dute euskal enpresa bati lotutako atzerriko lantoki batean.. Kontratuan, era berean, adierazi beharko da enpresak kontratatutako pertsonari hilean 350 euro ordaintzeko betebeharra duela atzerrian dagoen denboran zehar, ostatu- eta mantenu-dieta kontzeptu gisa, eta alde batera utzita kontzeptu horiengatik kontratatuak jaso dezakeen zenbatekoa, aplikagarria zaion sektoreko edo enpresako hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera.

Hauek dira laguntzon hartzaileak: EAEko enpresa publiko zein publiko-pribatuak, atzerrian ezarrita dauden lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde berekoak diren enpresak dituztenak, bai eta atzerrian ezarritako enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresak edota atzerrian ezartzen ari direnak (prozesua behar bezala justifikatzen bada) ere.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetako saldata-kostuen eta Gizarte Segurantzaren % 85ekin zehaztuko da, eta gehienez ere 2015eko urriaren 31ra arte, 35.700 euroko gehieneko mugarekin. 45 urte baino gehiagoko pertsonak kontratatzeko, diru-laguntzen ehunekoa soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzaren % 95 izango da, 39.900 euroko gehieneko mugarekin.
 

 

ERABAKIA, GIZARTE EKONOMIARI BURUZKO KOMUNIKAZIOA JAKITERA EMATEKO.

LABURPENA

2010-2012 ALDIKO EUSKAL GIZARTE EKONOMIAREN EGOERARI BURUZKO JAKINARAZPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2010-2012 aldirako Euskadiko gizarte-ekonomiaren hainbat arloren egoera deskribatzen eta garatzen duen eta 2013aren aurrerapen txiki bat egiten duen dokumentua osatu berri du, eta Eusko Jaurlaritzak laster igorriko dio berau Eusko Legebiltzarrari. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok gaur aurkeztu die Gobernuko gainerako kideei jakinarazpen hau. Aipatutakoez gain, sektore honi lotuta egiten ari diren sustapen-, bultzada- eta hedapen-neurriak ere barne hartzen ditu.

Ganberak 2013ko martxoan egin zion lan honen eskaera Gobernuari, hazkuntza ekonomikoko eta langabeziaren kontrako borrokako neurriei buruzko eztabaida monografikoaren ondoren.

Urte honetarako aurreikuspenek joera-aldaketa erakusten zuten enpleguaren erorketa-prozesuan eta salmenten prozesuan, % 0,1eko enplegu-areagotzeko eta % 0,3ko fakturazioko perspektibarekin. Dena den, kontsultatutako epeak ez zuen islatzen oraindik EAEko lan elkartuko kooperatiba esanguratsuenaren ondorengo erorketa.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, URDULIZEN BILBOKO HIRI TRENBIDEAREN LURPERATZE AZPIEGITURAREN ERAIKUNTZA RED FERROVIARIA VASCA-EUKAL TRENBIDE SAREARI GOMENDIOTAN EMATEKO DENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ONIRITZIA EMAN DIO BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOAK URDULIZEN TRENBIDEA LURPERATZEKO ETSRI EGINDAKO ESKARIARI

Jaurlaritzaren Kontseiluak oniritzia eman dio Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea/ETSek Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko azpiegitura eraikitzeko egindako akordioari. Aldez aurretik, hitzarmena sinatu du Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko proiektua finantzatu eta eraikitzeko.

Bilboko Hiri Trenbidearen 1. linean, Urdulizeko geltokiaren inguruan, trenbidea lurperatzen denean, BHTren linearen eta Plentzia-Bilbao BI-634 errepidearen artean dagoen trenbide-pasagunea kendu ahal izango da. Trenbidea lurperatzeko obra egin aurretik, dagokion azterlana eta proiektua egin behar dira, eta horren barne dago Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egingo duen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko eraikitze-proiektua. Proiektu hori onartzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokio, Bizkaiko Garraio Partzuergoak txostena egin ondoren.

Obraren eraikitze-proiektuaz gain, aipatu erakunde publikoari dagokio trenbide-instalazioari eta katenariari, baita beste instalazio batzuei (igogailua barne) eragiten dioten proiektuak egitea, eta Partzuergoari dagokio, seinaleztapen- eta komunikazio-instalazioei eragiten dioten proiektuak egitea.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko azpiegituraren obra zibila finantzatzeko beharrezkoak diren funtsak emango dizkio Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari, baita trenbide-instalazioak eta katenaria finantzatzeko, obra gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuak eta obraren zuzendaritza teknikorako eta segurtasuna eta osasuna koordinatzeko berezko lanak egiteko ere.

Obra horretarako 20.939.348,26.- €ko zenbatekoa (BEZa barne) aurreikusi da. Horrez gain, kaltetutako zerbitzuak berrezartzeko kostua eta desjabetzeen kostua erantsi beharko litzaioke zenbateko horri.
 

 

DEKRETUA; ZEINAREN BIDEZ URGENTZIAKO DEKLARATZEN BAITA BILBAO BIZKAIA UR PATZUERGOAK, NAHITAEZ DESJABETZEKO, HONAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNAK OKUPATZEA: LA MAGDALENA URBANIZAZIOKO SANEAMENDUAREN LOTURAREN PROIEKTU EGUNERATUA BURUTZEKO BEHARREZKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK.

LABURPENA

SANTURTZIKO MAGDALENA SANEATZEKO, LURRAK OKUPATZEA ONARTU DU KONTSEILUAK

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Santurtziko Magdalena urbanizaziora saneamendua sartzeko proiektu eguneratuak kaltetutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko okupatzea premiazkotzat jotzeko dekretuari oniritzia eman dio Gobernu Kontseiluak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Santurtziko Magdalena urbanizaziora saneamendua sartzeko proiektu eguneratuaren espedientea egin eta formalki onartu ondoren, adierazi zuen beharrezkoa zela lur guztiak izatea proiektua egin ahal izateko, bai eta okupazioa ezin zela atzeratu ere, Santurtziko Madgalena eremuan isurpen desegokiak saihesteko, kolektore bat eraikitzearen bidez.

Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.
 

 

DEKRETUA, ZEINAREN BIDEZ URGENTZIAKO DEKLARATZEN BAITA BILBAO BIZKAIA UR PATZUERGOAK, NAHITAEZ DESJABETZEKO, HONAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNAK OKUPATZEA: PLENTZIAKO (GANBE-GORLIZ) HORNIKUNTZARAKO LEHEN MAILAKO SAREKO HODIA BERRITZEA PROIEKTUA BURUTZEKO BEHARREZKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK.

LABURPENA

PLENTZIA HORNITZEKO LEHEN MAILAKO SAREKO HODITERIA BERRITZEKO, LURRAK OKUPATZEA ONARTU DU KONTSEILUAK

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ganbe-Gorlizen Plentzia hornitzeko lehen mailako sareko hoditeria berritzeko proiektuak kaltetutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko okupatzea premiazkotzat jotzeko dekretuari oniritzia eman dio Gobernu Kontseiluak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, Ganbe-Gorlizen Plentzia hornitzeko lehen mailako sareko hoditeria berritzeko proiektuaren espedientea egin eta formalki onartu ondoren, adierazi zuen beharrezkoa zela lur guztiak izatea proiektua egin ahal izateko, bai eta okupazioa ezin zela atzeratu ere, Uribe Kostan ur-hornidura bermatzeko, Plentziako Legarrondo zubiaren zatian eroanbide berri bat egitearen bidez.

Zerbitzu teknikoek ondorioztatu dutenez, ez dago hirigintza arloko oztoporik espedientea izapidetzeko.
 

 

DEKRETUA, ZEINAREN BIDEZ URGENTZIAKO DEKLARATZEN BAITA ARABAKO FORU ALDUNDIAK, NAHITAEZ DESJABETZEKO, HONAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNAK OKUPATZEA: A-4016 ERREPIDEAN LUKUKO ZEHARBIDEA EGOKITZEKO ETA URBANIZATZEKO ERAIKITZE PROIEKTUA BURUTZEKO BEHARREZKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK.

LABURPENA

ARABAKO A-4016 ERREPIDEAN LUKOKO IGAROBIDEA EGOKITZEKO ETA URBANIZATZEKO, LURRAK OKUPATZEA ONARTU DU KONTSEILUAK

Arabako Foru Aldundiak A-4016 errepidean Lukoko igarobidea egokitzeko eta urbanizatzeko proiektuak kaltetutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko okupatzea premiazkotzat jotzeko dekretuari oniritzia eman dio Gobernu Kontseiluak.

Arabako Foru Aldundiak, A-4016 errepidean Lukoko igarobidea egokitzeko eta urbanizatzeko proiektuaren espedientea egin eta formalki onartu ondoren, adierazi zuen beharrezkoa zela lur guztiak izatea proiektua egin ahal izateko, bai eta okupazioa ezin zela atzeratu ere, A-4016 errepideko Lukoko igarobideko bide-segurtasuna hobetzeko, oinezkoentzako espaloiak egitearen bidez.