2014/10/07 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak 1.185.000 euro onartu ditu nekazaritza sektoreko ikerlariak, energia berriztagarriak eta erakundeak laguntzeko.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Erabakia; Diru-laguntza zuzena Euskal Produktoreen Elkarteari (EPE-APV), 2014. urtean ikus-entzunezkoaren arloan bere kultura programa finantzatzeko.
Erabakia; Asociación de Amigos del Bertsolarismo-Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari (EHBE) diru-laguntza zuzena, 2014. urtean agiritegien kudeaketa, eduki digitalen hedapena eta Munduko Ondare izendatzeko proiektuaren hautagaitzaren prestakuntza finantzatzeko dena.
Erabakia; Lankidetzarako esparru-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Getxoko Udalarekin, "Begoñako lurmuturreko galeriak" izeneko eraikin historikoa baloratzeko.
OSASUN SAILA X. LEG.
Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoak egiturazko lanpostuetan lanbide-talde bakoitzeko eduki dezakeen pertsonalaren gehienezko kopurua aldatzen dena.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK 1.185.000 EURO ONARTU DITU NEKAZARITZA SEKTOREKO IKERLARIAK, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ERAKUNDEAK LAGUNTZEKO.

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren babesean 2014ko ekitaldian nekazarien elkarteei ematekoak diren diru-laguntzetarako deialdia egiteko dena.

Agindua. Zeinen bidez 2014rako laguntzen deialdia egiten baita nekazaritza eta basogintza arloetan energia berriztagarrien azpiegituretan inbertsioak egiteko diru-laguntzei

Agindua, diru-laguntzetarako 2014ko deialdia egiten duena. Agindu honetan euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak, urriaren 8ko Gobernu Kontseiluak egindako azken bileran, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren hiru agindu onartu ditu. Aginduok lehen sektorearen garapenari eta sektore horretan diharduten profesional eta elkarteen kualifikazio eta baldintzen hobekuntzari lotutakoak dira.

Ikertzaile eta teknologoentzako laguntzak

Lehenengo agindua ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntza programaren deialdia da. Deialdira 671.960 € bideratuko dira guztira, eta horietatik 51.000 euro 2014an erabiliko dira eta gainerakoak (620.960 €) 2015etik 2018ra bitarteko ekitaldietarako konpromisoko maileguri dagozkio.

Ikertzaile laguntzaileentzako laguntzak eskuratzeko beharrezkoa da goi mailako unibertsitate titulu bat izatea, eta teknologoen prestakuntzarako laguntzen kasuan, berriz, erdi mailako tituludunek ere eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek. Titulazio guztiak homologatuta egon beharko dira ofizialki aitortuta daudenen balio berekoa izateko, eta gehienez urteko deialdiaren agindua baino lau urte lehen eskuratutakoak izan behar dira edo beranduago. Ingeniari teknikoek eta goi mailakoek karrera amaierako proiektua gaindituta eduki beharko dute.

Gazte ikertzaileen prestakuntzarako laguntza ekonomikoa 14.000 €-koa izango da urtero, bekak irauten duen denboran, eta horrez gain 489,72 € gehiago eskuratuko dituzte, Gizarte Segurantzako urteko kuota gisa. Teknologoen prestakuntzarako laguntza, berriz, 12.000 eurokoa izango da urtean, gehi beste 489,72 € gehiago, Gizarte Segurantzaren urteko kuota gisa.

Inbertsioak energia berriztagarrietan

Gobernu Kontseiluak, halaber, nekazaritza eta baso sektoreko energia berriztagarriei lotutako azpiegituretarako inbertsioak finantzatzeko laguntzei buruz Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako agindua onartu du. Laguntza horietarako 62.500 euro bideratuko dira 2014an. Diruz lagundutako jarduerak 2014ko abenduaren 31n baino lehen hasi beharko dira.

Laguntzak taldeentzat

Onartutako hirugarren aginduak nekazaritzako ekoizleen taldeentzako laguntza ekonomikoen deialdiari buruzkoa izan da. Aginduaren helburua da Nekazaritzako Ekoizleen Talde gisa edo Taldeen Elkarte gisa onartu diren erakunde eta elkarteek ekoizpenerako eta salmentarako dituzten egiturak hobetzen laguntzea, eta diruz lagundu ahal izango dira 2013-2014 merkaturatze kanpainan egindako funtzionamendu gastuak. Laguntzen zenbatekoa, gehienez, 100.000 €-koa izango da ekoizleen taldeentzat eta 150.000 €-koa Taldeen Elkarteentzat, eta 200.000 €-koa talde bik edo gehiagok bat egin ondoren sortutako ekoizle erakundeentzat edo baterako merkaturaketaren alorrean bat egitearen parekoa den neurriren bat hartzen dutenentzat.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

ERABAKIA; DIRU-LAGUNTZA ZUZENA EUSKAL PRODUKTOREEN ELKARTEARI (EPE-APV), 2014. URTEAN IKUS-ENTZUNEZKOAREN ARLOAN BERE KULTURA PROGRAMA FINANTZATZEKO.

LABURPENA

50.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA EUSKAL PRODUKTOREEN ELKARTEARI (EPE-APV)

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Produktoreen Elkarteari (EPE-APV) 50.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea, 2014an ikus-entzunezkoen eremuan burutuko duen kultura-programa finantzatu dezan.

Diru-laguntza jasoko duen elkartearen urteko kultura-programaren baitan aipatzekoak dira honako jarduera hauek: Basquezinema aldizkariaren urtean behingo argitalpena, ikus-entzunezko topaketak antolatzea, eta Zinebi Zine Jaialdiaren baitan antolatzen diren Low cost zinemaren inguruko jardunaldiak.

Diru-laguntza bi alditan ordainduko zaio onuradunari. Kopuruaren %75a, diru-laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25a justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikaziorako fakturak aurkeztu beharko dira (originalak nahiz kopia konpultsatuak), bai eta burututako jardueren gastu eta sarrerak jasotzen dituen memoria ere, 2014ko azaroaren 30a baino lehen.
 

 

ERABAKIA; ASOCIACIÓN DE AMIGOS DEL BERTSOLARISMO-EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEARI (EHBE) DIRU-LAGUNTZA ZUZENA, 2014. URTEAN AGIRITEGIEN KUDEAKETA, EDUKI DIGITALEN HEDAPENA ETA MUNDUKO ONDARE IZENDATZEKO PROIEKTUAREN HAUTAGAITZAREN PRESTAKUNTZA FINANTZATZEKO DENA.

LABURPENA

50.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA EUSKAL HERRIIKO BERTSOZALE ELKARTEARI

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteari 50.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea. Laguntza hau 2014 urtean elkarteak burutu duen jarduera finantzatzeko izango da: artxiboen kudeaketa, eduki digitalen zabalkundea eta Ondare Mundial izateko hautagaitzaren prestakuntza lanak.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango zaio onuradunari, dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikaziorako fakturak aurkeztu beharko dira (originalak nahiz kopia konpultsatuak), bai eta burututako jardueren gaineko memoria ere, 2014ko abenduaren 31 baino lehen.
 

 

ERABAKIA; LANKIDETZARAKO ESPARRU-HITZARMENA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREKIN ETA GETXOKO UDALAREKIN, "BEGOÑAKO LURMUTURREKO GALERIAK" IZENEKO ERAIKIN HISTORIKOA BALORATZEKO.

LABURPENA

“BEGOÑAKO LURMUTURREKO GALERIAK” ERAIKINAREN INGURUAN LANKIDETZARAKO ESPARRU-HITZARMENA SINATZEKO BAIMENA EAE-KO ADMINISTRAZIOARI

Gobernu kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea eta Getxoko Udalaren arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatzeko baimena onartu du, “Begoñako Lurmuturreko Galeriak” izenez ezagutzen den eraikin historikoa balioan jartzeko. Aipaturiko baimen hau Eusko Legebiltzarrari helarazi beharko zaio.
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ENTE PUBLIKOAK EGITURAZKO LANPOSTUETAN LANBIDE-TALDE BAKOITZEKO EDUKI DEZAKEEN PERTSONALAREN GEHIENEZKO KOPURUA ALDATZEN DENA.

LABURPENA

GOBERNU KONTSEILUAK OSAKIDETZAREN EGITURAZKO PLANTILLARI EUSTEA ERABAKI DU

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, lanbide-taldeen arabera, gehienez izan dezakeen langile kopuruaren eguneraketa. Hala, eguneraketa honen ostean, Osakidetzak 25.807 langileko egitura-plantillari eutsiko dio, nahiz eta lanbide-taldeetan aldaketaren bat egon den, zuzendaritza-karguak 9 gutxiago baitira.

Osakidetzaren egitura-plantilla osatzen duten profesionalen kopuruak (Euskadiko enpresarik handienaren tankerakoa) berresten du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak enplegu publikoaren aldeko konpromisoa, arduradunek behin baino gehiagotan adierazi duten moduan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak dio Osakidetzako langileen plantilla Gobernu Kontseiluak talde profesionalen arabera onesten duen gehienezko kopuruari egokituko zaiola. 2013ko otsailean onetsi zuen azkenekoz mugak ezartzeko erabaki bat, eta orain hura eguneratu behar da.

Erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluak aurtengo uztailean postuak amortizatzeko eta sortzeko espedientea onetsi izanaren ondorioz hartu dute akordio hau, dauden baliabideak gaur egungo beharrizanetara egokitzeko zerbitzuen antolamenduak berrantolatu beharrak eraginda, hain justu.