2014/10/14 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua eta hura ezartzeko oinarrizko prestakuntza- eta laguntza-proiektua onartzekoa, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016ko Berrikuntza Publikoaren Planaren 4. ardatz estrategikoa ¿¿Kudeaketaren hobekuntza¿¿ garatuz.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak 5,4 milioi euro emango ditu mailegu bigun gisa, lehen sektorean I+G+bko jarduerak egiteko.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Milioi 1 euro, nazioarte mailan unibertsitateen artean mugitzeko.
Helduen hezkuntzan garatutako jardueretarako dirulaguntzak.
1,5 milioi euro kultur artekotasunerako eta hizkuntza errefortzurako.
OSASUN SAILA X. LEG.
Erabakia, Akitaniako eskualdearekin memorandum bat izenpetzeko baimena ematen duena. Helburua: Elkar ulertzeko Memoranduma egitea, Osasunaren eta zahartzearen ekonomiaren arloetan berrikuntza sustatzeko lankidetzan aritzea.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA PUBLIKO AURRERATUAREN EREDUA ETA HURA EZARTZEKO OINARRIZKO PRESTAKUNTZA- ETA LAGUNTZA-PROIEKTUA ONARTZEKOA, EUSKO JAURLARITZAREN 2014-2016KO BERRIKUNTZA PUBLIKOAREN PLANAREN 4. ARDATZ ESTRATEGIKOA ¿¿KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA¿¿ GARATUZ.

LABURPENA

JAURLARITZAK AURRERABIDE KUDEAKETA EREDU BERRITZAILEA ONARTU DU ZERBITZU PUBLIKOEN ESKAINTZA BIKAINTASUNERA HURBILTZEKO

• Eredu horretan, beharrezkoa da administrazioaren langileak protagonista izatea gauzak egiteko moduaren kultura-aldaketan, herritarrei beraiek eskatu bezainbesteko kalitatea duen zerbitzu publikoa eskaintzeko.

• AURRERABIDE ehunka funtzionarioen borondatezko inplikaziotik sortu da. Horien guztien lanaren emaitza da euskal administrazio publikoaren errealitatera egokitutako honako metodologia hau, bere barne- zein kanpo-funtzionamendua hobetzea duena xede.

• Jaurlaritzaren iritzian, pertsonak dira euskal administrazio publikoaren aktibo nagusia. Horrenbestez, 2017ra arte, guztira, 600.000 euro inbertituko ditu prestakuntzan, AURRERABIDE administrazio publiko osora eta bere erakunde autonomoetara hedatzeko.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du AURRERABIDE kudeaketa publikoko eredu berritzailea. Eusko Jaurlaritzak sustatu du eta funtzionarioek parte hartu dute lan-metodologia aldatzeko helburuarekin, herritarren eskari berriei erantzuteko. Barne-antolakuntza kultura aldatu nahi da, herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoak, balio erantsikoak, eskaini ahal izateko.

AURRERABIDE proiektua 2013ko azaroan sortu zen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak sustatuko kudeaketa hobetzeko proiektu pilotu gisa. Abian jarri aurretik argibideak emateko bilera asko egin ziren, gehiengoaren aldeko iritzia jasota.

AURRERABIDE kudeaketan bikaintasuna lortzeko ahalegina da. Euskal administrazio publikoaren lan egiteko modua aldatzea du xede, eskaintzen duen zerbitzu publikoa modernoa, eraginkorra eta XXI. mendeko herritarren premia berriei egokitua izan dadin.

Proiektu pilotua abiarazita, prestakuntza-ekintzako sistema berritzaile bat diseinatu zen. Ikasitakoa praktikan jartzearen metodologian oinarritu ziren, EGITEN-IKASI izenekoan, hain zuzen, eta prozesu horretan 35 antolaketa-unitateko 300 boluntariok parte hartu zuten.

Proiektu pilotuak urtea egin du abian, eta eredua hobetu egin da. Gaur, Gobernu-kontseiluak euskal administrazio publikora hedatzea onartu du.

EUSKO JAURLARITZAREN KUDEAKETA PUBLIKO AURRERATUKO EREDUAREN 6 ARDATZAK

Gaur onartutako ereduak sei ardatz izango ditu, hala nola hogeita lau jarduera-lerro eta ehun eta berrogeita zazpi ekintza zehatz. Diseinuari esker, erraz, berehala eta era mailakatuan aplikatu ahal izango da euskal administrazio publikoan. Administrazioko langileen eguneroko lanean jarraian zerrendatutako gako-faktoreetan oinarritutako jarduerak sartzeko asmoa du, euskal administrazioek eskainitako zerbitzu publikoei balio diferentziatu handia emanez:

ESTRATEGIA: Administrazioko langileek Jaurlaritzaren estrategia orokorrarekin lerrokatutako helburuak planifikatu ahal izateko estrategiak sortzea.
ZERBITZUAK: Zerbitzu publikoen kudeaketaren oinarrian gero eta kalitate handiagoko zerbitzuak espero dituen herritarren premia errealei erantzutea egotea.

PERTSONAK: Euskal administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen motibazioa eta ilusioa piztea, zerbitzu publikoarekiko konpromisoa sendotzeko.
BERRIKUNTZA: Ideiak eta proiektuak modu berritzailean kudeatzeko ingurune egokia bilatzea.
GIZARTEA: Eguneroko kudeaketara hedatzea, besteak beste, gobernu onaren eta etika publikoaren, lankidetzaren eta iraunkortasunaren gaineko erantzukizuna nork bere egitearen, berdintasunaren eta euskararen erabileraren balioak.
EMAITZAK: Emaitzen eraginkortasuna neurtzeko segimendu-sistema ezartzea.

EZARTZEKO EGUTEGIA

Aurrera begira, Jaurlaritzak AURRERABIDE eredua euskal administrazio publiko osora hedatzeko egutegia ezarri berri du; aurreikusitakoaren arabera, 2017rako, kudeaketan arduraren bat duten 600 pertsonek eta 5.000 langilek proiektuan parte hartuko dute. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro inbertituko ditu funtzionarioen prestakuntzan ekitaldi honetatik 2017ra bitartean.

Herritarrak kudeaketa publikoaren muinean kokatzea da ereduaren bereizgarria. Horretarako, dinamismo handia eman zaio; etengabe berrikusiko da, gizartean edo euskal administrazio publikoan gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko.

AURRERABIDE ezartzeko programa barnean, hobekuntza-planak sustatuko dituzten Zuzendaritzen aldian behingo kudeaketa-ebaluazioak egingo dira. Ebaluazio eta hobekuntza-plan horiek administrazioko langileek beraiek egingo dituzte, proiektuan inplikatutako kolaboratzaile partaideen sare bat eratuz.

 EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOA MODERNIZATZEA

AURRERABIDE kudeaketa publiko aurreratuko eredua Eusko Jaurlaritzak abiarazitako estrategia orokorraren barne dago. Estrategia horren xedea XXI. mendeko behar eta erronka berriei erantzuteko euskal administrazio publikoaren eraldaketa beharrezkoa ahalbidetzea eta pertsonei behar besteko balioa ematea da. Horrenbestez, orain gutxi, Jaurlaritzak Legebiltzarrari bidali dio Administrazio Publikoaren Lege-proiektua. Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren Lege-aurreproiektua aurkeztu du.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Berrikuntza Publikoa 2014-2016 plan estrategikoa abiarazi du. Bestalde, urtea amaitu aurretik aurkeztuko du Euskadiko Demokraziaren eta herritarren parte-hartzearen liburu zuria.

 

Erlazionaturiko temak
null
null

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK 5,4 MILIOI EURO EMANGO DITU MAILEGU BIGUN GISA, LEHEN SEKTOREAN I+G+BKO JARDUERAK EGITEKO.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 5,4 MILIOI EURO EMANGO DITU MAILEGU BIGUN GISA, LEHEN SEKTOREAN I+G+BKO JARDUERAK EGITEKO

• “Lehiatu” laguntzetarako deia ere egin da, nekazaritzako elikagaien zein arrantzako eta basogintzako produktuak kanpoan sustatzeko

Urriaren 14ko Gobernu Kontseiluaren bileran, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak emandako agindu bat onartu du, zeinaren bidez nekazaritza, elikagai eta arrantza sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak finantzatzeko 5.420.000 euroko laguntzetarako deia egiten baita.

Laguntza horien onuradunak edozein tamainatako eta edozein forma juridikotako enpresa pribatuak zein pertsona fisiko edo juridiko pribatuek osatutako taldeak izan daitezke. Aurreikusitako ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak gehienez 24 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, zero interes tasako maileguaren onarpenaren ebazpena jakinarazten den egunetik hasita.

Produktuak kanpoan sustatzeko laguntzak

Era berean, “Lehiatu Sustapen programa”-n aurreikusitako laguntzen deia egin da, euskal nekazaritza, elikagaigintza, arrantza eta basogintzako produktuak Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko. Laguntzen zenbatekoa guztira 280.000 eurokoa izango da aurten. Onuradun bakoitzak gehienez bost mila euroko laguntza jaso ahal izango du jarduera indibidualetarako eta hogei mila euro baterako sustapen programetarako. Zenbateko globala eremu geografikoen arabera ere aldatuko da; izan ere, 1.000 eurokoak izango dira Euskadiko misioetarako (alderantzizkoak) edo Estatuaren gainerakoetarako edo 1.500 eurokoak Europaren gainerakoetarako, bai eta 2.500 eurokoak ere gainerako kontinenteetarako.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

MILIOI 1 EURO, NAZIOARTE MAILAN UNIBERTSITATEEN ARTEAN MUGITZEKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, onartu du 2014-2015 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua.

Dirulaguntzak 1.071.200 euroko zenbateko globalean izango dira.
 

 

HELDUEN HEZKUNTZAN GARATUTAKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, irabazizko xederik ez duten erakundeek helduen hezkuntzaren arloan garatutako jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdirako.

Deialdi horren xede da dirulaguntzak ematea, guztira 39.000 eurokoak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik irabazizko xederik ez duten eta 2013/2014 ikasturtean helduen hezkuntzan oinarrizko heziketaren arloan jarduten zuten erakundeei.
 

 

1,5 MILIOI EURO KULTUR ARTEKOTASUNERAKO ETA HIZKUNTZA ERREFORTZURAKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikasle etorkientzat kultur artekotasuna sustatzeko eta ikasle sartu berrien hizkuntz errefortzuko programak gauzatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindua.

Agindu honek dirulaguntzen erregimena, 1,518 milioi euroko zenbateko globalean, arautzea du helburu, ikastetxeetan kulturen arteko ikuspegia koordinatzeko eta sei urteko edo sei urtetik gorako eta hamazortzi baino gutziako, ikasle berrientzat hizkuntza errefortzuko programak gauzatzeko. Ikasle berri horiek euskara ez jakiteari lotutako komunikatzeko arazo larriak dituzte eta hizkuntz errefortzuko plan bat behar dute 2014-2015 ikasturtean.
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA, AKITANIAKO ESKUALDEAREKIN MEMORANDUM BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEN DUENA. HELBURUA: ELKAR ULERTZEKO MEMORANDUMA EGITEA, OSASUNAREN ETA ZAHARTZEAREN EKONOMIAREN ARLOETAN BERRIKUNTZA SUSTATZEKO LANKIDETZAN ARITZEA.

LABURPENA

EUSKADIK ETA AKITANIAK ELKARREKIN EGINGO DUTE LAN OSASUNAREN BERRIKUNTZAREN ETA ZAHARTZEAREN ARLOETAN

Osasun Sailak eta Akitaniak osasunaren berrikuntzaren eta zahartzearen ekonomiaren arloan elkar ulertzeko memorandum bat sinatuko dute laster. Gaur onartu du Gobernu Kontseiluak.

Euskadiren eta Akitaniaren arteko memorandumaren helburuak esperientziak trukatzea eta eskumenak batzea da, Europako bi eskualdeek sinergia bateratua abiarazteko eta hurrengo urteetako bilakaera demografikoari, hau da herritar zaharren eta gaixo kronikoen kopuru handiari, erantzun ahal izateko.

Lurralde Lankidetzako Europako Taldearen edo Euroeskualdearen markoan, Euskadik eta Akitaniak adostu dute lankidetzako helburu bateratuak edukitzea, garapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean laguntzeko. Besteak beste, osasunarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaiak jorratuko dituzte, profil demografikoaren bilakaerak ekarriko dituen osasuneko eta gizarteko erronkei aurre egiteko, berrikuntza sozialeko eta garapen ekonomikoko iturri nabarmena ere badirelako.

Akitania (3,2 milioi biztanle) eta Euskadik (2,1 milioi biztanle) kezkatuta daude gaixo kronikoen kopuruaren hazkundeagatik eta biztanleriaren zahartzeagatik. Akitaniak 500.000 gaixo kroniko ditu eta 2040. urtean 60 urteko pertsonen kopurua % 70 handiagoa izango da. Hala, egun biztanleriaren % 28 diren 60 urtetik gorakoak % 38 izango dira eta % 12 diren 75 urtetik gorakoak, % 19. Era berean, aurreikuspen demografikoen arabera, Euskadin, 2020an, biztanleriaren % 26,5ek 64 urtetik gora izango ditu, eta 84 urtetik gorako biztanleria % 100 baino gehiago handituko da. Gaur egun, Euskadiko herritarren % 38k gaixotasun kroniko bat edo gehiago ditu, eta haien kopurua bikoitza izango da 2040an.