2014/11/11 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Laguntza Pablo Ibar heriotza-zigorraren aurkako elkarteari
Erabakia, Etxepare Euskal Institutuarekin, North American Basque Organizations (Nabo) elkartearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena egitea baimentzen duena. Helburua: Estatu Batuetan eta Kanadan izandako euskal emigrazioaren memoria historikoa jasotzea.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Euskadiko Udal Lege-proiektua.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Udalei dirulaguntzak, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko (udalaguntza-2014)
Pertsonal ikertzailearen mugikortasun-programa
366.000 euro alternantziaren bidezko prestakuntzarako
15.000 Euro Berroeta Aldamar Sozietateari
Erabakia: zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titularitea duten udalekin izenpetzeko hitzarmen-eredua baimentzen duena.
776.314 euro hornikuntzarako
LEHENDAKARITZA X. LEG.

LAGUNTZA PABLO IBAR HERIOTZA-ZIGORRAREN AURKAKO ELKARTEARI

Acuerdo de concesión de una subvención directa a la Asociación contra la pena de muerte Pablo Ibar para sufragar los gastos derivados de la argumentación y preparación de la moción ante la decisión que adopte el Tribunal Supremo de Florida.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak «Pablo Ibar heritza-zigorraren aurkako elkarteari» 49.273 euroko laguntza bat ematea onartu du gaur, Floridako Auzitegi Gorenak jatorriko euskalduneko preso honi buruz hartzen duen erabakiaren aurrean, mozioa argudiatzetik eta prestatzetik eratortzen diren gastuetarako.

Gaur egun aipatutako auzitegiak hartzen duen erabakiaren zain gaude, baina erabaki hori alde batera utzita, Pablo Ibarren defentsa epaitegiaren aurrean aurkeztuko duen mozioa argudiatzen eta prestatzen ari da lanean.

Laguntza hori Bakearen eta Elkarbizitzaren Idazkaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak izapidetuko du.

 

ERABAKIA, ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAREKIN, NORTH AMERICAN BASQUE ORGANIZATIONS (NABO) ELKARTEAREKIN ETA DEUSTUKO UNIBERTSITATEAREKIN HITZARMENA EGITEA BAIMENTZEN DUENA. HELBURUA: ESTATU BATUETAN ETA KANADAN IZANDAKO EUSKAL EMIGRAZIOAREN MEMORIA HISTORIKOA JASOTZEA.

LABUREPENA

Gobernu-kontseiluak Etxepare Institutuarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioarekin (NABOrekin) hitzarmena sinatzeari argi berdea eman dio. Hitzarmen horren bidez, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal emigrazioaren memoria historikoa bilduko da.

“Memoria Bizia: euskal diasporaren oinordetza biziari buruzko proiektua, 2014-16” izeneko proiektua Jon Bilbao nazioarteko katedraren bidez egingo da. Katedra hori Renoko Nevadako Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak sortu dute aipatutako unibertsitateko Euskal Ikaskuntzetako Liburutegiko sustatzailearen ohorez.

Deustuko Unibertsitateko Pedro J. Oiarzabalek zuzentzen duen programa honen helburua Euskadi utzi zuten emigranteen eta erbesteratuen ahozko lekukotzak biltzea da, baita Iparramerikan jaiotako ondorengoena ere. Izan ere, denbora aurrera doan heinean, euskal emigranteen azken belaunaldi bat galtzen ari dela kontuan izan da (hori gertatzen da herrialde eta destino askotan).

Horretarako, historiari buruzko elkarrizketak egingo dira. Elkarrizketa horiek datu-base zentral batean bilduko dira eta gordailu batean gordeko dira. Gordailu hori Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikaskuntzetako Liburutegian instalatuko eta jendearentzat irekia egongo da.

Ekimenak Urazandi proiektuko helburuak osatu nahi ditu. Urazandi proiektua Eusko Jaurlaritza Kanpoko Harremanetarako Idazkaritza Nagusia 1999. urteaz geroztik egiten ari den proiektu bat da eta bere helburua munduan zehar bizi diren euskal kolektiboen inguruko ikerketa sustatzea da.

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

EUSKADIKO UDAL LEGE-PROIEKTUA.

Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen proiektua onartu du, tokiko Gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia eratzen duena

LABURPENA

  • Esparru juridiko berri horrek Euskadi barneko erakunde-sistema osatuko du, eta eskumenak erabil ditzaketen 37 esparruen zerrenda zehatza emango die udalerriei lehen aldiz, baita finantzaketa nahikoa bermatzeko eredu bat ere.
     
  • Jaurlaritzak nahi du Euskadiko Udal Legearen proiektua 2015eko udal- eta foru-hauteskundeen aurretik onartuta egotea; horregatik, gaurtik aurrera igorriko da Euskadiko Ganberara, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu eta onar dezaten.
     
  • Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin batera egindako lanaren ondorioa da testua.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik eta Espainiako gobernuak bere legeetan bultzatutakotik aldenduta («Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasuna» eta «Gardentasuna eta Gobernu Ona»).

Udal Legearen Proiektua testu integrala da, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa. Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta.

Era horretan, Euskadiko udalerriek eredu berezia izango dute, eta horri esker Espainiako udalerriek baino autonomia handiagoa eta eskumen gehiago izango dituzte.
 

ETORKIZUNEKO EUSKADIKO UDAL LEGEAREN HELBURUAK

Euskadiko Udal Legearen Proiektuak atariko 1, 9 titulu, 110 artikulu, 6 xedapen gehigarri, 9 xedapen iragankor, 2 xedapen indargabetzaile eta 6 azken xedapen ditu.

5 funtsezko helburu betetzen ditu:
 

  • Tokiko gobernuen eredu integratua egituratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi maila instituzionalekin lotura harmonikoa erdietsita.
     
  • Eskumenak: lege-proiektuak eskumena erabil dezaketen 37 esparru materialen zerrenda ematen die Euskadiko udalerriei. Xehetasun-maila horrek udal-autonomiako estandar handiak bermatzen ditu. (III. TITULUA, 17. artikulua).
     
  • Finantzaketa: udalerrien berezko eskumenak eta ematen duten zerbitzu-zorroa modu formalean onartu ez ezik, jasangarritasun- eta finantzaketa-sistema nahikoa ere ematen zaie, Euskadiko udalerriek beren gauzak antolatzeko eta kudeatzeko egiazko ahalmena dutela bermatzeko (IX. TITULUA, II. Kapitulua, 107.5. artikulua).
     
  • Herritarrentzako hurbileko administrazioa. Herritarrek tokiko politika publikoak diseinatzen eta ezartzen parte hartzeko tresnak bideratzen dira, eta gardentasuna bultzatzen da egituretan, tokiko herri-ekintzan zein herritarrei kontuak emateko orduan. (VI. TITULUA).
     
  • Ikusgarritasun instituzionala: udalerriari dagokion ikusgarritasuna ematen zaio Euskadiko erakunde-arkitekturan; horrenbestez, zuzenean eragiten dioten gaiak aztertzean, hitz egiteko eta botoa emateko aukera izango du erakunde hauetan:

    - Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. (IX. TITULUA)
    - Zerga Koordinaziorako Organoan. (IX. TITULUA)
    - Tokiko Politika Publikoen Kontseilua
    : hiru erakunde-mailen arteko bilgunea izango da, eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei batera heltzeko. Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Euskadiko udalerrien ordezkariek modu paritarioan osatuta egongo da. (VII. TITULUA)
     

EUSKADIKO UDAL LEGEAREN BESTE BERRITASUN BATZUK

Euskadiko Udal Legearen Proiektuak Tokiko Gobernuen Batzordea sortzea aurreikusten du; Euskadiko udalerrien ordezkariek osatuta egongo da, eta tokiko autonomia defendatzeko "alerta goiztiarreko organoa" (80. art.) izango da. Sistema horrek (aitzindaria Espainiar Estatuan) udal-autonomia babestea du helburutzat Euskadiko Administrazio Orokorraren ekimenez gauzatutako arau-prozesuek udalerrien berezko eskumenei eragiten dietenean.

Horrez gain, tokiko erakundeek Udal Jokabide Kodeak (35. art.) abiaraz ditzaten ere sustatzen du, hauek biltzeko: «tokiko hautetsiek beren harremanetan zein enplegu publikoan, beste erakunde batzuetan jarduten duten pertsonekin eta herritarrekin oro har izan ditzaketen harremanetan jarraitu beharreko balioak, printzipioak eta jardun-arauak». Horrelako kodeek udal-politikaren gobernu ona eta erakundeen kalitatea laguntzea dute helburutzat.

Azkenik, Euskadiko Udal Legearen proiektuak herritarren parte-hartzerako tresnak arautzen ditu; esate baterako, herri-galdeketak (69. art.). Alkateek deitu ahal izango dituzte azken horiek, udalaren berezko eskumeneko gaiez eta auzo-komunitatearen interesentzat garrantzi berezia duten gaiez galdetzeko herritarrei.

ERAKUNDEEN LANKIDETZA

Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera egindako lanaren ondorioa da Euskadiko Udal Legearen Proiektuaren testua; erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da, Euskadiko Udal Kontseiluak eta bere lantaldeak egindako bileren bitartez egituratuta.

Testua Legebiltzarrera bidaliko du orain Jaurlaritzak, taldeek eztabaidatu eta onar dezaten; proiektua datozen udal-hauteskundeen aurretik behin betiko onartzeko interesa agertu die taldeei Jaurlaritzak, EAEko alkateek eta hiru diputatu nagusiek 2015eko legegintzaldiari ekin diezaioten beharrezko esparru juridiko berri hau indarrean dagoela.

 

Erlazionaturiko temak
Ley municipal
Udal legea

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

UDALEI DIRULAGUNTZAK, IKASTETXEETAN HOBEKUNTZAK EGITEKO (UDALAGUNTZA-2014)

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeak hartzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrek eragindako gastuak finantzatzea (Udalaguntza 2014).

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuen finantziatzeko diru-laguntzak deitzen diren agindua, (UDALAGUNTZA-2014) .

Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrek 2014ko urtarrilaren 2 eta 2015eko abuztuaren 31 bitartean hasi behar dira eta 2015eko abenduaren 31 baino lehenago bukatuak egon behar dute.

Dirulaguntza horiek, 6.000.000 euroko zenbateko globalean, 2015 urtekoan ordainduko dira.

 

PERTSONAL IKERTZAILEAREN MUGIKORTASUN-PROGRAMA

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu du pertsonal ikertzailearen mugikortasun-programa deitzen duen agindua.

Diru-laguntzak, norgehiagokako erregimenean, deitzea du 120.000 euroko zenbateko globaleko agindu honek helburu, ikerketa-zentroetan egonaldiak, dedikazio esklusiboarekin, egiteko , I+G+i-ko organismo eta zentroetako unibertsitate-irakasleen eta ikertzaileen mugikortasun geografikoa sustatzeko eta haien gaitasunak eta ikerketa-taldeen lehiakortasuna hobetzeko.

Harrera-ekipoaren lan-ildoan integratuta dagoen ikerketa-proiektu bat edo trukeak eta maila handiko lotura zientifikoak ezartzera bideratutako beste jarduera batzuk egin beharko ditu pertsonal ikertzaileak bere egonaldian.

 

366.000 EURO ALTERNANTZIAREN BIDEZKO PRESTAKUNTZARAKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2014-2015eko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal titularitateko ikastetxe publikoetan alternantziako prestakuntza-proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Alternantziako prestakuntza-proiektuak, Lanbide Heziketako titulu bat lortzera bideratuak, diruz, 366.000 euroko zenbateko globalean, laguntzea du agindu honek helburu, 2014-2015eko ikasturtean aurrera eramango den ikaskuntza-prozesu baten bidez.

Ikastetxean bertan eta lantokian egiten diote prestakuntzari aurre alternantziako prestakuntza-proiektuek eta gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak hobetzea dute helburu, hasierako Lanbide Heziketaren titulu bat ikasketak eta enpresan ordaindutako lan-jarduera bat batera eginez lortzeko. Heziketa-zikloak egiten dituzten pertsonen prestakuntzari eta pertsona horiek enpresen produkzio-sistemara sartzeari eman nahi zaie laguntza, pertsonen ikaskuntza integralaren eredu bat garatuz.

 

15.000 EURO BERROETA ALDAMAR SOZIETATEARI

Erabakia, Berroeta Aldamar SL merkataritza-sozietateari diru-laguntza zuzena ematen duena, 2013. urteko ustiapen aurrekontua finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 15.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea Berroeta Aldamar SL sozietateari. Laguntza hori sozietatearen 2013ko esplotazio-aurrekontua finantzatzeko bideratuko da, iazko urtean burutu gabe gelditu zen diru-ekarpenaren ordainketa gisa.

 

ERABAKIA: ZERO ETA HIRU URTE ARTEKO HAUR-ESKOLEN TITULARITEA DUTEN UDALEKIN IZENPETZEKO HITZARMEN-EREDUA BAIMENTZEN DUENA.

4.690.000 euro udal haur eskolentzat

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2014-15 ikasturtean diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen eta 0 eta 3 urte arteko haur eskolen titular diren toki korporazioei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailarekin hitzarmenak sinatzeko deia egiten dien Agindua onartu du. Diru-laguntzak haur eskola horiek mantentzeko kostuak finantzatzeko izango dira.

Diru-laguntza hauen onuradun izango dira haur eskolen titular diren Euskadiko udalak, beti ere haur eskola horiek 297/2002 Dekretua, abenduaren 17koa, indarrean sartu baino lehenagokoak badira (0-3 urte arteko haur eskolak arautzen dituen Dekretua).

Deialdi honek 4.690.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.

 

776.314 EURO HORNIKUNTZARAKO

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuen eta udal titularitateko ikastetxe publikoen hornikuntzarako 2015eko ekitaldiko diru-laguntzak deitzen dituen agindu bat.

Produkzio-sektorearen gaurko bilakaeraren arabera garapen teknologiko aurreratuagoa duten industria-sektoreei lotutako lanbide-arloen hornikuntza gaurkotzea du deialdi honek, 776.134 €ko zenbateko globalekoak, helburu.

2014-2015eko ikasturtean heziketa-zikloren bat, Elektrizitate- Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Instalazioa eta Mantentzea lanbide-arloetakoak, itunduta duten ikastegi pribatuek edo udal titularitateko ikastegi publikoek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.