2015/07/27 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
710.000 euro enpresaburuen elkarteek eta sindikatuek antolatutako prestakuntza planetarako.
Gobernuak «gizarte intereseko» izendatu du Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra.
500.000 euro eraikuntzaren arloko enpresei, jasangarritasun proiektuak susta ditzaten.
3 milioi euro hiriguneetako irisgarritasun planetarako.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Jaurlaritzak Euskadiko aurrezki kutxa eta banku fundazioen lege proiektua onartu du.
Eusko Jaurlaritzarako telekomunikazio-zerbitzuetarako kontratua urtean 35 milioi euroko zenbatekoagatik sinatzeko aldez aurreko baimena.
Informazioa trukatzeko lankidetza-hitzarmena, EAEko Administrazio Publikoaren, haren sozietate publikoen eta Foru Aldundien Ogasun eta finantza sailen artean..
Eusko Jaurlaritzak 2015eko programa estatistikoa onartu du.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
26 milioi euro unibertsitate-beketarako.
¿Lehen hezkuntza harrera ¿ programa.
Ikastetxe publikoak sortu, bat egin eta kentzea.
1,2 milioi eskolatze osagarriko programak garatzeko.
8,30 milioi euro pertsonal ikertzailearen prestakuntza eta hobekuntzarako beketarako.
SEGURTASUN SAILA X. LEG.
Suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartu dute, Euskadin zerbitzu hori lurralde bakoitzaren premia eta berezitasunak aintzat harturik ordenatzeko, arautzeko eta bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak ezezkoa eman dio 2011ean orduko Barne Sailak eta ERNE eta ESAN sindikatuk ertzaintzaren karrera profesionalari buruz sinatutako akordioari.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak lurraldearen antolamendurako artezpideak (LAA) berrikusteko prozedura abiaraziko du.
Eusko Jaurlaritzak hainbat nahitaezko okupazio onartu ditu, Berantevillako ingurubiderako, Aia eta Altzoko saneamenduetarako eta Laukizeko hornikuntzarako.
EKPk beregain hartuko du Debako portuaren kudeaketa.
Ingurumeneko sailburuordea, Iosu Madariaga, IHOBEren Kontseiluko kide.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

710.000 EURO ENPRESABURUEN ELKARTEEK ETA SINDIKATUEK ANTOLATUTAKO PRESTAKUNTZA PLANETARAKO.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio enpresaburuen elkarteei eta sindikatuei 710.000 euroko diru-laguntza emango zaiela, haien jarduera-alorretako gaietan giza baliabideen prestakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egin ditzaten. Laguntza-deialdi hori 191/2003 Dekretuan aurreikusita dago.

 

 

GOBERNUAK «GIZARTE INTERESEKO» IZENDATU DU MINBIZIAREN KONTRAKO ESPAINIAKO ELKARTEA, GIPUZKOAKO BILTZARRA.

Dekretua, Minbiziaren aurkako Espainiar Elkartearen Gipuzkoa Batzordea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak «interes sozialeko» izendatu du, gaurko bilkuran, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra.

1953an sortutako ongintzazko laguntza-izaerako eta irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea, Gipuzkoako Biltzarra. Gipuzkoako Batzarrak, zehazki, 1988an hasi zuen ibilbidea. Minbiziaren kontrako borroka du helburu, ezagutzen diren eta etorkizunean ezagutuko diren modalitate guztietan, dibulgazioaren, prebentzioaren, ikerketaren, prestakuntzaren eta osasun- eta laguntza-izaerako funtzio eta jardueren bidez. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan; izan ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, 2010az geroztik etengabe jardun duela egiaztatu du.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzeko baldintzak eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan datoz araututa. Interes sozialeko izendatuta, erakundeek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan egindako ibilbidea eta lana aintzatesten dira, eta lehentasuna ematen zaie euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Araudiak zehaztutakoaren arabera, erakundeak interes sozialeko izendatzeko, beharrezkoa da, gizarte-zerbitzuak eskaintzeaz eta irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, langileen % 40k kontratu mugagabea izatea.
 

 

500.000 EURO ERAIKUNTZAREN ARLOKO ENPRESEI, JASANGARRITASUN PROIEKTUAK SUSTA DITZATEN.

LABURPENA

Gobernuak, Eraikal programaren bidez, milioi erdi euro bideratzea adostu du, bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresen kalitatearen eta kudeaketaren hobekuntza sustatzeko.

Honako hauek dira, zehazki, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak kudeatzen duen programak aurreikusten dituen diru-laguntzen xedeak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako bizitegi-eraikuntzako enpresa eta profesionalei kalitatearen kudeaketarako sistemak ezartzea eta hobetzen laguntzea, eta haien jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea.

Programa osatzeko, laguntzak emango dira honako nazioarteko kudeaketa-ziurtagiri hauek ezartzeko: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 Nazioarteko Normalizazio Arauak; Espainiako UNE 166002 araua eta Segurtasun Industrialerako eta Okupazionalerako OHSAS 18001; eta ISO/IEC 17025 (probaketa-laborategien gaikuntzarako eskakizun orokorrak) eta ISO/IEC 17020 (ikuskaritzan jarduten duten erakunde moten funtzionamendurako irizpide orokorrak) Nazioarteko Normalizazio Arauak.
 

 

3 MILIOI EURO HIRIGUNEETAKO IRISGARRITASUN PLANETARAKO.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euroko diru-laguntza bideratu du (2014an baino milioi erdi gehiago) hiriguneetan eta eraikinetan irisgarritasun-planak egiteko deialdira.

Diru-laguntzen programa Birgaitzeko Renove Planaren barnean dago, eta Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 aldirako Enplegua Sustatzeko Programan ezarritako sei ildo estrategikoetako bat da. Udalek, toki-erakunde txikiek eta erabilera publikoko helburuak dituzten erakunde pribatuek izango dute laguntza horiek eskatzeko aukera. Irisgarritasun-planak eta haien eguneratzeak aurkeztu beharko dituzte horretarako. Hiriguneak, espazio publikoak eta eraikinak progresiboki egokitzeko helburua izan behar dute planok, baita hiri-inguruan eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko obrak exekutatzea ere (pasabideak egitea, arrapala ez-mekanikoak zein eskudelak ezartzea; txorkoen itxiturak; egokitutako komunak eta aldagelak; aparkalekuak desgaitasuna duten pertsonentzat).

2014an guztira 81 laguntza eman ziren, guztira 2.500.000 euro. Horietatik 20 erabilgarritasun publikoko Arabako erakunde pribatuei eta udalerriei, beste 34 Bizkaikoei eta 27 Gipuzkoakoei.
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

JAURLARITZAK EUSKADIKO AURREZKI KUTXA ETA BANKU FUNDAZIOEN LEGE PROIEKTUA ONARTU DU.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki-Kutxei eta Banku-Fundazioei Buruzko Lege-proiektua.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak Euskadiko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioen lege-proiektua onartu du gaur. Orain, Legebiltzarrera helaraziko dute, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu, negoziatu eta, hala badagokio, onartu dezaten.

Euskadiko aurrezki-kutxa eta banku-fundazioen lege-aurreproiektuak bi helburu nagusi lortu nahi ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei buruzko uneko arautegia egokitzea, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen Estatuko oinarrizko Legera moldatzeko.

b) Euskadiko banku-fundazioen (erakunde juridiko sortu berriak) araubide juridikoa erregulatzea, Estatuko oinarrizko arautegi horrexen arabera.


Hain zuzen ere, aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen oinarrizko Legea indarrean jartzeak aldaketa nabarmena ekarri du arlo horretako Estatuko oinarrizko araudian. Gainera, Autonomia Erkidegoek aurrezki-kutxei buruzko legedia egokitu beharra aurreikusten du, Lege horretan xedatutakora moldatzeko.

Lege-proiektuak, beraz, egoitza Euskadin duten aurrezki-kutxen arautegia moldatzeari ekiten dio, lehenik eta behin.

Proiektuaren edukiari dagokionez, aurrezki-kutxen erregulazioak une honetan indarrean dagoen arautegia du abiapuntu: hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legea. Izaera orokorrarekin, aurreproiektuak gaur egungo indarreko arautegia mantentzen du, eta horren edukia Estatuko oinarrizko arautegi berrira egokitzen.

Horrenbestez, lehengo berak dira gaur egun indarrean dagoen arauaren egitura eta edukia, adibidez, aurrezki-kutxen izaerari eta eginkizunei, sorrerari, bat-egiteari eta likidazioari dagokienez.

Aurrezki kutxen gobernu-organoen kasuan, oro har, egungo arautegiari eutsiko zaio, baina Estatuko oinarrizko arautegi berrira egokituko da.

Bigarrenik, lege-proiektuak, aurrezki-kutxekin erlazio estua izaki, Euskal Autonomia Erkidegoko banku-fundazioen araubidea arlo horretako oinarrizko arautegiaren arabera erregulatzeari heltzen dio.

Proiektuak barruan hartzen ditu banku-fundazioen jardueraren elementu nagusiak: alegia, estatutuak, eraketa-zuzkidura eta fundazioaren ondarea.

Gobernu-organoei dagokienez, patronatua, osaera eta patronoak arautu, eta horien betekizunak ezarri dira, aurrezki-kutxen administrazio kontseiluko kideek bete beharreko betekizunen antzeko baldintzetan.

Dena dela, banku-fundazioen estatutuei dagokie patronatuko kideen izendapen-prozesuak erregulatzea.

Proiektuan jasotzen da, halaber, banku-fundazioek patronatuaren organo delegatu edo ahaldunak izateko ahalmena (hala nola batzorde exekutiboak edo iraunkorrak, batzorde delegatuak), patronatuari bere funtzioetan laguntze aldera.

Aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen ikuskaritza-araubideari dagokionez, proiektuan aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako finantza arloko Sail eskudunari egokituko zaio eginkizun horien ardura, euskal kutxen jardueran ohikoa izan den bezala.

Azkenik, lege-aurreproiektuak gizarte-ekintzaren kudeaketa eta garapena arautzen du, bai aurrezki kutxetakoa eta bai banku-fundazioetakoa ere, honako alderdi hauetan: gizarte-ekintza motak, kudeaketa motak edota gizarte-ekintzara bideratutako aurrekontuen osaera, gauzapena eta likidazioa.
 

 

Erlazionaturiko temak
Proyecto de Ley
Legearen proiektua

EUSKO JAURLARITZARAKO TELEKOMUNIKAZIO-ZERBITZUETARAKO KONTRATUA URTEAN 35 MILIOI EUROKO ZENBATEKOAGATIK SINATZEKO ALDEZ AURREKO BAIMENA.

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari telekomunikazio-zerbitzuak eskaintzeko kontratua egiteko, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Eusko Jaurlaritzarako telekomunikazio-zerbitzuak emateko kontratua sinatzeko aldez aurreko baimena ematea, bai eta harekin lotutako gastua onartzea ere.

Kontratuaren xede diren telekomunikazio zerbitzuek hauek hartzen dituzte barruan: datu-transmisioko, telefonia finkoko eta mugikorreko zerbitzuak, SMS masiboak eta Internet-zerbitzuak. Lau urteko epea adostu da datu-transmisioen zerbitzuetarako eta bi urtekoa beste zerbitzuetarako, eta, urtean, 35 milioi bideratuko dira horretarako.
 

 

INFORMAZIOA TRUKATZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, EAEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN, HAREN SOZIETATE PUBLIKOEN ETA FORU ALDUNDIEN OGASUN ETA FINANTZA SAILEN ARTEAN..

Erabakia, honen bidez, informazioa elkar trukatzeko hiru lankidetza hitzarmenen izenpetzea baimentzen da;batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eta haren sozietate publikoen artean; eta bestetik, Araba.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta Foru Ogasun guztien arteko hitzarmen bat sinatzea. Hitzarmenaren helburua bi administrazioon arteko informazio-elkartrukea arautzeko baldintzak eta prozedurak ezartzea da.

Hitzarmenak, hain zuzen, EAEko administrazio publikoko organoetako eta foru-ogasunen arteko informazio elkartrukeari buruzkoak dira.

Hala, hitzarmenok arautuko dituzte horien elementu orokorrak, eta haiei erantsitako dokumentuek, berriz, baldintza partikularrak.
 

 

EUSKO JAURLARITZAK 2015EKO PROGRAMA ESTATISTIKOA ONARTU DU.

Dekretua, 2015. urteko estatistika egitaraua onartzeko dena.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak EAEko urteko programa estatistikoari buruzko dekretua onartu du gaur, hau da, 2014-2017 Euskal Estatistika Planari buruzko Legea 2015. urtean garatu eta betearaziko duena.

2015ean Euskadiko estatistika-erakundeek (Eustatek eta Eusko Jaurlaritzako sailetako organo estatistikoek) gauzatuko dituzten eragiketa eta jarduera estatistiko guztiak biltzen ditu.

2015eko programaren bidez, guztira, 204 eragiketa estatistiko gauzatuko dira. Horietatik 105 Eustati dagozkio, eta gainerakoak hurrengo sail hauei:

• Ingurumena eta Lurralde Politika: 28 eragiketa
• Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna: 24 eragiketa
• Enplegua eta Gizarte Politikak: 15 eragiketa
• Osasuna: 11 eragiketa
• Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura: 9 eragiketa
• Herri Administrazioa eta Justizia: 6 eragiketa
• Ogasuna eta Finantzak: 4 eragiketa
• Segurtasuna: 2 eragiketa

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

26 MILIOI EURO UNIBERTSITATE-BEKETARAKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, beka eta diru-laguntza jakin batzuen deialdia finantzatu ahal izateko, alegia: 2015-2016 ikasturtean Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak; ikasturte horretan Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten ari diren ikasle ezgaituen garraioak eragindako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, eta ikasleak saritzeko eta aintzatesteko bikaintasun akademikorako bekak.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2014-2015 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako, hain zuzen.

Agindu honen xedea da honako beka eta laguntza hauen oinarriak deitzea eta onartzea:

1.- 2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak

Beken deialdi hau, 25,78 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2015/2016 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.

2.- Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak, 100.000 euroko zenbateko globalean, baldin eta 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.

3.- Bikaintasun akademikoko bekak, 120.000 euroko zenbateko globalean, etekin handiko unibertsitate-ikasleak 2015-2016 urtean aintzatesteko eta saritzeko.
 

 

¿LEHEN HEZKUNTZA HARRERA ¿ PROGRAMA.

Erabakia, Bilboko Otxarkoaga Prestakuntza Zentroari zuzeneko diru-laguntza bat ematekoa, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako Hezkuntzako Lehen Harrerako Programa abian jartzeko 2015/16 ikasturtean.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Bilboko Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiari 223.661 euroko diru-laguntza zuzen bat ematea erabaki du, 2015/2016ko ikasturtean lagunduta ez dauden adin txikiko ikasle etorkinei lehen hezkuntza-harrera egiteko programa (MENA) finantzatzeko.

Lehen Hezkuntza Harrera programak lan-helburu bat du, jarduteko ildo desberdinekin,eta, alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari, trebetasun instrumentaletako konpetentzia-erreferentziari begira, lotuta dagoen eta, bestetik, Lanbide Heziketatik hurbil dagoen, trebetasun profesionaletako iniziazioari begira, programa bat lortu nahi du.
 

 

IKASTETXE PUBLIKOAK SORTU, BAT EGIN ETA KENTZEA.

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat-egitea eta kentzea xedatzen duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortu, bat egin eta kentzea xedatzen duen dekretua.

Ondorengo ikastegiak sortzen dira:

Lasarte-Orian (Gipuzkoa) dagoen Eraikuntza Azkarreko Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Eraikuntzako teknikaria, barne lanetako, dekorazioko eta birgaitzeko teknikaria, eraikuntza-proiektuetako goi teknikaria eta instalazio termikoen eta fluidoen proiektuak garatzeko goi teknikaria.

Mutrikun (Gipuzkoa) dagoen Elikagaien Industrietan eta Akuikulturan Garapen Iraunkorreko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi teknikaria eta Akuikulturako goi teknikaria, MUTRIKU BHItik kentzen dena.

Hernanin (Gipuzkoa) dagoen Gizarte Berriztapeneko Lanbide Heziketako ikastegi integratua. Ziklo hauek eskainiko ditu: Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Animazio Soziala, Kulturala eta Turistikoa goi zikloak, Mantentze Elektromekanikoa erdi mailakoa eta Fabrikazioa eta Muntatzea oinarrizko Lanbide Heziketakoa; azken biak HERNANI BHItik kentzen dira.

Ermuan (Bizkaia) dagoen ERMUA BHI. Kentzen diren udalerri bereko ONGARAI BHI eta Anaitasuna Ikastola BHI ikastetxe publikoek bat egitearen ondorioz sortzen da.
 

 

1,2 MILIOI ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK GARATZEKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2015-16 ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek diruz lagunduko dituen eskolatze osagarriko programak, egoera sozial eta kultural kaltegarrian egon eta eskolara egokitzeko zailtasun handiak dituzten 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduak izango dira.

Deialdi honek 1.202.450 euroko diru kopurua du, eta beronen onuradun izan daitezke: udalak, mankomunitateak edo beraiek sortutako entitateak, irabazi asmorik gabeko entitateak eta itunpeko ikastetxeak. Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.
 

 

8,30 MILIOI EURO PERTSONAL IKERTZAILEAREN PRESTAKUNTZA ETA HOBEKUNTZARAKO BEKETARAKO.

Erabakia, 5.000.000,00 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2015/16 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileen doktoretza aurreko prestakuntza programa berritzeko eta beka berrien deialdia egiteko finantzaziorako, hain zuzen.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2015/2016ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako doktoretza aurreko programan beka berriak deitu eta zeudenak berritzen dituen agindua.

Agindu honek, 8.302.130 euroko zenbateko globalean, 2015-2016ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearentzako bekak finkatu eta deitzea ditu helburu. Deialdiak beka berriak ematea eta 2014/2015eko ikasturterako eman zirenak berritzea hartzen ditu. Bai eta 2016an doktoretza eskuratu dutenentzako sariak ere.

Doktoretza aurreko programak ikertzaileen prestakuntza sustatu nahi du, doktorearen titulua lortzeko eta kalitateko ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko doktoretza-programa baten barruan, ondorengo bi azpiprograma hauen bidez:

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio-zentroetan: A modalitatea.

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko aplikazio-zentroetan, bai Espainiako estatuan (B modalitatea) bai atzerrian (C modalitatea).
 

 

SEGURTASUN SAILA X. LEG.

SUTEEN PREBENTZIO ETA ITZALKETA ETA SALBAMENDU ZERBITZUAK ARAUTZEKO LEGE-PROIEKTUA ONARTU DUTE, EUSKADIN ZERBITZU HORI LURRALDE BAKOITZAREN PREMIA ETA BEREZITASUNAK AINTZAT HARTURIK ORDENATZEKO, ARAUTZEKO ETA BERMATZEKO.

Suteak aurreikusi eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen Lege-proiektua.

LABURPENA

Arauak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari esleitzen dio sartzeko oinarrizko prestakuntza emateko zeregina, bai eta gainerako prestakuntza jardueretan laguntzekoa ere.

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak hala eskatuta, Suteen prebentzio- eta itzalketa- eta salbamendu-zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartu du. Herri-hizkeran, suhiltzaileen zerbitzu gisa ezagutzen dira zerbitzuok; orain artean, ez dute izan lege-mailako arau berezkorik. Dena dela, horien araubide juridikoaren espezifikotasunak Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legean jasotzen ziren. Onartu berri den lege-proiektuak zerbitzu-ematea ordenatu, erregulatu eta bermatu nahi du, eta koordinazioko eta lankidetzako mekanismoak aurreikusi.

Hain zuzen, zerbitzu publikoa lege-mailako araudi berezko batez hornitzeko lan egiten duten tarteko administrazio guztien arteko adostasunaren fruitu da lege-proiektua. Araudiaren bitartez, eredu bati helduko zaio, zerbitzu hori lurralde guztian ematea bermatuko duena, zerbitzuon baterako jardun koordinatua, bai elkarrekin bai beste zerbitzuekin, ahalbidetzeko mekanismoak aurreikusiko dituena, eta lege-erreserbari atxikitako langileei aplikatzen zaien araudiaren apartekotasunak aintzat hartuko dituena.

Izan ere, gaur egun, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zazpi zerbitzu daude Euskadin (udalekoak, foralak, partzuergokoak), 25 parketan banatuak eta 1.162 profesionalek, bai eta 33 boluntariok ere, beteak.

Araudi berriarekin, zerbitzua identifikatzeko oinarrizko ezaugarri batzuk taxutu nahi dira. Horiek aukera emango dio, erakunde bakoitzari, bere beharrizanen araberako prebentzio, itzalketa eta salbamenduko zerbitzu-eredu bati heltzeko, bere berezko eskumenetatik.

Lege-proiektua 33 artikuluk osatzen dute, guztira: hain zuzen, bost kapitulu, xedapen gehigarri bat, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat. Foru Aldundiei esleitzen die zerbitzu-ematearen eremu geografikoak zehazteko eskumena, eta zerbitzu-ematearen estaldura lurralde historikoko eremu osora hedatzea bermatzen du.

Gobernu Kontseiluak onartutako dokumentuak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari esleitzen dio prebentzio-zerbitzuen kategoriatan sartzeko oinarrizko prestakuntza emateko zeregina, eta gainerako prestakuntza jardueretan laguntzekoa. Horretarako, akordioak sinatuko ditu tarteko erakundeekin, bitarteko material, ekonomiko eta pertsonalak elkarri mailegatu ahal izateko.

Lan-metodoen homogeneizazioa bultzatzeko, parte-hartzeko Koordinazio Batzorde aholkulari bat sortuko da, eta tarteko administrazio guztiek izango dute ordezkaritza.

Lege-proiektuak zerbitzuon izaera publikoa aldezten du; horrexegatik eskatzen du zerbitzu-ematea Administrazioek egitea, modu publiko eta zuzenean egitea ere, funtzionarioen bitartez, bazter utzirik zerbitzuon kudeaketa kanpora ateratzeko aukera guztiak.

Koordenatu horiek errespetatuz, eskuarteko premietara hobeto egokitzeko formula aurkitzeko aukera ematen zaio erakunde bakoitzari, eta ez da baztertzen administrazioen nahiz suhiltzaile-kidegoen arteko mekanismoak edo lankidetza-hitzarmenak ezartzea, berezko esparrutik kanpo ere, eraginkorragoa bada.

Agintaritza-agenteak

Arau berrian jorratutako beste alderdi bat zerbitzuko langileak eskala eta lerro bakarreko hierarkia batean bateratzea da, kategoria desberdinetan banaturik. Funtzionarioen estatutu-araubideaz gain, legean aurreikusitakoak eraenduko ditu langileok, eta agintzaritzako agente gisa hartuko dira zerbitzu ematen ari direnean, bai eta, zerbitzuz kanpo egonda ere, zernahi istripu mota nahiz berehalako arrisku-egoeratan esku hartzen dutenean, baldin eta aldez aurretik haien maila ziurtatu badute.

Lege-proiektuak, orobat, gaur egungo langileak kategoria profesional berrietara egokitzeko eta horietan sartzeko prozedura aurreikusten du.

Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamendurako zerbitzuez gain, dagoeneko badauden beste figura batzuk arautzea aurreikusten du lege-proiektuak; hain zuzen, zerbitzuokin harremana duten figurak, horien prestakuntza-beharretan eragiteko.

Batetik, IV. kapitulua eskaini zaio suhiltzaile-zerbitzurik sortzeko betebeharrik ez duten udal eta udalerriz gaindiko bestelako toki erakundeen suhiltzaile boluntarioen elkarteen zerbitzu publikoekin lankidetzari . Lankidetza hori, hain zuzen, hitzarmen edo akordio batean islatu behar da, mugikortasun-konpromisoak hartu behar dituena. Horiek indargarri edo ordezko subsidiario moduan funtzionatzera mugatzen dira, eta, mando profesionala iristean, haien esku geratuko dira. Boluntariook Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako prestakuntza eta proba fisikoak egin beharko dituzte.

Halaber, enpresa-suhiltzaileen prestakuntza eta betebeharrei heltzen zaie. Hain zuzen, enpresek, beren establezimendu barruan autobabesteko eta suteak itzaltzeko, kontratatzen dituzten langileak dira enpresa-suhiltzaileak. Lege-proiektuak suhiltzaile-zerbitzu publikoei laguntzeko betebeharra ezartzen die enpresa-suhiltzaileei, bai eta Arkauteko Akademiak ezarritako oinarrizko prestakuntza jasotzeko betekizuna ere.

Legeari xedapen iragankor sorta batek ematen dio amaiera; horietan, zerbitzuen barne-arauak eta mekanismoak moldatzeko eta egitura profesional berrira egokitzeko epea aurreikusi da. Era berean, araua indarrean jarri arte halako funtzioak bete izan dituzten enpresa-suhiltzaile nahiz suhiltzaile boluntarioak ziurtatzeko modua jaso da.
 

 

Erlazionaturiko temak
Proyecto de Ley
Legearen proiektua

EUSKO JAURLARITZAK EZEZKOA EMAN DIO 2011EAN ORDUKO BARNE SAILAK ETA ERNE ETA ESAN SINDIKATUK ERTZAINTZAREN KARRERA PROFESIONALARI BURUZ SINATUTAKO AKORDIOARI.

LABURPENA

• Ezezkoak legezko euskarri falta du oinarri, nahiz eta Gobernua prest den sindikatuekin Legearekin bat etorriko den akordio bat negoziatzeko

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, aurkako iritzia eman du, eta uko egin dio 2011ean Gobernu sozialistaren Barne Sailak eta ERNE eta ESAN sindikatuek karrera profesionalari buruz adostutako akordioa berresteari. Gobernuaren ustez, akordio horrek ez du behar bezalako legezko euskarririk. Segurtasun Saila, dena den, Ertzaintzan karrera profesionaleko sistema bat garatzearen aldekoa da, bai eta haren edukia sindikatuekin negoziatzearen aldekoa ere.

Duela lau urte, 2011ko abuztuaren 12an, Gobernu sozialistaren Barne Sailak eta Ertzaintzako ERNE eta ESAN sindikatuek karrera profesionaleko sistema bat adostu zuten; hala, ordainsari osagarri bat sortzea adostu zuten, eta bost urtean 65 milioi euro kostatuko zituela kalkulatu zuten. Hala ere, Gobernu Kontseiluak ez zuen inoiz onartu akordio hori, ez baitzuen estaldura emango zion aginduzko lege-araurik.

Auzitegi Gorenaren 2015eko ekainaren 22ko epai batek akordio hori (2011ko abuztuaren 12koa) Gobernu Kontseilura jasotzera behartu zuen Segurtasuneko Saila, «kontseiluak hari buruz hausnartu eta dagokiona ebazteko».

Gobernu Kontseiluak, gaur bilduta, eta aginduzko gogoeta egin ostean, kontrako iritzia eman du, eta uko egin dio Barne Sailak eta ERNE eta ESAN sindikatuek sinatutako karrera profesionalaren gaineko akordioa berresteari.

Euskadiko Gobernuaren erabakiaren oinarrian, arrazoi juridiko bat dago: karrera profesionaleko sistema bat eta garapen profesionaleko ordainsari osagarri bat sortzeko, lege-mailako arau batean bermatu behar da eta gaur egungo Euskadiko Poliziaren Legeak ez du aipatzen, ez karrera profesionalik, ez eta, ondorioz, hari lotutako ordainsaririk ere.

Segurtasun Saila, karrera profesionaleko sistema bat adostearen alde

Nolanahi ere, Ertzaintzaren baitako karrera profesionaleko sistema bat garatzearen alde agertzen da Segurtasun Saila. Horren erakusgarri da Euskadiko Poliziaren Legea bosgarrenez aldatzeko aurreproiektua (orain jendaurreko informazio-fasean), non xeheki arautzen baitira karrera profesionala eta hari dagokion ordainsari osagarria.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK LURRALDEAREN ANTOLAMENDURAKO ARTEZPIDEAK (LAA) BERRIKUSTEKO PROZEDURA ABIARAZIKO DU.

EAEKO Lurralde Antolamenduko Gidalerroen berrikuspenaren erabakia.

LABURPENA

• Oregi: «parte hartzeko prozesu bat izango da, eta, azaroan, eguneratze horretako planteamenduei buruzko dokumentu bat aurkeztuko da»
• Aurreko LAAk 1997 urtean onartu ziren
• Besteak beste, gai hauei buruzko gogoetak hartzen ditu barruan: klima-aldaketa, generoa, osasuna eta euskara; naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemen zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea eta hiri-ingurunea

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak lurraldearen antolamendurako artezpideak berrikusten hastea adostu du gaur. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren, Ana Oregiren, arabera:«parte hartzeko prozesu bat izango da une oro, eta, datorren azaroan, Bilbon egingo den Euskal Hiria Batzarrean, oinarrizko dokumentu bat aurkeztuko da, jakinarazteko zein diren Eusko Jaurlaritzaren LAAen eguneratze eta berrikusketa premiazko horretan jorratutako gaiak eta Eusko Jaurlaritzaren planteamenduak.

Hain zuzen, 1997an onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, lurralde-antolamendurako oinarri instrumental gisa, bai eta lurraldea antolatzeko gainerako tresnak ere, lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak, kasu.

«Orain, ia hogei urte direla onartu zenetik, egokiera ona da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak berrikusteko prozesu bat abiarazteko, horrenbestez, hartutako esperientzia moldatzeko eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuteko; batez ere, parte-hartze prozesu zabal batean oinarritu behar da prozesu hori, hala erakunde publiko desberdinek nola eragile sozioekonomiko, politiko eta herritarrek parte har dezaten» adierazi du Ana Oregik.

«LAAk berrikusteko prozesua berritzailea izango da, zeren parte hartzeko plan baten gainean ezarriko baita; plana lehen aldiz diseinatu, zehaztu eta abiarazi beharko da, eta lurralde antolamenduaren esparruan lan egiteko modu berri bat ekarriko du; azken batean, gobernamendu modu berri bat» esan du Oregik.

Honako hau gaineratu du Oregik berrikusketaren inguruan: «badira hor zenbait kontu, zeinetan egoki jotzen da lurralde-ikuspuntuan funtsatutako hausnarketa bat egitea: adibidez, klima-aldaketa, generoa, osasuna eta euskara; orobat, baita ingurune fisikoari lotutakoak, antolamendua eta erabilera-matrizea eguneratzea, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistema-zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea eta hiri-ingurunea, bereziki erreparatuz hiriaren birgaitzeari, metropoliko eremuei eta eraldatze-ardatzei, hiriko hazkunde-perimetroari, bizilekuen zenbaketari eta jarduera ekonomikoen gaineko lurralde-jasangarritasunari».

Parte hartzeari dagokionez, entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapideez gain, parte hartzeko kanal irekiak ezarriko dira, eta parte hartzeko plan bat diseinatuko, 2015eko azaroan Oinarrizko Dokumentua aurkezten denetik berrikusketa prozesuaren osagarri, eta etengabe eguneratuko eta moldatuko da, inguruabar aldakorrei egokitzeko.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen berrikusketaren aurrerapena sinatuko du 2016ko azaroan; epe hori luzatu liteke, hala justifikatzen duen arrazoirik balego.
 

 

EUSKO JAURLARITZAK HAINBAT NAHITAEZKO OKUPAZIO ONARTU DITU, BERANTEVILLAKO INGURUBIDERAKO, AIA ETA ALTZOKO SANEAMENDUETARAKO ETA LAUKIZEKO HORNIKUNTZARAKO.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: A-3122 errepidean Berantevillako saihesbidea eraikitzeko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Altzo-Muinon hondakin-uren ponpaketako proiektu eguneratua (2015/08-SA-LN) burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Goiartzu auzoko (Laukiz) hornikuntza optimizatu eta bermatzeko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Aiako saneamenduaren 2. fasea: Andatza-Santiago tartea proiektua (5-SC-50/11) burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Gaur, Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du, Arabako Foru Aldundiak beharrezko dituen ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaezko desjabetze bidez, A-3122 errepidean Berantevillako ingurubidea eraikitzeko proiekturako.

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Gipuzkoako Aldundiak beharrezko dituen ondasun eta eskubide guztiak okupatzea, nahitaezko desjabetze bidez, «Aiako saneamendu proiektua - 2. fasea: Andatza-Santiago tartea» gauzatzeko.

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak beharrezko dituen ondasun eta eskubide guztiak okupatzea, nahitaezko desjabetze bidez, «Goiartzuko (Laukiz) auzoko hornikuntza optimizatzeko eta bermatzeko proiektua» gauzatzeko.

Gobernu Kontseiluak premiazkotzat jo du Gipuzkoako Aldundiak beharrezko dituen ondasun eta eskubide guztiak okupatzea, nahitaezko desjabetze bidez, «Altzo-Muinoko hondakin-urak ponpatzeko proiektu eguneratua» gauzatzeko.
 

 

EKPK BEREGAIN HARTUKO DU DEBAKO PORTUAREN KUDEAKETA.

Dekretua, kirol-portuaren zerbitzu publikoaren kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzeko dena.

Erabakia, Euskadiko Kirol Portua S.A. sozietate publikoari Debako kirol-portuan portuetako tasak biltzeko kudeaketa-enkargua egiteko baimena ematen duena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak Debako portuko kirol-portuen zerbitzu publikoko kudeaketa Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri esleitzea erabaki du gaur. EKPk, dagoeneko, Hondarribiko, Donostiako, Getariako, Bermeoko, Orioko, Debako eta Mutrikuko portuetan kudeatzen du zerbitzu hori. Era berean, gobernu autonomoak Euskadiko Kirol Portua, S.A.-ri esleitu dio Debako kirol-portuko portu-tasak biltzeko zeregina.

Euskadiko Kirol Portua, S.A.k, kirol-portuko zerbitzu publikoa kudeatzen duen portuetan, zerbitzu egokia emateko beharrezko jarduerak gauzatu eta negozio juridikoak formalizatu ditzake, betiere, haren izaera juridikoak ezarritako mugen barruan. Hala, esleipen horretatik at geratzen dira ahalmen administratiboak baliatzea dakarten funtzio guztiak.

Beraz, kirol-portuko zerbitzu publikoa kudeatzen duen portuetan, Euskadiko Kirol Portua, S.A.k baldintza hauetan emango du kirol-portuko zerbitzu publikoa:

a) Zerbitzu publikoari dagozkion kontratazio-espedienteak izapidetuko ditu, jarduera doituz, bat etor dadin, batetik, Sektore Publikoaren Kontratuen Legean Administrazio Publiko ez diren botere esleitzaileentzat ezarritako arauekin eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko legedian, bai eta hori garatzeko arauetan ere, kontratazioari buruz jasotako arauekin.

b) Euskadiko Kirol Portua, S.A.ri tasak borondatezko epean biltzeko zeregina eslei dakioke.

c) Portu bateko kirol-portuko zerbitzu publikoa esleitzeak berekin dakar kirol-portuko zerbitzu publiko horri atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko ondasunak eta eskubideak atxikitzea.

d) Euskadiko Kirol Portua, S.A. izango da berak egindako lanen, eta berari dagozkion prestazio eta zerbitzuen kalitate teknikoaren arduradun.

e) Porrot egiten badu, ordainketak eteten baditu, sozietatea desegiten bada, edota sozietate publikoko izaera galtzen badu, automatikoki portuen arloan eskudundutako sailari lehengoratuko zaio portu-zerbitzuaren kudeaketa.
 

 

INGURUMENEKO SAILBURUORDEA, IOSU MADARIAGA, IHOBEREN KONTSEILUKO KIDE.

Erabakia, IHOBE S.A, Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

LABURPENA

Ingurumeneko sailburuorde berria, Iosu Madariaga, IHOBE, S.A. - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Administrazio Kontseiluko kide berri gisa izendatu dute gaur goizean, José Antonio Galeraren ordez.