2015/12/22 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Lehendakaritzako egitura aldatu da Gogorari tokia emateko.
Marsellako Euskal Etxea onartu da.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak onartu berri du Euskadiko hiru erakunde mailetako enplegu sistema publikoaren araubidea eta funtzionamendua eguneratzeko Lege Proiektua.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Eusko Jaurlaritzak 280.000 erabiliko ditu behi esnearen salerosleak babesteko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
461 milioi euro DBE eta EPO beharrei erantzuteko.
5,5 milioi eraikinak, jasangarritasun irizpideak erabilita, eraginkortasunez birgaitzeko proiektuak diruz laguntzeko.
4,5 milioi euro baino gehiago, atzerriko lan-zentroetarako pertsonak kontratatzen dituzten euskadiko enpresetarako.
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko diru-laguntzak.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Aurrerakin itzulgarri bat eman zaio ¿Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.¿ (VISESA) sozietateari.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Haur hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculum Dekretuak.
1,6 milioi Lanhitz programaren bidez lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko.
¿PYIRENEFP¿ proiekturako hitzarmena sinatzea.
¿Zuzendaritza Funtzioaren eta Irakasleen Lanaren Ebaluazioa¿ proiektu europarra garatzeko hitzaremena sinatzea.
Ahoaren eta Hortzen Higieniko Goi Mailako Teknikaria.
Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko Goi Mailako Teknikaria.
Osasun Dokumentazio eta Administrazioko Goi Mailako Teknikaria.
Farmazia Produktuen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikaria.
Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikaria.
Radio Lider Euskadiri irrati-komunikaziorako lizentziak ematea.
Berraztertzeko helegiteak ez onartzea.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

LEHENDAKARITZAKO EGITURA ALDATU DA GOGORARI TOKIA EMATEKO.

Dekretua, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak onartu du gaurko bileran Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala aldatzea, Gogora-Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu delako.

GOGORA sortzeko legeak ezartzen du izaera administratiboko autonomiadun erakunde hori atxikita egongo dela memoria eta bizikidetzarako politika publikoa bultzatzeko erantzukizuna eta egitekoa dituen Eusko Jaurlaritzako sailera.

Eusko Jaurlaritzaren sailen eskumenen oraingo banaketa kontuan izanda, politika publiko horien ardura Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari dagokio; hori dela-eta, egitura aldaketa onartu da, bertan institutua sartzeko aukera egon dadin.
 

 

MARSELLAKO EUSKAL ETXEA ONARTU DA.

Erabakia, "Marseillako Euskal Etxea-Maison Basque de Marseille." elkartea, Marseille (Frantzia), Euskal Etxe gisa aintzatesten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen ondorioetarako.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Asociación Marseillako Euskal Etxea-Maison Basque de Marseille euskal etxea onartzeari.

Gaur onartu da Frantziako lurraldean ezarritako laugarren euskal etxea, Parisekoarekin, Pauekoarekin eta Bordelekoarekin batera, eta munduan zehar sakabanatuta daudenen arteko 189. euskal etxea da.

Zentro berria Euskal Etxeen Erregistroan sartuko dute eta zentro horren helburuak honako hauek izango dira, besteak beste: euskal hizkuntza eta horren erabilera sustatzea, Euskadiren ohiturak eta usadioak mantentzea eta euskal etxeen nazioarteko sare ofizialean modu aktiboak parte hartzea.
 

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK ONARTU BERRI DU EUSKADIKO HIRU ERAKUNDE MAILETAKO ENPLEGU SISTEMA PUBLIKOAREN ARAUBIDEA ETA FUNTZIONAMENDUA EGUNERATZEKO LEGE PROIEKTUA.

Euskal enplegu publikoaren lege proiektua.

LABURPENA

• Etorkizuneko lege horretan guztiz eguneratuko da duela 25 urte indarrean den funtzio publikoaren gaineko araudia, eta lan-formula berritzaileak sartzeko aukera emango du gaur egun udal, aldundi edo Eusko Jaurlaritzan diharduten 110.000 langileentzat.
• Erakundeek enplegua finkatzeko prozesuak egin ahalko dituzte «sarrera-txanda bereizien» bidez LEPetan, edo langileak deitutako postuan duen esperientzia balioetsi ahalko dute «modu espezifiko, bereizi eta osagarrian», postuotan urteak lanean daramatzaten aldi baterako langileak finkatze aldera.
• Administrazio publikoek 20 astera luzatuko dute amatasunagatiko baimena, 32 egunera aitatasunagatikoa, eta baimen berri bat erantsiko dute, senideak kontsulta, tratamendu nahiz miaketa medikoetara laguntzeko.
• Lehen aldiz aintzat hartuko da lanbide-ibilbidea eta Zuzendaritza Publiko Profesionala sortuko da, langile guztiei irekia.

Gobernu-kontseiluak Euskal Enplegu Publikoari buruzko Lege-proiektua onartu du gaur, enplegu publikoaren sistema eguneratzeko; izan ere, duela 25 urte araututako sistema bat da, 1989etik hona indarrean egon den Funtzio Publikoko legearen bitartez. Lege-proiektuak 14 titulu hartzen ditu barruan, 204 artikulu, 33 xedapen gehigarri, 20 xedapen iragankor, 5 azken xedapen, eta 7 artikuluko eranskin bat.

Euskadiko hiru erakunde mailen eta EHUren lanaren fruitu da. Are gehiago, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren aldeko txostena du, halaber. Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, EUDELeko eta euskal administrazio publikoetan gehiengoa duten sindikatuen ordezkariek osatzen dute Kontseilua.

ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAK

Proiektu honen berritasun nagusietako bat da Euskadiko araudi batek lehen aldiz emango diela aukera Euskadiko administrazio publikoei «enplegua egonkortzeko prozesu bereziak» abiarazteko eta, hala, «egiturazko izaerako aldi baterako enplegua» egonkortzeko, hau da: bitarteko langileena, aldi baterako lan-kontratua dutenena eta sententziaz finkoa ez den mugagabeko lan-kontratua dutenena.

Helburua herri-administrazioetako zenbait kategoria profesionaletako bitartekotasun-tasak txikitzea da, bitarteko langileek urteetan lortutako ezagutzak eta abileziak galdu gabe, hau da, administrazioa kapitalgabetu gabe. Hala, adibidez:

• Enplegu-eskaintza publikoak egiten dituzten Euskadiko erakundeek aukera izango dute lehiaketa-oposaketara aterako den lanpostuan urte luzez diharduten pertsonen esperientzia balioesteko. Hala, «esperientzia orokorraren eta deialdia egiten duen administrazioan emandako zerbitzuen balorazioarekiko bereizia eta osagarria izango den balorazio espezifikoa» jaso ahalko dute pertsona horiek. (Hemeretzigarren xedapen iragankorra).
• Euskadiko administrazio publikoek «sarrera-txanda bereiziak» deitu ahal izango dituzte egonkortasuna emateko, bai lehiaketara deitutako lanpostuan zortzi urtetik gorako esperientzia egiaztatu ditzaketen langileei, bai % 40tik gorako bitartekotasun-tasa duten kategoria profesional batean daudenei ere. Txanda hori deitutako lanpostuen «ohiko prozedurekin, zereginekin eta funtzioekin loturiko proba praktiko bakarra» izango da. Nolanahi ere, «sarrera-txanda bereizirako» hautaketa-prozesu bakoitzeko eskaintzen dituzten lanpostuen % 60 gorde ahalko dute gehienez. (Hogeigarren xedapen iragankorra)

LANGILE PUBLIKOAK, AKTIBO NAGUSIA

Eusko Jaurlaritzak uste du giza baliabideak direla euskal herri-administrazioen aktibo nagusia; hori dela eta, lehen aldiz zabaldu die langile publiko guztiei karrera profesionala egiteko aukera. Jardun profesionala eta errendimendua edo emaitzen lorpena ebaluatzeko eta baloratzeko sistemak ezarriko dira funtzionarioek edo langileek beren karreran gora egin ahal izan dezaten eta ordain-kondizioak hobetu, lanpostuz aldatu beharrik izan gabe. Erakunde-maila bakoitzak bere ebaluazio-sistema ezarri ahalko du, baita hobekuntzen eskala ere, baina Eusko Jaurlaritza arduratuko da Euskadiko administrazio publiko guztiek aplikatu beharko dituzten irizpide orokorrak ezartzeaz. (VII. titulua)

Horrez gain, bada beste berritasun bat ere: langile publikoek zuzendaritza mailako lanpostuetara sartzeko aukera izango dute meritua eta gaitasuna aintzat hartuko dituen prozedura publiko baten bitartez. Zuzendaritza Publiko Profesionala sortuko da. (I. kapitulua).

Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua aurrerapen bat da lana, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzeko bidean: langile publikoek 20 asteko amatasun-baimena izango dute, gutxienez, adopzio eta harrera kasuetan barne (orain 18 aste dira); 32 eguneko aitatasun-baimena (orain 28 egunekoa da), eta 8 ordu urtean lehen mailako familiako kideei edo familiaren etxean bizi direnei kontsultetara, tratamenduetara edo mediku-azterketetara laguntzeko (orain arte ez zegoen halakorik). (166. artikulua)

ERAKUNDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA

Testuak dakarren beste alderdi berritzaileetako bat Euskal Administrazio Publikoen Negoziazio Mahaia delakoaren balizko sorrera da. Negoziazio-kolektiborako organo horretan izango dira sindikatuetako, EHUko eta EAEko hiru maila instituzionaletako ordezkariak. (201. artikulua).

Halaber zainduko da bereziki, «Euskadiko Enplegu Publikoa Koordinatzeko Batzordearen» bidez, administrazioen arteko koordinazioa; besteak beste, langileak administrazio batetik beste batera igarotzeko gidalerroak eta administrazioen artean elkarlan-hitzarmenak sinatzekoak prestatzeko zeregina izango du organo horrek. (10. artikulua).

110.000 LANGILE

Euskal Enplegu Publikoaren Lege berriak euskal administrazio publikoen zerbitzuan lan egiten duten 110.000 pertsonei eragingo die. Zehazkiago, honako hauei:

• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko langileei, haren Administrazio Instituzionala zein berezko izaera juridikoa duten haren mendeko erakundeak barne.
• Lurralde Historikoetako Foru Administrazioetako langileei, haien Administrazio Instituzionalak zein berezko izaera juridikoa duten haien mendeko erakundeak barne.
• Toki Administrazioetako langileei, haien Administrazio Instituzionalak zein berezko izaera juridikoa duten haien mendeko erakundeak barne.
• Euskal Herriko Unibertsitateko langileak, Administrazio eta Zerbitzuetakoak bakarrik.
• Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko langileak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordekoak, Lan Harremanen Kontseilukoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegikoak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilukoak, Datuak Babesteko Euskal Bulegokoak eta Kontratuen Inguruko Errekurtsuen gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Organokoak. Halaber, aipatutako Administrazioen mendeko parte-hartzeko, kontsultako, aholkuko nahiz kontroleko beste organo orotakoak, jarduteko unean horien sortze-legeek independentzia aitortu badiete.
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

EUSKO JAURLARITZAK 280.000 ERABILIKO DITU BEHI ESNEAREN SALEROSLEAK BABESTEKO.

LABURPENA

• Helburua da esnearen sektoreari laguntzea egokitzen igarotzen ari den eszenatoki berrira kuota sistemarik gabe.
• Esne sektorearen batzordean hartutako erabakietako bat da neurria

Abenduaren 22an Gobernu Kontseiluak egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak onartu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak behi esnearen salerosle diren erakundeentzat laguntzak ezarri eta iragartzeko eman duen Agindua. Laguntzak, zehazki, 2015erako dira eta beraien helburua da beste operadore batzuekin merkaturatzen zituzten abeltzainen produkzioa hartu duten erakundeak babestu eta, era berean, esne sektoreari laguntzea igarotzen ari den eszenatoki berrira egokitzen.

Laguntzak minimien erregelamendua aplikatuta ezarri dira, eta guztira 280.000 euro esleitu zaizkie. Pasa den urriaren 2an esnearen sektorearen batzordeak bilera egin zuen, ekoizle, operadore, saltzaile eta administrazioen ordezkarien bertan zirela, eta neurri hori hartu zuten, beste batzuen artean. Lagunduko diren jarduerak hauek dira: ekipamenduak erosi eta hobetzea, instalazioak handitzea, esnea biltzeko bideak berregituratzea, eta langileak kontratatzea.

Pertsona fisikoek edo juridikioek jaso ahal izango dituzte laguntzak, eta honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Behi esnearen saleroslea izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan kokatuda egotea, eta Agindu hau indarrean jartzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan dauden abeltzainei esnea jasotzea.

b) Operadorea Euskadiko Erosle Baimenduen Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Irailaren 28ko 1363/2012 Errege Dekretuak ezartzen duena betetzea. Errege Dekretu horren bidez esne ekoizleen erakundeen eta esnegintza sektoreko lanbideen arteko erakundeen aitortza arautu eta haien kontratazio baldintzak ezartzen dira.

Laguntza eskaerak Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta, aurkeztu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren menpeko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan aurkeztuko dira. Aurkezteko epea 15 egunekoa da Agindu argitaratzen denetik.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

461 MILIOI EURO DBE ETA EPO BEHARREI ERANTZUTEKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenten prestazio ekonomikoak.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazio ekonomikoak.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñaren proposamenez, gobernu-kontseiluak 461 milioi euroko gastua baimendu du 2016an Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien beharrei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak bi gastu-espedienteen onarpena aurreratzea erabaki du (378.498.196 euro DBErako eta 82.501.804 euro EPOrako), 2016ko urtarriletik bi prestazioak finantzatzeko baliabideak eduki ahal izateko, biak hilero ordaintzen baitira.

Orain dela aste batzuk, 2016ko sailaren aurrekontua aurkezterakoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak azpimarratu zuenez, nahiz eta ekonomiaren hobekuntza antzematen hasi den eta tendentzia hori mantentzea espero den, “milaka pertsona egoera larrian jarraituko dute 2016an”, eta, ondorioz, erakundeen sostengua behar izango dute. Testuinguru horretan, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarria abian jartzea erabaki du gaur Gobernuak.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, bizikidetza-unitate batean bildutako pertsonek jasotzen dute baldin eta ez badute oinarrizko gastuei edota gizarteratze-prozesu batetik eratorritako gastuei aurre egiteko beste diru-sarrera.

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) osagarria da. Prestazio horien onuradunen etxebizitza alokairuaren edota ostatuaren ordainketekin lotutako beharrizanak estaltzera bideratuta dago.

Subjektiboak eta unibertsalak direnez, bi prestazioen aurrekontu-sailak beharren arabera handituko dira. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legearen arabera, Lanbideri dagokio bi prestazioak izapidetzeko eta ebazteko eskumena.
 

 

5,5 MILIOI ERAIKINAK, JASANGARRITASUN IRIZPIDEAK ERABILITA, ERAGINKORTASUNEZ BIRGAITZEKO PROIEKTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Gastuak finantzatuko duena: RENOVE planaren laguntza-deialdia. Planaren xedea: etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzea, eta horien ondoriozko obrak egitea.

LABURPENA

Birgaitze Eraginkorrerako Renove Planaren diru-laguntzen deialdia arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Eraikitako ondarean esku hartzeko proiektuak egiteko zein horien ondoriozko lanak gauzatzeko dira aipatutako diru-laguntzak.

Ondorio horietarako, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak 5,5 milioi euroko partida onartu du 2016rako etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinak edo eraikin-multzoak birgaitzeko proiektuak diruz laguntzeko, betiere horrelakoek irisgarritasun-baldintzak, energia-eraginkortasuna zein suteen aurreko segurtasuna hobetzea jasotzen badute.

Jabe-erkidegoek, udalek, tokiko entitate txikiek, etxebizitzako sozietate publikoek eta etxebizitzen sustapen publikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinetan, bloke edo etxaditan multzokatuetan, esku hartzeko proposamenak aurkezten badituzte eta eraikin horiek 1980 baino lehen egin badituzte.

Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2016 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren 6 estrategia-lerroetako bat da. Instituzioen arteko elkarlanaren aldeko konpromiso argia du, eta sinergiak eraikitzeko eta enpleguaren zerbitzura jarritako baliabide publikoen erabilera eraginkor eta jasangarria ziurtatzeko helburua du.

Birgaitzearen inguruko laguntza-programa honek Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaren printzipio eta helburuei erantzuten die, hala nola 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren 4. Ardatzari, Europako Zuzentarauei jarraiki birgaitze jasangarria, soziala, ekonomikoa eta integragarria egiteko eredu berria sustatzekoa.

Auzo-erkidegoekin lankidetzan, EAEn lehendik eraikita dauden etxeen jasangarritasuna sustatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, ekonomia biziberritzeko, enplegua sorrarazten eta eraikuntzaren arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera sustatzen, hartara pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta familien energia-faktura murriztearren.

Aurreikusitako hirigintza-arloko berritze-jarduerek zuzenean eragiten dute etxebizitzen energia-aurreztean eta -eraginkortasunean, Europako aurreikuspenekin bat etorriz, karbono-isurketa txikiko ekonomia lortzeko zein berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteko.
 

 

4,5 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO, ATZERRIKO LAN-ZENTROETARAKO PERTSONAK KONTRATATZEN DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESETARAKO.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbideren bi laguntza-deialdi baimendu ditu gaur. Guztira, 4,5 milioi euroko baino gehiagoko zenbatekoa izango dute, eta atzerrian lan-zentroak dituzten Euskadiko enpresek pertsonak kontratatzea izango dute helburu.

Lehen laguntza lerroaren helburua enpresek eskaintzen duten lanpostuarekin lotutako prestakuntza edo eskarmentua duten eta Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa izena emanda duten 35 urtetik gorako pertsonen kontratazioa estimulatzea da. Programa horrek 1,52 milioi euroko zuzkidura du.

Enplegua sortzeaz gainera, laguntza-programa honek euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea ere hobetu nahi ditu, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako Enplegu Planak ezartzen duen moduan.

Ezingo dira 12 hilabete baino gehiago diruz lagundu. Kontratuek lanaldi osokoak izango dira, eta gutxieneko sei hilabeteko egonaldia bermatu beharko dute euskal enpresa bati lotutako atzerriko lantoki batean..

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetako soldata eta Gizarte Segurantzaren kostuak barne, kontratatutako pertsonaren adinaren arabera finkatzen da. 40.500 euroko laguntza da gehiengoa 35 eta 44 urte arteko pertsona bat kontratatzean eta 45.000 eurokoa 45 urte gorakoak kontratatzean.

Hauek dira laguntzon hartzaileak: EAEko enpresa publiko zein publiko-pribatuak, atzerrian ezarrita dauden lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde berekoak diren enpresak dituztenak, bai eta atzerrian ezarritako enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresak edota atzerrian ezartzen ari direnak (prozesua behar bezala justifikatzen bada) ere.

Laguntza hau, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2014 eta 2020 arteko programa operatiboaren bitartez.

Praktikak atzerrian

Euskadiko enpresa-sareari ematen dion laguntzaren arloan, zehazki nazioartekotze-ahalegin handia egiten duten enpresei, Jaurlaritzak lan-eskarmenturik gabeko 34 urtetik beherako langabeak praktiketan kontratatzeko 3,05 milioi euroko laguntzen-ildoa baimendu du gaur.

Pertsona horiek hauetako tituluren bat eduki beharko dute: unibertsitatekoa, erdi edo goi mailako lanbide-heziketakoa, horien baliokidetzat ofizialki onartutako beste bat edo profesionaltasun-ziurtagiria. Halaber, hautagaiek lana behar bezala gauzatzeko enpresek eskatzen dituzten hizkuntza-gaitasuna izan beharko dute. Diru-laguntza hauek pertsona horien lan-ikuspegia hobetzeko eta laneratzea errazteko aukera dira.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso nahi dituzten enpresa pribatuek edo publiko-pribatuek EAEn egoitza, helbide fiskala edo lantoki bat izan beharko dute, eta atzerrian lantokiak, partaidetutako enpresak edo talde bereko enpresak, edo atzerrian dauden enpresekin kolaborazio akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak izan, edo atzerrian inplantatzeko prozesua martxan izan. Halaber, kontratazio berriaren ondorioz, lanpostu horretaz arduratzen zen langilerik kaleratu ez dutela egiaztatu beharko dute.

Kontratuaren gutxieneko iraupena hamabi hilabetekoa izango da, eta jardunaldi osokoa. Gazteari eskainitako lanpostua duen formazio akademiko eta profesionalera egokituta egon beharko da. Kontratatutako pertsonak Estatutik kanpoko lantokietan arituko dira lanean, eta gutxienez bederatzi hilabeteko egonaldia bermatuko zaie.

Soldata zein gizarte-segurantzako kostuak ordaintzeko laguntzak kontratuaren lehen 12 hileak ordaintzen laguntzeko balio izango dute. Diru-laguntza hauek, kontratatutako pertsonek duten titulazioaren arabera ezberdinak izango dira: 26.200 euro artekoak unibertsitate mailako tituludunentzat; eta 23.600 euro artekoak formazio profesionala dutenentzat.

Laguntza hau, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2014 eta 2020 arteko programa operatiboaren bitartez.
 

 

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak laguntzadun enpleguko jardunak garatzeko Lanbideren laguntzen deialdia baimendu du, pertsona ezgaituak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa. Diru-laguntzen zenbatekoa 850.000 eurokoa da.

Hain zuzen, desgaitasun larriak dituzten pertsonei –laneratzeko zailtasun handienak dituztenak– lan-merkatu arruntera sartzen eta bertan lanpostuari eusten laguntzeko ildo bat da, bai eta kontratatutako pertsona desgaituak integratzeko prozesuan enpresei laguntza teknikoa emateko ere, Lagundutako Enplegu jarduketen bitartez.

Lagundutako jarduera sorta bat da, hain zuzen, desgaitasuna duen pertsona kontratatu aurretik nahiz hura lanpostuan sartu ondoren gauzatzekoa.

Laguntzak jaso ahal izateko, pertsona desgaituen laneratze- eta enplegu-aukeren azterketa-jardueraren helburuak bete behar dira (kontratu mugagabea edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen aldi baterako kontratua)

Diru-laguntzaren onuradun izan daitezke espezializatutako langileekin lagundutako enplegu-jarduketak gauzatzen dituzten enplegu-zentro bereziak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, zeinen xede soziala desgaitasuna duten pertsonen laneratzea eta halakoen aldeko enplegu-sorrera baita.
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

AURRERAKIN ITZULGARRI BAT EMAN ZAIO ¿EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A.¿ (VISESA) SOZIETATEARI.

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak Vivienda y Suelo de Euskadi, SA-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EAri itzuli beharreko 8.300.000 euroko aurrerakina ematekoa.

LABURPENA

“Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.” (VISESA) sozietateari 8.300.000 euroko aurrerakin itzulgarri bat ematea erabaki du gaur Gobernu Kontseiluak. Gehienez urtebeteko epea izango du aurrerakin horrek.

 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

HAUR HEZKUNTZAKO ETA OINARRIZKO HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUAK.

Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko duena.

Dekretua; Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen duten Dekretuak onartzea adostu du gaurko bileran.

Heziberri 2020 Planak bigarren proiektu gisa jasotzen du Dekretu hauek onartzea. Heziberri 2020 Euskal Hezkuntza Sistema sendotzeko plana da, hezkuntza alorreko eskumenen bilakaera hoberenaren bidez, beti ere Euskal Hezkuntza Sistemak hogeita hamar urte baino gehiagoan pilatu duen esperientzia aintzat hartuta. Oinarrizko Hezkuntzarako Dekretu bakarra aurkeztu izana da –bertan derrigorrezko hezkuntzaren prozesuari osotasunean leku eginez- Gobernu Kontseiluak onarturiko Dekretuen funtsezko elementuetako bat.

Heziberri 2020 Planak, oinarrizko konpetentzia guztiak garatzeko erronkari ematen zaion erantzunean du abiapuntua: bai zehar-konpetentziei (ikasten ikasteko eta prentsatzen ikasteko konpetentzia, ahoz nahiz modu digitalean komunikatzea, elkarrekin bizitzen jakitea, ekimenez jokatzen jakitea eta norbera izaten jakitea) eta bai diziplina baitako oinarrizko konpetentziei dagokienez (hizkuntza eta literatura konpetentzia, matematikarako konpetentzia, zientziarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, gizarterako konpetentzia, arterako konpetentzia eta konpetentzia motriza). Diziplina arlo bakoitzean beharrezko diren prozedura eta gaitasunak osotasunean definitu dira, pertsona guztiak bizitzarako ongi prestaturik irtengo direla bermatzeko helburuz.

Erantzun hauek guztiek hezkuntza komunitatearekin partekaturiko kultura pedagogikoa osatu dute, eta horretan du oinarria Heziberri 2020 planak. Dekretu hauek hezkuntza eragile guztien parte hartzearekin egin dira lehen aldiz. Euskal Hezkuntza Sistema garai berrietara eta erronka berrietara egokitzea helburu duten dekretuok, eragileek egin dituzten ia 900 ekarpenekin aberastu dira.

Dekretu hauen alderdik berritzaileenetako bat honako hau da: lehen aldiz, ikaslearen irteera-profila ezarri dela. Irteera perfil hau baliagarria da, hain zuzen ere, Euskal Hezkuntza Sistemaren erronkei aurre egin eta lan ildo estrategikoak zehazterakoan.

Ikasleen irteera-profilak, era berean, irakasleen profila definitu ahal izatea ere ahalbidetu du, hezkuntza ahalik eta onena eskaintzeko helburuarekin, kalitatezko irakaskuntzaren bidez. Dekretuok, gainera, irakasleei hastapeneko eta etengabeko prestakuntza egokia ekaini nahi die, kalitatezko garapen profesionala izan dezaten.
 

 

1,6 MILIOI LANHITZ PROGRAMAREN BIDEZ LANTOKIETAN EUSKARAREN ERABILERA ETA PRESENTZIA AREAGOTZEKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Lanhitz programara aurkeztea eta beronen diru-laguntzak arautzen dituen Agindua. Deialdi honen xedea da, entitate pribatuek Euskadin dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko eta profesionalen elkargoetako kideek beren jarduera profesionalean euskara gero eta gehiago erabiltzea. Horretarako 1.650.000 euro bideratzen ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Deialdi honetara bil daitezkeen jarduerak, bi multzotan banatzen dira. Lehen multzoan (LH1) euskaraz lan egiten duten profesionalen elkargoetako kideentzako euskarazko hizkuntza-trebakuntza kokatzen da, berariazko prestakuntza barne, betiere lan profesionalari zuzenean lotutakoa eta dagokion elkargoak antolatua bada. Multzo honi deialdiaren 100.000 euro dagozkio. Ez dira diruz lagunduko deialdi honen bidez sektore publikoan lan egiten duten kideen prestakuntza eta trebakuntza.

Bigarren multzoan (LH2) berriz, EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen euskara-planaren diseinua eta kudeaketa-plana egitea kokatzen dira. Multzo honi deialdiaren gainerako 1.550.000 euroak banatzen dira. Lehenik, 2015ean Bikain Ziurtagiria eskuratu duten entitateek jasoko dute horregatik dagokien diru-kopuru gehigarria. Gainerakoa, lehen euskara-planaren diseinua eta 2016rako kudeaketa-plana garatzeko eskabidea egin duten entitate guztien artean banatuko da.

Laguntza deialdi honetan parte hartu nahi duen orok 2016ko urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra arte izango du eskabideak aurkezteko epea.
 

 

¿PYIRENEFP¿ PROIEKTURAKO HITZARMENA SINATZEA.

Erabakia, " PYIRENEFP Proiektua", 2014-2020eko Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde-lankidetzarako programaren barruan (POCTEFA), egiteko Kataluniako Generalitatekin, Aragoiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Conseil Régional Aquitainerekin, Conseil Régional Languedoc-Rousillonekin eta Conseil Regionla Midi-Pyrenés-ekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen dena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari “PYIRENEFP” hitzarmena izenpetzeko baimena emateko erabakia hartu du. Hitzarmen hau honako eskualde hauekin sinatuko da: Kataluniako Generalitatekin, Aragoiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Conseil Regional Midi-Pyrénees-ekin, Conseil Regional d´Aquitaine-rekin eta Conseil Regional Languedoc-Rousillon-ekin.

Proiektu honen xede nagusia da, batetik, formazio eta enplegu sistemen ezagutza sendotzea, eta bestetik, parte hartzaile diren eskualdeetan Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna handitzea. Era berean, hitzarmen honen bidez mugaz gaindiko elkartrukeak eta mugikortasun jarduerak ere sustatu nahi dira, hiru lan-ildo hauen bitartez:
-Enplegu eta prestakuntza arloetan mugikortasuna eta osagarritasuna erraztuko dituen ingurune bat sortuz
-Enplegagarritasuna hobetuz, enplegu nahiz prestakuntza arloetan zeresana duten eragileen arteko elkarlanaren sustapenaren bidez
- Ikasle nahiz irakasleen gaitasunak eta kualifikazioa hobetuz
 

 

¿ZUZENDARITZA FUNTZIOAREN ETA IRAKASLEEN LANAREN EBALUAZIOA¿ PROIEKTU EUROPARRA GARATZEKO HITZAREMENA SINATZEA.

Erabakia; Honen bidez, zuzendaritza funtzioa eta irakaskuntza ebaluatzeari buruzko lankidetza hitzarmena (2015-1-ES01-KA201-015972 2015-2016 eta 2016-2017 ekitaldietarako) Servicio Español para la Internacionalización de la Educación-ekin (SEPIE) sinatzea baimentzen da.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua SEPIErekin (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) hitzarmena sinatu dezan. Hitzarmen honen bidez, Zuzendaritza Funtzioaren eta Irakasleen Lanaren Ebaluazioa deituriko proiektu europarra garatuko du Eusko Jaurlaritzak, Europako beste zenbait herrialderekin koordinazioan.

Aipaturiko proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ikuskaritzak aurkeztu zuen Erasmus + programaren barnean. Beronen erredakzioa amaitzean, Europako herrialde guztientzat erreferente edo gida izan nahi du, zuzendaritza taldeen eta irakasleen ebaluazioari dagokionean. Europako finantziazioa izango du horretarako proiektuak.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Ikuskaritzak zuzendu eta koordinatuta, proiektu honetan elkarlanean ari dira Italia, Portugal, Lituania eta Errumaniako ikuskaritzak ere, baita Erresuma Batuko eta Txipreko bi unibertsitate ere.

Hitzarmen honen helburua da, era berean, proiektua garatzeak dakartzan gastuen finantziazioa. Beraz, Euskadiko Administrazioak 121.797 euroko kopurua jasoko du bi zatitan.
 

 

AHOAREN ETA HORTZEN HIGIENIKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA.

Dekretua, Ahoaren eta Hortzen Higieneko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu Ahoaren eta Hortzen Higieniko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ahoaren eta Hortzen Higieniko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Osasungintza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DIAGNOSTIKO ETA MEDIKUNTZA NUKLEARRERAKO IRUDIKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA.

Dekretua, Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Diagnostiko eta Medikuntza Nuklearrerako Irudiko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Osasungintza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

OSASUN DOKUMENTAZIO ETA ADMINISTRAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA.

Dekretua, Osasun Dokumentazio eta Administrazioko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu Osasun Dokumentazio eta Administrazioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Osasun Dokumentazio eta Administrazioko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Osasungintza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

FARMAZIA PRODUKTUEN, BIOTEKNOLOGIKOEN ETA ANTZEKOEN FABRIKAZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA.

Dekretua, Farmazia Produktuen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu Farmazia Produktuen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Farmazia Produktuen, Bioteknologikoen eta Antzekoen Fabrikazioko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Kimika lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

KOMUNIKAZIO BITARTEKARITZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA.

Dekretua, Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Komunikazio Bitartekaritzako Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Gizarte Kultur Zerbitzuak lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

RADIO LIDER EUSKADIRI IRRATI-KOMUNIKAZIORAKO LIZENTZIAK EMATEA.

Erabakia, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi SL-ri emateko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 16/2015 Epai Irmoa betearaziz.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran adostu du, Radio Lider Euskadi SL-ri maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikaziorako zerbitzua eskaintzeko lizentziak ematea. Honela, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren sententzia betetzen da behin behinean.

 

 

BERRAZTERTZEKO HELEGITEAK EZ ONARTZEA.

Erabakia, Ibon Altuna Goirizelaiak, Euskal Irrati Zerbitzuak, SL enpresaren ordez eta izenean, Gobernu Kontseiluko 2015eko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa onartzen ez duena. Gobernu Kontseiluko Erabaki horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen dira.

Erabakia, Jon Aldanondo Albizuk, Goiherriko Ikuskari, SL enpresaren ordez eta izenean, Gobernu Kontseiluko 2015eko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa onartzen ez duena. Gobernu Kontseiluko Erabaki horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen dira.

Erabakia, Esteban Ortiz de Urbina Díazek, Onena Radiodifusión, SL empresaren ordez eta izenean Gobernu Kontseiluko 2015eko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena. Gobernu Kontseiluko Erabaki horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen dira.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du Goiherriko Ikuskaria SL eta Euskal Irrati Zerbitzuak SL enpresek aurkeztutako aukerako berraztertzeko helegiteak ez onartzea, eta Onena Radiodifusión SL enpresak aurkeztutako aukerako berraztertzeko helegitea ezestea. Aipaturiko helegiteok, Radioestudio SA-ri irrati bidezko komunikaziorako lizentzia ematen zion 2015eko uztailaren 27ko Gobernu Kontseiluaren akordioaren aurkakoak ziren.

Ebazpen hauek administrazio-bidea agortu dute. Enpresa interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dezakete Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean.