Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
1736

EDIKTUA, 766-2013 eskumen-gatazka positiboaren ondoriozkoa.

766-2013 eskumen-gatazka positiboa, azaroaren 2ko 1506/2012 Errege Dekretuaren 1., 5., eta 6. artikuluen eta bigarren azken xedapenaren aurkakoa. Errege Dekretu horren bidez, Osasun Sistema Nazionalaren prestazio ortoprotesikorako zorro komun gehigarria arautu eta prestazio ortoprotesikoa finantzatzeko gehienezko zenbatekoak ezartzeko oinarriak finkatzen dira.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo otsailaren 26ko probidentzia bidez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako 766-2013 eskumen-gatazka positiboa izapideak egiteko onartzea erabaki du, azaroaren 2ko 1506/2012 Errege Dekretuaren 1., 5., eta 6. artikuluen eta bigarren azken xedapenaren aurkakoa. Errege Dekretu horren bidez, Osasun Sistema Nazionalaren prestazio ortoprotesikorako sail komun gehigarria arautu eta prestazio ortoprotesikoa finantzatzeko gehienezko zenbatekoak ezartzeko oinarriak finkatzen dira.

Madril, 2013ko otsailaren 26a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala